CONKIS 2018- KAP 7 eta 8

Egun on!

Zelan? Badira aste bi Conkis komenta barik. Duela aste bi Amaia neure laguna, arrastiaz zeban biharra eta ezin astero modun kapituloa ikusi. Aurreko astean barriz, programaten soinu arazoak medio, asteburun ikusi bihar izan dogu Conkis.

7. KAPITULOA

FROGA: Hamnsterren froga. Egia esan, 3 taldeek eiin zabien nahiko txarto. Halan ta be Loreak eiin zabien hoberen [Aupa Lorea!!!!] eta Iratik gatxen [ikusten jako Iratiri apur bet gaztetxua dela eta ez dela larregi enpanaten, baine Eneko pilo paseu zen frogan beragaz] Frogak berak ez zeban misterio handigirik, baine nonbait konkursanteek ibilbidea ez zabien ondo ikusten.

NOMINAZIOAK ETA DUELOA: Ekipo orlegian Felix bolondres aurkeztu zenban beren burue eta ekipo urdinean taldeak Bernabe nomineu zabien [argi zeuan taldean ez zauela integrata eta normala ikusten dot, izan be zalan aguanteu tipo hau goiz eta gauez!!!] eta Telmok Delfo aukeratu zabien.

Dueloa gogorra, hasieratik ikusi genuen, ez Bernabek eta ez Delfok amaitzeko gaitasunik ez zabiela izango. Felixek astiro baine ondo eiin zabien, eta azkenean, Berabe etxera! [eskerrak!!!! Debatea ikusi edo ez dudetan ibili ginen, izan be zelako kansinoa den!!!!]

Eta bai, geurendako, Delfok pilo lagundu zotzon. Bernabek, merezi zabiena baine gehiau.

8.KAPITULOA

Kapitulazo aurreko astekoa eta orain bai demostrata, idolo barri bet jaio da: LOREA!!!! [Aupa Lorea!!! Herria zeugaz dau!!!]

FROGA: Tirolina muntau eta eiin. Holangotan, oso zaila da tirolina ondo tentsatzea, eta normala den modun, konkursante bat berak be ez zabien lortu pasatea [Delfo oso oso flojo, eta Isma be…txarto! Makina bet dela ez zabien demostratu, eta kapitan modun be, gero ta gitxiau gustetan jaku……]

Azkenean inork be ez zabien lortu eiitera, eta hiru taldeak Duelora.

Enekok ondiokan konkursate guztiak dekoz, ez dau bat bera be galdu, ados, baine azken frogak ez dauz irabazi, eta, izaten ari den diktadore jarreragaz, gero ta nazka gehiau emoten dau.

Ekipo urdinean Marianek aurkeztu zeban bere burue, orlegietan Enekok Gotzon izendatu zeban [gizurra esaten, noski, Julianek esan zabiela kapitainak aukeratu bihar zabiela, eta argi laga zenban, taldeak aukeratu bihar zabiela] eta gorrietan Lorea aukeratu zabien [argi dau Gorriek ez zabiela irabaztera juan, baizik eta aver venir. Seleta hain indartsua bada, zegattik ez dabie Duelora emoten???

DUELOA: Yumagaz metro pila igo bihar. Gotzon [zelako nazka emoten dozun. Etxera ya mese! Holango tiparrajoak ez dabie merezi ezebez ekipo orlegitik lehenengoa juan biharko zen. Aggggggg!!!!], Loreak primeran eiin zabien, eta Mirianek barriz, ez zekien yumasak be zelan erabili.

 

LABURPENA:

  • Maritxu ta Ana zelako brujak dizen!!! Etxera biak derrepentean! Gainera neska baten aurka?? Sororitatea zer den azaldu bihar? hauek ez dira sorginak, hauek BRUJAk dira!!!!
  • Lorea, la puta ama zaz!!! Ekipo gorriak ez dotzu merezi, ekipo urdinan hobe egongo zinateke!
  • Ekipo gorriko kapitainak txarto dabiz aukereketan. Atera ya Seleta eta ea zerbait demostretan dauen.
  • Gotzon: Das asko!
  • Eneko: Kapitain izatea igo jako burure!

Komenteu neugaz!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

CONKIS 2018- KAP 6

Egun on!!!

Zelako ondo paseu dogun kapitulo honegaz!!!

Buahhh!!! Urdinak txapo! [egia da duela aste batzuk pentsetan nebala urdinak ez zabiela joku bat bera be irabazkiko, eta begira, bi irabazi dabiez ya!!!] Oso ondo antolatu ziren eta primeran egin zabien. Hoberena duda barik, Tutan! Laberintoaren frogan  kageu zabien, baine hungo hontan beragattik irabazi dabie argi! [Aupa Tutan! Amaia ta neu zeugaz gauz a muerte!!!]

Geure ustetan, azkenean Ismak amore emon zabien frogan, [kapi vs kapi momentua] ta egia esateko apur bet dezepziñoa izan zen: Enekok bati emoten dau guzite eta Isamagattik bardina espero genuen.

Gorriak dauz orain supertxarto. Urdinen alde gauz, baine gorriek be penutxi emoten dozkue.

NOMINAZIOAK – DUELOA

Aiorak ekipo orlegietatik bolondres aurkeztu zeban bere burue Duelora juteko [Aupa neska, oso ondo eta oso ausarta, baine neuk ez zeban eiingo. Etxera juateko arriskua bati hor dau]

Ekipo gorrian, nesken jarrera ez zozten larregi gusteu. Neurendako ondo dau neskak beraien artean babestea, eta paktuen alde nau, baine garbiak izanda, eta hauek ez dabie zintzotasunez jokatzen ari, egia bati aurretik, neskak!

Nominatzen ari ziren bitartean, gure neban Kapiek Ana edo Maritxu nominatea, Edurne baine askoz gehiau merezi zabien [Maritxu barrez nominetan? Zelako itsusia!!!!]

Dueloko irabazle garbia izan zen Aiora. Edurnek ez zeban aukerarik izan ezebez eiiteko, Aiorak askoz jarrera eta indar gehiau atera zabien [portzierto, hurrengurako beste arnes mota bet ipini! Zelako txarto paseu gebazen ikusten. Neska biak itotzen ari zirela emoten zabien!!! Kottauak!!!]

HURRENGO KAPITULOAK

Zelan ikusten dituzue hurrengo atalak? Orlegietan eta gehien bet nesken artean, ez dau rollito onik… Iruitzen jatzue Enekok Zuriñe babesten dauela?

Gorriak lortuko dabie irabaztea, edo behintzat kide bet ez galtzea? Duelora nor eruan ez dabie  asmatu, [portzierto Seleta Aiora modun zegattik ez da bolondres aurkezten???] Zer uste dozue dela aukerarik hoberena?

Urdinek jarraituko dabie ratxa onagaz?

Komenteu neugaz!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

CONKIS 2018- KAP 4 ETA 5

Kaixo pipol!

Zelan?

Aurreko astean Parisen egon nintzen, eta ezin izan neban Conkis ikusi, betraz, aste huntako sarreran, kapitulo bien inguruan eiingotzuet berba!

4.KAPITULOA

Laberintoaren proba: laberintoa da geure proba gogokoenetakua, baine aurtengoa nahiko sosito izan da, liskar gitxiegi geure gustorako.

Ulertuten dot Tutanendako kolgata egotea gogorra zela dekon pisuagattik, baine taldea kondenatu zeban, eta oso ondo ari ziren… hori ezin da eiin!

Liskarrak probatik kanpo etorri ziren. Gorrietan Ismak bronka ederra bota zabien eta urdinen nominazioak LaLetxe izan ziren! [Ezin dot Bernaberegaz! Neu bati “berezien” aldekoa nai, baine hau ez da berezi, tipo hau zoratute dau!!]

Telmori pilo bet fallatzen dotzo programa ez menperatzera, izan be ez zen konturatu Tutan nominatuz gero, duelora bai edo bai bidaltzen ari zela, Bernabe eta Tutanen artean, argi zeuen Tutan aukeratuko zabiela.[neuri penutxi pilo emon zozten erabaki hunek, izan be pentsetan neban Tutan etxera juango zela, eta momentuz, pilo gustetan dozta konkursante modun!]

Dueloa izan zen INPRESIONANTE!!!! neuk uste dot guztiok pentseu genuela Annek irabazkiko zabiela duda barik, baine buruan oreka genuen indarra baino, eta egia da bloke horiek igotzeko indar asko eduki bihar zela. Hori izan zen Anne kondenatu zabiena, indarra. [Isma be ez neban oso fin ikusi lagunduten].

Haseran, Bernabek eta Tutanek euki zabien bronka ta gero, pentsatu genuen ez ziola larregi lagunduko, baine aitortu bihar jako, arazoak alde batera laga eta guztia emon zabiela Tutan laguntzeko.

Penutxi neska bet juan delako, baine aukeran nahiago neban Tutan gelditzea. Handia zaz Tutan!!

 5.KAPITULOA

Beno, pues ari gara apur bet konkursanteak ezaututen eta Amaiak ta neuk badekogu ekipo faboritoa: URDINAK!

Froga primeran eiin zabien [sofatik altsata animoak emoten ibili ginen!!!] aupa urdinak!!!! Zelako poza irabazi zabienean!!!

Gorriak be ez dabiltz oso fin…ez dabie asmatuten, eta uste dot hauei be kapitainen experientzi falta nabaritzen zaiela.

Eta Enekok zerbait deko Aioraren kontra? bati berari botetan dotzo bronka! Aiora, Amaia ta neu zeugaz gauz!!!

Gorriek duelolara indartsuen aldeko apostua eiin zabien [portzierto, Seleta neskegaz estrategia eitten dau? Emoten dauenez, neska gorriak espabilatu diz eta piña eiin dabien en bloke nominateko mutil bet, Seletak Jagoba nominatzeagaz, neskei mesede politta eiin zotzon, izan be bere esku zeuan Edurne arriskuan jartzea!]

Duelora iritsita, Enekori urpegia aldatu zotzon, Jagoba ta Seleta ikusi zituenean,  berak be ez zabiela sinistu Eiderrek irabazteko aukerak izango zituenik.

Eider! LaPutaAma zaz!!! Buahhh!!!! Zelako pilo disfruteu genuen dueloa! Aurrean mutil indartsu bi, ta atxantatu barik lehiatu zeban! Buah!!! Pasote izan zen! Zelako subidoia!!! [Portzierto Jagoba galtzaile gatxa!]

Nortzuk dira gehien eta gitxien gustetan doztagunak?:

  • Ekipo urdinetik: Gustokoenak: Gille gustetan dozta oso diskretoa delako, Tutan eta Andrea [neska jatorra emoten dau!]. Gitxien Bernabe azken kapituloan lasaiau ibili badabe nekatu einden dau, mese! Bidali etxera ya!!!
  • Gorritik: Pues neuri Lorea DePutaMadre jausten dozta. Alaia da, gogoa deko programan egoteko… Seletagaz duda dekot: probak ondo interpretatzen dauz, baine apur bet gallito emoten dau [neuri los guayones ez doztabe bapez gustetan] … ikusi bihar, eta gitxien mutil guztiak orokorrean, beren ipurdia salbatu gure dabie bakarrik!
  • Orlegitik: Enekok nazka apur bet emoten dau ta bere ekipoak be doiaz apur bet de sobraus, baine duda barik Eiderregaz geldituten nai. Gitxien Gotzon! [hau be doia de sobrau eta ez neuk ez dot ba aparteko portento fikiskorik ikusten]

Zer diñozue?

Nuegaz komentatu gure badozue:

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

CONKIS 2018- KAP 3

Kaixo!!!!

Beno, aste huntako saioak izan dau saltsa apur bet! Ikusle modun holango saioak eskertzen dira!!!

Hasteko, froga gogorra jarri zabien: indar asko bihar zabiena eta zati ezberdinez osatua [asko gusteu zozkun!!]

Orlegiak primeran eiin zabien, ikusten da ekipo konpletua dekobela! [elkarri hondarra botatzen hasi zirenean apur bet bronka gehiau espero genuen, baine azkenean oso ondo porteu ziren]

Argi dau, urdinek apur bet remontateko arazo bi daukiela: alde batetik, fuerteak baine bereziak direla holango probetako, eta bestetik Telmok ez dekola ideiarik bez, zelan doian El Conkis [Rubiari eskatuten de forma excepcional beren konkursanteendako janarie? Noiztik gure Rubiak deko konpasiñoa? Noin ikusi dau hori?]

Gorriengan be badekot fede apur bet. Isma oso kapitain ona ikusten dot: zentzuagaz, indartsua [egia da be bai ez dekola Conkisen esperientziarik, baine ez dakit Invictusegattik edo, baine Telmo baino jarriagoa ikusten dot] eta badakit taldea lideratzen eta motibatzen.

NOMINAZIOAK

Oso ondo Isma eta Gorrotxan jarrera. Irabaztera juan bihar da eta irabazteko indartsuenak juan bihar dira Duelora.

Ikusiko dugu hurrengo saioan jakiten dabienean Dueloa ez irabaziz gero biak galtzaile direla, eta konkursante biak etxera juateko arriskua dauela. MeDaKe barriro neskak nominetan hasiko direla.

Urdinak barriz, argi dau ez zirela irabaztera juan…ikusten da garbi Hector ez dela portento fisiko bet. Halan ta be ez zabien neska bet nomineu!

DUELOA

Bestetan be soka/tirolina joko hunen antzekoak ikusi doguz, eta oso gatxak dira eiiteko. Holango dueloak be erakusten dabie, k nahi ta portento fisiko bet izan, teknikak falletan batzu, ez zoazela inora.

Dueloaren lehen 10 segundutan, Hector plataforma igotzen ikusita, iikusleak bazekien ez zabliela sekula santan be dueloa amaituko.

Eta Lander, fuerte k kae ala primera perfileko tipikoa. Indarra bai, baine sokara zelan igo, ideiarik bez!! Hector, askoz hobeto igo zen sokara [Zelako ostioia hartu zeban barrabiletan??? Neuri emon zozton min!!!]

Dueloa burutu barik geldittu dela eta biak etxera? Pues ez dozta txartxo iruditzen. Gainera aurten ondiokan ez dotzagu inori bez entzun “etxera juan gure dot” beraz, abandonoen kuota zelabait bete bihar dabie…

Landerregattik pena apur bet emoten dozta, izan be oso triste geldittu zen etxera zijoalako. Hector barriz, uste dot gustura bueltatu dela etxera.

Zer uste dozue?

Komentau neugaz!!!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

CONKIS 2018- KAP 2

Egun on!!!!

Zer iruditu jatzue azken kapituloa? Apurke apurke bagoiaz aurtengo konkursanteak ezaututen.

Amaia ta neurendako, erroten frogak nahiko egingarrie emoten zauen, indarra ta sasoia baino abileziak zaukien garrantzi gehiau, beraz, froga orekatua zen 3 ekipondako, baine lehiakeideen pisuan eta indarrean zauen gakoa.

Azkenean gorriak garaile, orlegiak deskalifikata eta urdinak kanpamendu pobrera [orlegiak deskalifikatu eiin zabielako, ostantzean urdiak azkenak geldituko ziren duda barik]

Deskalifikaziñogaz ados zauzie? Egia esateko, neurendako ez zen hurrenbesterako izan, baine gurago dot orlegiek galtzea urdinek baino. [Ez zoztan bapez gusteu zelan Eneko isilik gelditu zen. Ez zeban protestatu eta ez zeban beren ekipoa defendatu. Beste edozein kapitain gitxienez azalpenak emongo zabien, baine Enekok txiton! Seco izan balitz… Ekipoa bati defentau bihar da AMuerte!!!]

Orokorrean emoten dau urdinak ekipo modun, organizatuau dauzela, nahiko rollo ona daukie, biharrak banatuten dabiez, guztiek eiiten dabie zerbait...[egia da organizaziño gaitasun hori jokoetan ez dabiela larregi demostretan]. Pilo bet gustetan dozta Tutan magoa. Oso jatorra ta langilea emoten da, aldiz Delfo ez dota bapez gustetan eta Bernabe be kansino eiiten dozta.[Hauek biak nomineu ya, mese!!!]

NOMINAZIOAK

Betiko modun, 3 neska nominata. Telmoren erabakia apur bet ulertuten dot, izan be ez dakit zer den gatxago, bet gitxio izatea edo Maika edukitzea, apur bet lastrea be izan leikelako. Baine orlegietan, neskak oso txarto!

Eider eta Jassen jarrera ez zoten bapez gusteu, emakumeak emakumeon kontra, aldiz, Iratiren jarrera pilo gusteu zozten ta mutil bet nominatu zeban lehen biderrez nahi eta Eiderri botua emoda, libratutzeko aukera izan [oso ondo neska!]

Azkenean Aiora nomineta [Eneko, inork be ez zotzun sinestu Aiora aukeratu zenuela indartsuena zelako!!!] Iratigaz batera.

DUELOA

Zer gure dozue esatea, peanara igo baine lehenau, bagenekien ez batak eta ez besteak duelo hori ez zabiela eiingo [jakinda lehen programetan Duelora ez direla portento fisikoak juaten, zegattik ez dabie beste modu bateko frogak ipintzen? Ikuslearendako emoziño guztia kenduten dabie…ikustea lagun bi aurerra ta atzera ezin dabiela, ez da bapez entretenituta] Argi zegoen, edo batek abandonetan zeban edo hurrengo ediziño bitartean egongo zirela dueloa eiiten, ez zabien ta lortuko amaitutea!

Halan ta be, flipeu genuen zelan Maika askoz hobe ibili zen Iratigaz konparata. Irati ez zen gai eztabe sokan zutik mantentzeko.[Aitortu bihar, Maika peanara igotzeko be gai ez genuela ikusten, eta pausu batzuk ta guzti emon zabien !!!!]

Kottaua Maika zelako golpea hartu zeban!!! Froga hori gatxa bada sokegaz soilik, gainera sua gehituta probara…apur bet heavy. Animo Maika!

Neugaz programa komentatu gure baduzue:

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

CONKIS 2018- KAP 1

Kaixo Conkiszaleak!!!

Zelan? Azkenean atzo ikusi genuen programa eta gaur Debatea ikusteko gelditu gaz [Ez dakit zuoi, baine Amaia ta neure haserako kapitulo hauek apur bet astunak eiiten zozku, jende larregi dau, ez goguz ezaututen, momentuz dena guay doia…]

Froga: haseran orlegiak apur ber pez ibili zirelaren sentsazioa izan genuen, baina begira, gero irabazi eiin zabien. Gorriak ondo ikusi doguz, argi dau Isma kapitain modun, balio dauela, eta urdinak aldiz, ba uste dut apur bet konplikatuagoa izango dabiela. Frikien ekipoa da eta gainera nahi eta emoten daun Telmok badekola kapitain gaitasunik [oso forma onean ez dau baina] uste dut El Conkis formatua ez daulea larregi menperatuten, eta esperientzia falta horrek be ez dotzo ekipoari larregi lagunduten [Enekoren esperientzia frogan be nabaritu zen, ikurrina altxatzea ahaztu bazitzaion be!]

Eneko, mesedez, Secoren kantzontziloak hurrenbeste kritikatu ondoren, zeu be kantzontziloetan jartzen zaz? ta gainera zuriak bihitzegaz? Zelako horterada!!!

Holan lehen programan ikusitakoaren arabera, Tutan magoa, oso landilea ikusi dogu, Gotzon bikotea dekona, apur bet guayon iruditu dozku eta Delfo galtzaile gatxa [ta neuri orokorrean ez dakit zegattik, baine grimilla apur bet emoten dozta]

Nominazioak aurpegira izatea gusteu zozkun, gainera bakotza altxatu, papertxoan idatzi, jesarri eta hurrena altxa, be astuna eitten zen. Hola azkarrago eta mobiduki gehiau konkursanten artean.

Isaren jarrera ez zozkun gusteu. Galtzaile gatxa be iruditu zozkun. Halan ta be, ulertuten dot, izan be geuk be bardina pentsetan dogu. Noizko edizio bet non emakumeak ez diren beti arriskuan jartzen? [Gorriegaz momentu baten, Ismagaz, esperantza euki genuen aurten desberdina izango zela, eta indartsuak nominatan hasiko zirela, baine…azkean bapez!]

Dueloa: Ba egia esateko, froga orekatua iruditu zozkun. Nonok eiiteko modukoa eta nonok irabazteko modukoa, abilezia kontua zen gehien bet. Biak ondo eiin zabien [esan bihar dekot, froga gusteu bazozkun be, neuri holan animaliak erabiltzea joku baterako, ez dozta larregi gustetan. Agian ez dabie min fisikorik jasango, baine baldurra bai pasauko zabiela, eta ez dakit, kaiman kottauek holango momentuan pasa bihar izatea joku baterako…ez dozta gustetan…]

Besterik bez. Ea gaur zelan debatea!

Komentatu gure badozue:

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

CONKIS 2018

Kaixo Conkis zaleok!!!

Zelan?

Hasi da programa eta beragaz batera blogean zabaldukot 2018ko tenporada komentatuteko aukera [ez dakit astero idazteko astirik izango doten, baina blogean sarrera ez badot idazten, twitter bidez komentatuko dot]

Hasteko….zelako luzea aurkezpena!!!! Larregi. 2 ordu eta 12 minutu. Arrastiko 7ak pasatxo hasi ikusten eta gaueko 21.30ak bitarte. Holan ezin da! Zuzenean ikusten dozuenak ez zarie goizeko 6tan esnatuten neure modun!! Inposible!!!! [Ta eskerrak Julian zeuan aurkezle modun, ze Patxi Alonso egon bazen, ez genuen amaittuko!!!]

30 konkursante be larregi dire. Ondiokan ez dakit inoren izena, inposiblea da guztiegaz gelditutea!!! Izen bat bai gelditu zozten : GOTZON [eta bihar den modun esanda, ez GÓCHON!!! casi se me caen las lagrimas de la emoción!!!] Hori bai, ez dot ondiokan ezaututen, baine apur bet txulito iruditu zozten, frikien taldean tokeu jako eta ez zoztan bapez gusteu zelan reakzionatu zenban Gorrotxa kapitain modun tokeu zotzonean….

Beste mutil bigaz gelditu nintzen: Madrileño euskalduna [kamiseta barik, Huntza kantetan eta euskaraz berbetan…ya me konkisto!!!!] eta Meltxor hondarribitarra, itsasgizona, remero gorputza….[Meltxor zatoz hona neu nai ta zeure niñaJesusa!!!!]

Poztasun handiena: JOSEINA!!! Aupa Joseina!!! [GAZTEA zeu barik ez da bardina]

Debatean Carol eta Isa egongo diz? Bat aguantetzea nahiko bihar, eta petarda bi soporteu bihar??? [Julianek ederki esan zabien: parecieis cotorras….No Julian, son cotorras con un timbre de voz insoportable!!!!]

Ta holan…pues ikusi bihar benetan programa hasten denean…. Portzierto, Telmo uste dot ke me va a molar… [Gainera urdinegaz dau. Eta ez dakit zegattik, baine urdinak me van a kaer bien, agian neure modukoak direlako, ez dira elite, bereziak baizik, eta neu beti berezien alde!!!] Euskalduna emoten dau gainera, ez? Basetxea ikusi zabien, euskarazko berbak ondo ahosketan zabien…

Pues listo! Beste barik! Neugaz komentatu gure badozue:

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Hurrengo astean gauz!!!!

 

IREKITZEN

Kaixo guztioi!

Zelan? Hotza dekozue? Ba lasai, hemen dau ta AneFer giroa apur bet epeltzeko.

Tarteka zuon mezuotan jakinmina dekozuela esaten doztazue ta Berria-ko artikuloa ta gero be apur bet irekitzea merezi dauela eta,  gaurkoan, neure inguruan eiingotzuet berba, AneFerren inguruko bitxikeri edo txorrada batzuk konteukotzuet.

Pasa, pasa ta irakurri! Gonbidata zauz!

EKILIBRIOA

Egian esangotzuet, mundu huntan grazia gehien eitten doztana, jausiak (erorketak) dira. [MeEnkantan!!! Ezin dot ebitatu. Sekulako barregurea emoten doztabe!!] Ta egie esateko be, neu pilotan jausten nai! Pilo bet bider. Zeuok urtean zenbat bider jausten zarie? Neu 10 biderretik gora fijo!!! Patosa bet nai.

[Horregattik ez dozta mendia gustetan. AneFer lurrera jausteko faktore guztiak dekoz. Egia be bada asko jausita be, ez dotela min larregirik hartuten, baina baldurra dekot mendian jausi ta hankan benetan min hartu ta ezin ibili izattea].

Teoria erotxue dekot [ez dau zientifikoki frogueta] neure erorketak azaltzeko: bularrek desokeratuten doztabe. Handitxuak dire, pisue daukie eta batzuten aurrerarutz eitten doztane inertziaz. [Ez pentsa ero nauela!!! Gehienetan aurrerutz jausten nai!!! Bularren pisuagattik izan bihar dau!!! Gainera haurra izanik ez omen nintzen hurrenbeste jausten. Baine primeran gogoratutzen nai adolestentzi osoa lurrean paseu nebala!!!!]

Nai eta 10.000 bider jausi, aldi bakotzean lotsatuten nai! Askotan erorketa kamaraLentan pasetan dela iruditzen dozta, ikusten dot banoiala lurreruntz, baine ezin dot ebitatu ta zas!!! Lurrera!

Lurretik jeiki ordea, jeiki beti tximista bet bainan arinau !!!!!! Noski, inguruneari skaner bizkor bet emoten dotzat, zenbatek eta nortzuk ikusi doztaben jakiteko! Behin haserako apurua pasata [si se me han visto las bragas, apuroak aguantatzen dozta apur bet gehiau, ta larregitan pasa izan dozta. Imagina, badakizu zelan amak esaten doztazun kulero barriak eruateko medikuta juateko? Ba neu udan soinekotxuagaz, bardin, bragita polittegaz, badazpada lurrean amaittu bihar badot be!!!! bale…MeLio…] neure buruaz barrez hasten nai, jausie etortzen dozta burure, ta barre atakea emoten dozta [imagina, kalien banau ondiño, me toman por loka!!!]

Erorketen bideotxue lagatzen dotzuet berton [soinu barik ikusi, musika oso gatxa deko, ta ez, parte 1 ez dot ikusi. Holan tokeu da.]

 

ARGAZKIAK

Argiazkiak pilo bet gustetan doztabe. Esaten dabie ba irudi batek 1000 berba baine gehiau esaten dauela? Ba neurendako argazkiegaz bizia eta bizipenak gorde daitezke betirako. Aspaldi ateratako argazki bet ikusi dezakezu eta erraz gogoratu une edo garai horretako zerbait: sentimendu bet, anekdota bet, pertsona bet, …

Argazkilari euskaldun batzuk jarraituten dotaz, eta lan bikaina eitten dabiela pentsetan dot. Ikor Kotx da LaOstia neurendako. Ekaitz Zilarmendi be asko gustetan dozta. Eta ez da pelota eitteagatik [Zuriñe, jefa, Durangon kaña+pintxo, ta gabonetan Errigora saskitxoren bat….] baine Gaztezulotik gehien gustetan doztabena da argazkiak eta argazkien garrantzia. Bai Galder Izagirreren fotografikoan edo elkarrizketetan, ta bai beste edukitan be.

Neuk be argazki piloa ateratzen dotaz, baine nai una negada. Aurrera begiratzen dot ta argi dekot argazkie, argi dekot ikusten dotena, baine….emon kamaren botoiari…ta pantailean urteten dena…una PutaMierda, un txurro de foto!!!! Ezta filtro guztiek emonda be ez dabie argazkie arregletan. [argazki bakotzeko gitxienez 20 intento eiiten dotaz. Lasai gero bakarregaz geldituten nai]

Kuriosoa da, berton, mundu birtual huntan, neure arkazkie bihurtu dela sekreturik preziatuena.

ANEFER GEHIAGO!

  • Ondiokan ez dot lortu lenteja komestibleak eittea. Mutxo #AneFernanTxef baine #LenteJaTxunga da neure bigarren traola!
  • Ezin dot beste barik egonean egon. Ez da erraza neu aguntatzea. Ohean holan egonean ezin nai egon [ez banau lo, ez banau larrautan edo ez banau masturbatuten, zertako ohean egon?? Neurendako, siesta botatea alferrik gastatutako denbora da. Ezin dot ulertu].
  • Musika pilo bet gustetan dozta baine oso txarto kantetan dot. Ritmo pilo dekot [a pesar de mis tetas] ta dantzan oso ondo eitten dot, baine kanteu????? OMG!!!! TXARTOOOOOO!!!!! [Amaiak beti esaten dozta: tipo bategaz ligatu gure badozu EZ KANTA INOIZ BE!!!]
  • Kobe Bryant izerdituta neure gorputzaren gainean euki dot: Los Angelesen Staples Center-en lehen lerrondako sarrerak lortu zoztaben  [izan zen IMPRESIONANTEEEEE!!!! Zauz gainean totallll. Lakers – Miami]  ta Kobe Bryant geure gainera jauzi zen. Inoiz be ez dot sentitu neure gainean holango gorputz bero bet [NoDigoMas!!!!]
  • Kopeta handia dekot. Frontoi bet. Eskuz binakako finala jokatutzeko adinako kategoria deko. Horregattik eruaten dot flekilloa. [aber desoreka kopetagattik den??? Ez, ez, burua ez dekot hain handia!!!]
  • Eskuegaz jatea gustetan dozta. Edo agian da eskuagaz jaten dena gustetan doztala?
  • [Aitorpen gogorrena amaierako laga dot] Behin Iturgaitz ikusi neban Bilbon kaletik, ta momentuan oso ezaguna eiin zozten [ez dakit zegattik, holan gertukua modun] ta ez nekien…ez neban ubikatuten ta badazpa, gurasoen ezagun bet edo zelakoan, AneFer la sinpatikak agurtu zeban muy efusibamente!!!!! [oso!!!] Agurtu bezain pronto ta neugaz zijoan lagunaren aurpegia ikusi bezain pronto...OSTIA!!!! Iturgaitz!!!! OMG!!!! Ez dau berbarik azaltzeko zelan sentitu nitzen momentu hurtan!!!!!!!!! [AneFerkeri asko eiin dotaz, baine horrek ez dau ezebez gaindituten!!!!]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

ARROPA KONTUAK

Kaixo irakurle maiteak!!!

#AneFer bueltan da!!! [ Yupi!!!!! Oeeee… Oeeeeeee!!!! Badakit zain egoten zariela neure hitz ederrak irakurtzeko ta hementxe nau barriro!!!]

Oraingo huntan, arropaz eta armairu aldaketaz eingotzuet berba! Bai, hainbeste gustetan dozkun momentuaz ari nai: urtaro aldaketagaz batera armairuko arropa aldatu biharraz!

Konturatu nai fenomeno paranormal xelebreak geratuten direla kontu honegaz.

TERMOSTATOA APURTUTA? 3 KATEGORIA

Urtaro aldaketagaz zer jantzi erabakitzea ez da erraza! Demagun, Iraila amaiera. Tenperatura maximoa 22 gradu eta minimoa 15.

-KETXUAZALEAK: . Uda amaitu da eta bardin dau zelako tenperatura dauen, ketxuazaleak hor doiaz beren plumas handiagaz soinean, eta gainera gama altuenekoa, Everesten bizitzeko balio dabien plumasagaz  [Txo! txamarra horiek 0 azpiko tenperaturendako dauz eginda! 18 gradugaz txamarroi hori jazten badozu, urtarrilean, 7 gradugaz kalera urteteko gaitasunik badekozu? Halan 2 Ketxua jantzite urteten zara??

Agian Ketxuak patrozinatzen dabiez, eta jazteagattik dirutxu bet jasoten dabie? Ostantzean ez dot ulertuten!!!]

Okerrena da, ezaututen dotazela Ketxuazale batzuk, apirilean hego-haize apur bategaz (eta iraileko 18 gradu bardinak dauzela) fraka labur eta txankletagaz doiazela hondartzara, eta 15 gradutan dauen uretan bañatzen direla!!!!

-ODOLBEROKOAK: Guztiok ezututen dogu nonor urte guztian manga laburregaz ibiltzen dena eta fraka luzeak ozta-ozta jazten dauzenak. Elurtea tokeuz gero, agian sudaderatxu bategaz ibiltzen dira. Durangoko Azokan (abendu haseran) tiradun kamisetagaz ikusi dotaz!!!!!! 

Mota huntan be, uda amaitu dela onartu gure ez dabienak be sartu daitezke, ta aitortzen dot neuri be sandaliak lagatzea eta fraka luzeak jaztea asko kostetan doztala. Lehen egunetan fraka luzeak eta oinetako itxiegaz “lotute” sentituten nai [ah!!!! eta oinetakoak aldatzerakuan beti mina emoten doztabe! Sandaliak lehen biderrez jazterakoan, nai eta aurreko urtekoak eta oso erabiliak izan, beti mina eiten doztabe, eta botegaz be bardin, hurrengo egunean oinak tiritas josiak!!!]  

-BADAZPADATARRAK: Hemen mota bi dauz: BAT: tipula baten modun doiazenak: Kami maga laburre ta manga luzekoa, pare bat jertse, txaketa, bufanda edo pañueloa, …  Etxetik holan urten, eta eguna aurrera pasa ahala arropa tenperaturara egokitzen doiaz, prendak jarriz edo kenduz.

BI: Poltsa handi bategaz edo Altus motxilagaz ikusiko dotezuz [bai, mendiko motxila Altusa bete-beteta eta sekulako pisuagaz ikusten dotezun horiek, ez doiaz mendira edo ez daukie eskalatzeko sokak barnean, ez!!!! Badaezpadatarrak dira!!!] 

Euskal Herrian, egun bakar batean urtaro guztietako eguraldia egin dezake: Goizean fresko baine ateri, eguardian eguzkia eta sargori eta arrastian euria eta hotza. Etxetik kanpo ordu asko pasa bihar badekozuz, badaezpadako aterkia, bufanda, jertsea, euritako oinetakoak, siratxue eta eguzkitako betaurrekoak eruan biharra dekozuz, badazpada!!!

DIOGENES SINDROMEA

Armairu aurrean zauz neguko arropak ateratzen eta hor agertu da duela 10 urte erosi zenuen kamiseta. Iaz ez zenuen jantzi, eta duela urte bi be seguru ezetz, baine hor dau eta penutxi emoten dotzu botatzea. Eta aitzaki zaparrada hasten da:

Parrandetarako neure kami faboritoa zen!!! Zelan boteko dot? Primeran geldituten zozten!! [Ane, badekozuz beste arropa batzuk be ondo geldituten zaizkizunak!!]

Dirutza bet ordaindu neban kami horregattik, zelan boteko dot? Ondiokan ondo dau, ez da zaharra ikusten!!! [Ane, ez dekoz bolatxuek, ados, baine pilo bet erabili zenuen. Kami horren dirutza ondo amortizata dekozu dagoenekoz]

Sekulako oroitzapenak dekodaz kami horregaz! Jantzita neraman gau hartan, primeran pasatu neban!!!;  edota neure aitzaki faboritoa: Londresera lehen biderrez jun nintzenean erosi neban! Zelan boteko dot? Oroitzapen bet da! [Ane, Londresera juandako bidai guztietako arropa juntatuz gero, Gran Viako Zara betetzeko nahiko arropa badekozu !!!!]

ZULO BALTZA

Hasi zara neguko arropa ateratzen, eta… non dau pasadan neguan erosi [eta pilo bet erabili zenuen] jertse orlegia? Kaxak atera eta atera eta jertse orlegia ez da urteten!!!! [nonbait armairuari be gustetan dako eta berandako gorde dau!!!] Ez galdu denborarik, ez dozu topatuko. Negu huntan ez dozu erabiliko.

Derrepente, ekaina haseran bila aritu [eta aurkitu ez zenituen] fraka laburrek agertuten dira!!!! [5 egun pasa nebazen fraka horien bila!!! Sekulako ipurditxu ederra marketan zoztaben]

Nonbait armairuak be hotza somatu dau eta iada ez ditu gure zeure fraka laburrek: tori Ane, uda osoan faltan bota eta jantzi ez dotezun frakatxuek zuerendako, gure badozu abenduan jazteko!!! ToooomaYaaaa!!!

Kaxa erraldoi horietan be, denetarik tope ahal dozu:

-Nonork oparitu eta inoiz be jantzi ez dozun jertsea.  Horriblea da, MuyRaruno eta gainera ez jatzu ondo geldituten. Baina…zelan botako dot inoiz be erabili ez badot??? [Ez! gorde egin bihar da hurrengo urtean be bardina pentsatzeko!!! Zer uste dozu ba? Oparitu zotzunek badakiela armairuan gordeta dokozula 4 urte pasa ondoren???]

-Hotz handia edo elurtea eitten dauenerako dekozuzen fraka-pana itsusi-itsusi horiek be azaldu dira. [Aber, euskal Herrian bizi gara, ez Filandian! Zenbat bider eitten dau elurra???]  Hauek be, azken hiru uretan ez dozuz erabili. [Sentitzen dot, baine fraka-pana politterik ez dau. Eta ez dot ezaututen nonor ondo gelditzen zaizkienik. Gizena eitten dabie. Mese, fraka-panarik ez! Eta terciopelorik bez. Plis, terciopeloa antzokiko kortinetako da, ez arropandako, edo para la AzokaMedieval !!!]

-Iaz, gonatxu superpolit bategaz maitemindu zinen. Apurtxu bet garestia zen eta merkeladien zain itxaron zenuen erosteko. Baina, merkealditan zeure talla ez zen geldituten eta talla bet gutxiagoa probatu zenuen. Kremallerak larri ixten zauen eta tripan butifarra bet sortzen zotzun [eta ahaztu gona horregaz jesartzeaz, leherketa arrisku handiak dauz!!!] Halan ta be, hain politta zen gonatxue erosi zenuela [bai, estu-estua dekot baine argaltzeko asmoa dekot, beraz, hiru bet aste barru ondo izango dot. Aiiiii!!! Ilusaaa!!!]

Agertu da gonatxue eta probatu dozu, ta aurten ez dau ezta kremallerak ixten! Hau be zelan bota??? Ez dot estrenatu! ta hain politta da gonatxue!!! [Aurten bai, aurten argalduko nai eta lortuko dot gonatxu hurtan sartutea!!!]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

TXIOLANDIA

Kaixo mundua!!!

Zelan?

Apurtxu bet kosteu dozta sarrera hau idaztea. 4 bider aldatu dot gaia eta idatzitako guztia.

Oporretan, gau baten Amaiak (neure lagun minak) mugikorra kendu zozten, twitterrera engantxauta neuela eta, eta ez zabiela ulertuten zertan paseten neban hainbeste denbora twitterren. Neure erantzuna: txiolagunegaz berbetan nau!!!

Aste huntan berriz, txio hau jaso neban, eta gogoratu nintzen twitterren barria nintzelarik gertatutakoa.

Sarrera huntan pentseu dot azaltzea zelan sartu nintzen Twiterren eta zerk suposatzen dauen Twitter neurendako.

ZELAN HASI NINTZEN TWITTERREN

Twitter kontue zabaldu nuenean, guztiz galduta nenbilen, eta haseran oso arraroa eiten zozten, ez neban oso ondo ulertuten. Ez da Facebooken modun, zeure lagunek dekozuzela, neuk twitterren ez neban inor ezaututen!

Gustoko musika taldeak, aktoreak, komunikabideak, idazleak, kazetariak,… jarraitzen hasi nintzen, eta neuk idazten nebazen txioak hor txiolandian galduta nonork irakurri barik geldituten zirela pentsatuten neban

Ba ez! Nonbait nonork irakurtzen zituen neure txioak, izan be lehen umilazio publikoa euki neban: euskaraz txarto idatzi nabielako “ezezagun” betek  txio bet dedikatu zozten [eta neure ustetan edukazio barik]. Markatute utzi zozten.

Apurtxu bet pertsona hortatik abiatute, euskal txiolari komunitatea ezautu neban eta rollo hori ez zozten bapez gusteu! [geure artean, vaya panda DeGuays!!!!, uste dabie zeu baine inteligenteagoak, kulturzaleagoak, eta noski, zeu baino EUSKALDUNAGOAK dirala, edo behintzat HOBEAGOAK]. Twitter lagatzea erabaki neban.

Baine handik gitxira, blogaren proposamena iritsi zozten, eta beraregaz batera, twitterreko kontua berreskuratzea erabaki neban [egongo dira ba twitteren euskaldun normalak, jatorrak eta falta ortografikoegaz, (edota neure modun muñoiegaz) idazten dabienak ezta? Ba aurkituko dot komunitate hori!!!]

El Conkiseko jarraipenagaz hasi nintzen gehien bet beste txiolariegaz interakzioa izaten, baine apurke-apurke, gainontzeko txiolariegaz be hasi nintzen “erlazionatuten”.

TXIOLAGUNAK

Irudipena neban, blogak arrakasta gehiau izango zabilea nesken artean, eta Twitterren be, neska gehiau jarraitu nebazen, baine bizi guztian zehar gertatu dozten modun, mutilak izan dira neure irakurle eta jarraitzaile gehienak [ez dakit zegattik, baine beti gertatu dozta hori, orokorrean mutilegaz hobeto eruan nai, neskegaz baino. Hobeto esanda, neskek baztertzen zoztebelako, mutilengana jo biharra neban, eta hauek ez dozatebe sekula modu gatxez baztertu. Beti esaten dot, neuri beti puta, freska, guarra ta holango guztiak neskek deitu doztabe, ez mutilek.] 

Eskerrak gero gauzak aldatzen juan diren, eta Twitterrek lortu dau offline bizitzan gertatu ez doztena: lagun neskak dekodaz!!! Irati, Aintzane, Ainhoa, Alazne, Naia, Aizu!-Enazazu, [barkatu!!!ez dakit zeure izena!!! Fridaren argazkiagattik, pentsetan dot neska zariela!!!) Gaztezuloko neskak eta kolaboratzaileak, Maitane, Jaione, Elena …. Eta orain Oihana espero zeu be txiolaguntxu izatea!!! [Barkatu nonor ahaztu badozta!!!] Benetan, neurendako asko suposatzen dau zeuek hor izatea txiolandian!!!

Nahiko umore absurdo zalea nai, eta twitterrek milaka meme ta gif txorrak eskaintzen dozta! Sekulako barreak bota dotaz neu bakarrik mugikorraren aurrean. Eta zelako ingenioa daukien txiolariek!!! Zelako ondo pasetan doten!!! Eta bai, sekulako konpaiñia egiten doztazue!!! Urko, Mikel, Ivan, Iban, Erreka, Fantomastxiki, Zital, Baxurde, Etor, Martin, Eneko, Aitor, Xegun…[ezin guztiak aipatu. Aupa zuek!!! Hoberenak zarie!!!]

Konpañia: Orokorrean nahiko AMiBola ibiltzen banai be, batzuten bakardade hori ez da borondatezkoa izaten. Holangoetan twitterren sartu, eta ziur irribartxo bet urteten doztatela. Zuetako batzuegaz, ORDUAK egon nai berbetan supergustora!!

MEZU PRIBATUAK. TWITTERREKO BIZITZA PARALELOA

Honekin be haseran flipatu eiten neban. Jaso nabien lehenego mezua, txiolari garrantzitsu guay horietako baten mezua, izan zen, eskatuten mesedez, beran ez etiketatutzeko neure txioetan, notifikazio piloa izaten zituela eta bakarrik txio eta txiolari inportanteei eiten zotzela kasu. Gainera reputazio bet zaukiela eta zaindu bihar zabiela. Barkamena eskatu notzon ta barriro enebiela aipatuko eta ez nebala beragaz interaktuatuko.[supertxarto sentitu nintzen, izan be intentzio barik, nonor molestatu neban!!]

Pentsetan neban txiolari horregaz harremana hor amaituko zela, baine ez, handik gitxira, barriro beste mezu pribatu bet bidali zozten: neska jatorra emoten nabiela, ederra imaginatuten zoztela eta ea argazki bet bidaltzerik neukan [zelan??? aurreko mezuan esan doztazu, Ke yo en Twitter era una mierda y ke reputazio bet dekozule neugaz eralzionatuteko sarean eta orain argazki bet eskatzen doztazu????]

Okerrena da ez dela bakarra!!! Zehazki, dekodaz 4 mutil-gizon txiolandian eta euskalgintzan reputazio bet daukienak eta publikoki ez doztabenak bertxio bet eitten , ez atsegin dut bet emoten, eztabe aipamen bet egiten Ni por el forro, baine gero mezu pribatuak bidaltzen doztabenak nahiko maiz.[argi dau, neugaz publikoki lotsatuten direla]

Beste kasu bet, [hau gizon-gizon bet, ia adina bikoiztuten doztena], milaka txio fenimista idazten dauzenak, emakumoeon aldekoak eta artikulo guayak konpartituten dauzenak sobre el emporedamiento de la mujer, ta mezu pribatu baten bidez, zuzenean beren argazki bet biluzik bidali zoztena, aurretik ezta “kaixo” bet jarri barik. [zelan???zeugaz ez dakit ezebez, ez dogu inoiz berbarik ein ta argazki guarro bet bidaltzen doztazu, holan beste barik? Zegattik? irakurri dozulako k MeEnkanta el sexo? ta horrek ya eskubidea emoten dotzu neuri holan, beste barik argazki guarro bet bidalduteko???] Erantzutea be merezi ez zauela eta, hurrengo egunetan milaka mezu pribatu bidali zozten. Apunto egon nintzen, blogean publikoki beren mezuak publikatutzeko!! 

Ta gero dauz txiolari pilo bet, mezu pribatuak idazten doztabenak beste barik neure argazkie eskatuteko [argazki normal bet, ez pentsa,…eta edukaziñoz eskatzen doztabe, noski]. Flipetan dot zegattik neure aurpegiek deko hainbeste interes? Twitterren zuon aupegia ez dekozuenoi be bardina pasetan jatzue? Jendeak zuon argazkia eskatuten dotzue?

Txiolari jatorrek be idazten doztabe mezu pribatuak, ez pentsa!! Eta elkarrizketa superatseginak izaten dotaz beraiegaz! Hauek dire neure: Txiolagunak! Bloga gustatu zaiela esateko, edo neugaz barre eitten dabiela esateko, galdetuteko zelan nauen, …. batzugaz oso harreman ona dekot, eta urruntasun zibernetiko huntan konfidantza bet sortu dotena beraiegaz!

Nere irudipena da edo oraingo huntan sekulako txapa bota dotzuet, ez?

[Sentitzen dot ohiko umorea ez badozu sarrera huntan topeu. Azken aldian, apurtxu bet flojoxoau nabil, apurtxu bet sentibera, eta ez dozta urten. Blokeata nau apur bet. Palabrita de #AneFer hurrengo sarrera alaiaua izango dela!!]

Amaitzeko, kanta eder ber zuondako, txiolagun guztiendako. Agian kantua ez da larregi originala, baine estimu handiz dedikatzen dotzuet:

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

 

EROSKETAK

Zelan irakurle maiteok?

Espero dot ondo egongo zariela [neu huntxe berton oporretan egongo nai,  Cadizen, andaluz morenazoez inguratute (edo hori espero dot!!!]

Oraingo huntan, erosketen inguruan eingotzuet berba [bai, konsumista bet nai, zer egingo dotzugu ba?? Halan da #AneFer!]

 

SUPERMERKATUKO EROSKETAK

Duda barik, hauek dire gitxien gustetan doztaben erosketak. Nonori gustetan dako superrera joatea? Neu ahalik eta gitxien juten nai!!!

Kotxea aparkeu [kontu! superretara juten diren gidariak leku pila bihar izaten dabie kotxetik urteteko, ondorioz zeure kotxeko ateak golperen bat izango dau urteterako], karroa hartu [beti aukeratuko dozu karrorik gatxena: ataskatzen dena, soinu arraroa eitten dabiena eta letxuga hostoak itsatsita dekozena] eta barrura!

Lehenik eta behin, galderatxu bet: superrak zer dira pinguinoen habitat naturala, alan? Zelako hotza eitten dauen hor barruen!! Konteu doztabe, Alaskara jun bihar dabienak kongelatuen eta esnekien sekziora juten direla aklimatatzera. 

Listatxue dekozu eskuen, bihar dozun guztie apunteta, eta karroagaz alarma arkoa zeharkatzen dozu karrera bateko irtera modun [3, 2, 1 GO! ATodaLetxe apuntatuta dekozun guztie ahalik eta azkarren karruan sartu eta handik ahalik eta lasterren urteteko] eta derrepente, nun dau komuneko papera? Zegattik aldatzen dabiez etengabe produktuak lekuz ? eta hor zauz karroagaz noraezean, pasillo batetik bestera estanteri guztiek pasetan komuneko papararen bila!!!

Azkenean amaitu dozu eta karruagaz zauz kajako zinta aukeretan [lasai, bardin dau egingo dozun azterketa sakona: honek produktu gitxi dekoz; beste kajan lagun bi dauz azkarrago egingo dabe; eta han jubilata bat! horren atzetik NiDeKoña! … ] beti kola motelenean jarriko zara!!!

Hasi zara karroa hustutzen, eta noski dekozun guztie ez da kabituten zitan [kajetako langileek arazoren bet daukie zinta korrituteko botoiagaz? sekulako esfortzu fisikoa da botoitxo horreri emotea? Besoa Plasticman modun luzatu bihar badabie be hurrengo gauza skanerretik pasatzeko, ez dabie zinta puta aurreratzen!!!!] eskerrak Tetrisen ordu batzuk inbertitutakoa zariela eta lortu dozu guztie zintan sartzea! 

Espero dot etxetik eruan doztezule poltsak [ta ez soilik ekologikoagua delako] bestelan kajako langileak beteko dotzuz poltsak eta orduan bai, zureak egin dauela!!! [maniatika deitukoztazue, baine neuk nere metodoa dekot, gehien bet etxean gauzak beren tokian azkarrago lagatzeko pentseta: yogurrak elkarregaz, frigoan sartu biharrekoak be elkarregaz, garbitzeko produktuak…. baina kajakoak ez deko ordenik: Ze ostia pintatzen dabie gaztak, KH7 poteak, haginetarako pastak eta letxugak poltsa bardinean??????] ta nonbait ez daki Ane Fernandez zariela eta Ane Perurena izateko itxura dekozu, ze poltsa bardinean 5 kiloko patata zorroa, 3 esne kaxa eta suabizante potea sartu dauz!!! Guztira poltsa bakar baten 9,5 kilo! [Txo! 3.pisuen bizi nai eta ez dekot igogailurik!!!]

Etxera iritsi eta…. MIERDA!! Olioa erostea ahaztu!!! Apunteta neukan ba!!!!

 

ONLINE EROSKETAK

Egie da online erosketak eittea erosoa dela, baine neuk normalean produktu jakin batzuk soilik erosten dotaz internetez. Arropagaz ez dotaz esperientzi onak izan [neurri desegokiak, kalitate kaxkarra, ez dozu espero dozune jasotzen…].

Normalean internetez txolloak ehiztatzen dotaz eta eskatutakoa, jasoko dotenaren bardina izango dela ziur nauenenan: perfumeak eta krematxu-potinjeak, aurrez denda baten ikusi eta probatu dotena, gailu elektronikoak eta gehien bet (eta benetako plazerra emoten dabien produktuak) jostailu erotikoak erosteko erabiltzen dot.

Produktu sexual guztiek ondo azaldute egoten dire: neurriak (NiMasNiMenos), materialak, sekulako aukera zabala dau [rarito asko gauz munduan], bidalketa azkarra izaten da eta ez dekozu nonoren aurpegia ikusi bihar, zeu eta zeure gusto sexualak juzgatuten [gainera, paketetxuen beti sorpresatxoak etortzen dira, MuestrasGratuitas: lubrikanteak, kondoi bereziak edo behin, jateko kuleroak oparitu zoztaben!!! (ez ziren larregi polittak baine goxuak omen zeuden!!!)

 

ARROPA DENDAK 

Hauegaz be tartean behin disfrutaten dot. Egunak dauz: batzutan sekulako adkisizioak lortzen dotaz, ta beste batzuten frustazioak bestetik bez! [zerbait politta, merkea eta KeTeSientaDePutaMadre erosten dozunean dekozun subidoia LaOstia da!!!, da komo un orgasmillo!!!]

Ordea, neuk uste dot mundu guztiek dekogula traumatxu bet arropa dendagaz, ta gehienak nerabezaroan gertatutakoak. Adin horregaz gurasoegaz [amagaz neure kasun] juten ginen erosketak egitera [gehien bet finantziazioa beren menpe zegoelako].

Nonori ez jako paseu egoera hau: Frakak probatuten probadorean sartunde, frakak belaun parean, popa ondiokan kanpuen dekozu, makurtute zauz kortinari popa emoten eta … RAS!!!!… amak kortina zabaltzen dau!!! Probadoretan kanpuan zain dauzen guztiek + dendako dependienta erdiek ikusi dabiez zeure Disney kuleroak! [Zelan okurritu zotzon ba Hitchcockeri dutxako eszena? Probadore batetik!!!!]

-Zelan dekozuz Ane? Ondiokan holan? Ene!!!! Neska hunek bihar dau ba denbora…

-Ama!!! Ez ireki kortina neu urten arte!

-Jexus neska! Ez dekozu ezebez ba hemen nonork ez dekona..

-Ama!!!!!! ¿?¿¿?¿¿??¿??

-Aber, urten [Fumantxuren mugimendu azkar bategaz, zeu konturatu orduko, amaren eskua hankatartean dekozu, bai hankatartean!!! eta dependientari deitutzen dotzo!!! (Benga, denda guztiari abixatu!!! Ikusi, ikusi Anek zelan dekozen frakak!!!)] Aizu, ez zaizu iruditzen tiroa aputxu bet flojo dekola? Aber Ane, buelta emon [ta barriro sartu dau eskua hankatarten, orain atzetik, ipurditik. Zelako lotsa!!!, orain 5 inporta baine 13-14 urtegaz, KieresMorir han berton!!! Mesedez, seme-alabarik badekozue ez egin hori IÑOIZ. NEVER. NUNKA]

Urteak pasa nebazen probadore bet ikusi eta ezin baldurradi eutsita! Buruan RAS!! eta RAS!! kortinak irekitzearen soinu baldurgarri hori entzunen neban etengabe… RAS RAS RAS….!!!

Orain iada lasaiago sartuten nai probadoretan, eta jakin izan dot zegattik: trukatutako ispiluagattik! Bai, holango ispiluak bakarrik existitu bihar zabien mundu honetan leku guztietan holango ispiluak jarri biharko lirateke!!!

Dendetako ispilu eta argi horiegaz,  probatzen dozu kamiseta bet, ta joder! zelako ondo gelditzen doztan, ez?;  Frakak probatu, eta Joder! argaldu egin nai?;  Probatu soinokotxue eta joder!, hori neu nai edo Irina Shayk???

Pack guztie erosita, pozik, irribarrez eta zelako guapa nauen pentsatuz urteten nai dendatik ! eta gainera, dekodan tipotxuegaz…. burger bat, etxera jun baino lehen? 

Zer diñozue?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

MORBOA

Zelan lagunak?

Bai, badakit sarrera hau barriro bero datorrela, baine prometitzen dotzuet apurtxu baten ez dotela barriro sexuan ingurun berba ingo! [palabrita de AneFer!!!!]

GAZTEZULOko #Sexumatoiko prota izan ondotik, asko izan zarie idatzi ta hainbat galdera egin doztazuenak [denak mutilak, hori be esan bihar dot] . Azkenean, sarrera hau  idaztea animatu nai zuon dudak argitu eta neure erantzunak be argitzeko. [ondiokan ez badozue irakurri, hemen dekozue: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ane-fernandez-201c2018addited-to-you2019-dantzatzen-badizut-ezingo-nauzu-burutik-kendu-pentsa-shakirak-nigandik-ikasi-zuen-201d ]

Morboa emoten dozta….

1-MUTIL BAT TRAJEAGAZ (EDO ELEGANTE) IKUSTET BADOT, AUTOMATIKOKI ME PALPITA LA ALMEJITA!

Duela urte bi, lagun on bet Parisen zauen biharrien eta aukera aprobetxata, sarri jun nintzen bisitan. Flipeu egiten neban zenbat mutilek erabiltzen zabien trajea, eta ez biharrerako soilik. Gainera dotore eta moderno [Londresen izan naienetan be asko ikusi dotez, baine apurtxu bet klasikoagoak] korbatagaz, korbata barik, fular bategaz, alkandora bistosoegaz, koloretsuak, …

Trajedun gazte gitxi ikusten direnez Euskal Herrian, bet ikusiz gero, begiak [eta imaginazioa!!!!] juten zaizkit!!! 

 

2-TOPIKOA – MUTIL BAT IRAKURTZEN

Ez galdetu zegattik, baine halan da. Gainera neska bati baine gehiau entzun dotzat hau. Nahiko topiko klasikoa da [ beste topiko bi: mutil bet haur bategaz, eta zakur (edo animalia) bategaz. Neu irakurleagaz geldituten nai!!!]

Pertsona bet irakurtzen ikusteak pista asko emoten dauz: 

Dekon liburua euskaraz bada, euskalduna dela esan gure dau, beraz, 5 puxtarri!!! Irakurtzen ari dena zein generotakoa den be asko esaten dau: liburu sakon kultureta bet bada 5 puxtarri gitxiago, liburue sagaren batekoa bada, apurtxu bet friki izan daitekela pentsau dezakezu….

Liburua irakurria badekozu, eta depende non zauzen lehen berba egiteko aukera bikaina da!!! [pentsetan jarrita, gerturatzeko emon dezaken erraztasunagattik be izan leike morbo hori….]

Zelan ari den irakurtzen be fijatuten nai:  interes handiagaz, kontzentratute, paperean edo ebookean ari den, zelan eusten dabien, zelan paseten dauen orria, dekozen eskuek…

3- MUTIL BAT BIZARRAGAZ

Enai ari 4-5 egunetako bizar gorror horretaz, eztabe papa-noel bizar luze horretaz...ondo zaindutako bizarraren inguruan nabil berbetan, poblatua, baine leuna .

Eta estetika kontu bet baino, morboa emoten dozta eragiten dauen plazerragattik: hankatartean, bizarrak plus bet emoten dotza gozamenari!!! [OMG! Lehen biderrez probatu nabenean ZERUA IKUTU NEBAN!!!] Ez badozue probatu, BENETAN, probeu egin bihar dozue!!! Ahoa eta mingainaren plazerrari, bizarraren igurtzi-kilimatxoak gehitzen dire [ YaEsta!!!!! YaMeEstoyPoniendoKatxonda !!!] eta da LOMAX!!!.

Ezin dot ebitatu: bizar on bet ikusten doten bakotzien automatikoki hankatartean imaginatzen dot!!!

4- RUNNERRAK (HONENGATTIK GALDETU DOTZUE GEHIEN BET)

Neuk, ingurun gustoko kirola egiteko aukera handirik ez dekot [gimnasiora juteko, edo zunba, aerobik edo holangoak eiteko aukerarik ez dekot] , eta egun batean okurritu zitzaidan biharretik urtenda korrika egitera juatea, eta hara! sekulako deskubrimentua izan zen: zenbat buenorro ibiltzen dire korri eitten??? [eta, hoberena, neure ingurun behintzat, neska gitxi ibiltzen dire! Buenorro guztiek PaMiBodi!!!! Kirol hau neurendako egin zen!!!]

Runner kit osoa erosi neban [noski, ligatzeko plaza izan zitekeela deskubrituta, AntesMuertaKeSencilla] : prakatxu laburrek, kamiseta fosfoa negurako eta orain udako kamiseta barik erabiltzen den sujetadore deportiboa estu-estua,  Asics zapatillak eta noski, besoan mugikoarra eruateko brazalete-poltsa transparantea!! [ahhh!!! eta ezinbesteko beste elementu bet: ispilu kristelak dekozen eguzkitako betaurrekoak!!! Bai, bai. Disimuloagaz, guztia konpletatzeko aukera emoten dabien betaurreko horiek dire ElMejorInbentoDelMundo!!!!!. Aber! Nork ez dauz eguzkitako betaurrekoak erabili disimuloagaz begiratuteko? Guztiok egin dogu!!!! ]

Neuk korrika egiteko lekua aldatu egiten dot. 4 toki identifikatu dekodaz, eta rotatzen noia, holan 4 plaza diferente dekodaz generoaz gozatzeko,  beine aldi berean, rutina’ bet sortzen dozu ta LaPeña SeVa Kedando zugaz. Ta hor dau asuntoa!!! Runnerrak SeTienenFitxaus elkarrengan, ta gero tarbernan edo beste nonon (metroan gertau zozten neuri) ezaututen dotzue, eta berbetan hasteko abiapuntue badekozue:  Tu sueles correr por Sope, no?

Rekorridoaren azterketa sakona egiten dot. Nondik hasten da jendea korri eiten? Ba neu kontrako norantzan hasi. Zegattik? Neure helburue beraiegaz gurutzatzea delako,  urrunetik datorrena ondo kontrotzeko, goitiik behera neure begirada lasarrera pasatzeko!!!

Beste korrikalariegaz etengabe gurutzatzeak alde gatx bet be badekoipurdi estuak ezin dira kontenplatu, baine zoragarria da efekto penduloaz gozatzeko!!!! [soberan dauz azalpenak, ezta? jijijijiji… denok dakizue zer den efekto pendulo….] . Gainera, intentsitatearen arabera, besoagaz txoke eiteko aukera emoten dau gurutzatzeak [kontaktua!!!!!!] ta kontaktu horrek beste kontaktu batera eruaten dau: ‘Barkatu!’ bet, irrifar bet, begirada bet, …

Zer diñozue? Zerk emoten dotzue morboa zeueri?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

SERIETAKO MUTIL BOLLIKAU-AK

Kaixo kaixo kaixo!!!!!! Zelan?

Agindu notzuen modun, ekaineko sarrera hau bero-bero dator serietako mutil bollikauz beterik! [aitortu bihar dotzuet, aukeraketa eiteko larri ibili naiela! MeGustanTodos! Nor sartu ta nor utzi kanpoan???] Adi! Aukeraketa hau pertsonaiaren arababera dau eginda, ez aktorearen arabera!

Bagoiaz!!!

10- Tu, yo y el apocalípsis – Jude Sutton (Rob Lowe)

Holango apaiza bategaz, zelan ez jun egunero mezetara! Orduan bai ETBko mezak audientzie  izango luke! [ta Rob Lowe ardaua modun, zenbat eta urte gehiau paseu orduan be onaua!!!]

9- Person of interest- John Reese (Jim Caviezel)

Mutil bet traje on bategaz asko irabazten dau. Debilidadea dekot. Reesen pertsonalitateak be sekulako morboa deko: gogorra, atormentatua, leiala baine sentibera eta elegantea! Ohhh Yeah!!!

8- El Principe- Faruq Ben Barek (Ruben Cortada)

Aiiii Faruq, Faruq, Faruq … Me pones farruka!!! Da el tipiko duro MalaOstia aurpegiagaz ke me mola a sako! Berendako familia da inportanteena!  [egie esateko seriean ez zaio gehiegi ulertuten berbetan, baine bardin dau, seriea ikusteko aliziente ona da!]

7- Spartacus- Espartaco (Andy Whitfield)

Aurrenekoz Spartacus ikusi nebanean flipeu ein neban, izan be pornoa izan barik, mutilen biluziak eta OSO-OSORIK gainera agertuten dire etengabe! [OMG!!! Eta zelako gorputzak, eta zelako TAMAINAK!!! Ufff MeSubeElCaloret!!] Seriean bollikau asko badauz be, aurreneko protagonistagaz geldituten nai. Arrazoiak soberan dauz!

6-Banshee- Lukas Hood (Antony Starr)

Serie odoltsu eta biolentoen en fan totala nai!!!!! eta Bansheen biolentzia ta odola ez dire falta! Lukas beti dau mobidetan sartunde eta EtxaUnosPolvos….Inpresionantes!!! [dekozen begi urdinek eta petxameneko uletxo horiek, me vuelven loka!!!]

5- Anatomia de Grey- Mark Sloan (Eric Dane)-

Duda barik Anatomiak izan dauen buenorrorik buenorroena! [orokorren mutil morenazoak atsegin dotaz, baine badekodaz bostpasei exepzio, eta Mark Sloan horietako bat da] : gentlemen bat, irribarre ta begirada politta eta sexyagaz, eta badaki zelan trateu emakume bet! Nork ez dau Callie gure izan eta beragaz kiki impresionante horiek bota???

 4- Lucifer- Lucifer Morningstar (Tom Ellis)

Neure gustureko apurtxu bet argaltxue bada be [neuri mutil handiek gustetan doztabe, neu enai txikerra ta neurriko bat bihar dot, eta k haya donde agarrar!!] sekulako morbazoa deko. Lucifer da: pekatua, debekua, maltzurkerie, harrokeria, botera… eta honek be trajearen erotika deko guztiz!

3-Papa Canguro- Danny Wheeler (Derek Theler)

Hau be exepzio horietako bet da, baine gorputz horregaz zelan ez gusteu!!! Aldeko beste puntu bi: hainbeste gustetan doztaben triangulo amorosoa (Ben-Riley-Danny) eta Emma neskato maitagarrie! Potxola!!!

2- Ray Donovan- Ray Donovan (Liev Schreiber)

Ray eta VivirAlLimite sinonimoak dire: malotea + sexya + sexualki aktiboa + arriskutsua + boterearen erotika+ [beren Mercedes maitea barne] + trajea + ….

1-True Blood- Eric Northman- (Alexander Skarsgård)

Eric ezagutu ostean, ez dau beste personaje erakargarriagorik pantallan!! [eta hori rubio eta zurikotea dela!! baine dekon planta horregaz eta lotsagabe puntu horregaz… AmorAPrimeraPantalla izan zen] Gainera sentitzen dot, baine Billek…. ugggg!!!! , repelus emoten dozta… aghhh!!!  Eric da demasuiau pal bodi! [ liburuak be irakurrita gehiau].

BONUSTRACK

Goenkale- Gaizka- (Niko Lizeaga)

Goenkaleko Gaizka uste dot izen zela neure lehen amor platonikoa! Haur bat izanik [zenbat urte izango nituen ba? 6-7-8? ] flipeu egiten neban Gaizkagaz! Anegaz zekon maitasun izkutu hori eta [neuri behintzat garai hartan halan iruditzen zoztan behintzat] eszena pikante horiek burbuinean tatuatute dekodaz!!!

 

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Zuen serietako mutil bollikau gustokoenak nonor diren jakiteko zain nau!!! 

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

HILEKOA

Kaixo pipol ! Zelan zaurie?

Ez neukan argi post edo sarrera hunen gaia, eta Twitter bidez inkestatxue bota neban. Gai bozkatuena “Serietako mutil bollikauak” izan bazen be, azkenean beste gai bet aukeratu dot [Lasai!!! Ekainean idatziko dot serietako mutil bollikauen ingurun. Gainera, prometo textu gitxi eta argazki pilooooooa!!! ToooomaaaaYaaaa!]

Eneko Orozen (@ameslaria) #CuriousCat ikusi neban, eta HILEKOAren ingurun hainbat galdera planteatzen zituen [beti pentseu dot nahiko gai tabua dela eta mutilek jakin-min handia izaten dabiela] eta duela gitxi TVEko MasterChef programan be hilekoaren komentario bategaz polemika egon zen, beraz, reglaren ingurun berba eittea pentseu dot: [badakit izen ofiziala hilekoa dela, baine esan bihar dotzut ez doztala bapez gustetan izen hori…beti pentseu dot hilekoak ez dotzala erreferentzi zuzena eiten reglari: hilekoa (del mes/mensual) soldata, alkilerra, juntazioa…be izan leike. Neure ustetan, reglak edo menstruazioak beren palabro propioa bihar deko, gainera hilekoa baino hilerokoa gehiau pegatzen dau, baine reglandako ez omen da zuzena, aldiz soldatandako bai !… EnFin!!! ] 

 

Neurendako hilekoa aguantatu eta sufritu biharreko zerbait da. Ez dozta inoiz ahaztuko zelan sentitu nintzen lehen biderrez EMAKUME egin nintzenean. Zelako tripeko mina!!! Konstantea, eta tarteka pintxazuek edo kalanbreak modun. Minaz gain, zelako busti sentsaziñoa hor behean! kulero bustiak jantzite izan banitun lez! Ideia bet burutik ezin kendute: hurrengo 35 bet urtetan holan sentitu bihar nai hilabetero??? Benetan??? [‘emakume egin’ hori, nahiko termino arraroa dela pentseu dot beti, menopausia iristen denen EMAKUME kentzen zarie?? ]

SUFRIMENTUE PUNTO-PAUSOZ

1-Min kontuak: Ez beti, baine batzuten obulatzerakoan be mina sentitzen dozu. Ez da hilekoagaz dekozun min intentsidade bardine, baine bai molesti bat. Hilekoa etorri baine egun batzuk lehenau, sekulako bularretako mina izaten dot. Gogor-gogorrak egoten dire, harri bi modun eta tripatxuen behekaldea be puztu eta gogortu eitten da. Horregaz batera, sekulako MalaOstia izaten dot [eta egia berdaderoa da. Ez da topiko matxista bet. Neuk be onartzen dot insoportable jartzen naiela eta badakit hilekoa dela]

2- Agur libidoari: Neu egun horietan [eta obulatzerakoan mina badekot be bai] ez dekot sexureko gogorrik. Bapez. Ni pa tokarme. Behekaldea zona muerta total. Ta aitortu bihar dot, batzuten, eta gehien bet haserako egunetan, mutilegaz enpatitzatzeko gogo larregirik ez dekotela.

3-Txarto sentitzen nai: Hilekoa etortzen denean: MalaOstia, tristura bihurtzen da eta odol txorroagaz batera, neure autoestima urteten da gorputzetik. Sentituten nai LoPutoPeor. UnaMierda. Alde batetik normala da: ez dozu ondo lo eitten [minagaz esnatzen bazarie, laHasCagado!! Ibuprofenoak efektua ein bitarten, aguanta txo! Ohean bola bet eginda, esna min puta hori noiz desagertuko zain….ufffaaaa!! LOPEORRR],  tripeko minaz gain batzuten buruko mina be badekozu, etengabe pendiente zauz odol jariora [batzuten emoten dau odolustu egin bihar zariela], preokupeta zauz [zikindu ote nai? Usaina izango dot?] eta ez dakit zuok, baine neu itsusi-itsusie ikusten nai egun horietan: ulea ez zait betiko modun geldituten, ojerak izaten doztat, aurpegie zuritute eta noski, beti-beti urteten dozta grano erraldoi bet!!!

4-Inoportunoa da: Gitxien espero dozunean agertuko da. Beti txartoen etortzen zaizunean . Demagun, etxetik urteten zariela eta egun osoa kanpun pasa bihar dozule, juxtu poltsoa aldatu dozu, [hurrengo puntuan azaldukot bihar dozun KIT guztiaz, baine esperientziagattik ikasita, beti eruaten dozu tanpax edo konpresaren bet soinean] eta ez galdetu zelan, baine hilekoak badaki ez dekozula ez konpresarik eta ez ibuprofenorik momentu horretan eta etortzea erabakitzen dau:  Tatxaaaaaaan!!!! Holi!!! Soy tu regla y vengo a joderte un poko!!!

Bardin gertatzen da bidairen bet egin bihar badozu. Munduko emakumerik regularrena izan zaitezke, baine bidai bat egitekotan bazabiltz, hilekoa aurreratu edo atzeratuko da zuegaz juteko!!! Bidai bet regla barik? Hori inposibol da!!!

5-Hilekoaren Kit-a: Sekulako infraestruktura bihar dozu. Everesta igotzeko bezain besteko motxila 6 bat egunez eruan bihar dozu! Konpresak (KonAlas, SinAlas, normal, super eta notxe), [tamaina guzteik eruan bihar, ez badaikazu zelako jarioa izango dozun] tanpoiak (mini, normal, ta super), kopa baginala,[nahiago azken biak, garbiagoak direlako konpresagaz alderatute, baine batzuten ez dozu komun egokirik edo erosorik topetan eta konpresa jarri bihar] salva-slip-ak [tanpoi edo kopagaz beti erabiltzen dot bat, fugaren bat gertatzen bada be…], toallita intimoak, kuleroak, badazpaneko frakak, ibuprofeno sorta, ur boteilatxue pastilla hartuteko…

Ta holan da hilero, hilekoa hilaldi !

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane