Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea

CONKIS 2019- KAP 14

Kaixo!!!!

Zelan zauzie? Zer iruditu dotzue azken kapitulo hau? Neu ondiño flipetan nau zelan pertsona beten jarrera degeneratu ahal den hurrenbeste!! [Duda barik, Iñaki kokodrilogatik diñot!]

PROBA

Beno… azkarra eta apurtxu bet sosoa iruditu zozkun. Duda barik, Secori arrazoia emonez, parte hartzaile kopuruak eragin handia zabien proban, izan ere, 3 taldeek dePutaMadre ein zabien, bainan sailkapena, parte hartzaile kopuruaren araberakoa izan zen.

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Duda barik, eta Luisitogaz AMuerte, Iñakik monteu dau numerito guztia beste lehiakideen aurrean, inmunitatea lortzeko [eskerrak el tiro por la kulata urten dotzan, izan ere koldar hutsa da eta ez zabien gure inolaz bez duelo batera juan] .

Asanbladako espektakuloa lotsagarria iruditu zozten. Zelako errespetu gitxi Iñaki, zure taldeekiko eta zeure kapitainakiko. Kontu bet da zeure iritzie emotea, eta beste bet holan errespetua galtzea [ eta GORA MUNDUKO DRAG QUEEN GUZTIAK]. Oso begano, eta naturarekiko errespetu eta maitasun pilo adierazten dozu, eta gero pertsonegaz zaz intorelable bet? 

Argi dau be talde gorrian Asier soberan dauela Arratek esan modun [hau be ez dot soportetan] eta jakinekoa zen duelora juango zela.

Egixa esan, ezin esan, nor gure neban irabaztea. Biak be etxera juateko modun. Penutxi Iñaki jutatean, talde urdina desagertuten dela, bainan Iñakik ez dau inondik inoraz be merezi unifikaziñora iristea. [Pili 2 bet da duda barik!]

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue neugaz:

Twitter; @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez !

CONKIS 2019- KAP 13

Zelako kapitulazoa izan den aste huntakoa!!! Halan ta be, programandako badekodaz kejatxu batzuk !!!

PROBA

Egia da, hurakanaren mobida guztiagaz ez zela erraza izan bihar proba antolatzea eta inprobisatzea, bainan uste dot probaz aldatu bihar zabiezela, izan be oso full izan zen ikusteko [ezinezkoa zen nonor txalupan tente mantetzea olatuak egonda]. Hurrengo eguneko proba ipini bihar zabien eta hau itxi beste baterako, izan be oso polita da.

DUELOA

Polita eta konplikatua. Ziur ginen Iker endengleak galduko zabiela, eta Eneko eta Seleta salbatuko zirela, bainan ederki itxi zozkun ahoa Ikerrek!

Egixa esan, ez genuen ulertu larregi zegattik talde orlegitik ez zen kapitain bet juan, azken finean, kapi bi dauz, eta konkursante bet etxera juateko aukera baine, hobe da kapi bet juatea, eta gehiau, unifikaziñoandako ez denean larregi geldituten… [Nagorek bai aurkeztu zabiela beren burua Duelora juateko, baine emoten dauenez, taldeak ez dau fuerte ikusten edo irabazteko gai] Seleta eta Enekoren jarrera guztiz txalotzekoa.

Penutxi pilo emon zozkun Enekoren agurrak. [Seco be jodituta ikusten den, eta taldekiak be ploff! Egixa da lan bikaina ein dauela talde urdinagaz] Aurten geure bihotzak irabazi dauz Enekok. Oso ondo!!!!

EKIPO ORLEGIA

Hasteko, txarto iruditu zozkun ruleta joka barik janaria izatea. Besteak ezebez lortzeko arriskatzen diz [gorriak ezer barik gelditu ziren] eta hauei PorSuKaraBonita emoten dotzie bokatak, txokolatea, birrak, rona….?

Bestetik, zelako rollito gatxa sortzen dauen Maiderrek, ezta? Azkenean Krasyk arrazoia izango dau?

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue:

Erantzuidazu mundu honetakoa naizelan ala ez!

CONKIS 2019- KAP 12

Zelan lagun Konkiszale?  Iritsigaz 12.kapitulora!

PROBA

Kangrejoen proba klasiko bet bihutu da eta arrazoiegaz gainera! Zelako momentu onak ixten dozkun!! [pilo gusteu zozkun zelan planteatu zabien korreoan, guztiek pentsatu zabien bitxoak jateko proba zela!! ]

Duda barik, probako onena Iñaki cocodrilo izan zen [Secoren hortzaren ondoren, Iñakiren palak iritsi diz!!! Agian ordua da Conkisen medikuazgain, dentista bet eruateko…]

Urdiñetako Andonigaz zer pasetan da? Probatan beti kejatan dabil: urtetakoak badiz, ez dau gure parte hartu, animaliek nazka emoten dotzabe eta ez dau gure parte hartu…[Txo! Duelo bi irabazi dozuz, baine apurtxu bet egoista zaz zeure konpigaz, ez?]

Portzierto, Eneko eta Seco Best Friends bihurtu diz!!!

Proba ikuste, seguru geunden gorriak irabaziko zabiela, izan be beraiek emon zabien kangrejo gehien, bainan antza, txitxitxuak eruan zabizen… Zelako poza urdinak irabazi zabinenean! [edozer emongo genuke Amaia eta biok Lusitogaz parranduki bailongo bet eiteko!!! Aupa Luisito!!!]

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Urdinek Esko inmunizatu zabien…barkatu….Esko????? Nondik urten zaz??? Atzo jakin genuen nor zen!!!!

Argi zeuen orlegiek Maider nominatuko zabiela. Kapitainek aldiz, Iker [aukera apurtxu bet segurola iruditu zozkun, izan be, fuerte beten alde ein bihar zabilela esan zabien, a caballo ganador, baine, duda barik, mutiletan eskasena iruditzen zozkun Iker, beraz, larregi be ez zabien arriskatu] Krasi aurten izaten ari den jarrera ez dozku larregi gustetan. Ikusi gure neban aste huntako dueloan ea zelan egiten zabien.

Gorrietan Olaia bolondres aukeztu zen, oina lesionata zeukiela eta….Dueloa neska biek primeran egin bazabien eta dena emon, haseratik iruditu zozkun Olaiak etxera juateko gogoa zeukiela, amiaeran be ez zotzan pena larregirik emon galtzeak. [eta aipatu gure dot, ia duelo guztia Seletak eta berak euskaraz ein zabiela]

Penutxi barriro neska bet gitxiau dauelako, eta oso pozik Maider bueltan doialako Krasiri aurpegia ikusteko! [Geure ustetan, Olaiak etxera juateko gogoa bazabien, Iker aukeratu bihar zabien, nahi eta galdu,  neska neskaren kontrako tendentziagaz apurtutzeko aukera ona zelako, eta holan beren taldearendako be mutil orlegi bet nekatuko zabien…]

Hurrengo kapituloa be interesante datorrela emoten dau….

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue, neu superpozik!!!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 10 ETA 11

Kaixo! Zelan?

Aurreko astean ezin izan neban kapituloa ikusi, beraz, aste huntan kapitulo bi elkarregaz kometako dotaz.

KAP 10

Enborra mozteko proba: Urdinak primeran hasi baziren be, ez dakit aurten Secori zer gertazen dotzan Julianen explikaziñoegaz ez dauzela ondo ulertuten edo zer [oso arraro eiten dozku, izan be Secok esperientzi pilo deko, eta oso azkarra da holangotako]. Egia da, zorte gatxa izaten ari deizela probetan. Gorriak supertxato hasi baziren be, proba hasi baine arinau mobidegaz, azkenean garaile, txo!

Iaz sekulako kariñoa hartu banotzan be, aurten Krasyren jarrera ez dozku bapez gustetan, doia apurtxu bet de sobradillo eta gainera kapitainegaz! [Nagore, oso ondo erantzunde! Aupa neska!] Nominaziñoetan be, supertxarto porteu eban Maiderregaz.

Nominaziñoak eta Dueloa: Ordua zen urdinetan Gorkak zerbait demostrateko. Taldeko indartsuena eta konpletoena modun daukie, baine egixa esan, orain arte gauza gutxi ein dau [ta ein dauzen gitxi, kagadak izan diz]. Orlegietan ikusten zen taldeak Etxaniz flojo modun daukiela, eta argi zeuan edo taldekideak edo kapitanek nominatuko zabiela [ta penutxi emon zozkun, izan be oso mutil jatorra eta sanotea iruditzen dozku!] Ibairen nominaziñoa gehiau harritu zozkun [pentsetan dogu kapitainak ez zabiela gure neska bet nominatzea, izan be ostantzean urdinak neska aukeratuko zabien nominetako. Neska orlegiek paktoa ein dabie euren artean ez nominateko, ezta? Bazen garaia neskak!] Dueloa gusteu zozkun, izan be edonondako eingarria zen. Gitxi aguanta zeban Etxanizek.

KAP 11

Orain arteko kapitulo onena! Zelako emozionante!!! Hori bai, luze!!! 2 ordu ta 12 min pasa!!!

Badakit askotan aipatu dotela aurtengo kanpamento rico apurtxu bet full dela, eta euriteak demostratu dabie. Aber, egia bada be proba irabaztearen saririk onena dela inor be dueloa juan ez biharra, bainan be bai saria da putas ez pasatzea eta deskantsatzeko aukera izatea, hurrengo proban freskoako egoteko. Azken finenan beste kanpamendi biak gatxak badira, Rico, ona izan bihar dau, eta aste huntan 3rak izan diz kanpamendu gatxak. [gainera Julianek hiru bider edo aipatu zabien kanpamendu pobretean altura bet egin bihar zabiela, pues antolakuntzak be Ricoa, alturan egin bihar zabien. Aplikate el kuento Julian!!! Halan ta be, MeEnkanta zelan pikatu zen Manu!]

Proba: Tronkoala. Kontaktu fisikoa badeko, pilo gustean dozku proba, eta hau, laberintoa modun, pilo gustetan dozku, eta ez dau defrauda. Saltsa handia egon zen, eta txarto eindako gauza asko, baine bai aipatu gure dot, Davidek aro guztiak uretara bota bazebazen be [gorriak eta orlegiak] gure barik ein zabiela emoten dau, prisaren eraginez, neuk uste dot konturatu be ez zela egin, orlegiek aro bi batera hartu zabizen eta Nagore erdian zeuela, eta ez zen uretan zauzelako, baizik eta aukera ikusi zabielako inor be ez zauela beren ingurun biak eruateko [Julian hor ez zenuen arrazoi]

Azkenean urdinak garaile eta merezita gainera, bai Secok eta bai Enekok oso ondo jokatu zabien paktuen kontuagaz [eta Julian, txarto ulertu zenuen. Secok, Enekok eta Manuk keinua ein zotzan neskei, bainan neskei urdinei itzuli zotzaben keinua eta Manuri ez, eta urdinengattik traizionata sentitu ziren, ez gorriengattik], eta lortu dabie nahiz eta fisikoki talde gatxena izan, talde konpetitibo bet eitea.  [Luisitoren pozak ez deko parekorik!]

Asanblea eta Dueloa: Duda barik asanblea izan zen programako momentu itxela! Zelako ondo eiten dauen Julianek beren zirikatzaile papela, eta zelan erortzen den tranpan Manu, nahiz eta beteranoa izan! Ibonen aurpegixa be zan todo un poema! [vinagres esaten dau Julianek, baine extreñido aurpegia deko haseratik Ibonek]

Amorru pilo emon zozkun kapitainek barriro Arantxa nominatea [Andonigaz pasa den modun] ulertu ahal dogu konkursanteek bardinek nominatea, ados, baine kapitainak? Guztiek edo ahal dizen gehienak pasa biharko lukete duelotik, eta oso txarto iruditzen dozku kapitainek nominazioegaz errepikatzea. Gainera gorrien kontra, irabaztera juan bihar zabien.

Aitortzen dot, Ibonek ahoa itxi zozkule, izan be, ez genuen espero irabaziko zabienik, galtzen itxiko zela pentsetzan genuen. [halan ta be, pake galanta emongo dau! Agur BenHur! Ea zer gertatzen den txatxikuadrigaz. Ah! Ta pena Leire inmuniza zabiela, gurago neban Arantxa izan balitz. Leire, neska izango da, baine progratik programa gatxau erortzen daku.]

Batiko lez , zerbait komentatu gure badozue: Twitter @ninaizane eta emailez:askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 9

Kaixo lagunak!

Bagoiaz 9. kapituloagaz!

Hasteko: Ibon….ufff …gero ta gitxiau tragatzen dogu, eta barkatu, ez dau ezebez demostra ondiño. Arrateri esaten dotza debila dela, bainan Ibonek ein dauen bakarra da Seleta konkistatzea beren protegidoa izateko.

Aurten Eneko pilo gustetan ari dozku. Sinzeroa izaten ari da, legala [agian larregi] eta ondo lideraten dau taldea. [Seco desmotibata dau edo zer paseten dako aurten?]

Nagoreren malaletxea pilo gustetan dozku! Zelan esan zotzan Krasyri, zeure kapitaina nai, beraz, berba eingo dot gure dotena!

Proba: Gitxi gora behera, 27.min-an, urdinak doiaz aurretik, orlegiak atzetik, eta azkanak gorriak. Txarto doiaz, eta atzera ein bihar dabie, beraz, gorriak jartzen diz aurrenengoak. Tronko bet pasa bihar dabie, eta Manuk galdetzen dotza Juliani:” trokoaren gainetik alan azpitik pasa bihar da? “ Eta bapatean entzuten dako neska gorri bateri: “GAINETIK” [barkatu????? Begiak tapata badekozuz zelan dakizu azpitik ezin dela pasa? Egon zen beste momentu bet gorri mutil bateri etzuten dakona “orlegiak hortik doiaz” Zelan zekien orlegiak zirela eta ez urdinak? Ejem ejem….]

Penutxi emon zozkuen urdinak, izan be, momentu askotan juan ziren aurretik, baina, bi bider erratu ziren bideaz, eta orlegiak azkenean irabazle. [merezita be bai!]

Nominaziñoak: Espero moduan,  Arratek jaso zabien beren taldeko botoak, eta Asier kapitainen aukera [aukera oso gatxa, gainera, izan be helburua “laguntzaile” on bet eruatea bazen, Asier, barkatu, baina da aukera gatxena. Ez dau balio laguntzaile modun]

Neurendako Arratek arrazoi guztia zeukien, izan be, beren artxienemigoa da Ibon, eta Seleta dau guztiz influenziata txatxipandagattik.. [Leire, inmunea aste huntan…ummm….zerbait deko ez doztana larregi gustetan…ummm Ibonen toke bet emoten dotzat, komo k va comiendo orejas hortikan eta babesa lortuten, demostra biharren. Hau da, ez dizela benetako indartsuak, baizik eta beren indarra, lagunen babesean datza. Ez daulea txarto, baine normalean hori etiten dabienak ez doiaz de indartsuz, eta hauek biak bai doiaz hortaz. ]

Seletaren jarrera Arrateriko ez zokun bapez gusteu. Apollatu biharrena, gainera beragaz pika zen. Txo! Kapitaina zaz.

Dueloa: Bihotza bitan banatute genuen, izan be ez dogu gure talde urdinak lehiakiderik galtzea, baina bestetik, Arratek jarraitzea gure genuen, Iboni ahoa isilduteko, eta beste neska bet ez juateko. Proba ikusta, pentsetan genuen Arratek hobeto egingo zabiela, baina joder Andonigaz! Duelotan argia urteten dako!!! [Oso ondo Andoni! Ez genuen espero, ez!]

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue: Twitter @ninaizane eta emailez: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

PD: Hurrengo astean ezingo dogu Amaia eta neuk kapituloa elkarregaz ikusi, beraz, hemendik aste bira komentatuko dotaz kapitulo biak, 10a eta 11!! Barkatu eragozpenak! 

MARTXOAK 8

Kaixo irakurle!

Zelan?

Bai, bihar martxoak 8 izango da eta azken astetan buruan izan dotazen hainbat hausnarketa komentatu gure dotzuet.

Neure ikuspegi morean zerbaitek eragin badozta, La Manadaren auzia izan da, bardintasun aldarrikapenez haratago, sororitatearen garrantziaz jabetzen lagundu doztalako. Zelako garrantzitsua den eta zenbat lagundu dezaken, eraso beten ondotik ez sentitzea bakarrik, apoyatuta edo  babestua sentitzea [ apur bet … “neska, lasai, zeugaz gauz, geuk sinisten dotzugu”].

Txiolandiko @IratiIciar-ek beren perfilean #ahizpa deko jarrita [La Manadagaz hasi zen “hermana aki tienes tu manada” hurren bidetik doia eta superpolita iruditzen dozta. Geure artean ahizpak sentitzearen ideia] eta azken aldian terminoa neurea egin dot, eta berba hauetan kontzeptu hurren garrantzia azpimarratu gure neuke. 

Duela aste batzuk, lagun [neska, ahizpa] betek esan zozten argazki sugerenteak ipintzen nabizela. Ez dakit exaktamente zein zentzutan esaten zozten, baina bai aitortzen dot, momentuan, epaitua sentitu nintzela. Minduta be bai, gehien bet neska betek, neure ahizpa batek epaitu zoztelako. Badakit ez zoztela esan min emoteko, izan be neska jatorra da eta badakit estimetan doztala, beste barik neure ingurun dekon iritzia azaleratu zabien. Ez notzan ezebez esan, beren iritzia zelako, eta errespetatzen dotelako. Halan ta be, sugerente horri mila buelta emon notzan. Sugerente… Zer sugeritzen dabie ba neure argazkiek? RAEra be jo neban jakiteko zer den sugerente [Que sugiere. 2. adj. Que suscita emoción. 3. adj. Que resulta atrayente.]  Adibideak be neurendako argi adierazten dau, zelabaiteko kongnotaziño sexuala dekola. .. Probokatiboa? 

 

Kasurik ez egitea pentsatu neban, eta neura jarraitzea, ta lagun hunek iritzi hori badeko be neure ingurun, gustoko nebazen argazkiak ipintzen jarraitzea erabaki neban, zelabait demostretako be bai, beran iritzia ez nebala konpartitzen [agian bai jokatzen dotela neure argazkiegaz misteriotsu kutsugaz, hori bai aitortzen dot, gustetan dozatala misterio puntu horregaz jolastea] , neure argazkiak sugerentetzat badekoz, beren arazoa dela, ta ez neurea. ..  Bainan hurrengo egunean… guztiz ezezagun betek  honakoa bidali zozten.

Neuk Telegram EXTRIKTAMENTE  lagunekaz berba eitteko erabiltzen dot, gertuko sentitzen doten jendeagaz berba eitteko, oso pertsonala da neurendako, eta tipo hurren mezuak jasotzeak sekulako gorputz gatxa itxi zoztan. Oso bulnerable [edonok neugaz ein dezake berba bertotik???] eta tonta be sentitu nintzen [argazkiak ikusita neugattik info asko jakin zitekeela konturatu nintzen, hor edonoren esku!!! ] Benetan pentsetan nabiela, ez zela ohiko sare sozial bet, baizik eta seguruagua zela, enplan itxia, edonok ezin dotzula lokalizatu edota zeugaz berbetan hasi, whatxap modun, neure telefonoa ez badekozu, pues ezin dozu neugaz berba ein, ba Telegramegaz pentsetan neban neure aliasa emoten ez banabien, jendeak ezin zoztala topa. 

[ligetako jendeak zegattik ez dau Tinder erabiltzen, eta pakean itxi gainontzekoak???? Eta zer espero zeban Javier hunek? “Kaixo Javier, ez dotzut DeNada ezaututen, bainan lasai, bragak jeitsiko dotaz”, NoteJode! . Ezin dot ulertu, benetan pentsetan zabiela rolloa jarraituko notzala? Argazkiak hori adierazten dau? “Idatziztazu, mese, folle gure dot eta”]

Argazkia enKuestion, neure crushari bidaltzeko zen [bainan badakizue zelan dizen kontu hauek crushagaz, hor zauz dudetan, idatzi ez idatzi, beren elkarrizketan sartu, barriro urten, argazkia bidali, ez bidali… ireki elkarrizketa, zarratu… ] bainan azkenean ez notzan bidali. Argazkia oso polita iruditzen zoztan, oso AneFer eta horregatik erabaki neban perfilean jartzea. Ikusiko dozuenez: argazkian ez da bereziki ezebez ikusten: ez eskoterik, ez “haragirik”, ez begirik…

Argazkia ezabatzera bihartuta ikusi neban neure burua eta oso txarto sentitu nintzen neure buruagaz. Guda bet galdu izan baneban modun. [badakizue sentzaziño hori, zeure burua traizionatzen ari zarelarena, sinisten dozun hurretan amore emon bihar izatea]  Alde batetik, neure lagun ahizpari arrazoia emoten notzalako [duda barik argazkia sugerentea zen, ostantzean tipoak ez zozten idatziko], eta bestetik, neure askatasun eskubidea urratuta sentitu nebalako [ez badot gure ezezagunek molestatzea, ezin dot ipini perfil modun gure doten argazkia].

Galtzaile sentsaziño horregaz, Txiolandian inkesta bota nabien, baine bota ondoren txarto bota nebala konturatu nintzen. Sugerentearena ez dakit ondo ulertu zen, eta bestetik, generoarena interesatzen zozten jakitea, gehien bet holan ikusten zoztabenen artean, hau da, baizkoa erantzun zabienenen artean zenbat neska, ahizpa, zeuden ikusi gure neban. Bainan, beno, bai, sugerente ikusten dozta txioherriak.

Azkenik, MEA KULPA bet aitortu bihar dotzuet. Neu be enai ahizpa ona izan beste neska, ahizpa, bategaz. Parranda beten ondotik, lagunak (mutilak) “bromatxuak” eiten ibili ziren neska betek “fitxak” sartzen ibili zelako lagun bateri. Agian “bromatxuen”  diana mutila bera izango zen, baina “bromaren” iturburua edo jatorria neska, ahizpa zen.

Gizarte huntan normalizatua egongo balitz neskek be fitxak botatzen dogulez eta, eta zilegi dela gau bardinean ligatzen saiatzea mutil bategaz baine gehiagogaz, mutilek egiten dabien modun. Neuk, milloika fitxa bota dotaz neure bizitzan zehar, eta nahiz eta komentario horiegaz ez sentitu eroso, isilik gelditu nintzen. Ez neban ezebez esan. Ez neban neure ahizpa defendatu eta esan:  Neskak be “ligatzera” urteten gaz. Non dau arazoa edo grazia?

Zelan eskatu gizarteari bardintasuna alor guztietan, geure artean, ahizpen artean, bardintasun hori ez badogu apliketan, eta ahizpak epaitzen badoguz?  Zelan eskatuko dogu errespetua geure artean ez bagaz errespetatzen? Nok lagunduko dozku, ahizpen artean ez bagaz laguntzen, ulertzen, alan defendatzen ?

Erronka bi ezarri dotaz neure buruari: ez dot ahizparik epaituko eta ahizpak defentatuko dotaz besteen erasoen aurrean.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez2@gmail.com

CONKIS 2019- KAP 8

Kaixo Conkiszale!

Hau itxi dozku 8.kapituloak:

PROBA

Andoni: Benetan ba, barriro galdera bardina eingo dot. Zertara juan da Conkisera?

Eneko: Makina bet ta duda barik, eta dekon ekipo berezia ulertzen ahalegintzen da. Jator portetan da beraiegaz eta rollo ona mantentzen saiatzen da. Aupa Eneko! Aurten geure bihotza irabazten ari zaz. 

Letisan: Proba Eneko bezain ondo egin zabien. Oso ondo neska!

Nagore: MeEnkanta! Proban dena emon zabien, beren MalaLetxe horregaz, bainan gero oso legala Juliani barkamenak eskatuten. Hori da deportibitatea [ ez ekipo gorria modun, galtzen jakin bihar da!!]. 

Gorriak: Ez dau bapez rollo ona taldean, eta nahi eta taldean jende oso ona egon, kordinaziño barik, ez dabie proba bet irabaziko. 

Orlegiak: Zorte gatxa izan zabien antortxagaz, ostantzean, ez dakit urdinek irabaziko zabien edo ez….

Julian: Handia zaz ba! Zelako barreak Ibon imitatu zabienean! [ eta zelako barreak gero Ibon pikajoso ikusi genuenean! Txo! Julian da! Ez dotzu gatxera esaten!!!] eta Julian emon kaña! Pilo gustetan dozku zeure pulla horiek!! 

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Ibon: Zelako txulo makarra!!! Igarten da Gotzonen laguna dela! Ufa!!! Zelako txungo kuadri, txo! Gustora ikusi gure dot Duelo beten, ea zer eiten dauen! Asierregaz enfrentamendu hori? eta Arrateri berba horiek? Zeuk zer dakizu ba?

Asier eta Arrate: Ikusten da taldean ez dabiela enkajetan eta atakatuta sentitzen dizela. Normal. Emoten dauenez, Asier hasi da apurtxeu bet defentaten beren burua [ egia esateko, neurei be ez dozta bibraziño onik emoten mutik hunek] bainan MeDaKe Arrate izango dela iazko Lorea gorrien artean [kasualitatez taldea gorria da be bai]. Dueloetara juaten badan, espero irabaztea eta gorriei demostretatea zelako gaitasuna dekon! [ Neskak, neskak nominetan. Ez dozta papez gustetan] 

Orlegietan espero neban Arantxa nominatuko zabiela. Normala da.

Dueloa, holango dueloak gustetan dozku, izan be, guztiek daukie aukera zerbait eiteko [ez da tirolina edo soka Duelo bet modun, ezin baduzu, ezer ein barik gelditzen dizela, arranka barik]

Biak be nahiko pareko ibili ziren, bainan garaipena azkenean Arantxandako izan zen. Eta penutxi emon zozkun, izan be, Leire Ukelele neska jatorra emoten dau eta jarraituteko gogo handia ikusten dakon. Arantxak be berezi zabien irabaztea duda barik, berak esan zabien modun, emakumeek ere guztaigaz ahal dabie! Noski baietz!!! [Gainera beste neska bet juan da kalera. Mutil bi abandonoagattik: Jon [platoan be ikusten ez doguna] eta Gazte. Aldiz, 7 neska dauz kanpoan.] 

Leire! Aupa Deskontrol !!!

Beno, ba neugaz zerbait komentatu gure badozue badakizue:

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez

CONKIS 2019- KAP 7

Kaixo Conkiszale! Zelan?

Goazen 7. Kapituloa aztertzera!

Laburbilduz, neurendako garrantzitsuena eta gehien preokupetan doztana da, momentu huntan urdinak peligro de extincionen dauzela, babestu biharreko espezia da.

PROBA

Pista amerikana bet bati da polita ikusteko. Emaitza be espero genuena izan zen. Egixa da urdinek antortxagaz zorte gatxa izan zabiela, ostantzean gorriegaz nahiko pareko ibili zirela pentsetan dogu Amaiak eta neuk.

Izan be, Secok eta Enekok lortu dabie ondo eruatea, eta konpenetrata dauz, taldearen onerako. Aldiz, Seletak eta Manuk dauzkien mobidek, taldeari eragiten dotzabe eta nahiz eta oso konkursante potenteak izan, lidergo bet barik, txarto doiaz [Portzierto, Seletak Korta gogoratu zozkun. Neurentako asko pasa zen. Ez zabien ondo jokatu. Paperak ezin dauz holan galdu]

Aldiz, orlegiak, Julianek esan zabien modun, benetako talde bet diz, organizatute eta holan bai. Pilo gusteten dozku Patri, zelako ondo bideratzen dauen taldea, eta Nagore be, oso ona iruditzen dozku. Dekon genio edo tenperamentu hori baina errespetuagaz, molatxen dau! [Nagorek be deitaile polita izan zeban Seletaz: “Altxa burue”]

NOMINAZIOÑOAK ETA DUELOA

Kapitulo huntan ekipo urdinak ez dau erabaki onak hartu. Gazteren abandonoagaz, eta ikustia Ziortzaren prestotasuna geldituteko, nahiz eta ez jakin hurrengo probetan zelan moldatu ahal zen [Seguru nau pentsetan doguena baina hobe egingo zabiela, izan be igeria izango da, ta Andonik be ez daki igeri eitten, beraz, hobeto egingo zabien, seguru!], geu Luisitogaz gauz, ez zabien nominatu bihar. Modu bardinean, Secoren iritziagaz gauz, izan be kapinainaren kontra lehiatzea be ez da ideia ona, izan be bai bai edo bai taldeko nonor juango da eta.  Fuerte bi juan bihar zabien haseratik. Halan ta be Ziortza nominata egonda, seguru nau gorri nominatuak, Ziortzak aukeratuko zabiela, halan ta be, gorri bet nekatzea lortuko zabien [Argi dau, gorri nominatuak ez zabiela lesioa errespetako, zelan ba?, urdinek, beren taldeak, ez badau errespetatu]

Andoni: Uffa!!! Ez dakit oso ondo zer pentsa beren ingurun… ser de luz hurren argiak itsutu eiten dozta!

Leti San: neska bi bakarrik zauzte eta beste neska nominetan dozu? Oso txarto

Iñaki: Ez dozta bapez gustetean. Oso yogi eta armonia pilo naturagaz, baina pertsonegaz, puñadala traperak. Neurendako nominaziñoak merezi dauz alde guztietatik. Demostra dezala arbolek emoten doztaben energia! [eta bai, Iñaki, Drama Queen gaz, eta zer?]

Luisito: Herria zeugaz! Aupa zeu!!!

Dueloa sosoa izan zen, ikusten zen Ziortzak ez zabiela ezta korapilo bet igoko…[lesiño barik be ez zanien igoko]

Ea zelan doian undinendako hurrengo astea…

Batiko modun, zerbait komenta gure badozue, neu superpozik!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

CONKIS 2019- KAP 6

Kaixo Conkiszale!!!

Laberintoaren probak ez dau sekulan be defraudetan! Zelako ondo pasatu dogun kapitulo honegaz!

Hasteko, hasi diz taldeetan rollito gatxak urteten: talde urdinean Andonik bota dauz perlatxu beren taldeekideen inguruan, pelota eitten dabizela kapitanei, berak asko dekola emoteko, eta argi zeuan beran izango zela nominatua, ez dau taldean larregi enkajetan [egixa esan, dueloan egin zabiena ez genuela inork bez espero]

Talde orlegian be, Krazy hasi da esaten ez dizela erabaki zuzenak hartzen, Gorrietan be nominaziñoak ikusta, Asier, Ibon, neskak…badauz hor kontutxuak…

PROBA

Zelako barreak bota doguz Manuren jakinduriagaz, beren trukilloak laberitoa irabazteko [ta azkenean putz! Ta hori gertatuten da DeSobrau zoazenean, patuak ahoa isiltzen dotzula!!! Eta zer esan zenuen Manu, Gorrotxagattik???? Gorrotxa intokable da!!!! ]

Amaiak eta neuk argi dekogu, aurten Manu Conkisera juateko Pressing Catch ikusten prestatu da! Ene!!! Azpian zeuzen kottauak!!! [Seltaren inpotentzia eta amorrua guztiz ulertzen dogu. Zelan esaten zotzan Manuri “burua beste aldera” ta kasurik bez]

Orlegiak eta urdinak nahiko joku garbia ein zabien, eta adibide ona izan zen urdinak erdira sartuten eta orlegiak urteten zelan bakotza albo batera juanda, pasatu ziren arazo barik. Borondate kontua. Hori bai, urdinek akatsa Gorkarena izan zen duda barik. Ez zabien jakin taldea bideratzen eta itsu-itsuan ibili izan bihar zabien, bidez bi biderrez erratuta.[hori bai, proban bigarrenak gelditu zirela jakin zabienean, zelako poza! Irabazi izan bazabien modun!]

KAPITAINAK

Azkenak sartu dizen kapinainek ez dabie larregi enkajatu taldeetan. Egixa da azken hiruretan, Seco hartu dabiela hobekien, ondo eiten dauelako, baina izan dauz beren gogor paperagattik, deskonfidantza, ta azken finean Gorkak Eneko aukeratu zabien. Olergiek be Patriren alde gehiau egiten dabie, Nagorek be izan zeban haseran akats txikitxu bet, ta normala da, baina geurendako Nagore oso ona emoten da be bai, ta atzo gidatzen kasta handia ikusi zotzan. Gorrietan, Manu, kasu aparte da [Amaiari apurtxu bet penutxi emoten dotza, inork ez dauleko gure, baina neurendako merezita. Hori bai, mese! Manu urtero gure dogu Conkisen! Bera barik ez genuen hurrenbesteko barreak botako!!!]

Talde gorrian, peloteo asko ikusten da Seletarekiko, gehien bet Iboni asko ikusten dako, gure dauela beren protegidoa izan.

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Olaia izan zen azkenan nominetan? Berdinketan itxi zabiena nominaziñoak. Ideia ona iruditzen jatzue, 3 nominatu fortzetan? Eta hirurak badoiaz duelora? Eta iaz modun, dueloa ez amaittuz gero, etxera juateko aukera badau? Antolakuntzagaz ezin da inoiz fidatu. Gainera, beste ekipoarendako abantaila izan daiteke, biren artean aukeratu biharrean, hiru dekoz aukerateko. Neu Olaia izan banitz, duda barik Asier nominatuko neban [ez dozta larregi gustetan, eta Dueloan be ia kagatu zeban Gloriagaz. Lagundu bai, bainan buruagaz…ummm deko zerbait beren jarreran ez doztena bapez gustetan] Egixa da, Asier nominetan Arrate juango zela duelora…

Kapitainagaz duelatzearen kontua, haseran ez zozkun grazia larregirik egin, baina egixa da Manugaz sortu den mobidukiagaz, saltsa egon daitekeela  .

 Gloriak oso ondo egin bazabien be, soka enrollatuegia zabien, eta beren laguntzaileek ez zabien Enekok eta Secok daukien esperientzia, eta laguntza holangoetan faktore garrantzitsua da. Andonirena, sorpresa itzela [ikusi biharko da zelako emoziñoagaz doian beren taldekideena. Taldeak ez dau larregi estimetan, baina poztuko diz, izan be partaide bet gehiau diz, eta bihar dabie bultoa.]

Eta zer diñozue Iñaki kokodriloaren ingurun? Neuri apurtxu bet kansino eiten dozta, eta hurren beste kontaktu fisikoagaz, hurrenbeste besarkada, sobeteogaz…ufff neuk berton ezingo neban aguanta!!! Baiñan Gloriaren agurra ikusita, argi dau zelabaiteko arrakasta badaukiela neskeen artean!!!

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue: twitterren @ninaizane eta mailez : askofarafernadez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

KELLY SLATER

Kaixo irakurle! Zelan?

Conkis haratago bizitza badauleako, hemen dekozue sarrera barria!

Aste huntan Kelly Slaterrek  47 urte bete dauz, eta Surf30n erreportaje  bet argitaratu dabie, ta pentseu dot, neure blogera ekartzea be ez dela ideia gatxa [surfa ez bajatzu gustetan seguru nau Kelly ezagutzen dozula, eta bitxikiren bet topauko dozu]

Kirolari modun, aipatuko dotzuet ondiokan aktibon dauela maila gorenenean, 11 bider irabazi dau munduko txapelketa , eta irabazten gazteena eta zaharrena izan da.

Surfean baino arinau, BodyBoard modun hasi zen, Mike Stewart-en aholkupean [Stewart Body Boarder modun be aktibo jarraitzen dau, nahiz eta 55 urte izan!!! Eta bai, ez dakit salitrea den edo zer, bainan gaur egun, biak daukie orrazkera bardina : ) ]

Surfa, porroak eta ligoteoa elkarregaz doazelaren mitoa oso zabaldute dau [kasu huntan ez dau porro bet erretzen, bainan ez da ohikoa aktiboan dauen kirolari bet erretzen ikustea]

Beren bizi sentimentagaz nahiko diskretoa izan bada be, Cameron Diaz [gainera surf munduan sartu zabien], Bar Rafaelli edo Gisele Bundchen izan diz beren bikoteak [ surfista + supermodelo bikotea be berton badekogu Aritz Aranburu eta Almu Fernandezegaz]

Ohiko tablaz haratago, ate bategaz ta mahai beten gainean be surfeatu dau.

Mahaiagaz surfeatzen bideo laburra:

Askok badakizue Los Vigilantes de la Playa seriean agertu zela eta horregattik ezagutzen dozue. 1992tik 1996ra bitarte aritu zen eta surfeko txapeldun beten papera eiten zabien [1992an irabazi zabien lehen Txapelketa, beraz, ez zen gatxa izan berandako paper hori interpretatzea] Bainan badakizue Jason Momoa [Aquaman edo Juego de Tronoseko Khal Drogo] be Vigilante bet izan zela?

Chris Hemsworth-ek lehen biderrez Slater ikusi zabienean, fan modun gerturatu zotzan esanez, berarendako “Jainkoa” zela esanez. Kellyk kontatzen dau ostean, bere alabandako “jainkoa” bihurtu dela Thor ezagutzen dabielako!!!

Guardia Civilagaz be ez da eskapatu Kelly!!!

2010ean Portugalera zijoala, multa ipini zotzaben, bainan ez tablak kotxean txarto eruateagatik, ez, mugikorretik berba eiteagattik baizik!

Erantzuidazu! Mundu honetakoan naizen ala ez!

askogarafernandez2@gmail.com

Twitter: @ninaizane

CONKIS 2019- KAP 5

Kaixo lagunak! Zelan?

Martitzena da eta beragaz batera guazen Conkisen aste huntako kapituloa aztertzera!

Kanpamento Riko: Ondiño edizioa hasi baino ez da egin, eta konkursanteak ez dauz larregi nekatute, baine aurtengo kanpamento riko apurtxu bet full dela argi dau. Egixa da rikoren hoberena da inor bez ez dela etxera juaten, baina ondo deskantsatu eta indarrak hartzeko aukera be bai da, eta aurten ez da holan izango.

Andoni: Zertara juan da Conkisera? [agian galdera da, zegattik hartu dabie???]

Kapitainak: Kapitulo huntan be selako barreak! Egixa da, Manu eta Secoren etorrerak programari asko aporteu dotzabela. Zelako barreak Manuren saltoagaz, Patri eta Nagore Secogaz deskojonetan, Manuren handikerixak [Bekario Seletak ederra deko gainena!!! “Barkatu, Seleta, neuk eingo diet berba neure diszipuloei”… jajajaja !!] eta aitortu bihar da Enekok umore oso ona dekola Luisitoren rolloan sartzen dela, eta geurendako, ikusleendako, gozada bet da!

Proba: Seco eta pikareska sinonimoak diz, eta pertsonalki, Amaia eta neuri pilo gustetan dozku. Antolaketa eta taldeen arteko istiluak atsegin doguz, ostantzean dena AMEN bada, ez deko grazirik [agintariei su! ]

Proba polita, eta zenbat denbora falta zen ipintzea be oso ondo dau, azken finean, zati bet ikusten dogu eta ez dogu jakiten zein izan den irupena, edo zelan doian denporaz. Urdinak primeran ein zabien, gorriak be ez ziren txarto ibili, eta neuk uste dot orlegien kapitainen nobatada edo esperientzia falta ordaindu zabiela [bainan seguru nau neskak be ikasten joango dizela, eta esperientzia irabazten]

Dueloa: Klasiko bet bihurtu da eta oso polita ikusteko, izan be azkenak oso interesanteak egon diz: bai Ismarena, bai Tutanena eta aurtengoa be Txapo! Oso polita eta ondo lehiaktute. Penutxi, Teresa juan delako [zelako makina, neska! Txarto egin zenuen bolondres eskaintzen eta penutxi pilo barriro beste neska bet juan delako. 4 iada]

PD: Nakorren bideoak zegattik ez dauzie orain botatzen telebistan, eta webgunean bakarrik dauz? 

Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue…

Twitterren @ninaizane eta mailez askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez !!!

CONKIS 2019- KAP 4

Kaixo!

Lehenik eta behin, barkatu aste huntako blog sarrera berandu doialako!!!

Azkar beten komentatuko dot kapituloa:

  • Orain arteko kapitulo onena izan da. Konkursanteak apur bet ya ezagutzen doguz, eta kapitain ezagunak ipintzeak be beren saltsa emon dotza. Bestalde, urdinak oso autentikoak diz! [ Amaiari Iñakik sekulako grazia egiten dozta, neuri flipatuegia iruditzen dozta, baine biok gauz Luisitogaz maitemindute!!!]
  • Kapitain barriak: Manu Seletagaz, Nagore Patrigaz eta Seco Enekogaz [argi zeuan Seco ez zabiela Patrigaz ipiniko, dena den, uste dot Eneko gehiau aguantaten dauela manu baino]
  • Proba, ekipo gorriak primeran ein zabien. Aitortu bihar dako Manuri oso ondo egin zabiela eta taldea oso ondo bideratu zabiela, baine gero zelako txuleria eta zelako jarrera de hoberana nai!!! Kapitain papera txikitxu gelditu dakon, gitxienez komandante sentituten zen!!! Argi dekogu, Manuk Seleta beren bekario modun hartuko dauela!

  • Ekipo orlegiak apurtxu bet flojotxuo proba huntan bainan uste dogu kapitain neska biegaz aukera asko daukezela.
  • Urdinak: Secoren aurpegiak izan ziren hoberenak: Iñakiren meditaziño sesiñoegaz, Enekogaz, dekozen lehiakideegaz…oso ondo paseuko dogu Secogaz! Jejejeje [ Pilo botatzen genuen faltan Julianen Vinagres!!!]
  • Dueloari dagokionez, neuri Soraya haseran gustaten zozten, baine kapitulo huntan etxera juateko jarrera zeukien. Argi zeuan ez zabiela ezta banderin bet hartuko. Lekue ondo, beragaz espero zena bete zabien. Halan ta be dueloko hoberena Patri izan zen duda barik!!! Lekuren proba erdia Patrik ein zabien. Zelako ondo azaldu zotzan momentu oro zer egin bihar zabien, noiz deskantsatu, zelan igo, animoak emon… eta dena lasaitasunegaz, deportibidateagaz…. Patri, zaz la puta ama!!!

  • Aurrerapenean ikusi dogu ekipo urdina daula super pozik [zelako barreak Luisitogaz] eta ekipo gorria barriz, oso hasarre, Seleta gehien bet! Beraz, emoten dau urdinak irabazki dabiela eta gorriak azken putz!

Zerbait komentau gure badozue…. Badakizue twitterren @ninaizane eta POSTA BARRIA DEKOT , izan be gmail-ek ez dozta ixten neure konture sartzen segurtasuna dela eta, lagun beten tabletean sartu nintzelako…[???????]

askogarafernandez2@gmail.com sortu bihar izan dot.

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez !!!

CONKIS 2019- KAP 3

Kaixo!

Hasiko gaz hirugarren atal hau komentetan?

PROBA

Probako hoberenak duda barik Patri eta LuisitoPilo gustetan dozku Patri! Sekulako sasoia izateaz gain, burua argi dekola eta bihar dauen lekuan dekola emoten dau. Deportibitateagaz jokaten dau, eta zuzena da be beren taldeekidegaz. [ikusi bihar Enekori gelditu zotzan talo aurpegixa!, zelako errepasoa emon zotzan!!!]

Urdinak be espero genuena baina hobe ibili diz, eta sorpresa handiena Luisitok emun zabien. Aurtengo sorpresa atsegin horietako bet izango da gure Luisito! [Sorpresa be bai, indartsu pilok tirolina nahiko txikitxuagaz be ezin izan zabiela (Jontxu, Caballo, Luna, Krasy, Ibon, Iñaki …)]

Eta el yogi? Aurreko kapituloan komentatu genuen apurtxu bet geldoa zela, bainan holan ya abandona? Zertarako juan zen?

NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA

Ekipo gorrian be zelako saltsak dauzen, ezta? Ikusiko dogu zelan molDatuten den Seleta, baine neurendako kapitain paper hori handi geldituko dako, ea azkenean beste kapitain bet ipintzen dotzaben apurtxu bet lagunduteko…[eta portzierto, noiz sartuko diz Seco ta Maritxalar? Eta 6.kapitaina? #KapitanesPorFasciculos da duda barik!!!]

Froga ikusita, momentu beten pentseu genuen biak juango zirela etxera, izan be Pilik ez zabien ebaiko tronkoa, eta emoten zabien Caballok ezingo zabiela aizkora askatu.

Debate txillon izango da aste huntakua…Pili eta Sveta… eta Jon gatzabako apurtxu bet pereza emoten dozku egia esateko!

Ahh!!! Eta Caballo! Julian eta ez Yulian belarriko mina emoten dau!!!

Zerbait komenteu gure badozue…

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

CONKIS 2019- KAP 2

Kaixo!

Beno, hasteko esan bihar dot apurtxu bet luze ein zozkula aste huntako kapituloa, apurtxu bet pelma ekipo urdineko mobidukiegaz.

PROBA

Egingarria 3 taldeendako, baina urdinen jarreragaz ezin oso urrun juan. Izan be aurten ekipo urdinari momentuz, jarrera falta dako. [ Andoni zer juan da lo eitera Conkisera? Flipetan!]

Kapitainak: Eneko urdinera [zelako aurpegixa ta zelako irrifar nerbioso ipini jakon…jejejeje], Patri orlegira [Patri ya Debatean pilo gusteu zozkun, sekulako neska emoten dau eta nai eta nobata izan, seguru gauz primeran eingo dabiela beren biharra] eta Seleta gorrira [Seleta agian fisikoki portento bet izango da, baina neuk apurtxu bet gaztea eta yogurin ikusten dot ekipo bet lideratzeko…ez dakit oso ondo kudeatuko dauen beren taldea]

Orlegiak eta Gorriak ia pareko ibili diz, bietako edonork irabazteko moduan.

NOMINAZIOAK ETA DUELOA

Argi zeuen ekipo orlegiak Pili inmunizatuko zabiela, eta gorriek be bardina egingo lukete. Izan be arazoak holan publikoki adierazten dizenean, abantaila da besteen taldeendako.

Nominazioak logikoak iruditu zozkun: Sveta oso astuna izan da Piliren kontuagaz [Luisito be bai, gauzak dizen modun] eta Andoni be ez dozku larregi gustetan [lo egitearena ezin da barkatu, txo!] Urdinen alde gauz, bainan hauek biak kalean gure doguz!

Asanblean ikusi da argi ekipo urdinean burua bihar den lekuen daukienak Soraya, Leti San eta Ziortza dizela. 3 emakume hauek gustoko doguz. [Jon begiak zabaldute zeuen lo, alan meditatzen, izan be zelako “parau” aurpegixa dekon!!! Eta aipamen berezia Luisitondako, Conkisen be glamourragaz!!!]

Orlegiei dagokionez, Patrik ez zotzan generoari begiratu eta berarendako indartsuena eruan zeuan, Luna. [neska hau pilo gustetan dozku, fisikoki dau super ondo, jatorra emoten dau, ez follonera horietakoa…] Apurtxu bet flipeu genuen Patrik Krasy hartu dauela beren konfidente edo modun…

Dueloa oso sosoa eta oso azkarra, baina egia da Svetak ez zauela gehiarako emoten. Hori bai, aurtengo nobedade gisa Dueloko irabazle guztiei emondo dotzabe “oparitxoa”? halan espero dot, izan be Lunagaz bakarrik ein bihar badabe ez da justoa.

Ea zelan doian hurrengo kapituloa…MeDaKe ekipo urdinak aurten kanpamento riko ez dabiela zapalduko…[ke portzierto, guerendako be, riko izateko…apurtxu bet justutxue da…hor euria sartuten da…]

Pd: Untxe ikusi dot EITBko webean debatean kapitain bi barri esango dabizela. Eta 6.? #KapitanesPorFasciculos da hau!!!

Zerbait komenteu gure badozue…

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

CONKIS 2019- KAP 1

Kaixo Conkiszaleok!

Hasi da lehia eta beragaz batera blogeko haria irekitzen dot kapituloak komentateko zeuekaz.

Esan biharra dekot, harrituta gelditu ginela saioak bakarrik 1.30 irauten zabiela ikusita. Amaiera helduta apurtxu bet “timatuta” sentitu ginen ikusle modun, izan be aurreko astean genuen informaziño bardina dekogu: ez dakigu nortzuk dizen kapitainak, ez dakigu nortzuk dizen duelistak ezta be nor den lehen kaleratua. 

Gatxa da konkursante guztiak kontrolatzea hasera hauetan eta beraietaz zerbait komentatzea, baina hauekaz gelditu ginen:

  • Ibon, iazko Gotzonen laguna. Groseko txurfer itxura pilo ta gero barkuan mareata ia olatu barik!
  • Luna madrildarrak, itxura oso ona deko: ideia onak, lidergoa, abilezia eta indarra. Asko gustatu zozkun
  • Jontxu zelako indar brutoa! [Etxanizegaz batera aurtengo ahobiziak izango diz, ikusten dakie naturaltasunez urteten dakiela euskara. Zelako momentazoa amaierakoa Ilargia abesten!!!] 
  • Ekipo urdinean Pili da iazko Bernabe, rollo gatxa emoten dauena taldean.
  • Ondiño goiz da epaitzeko bainan Gazte , Sveta eta Andoni...apurtxu bet notas geure gustorako.

PROBA

Polita, idarra bihar zen, bai, baina talde-lana eta abilezia zen gajoa. Argi dau orlegiak iazko modun dizela aurtengo “onak” edo “indartsuenak” eta primeran ein zabien. Ekipo gorriaren jarrera pilo gusteu zozkun, baina urdinak oso txarto!

Ekipo urdinagaz desilusiño handia hartu genuen, izan be, urdiak ez gaz indartsuenak izango, bainan bai inoiz be amorerik emoten ez dauen taldea. Geure Gorrotxa handiak esaten zauen modun: erortzen bazaz, altsatu eta jarraitzen dozu! Abandona eta itxi inoiz bez! Julianek gitxi esan zien merezi zabienagaz!!

Ea hurrengo astean apurtxu bet interesanteau dauen eta ea nortzuk dizen kapitainak, nor doian duelora, nor etxera… [noski eta ea zelan hartuten dauzen konkursanteek tojetan dakien kapitaina]

Pd: Aurten ez dau ez muniparik, ez ertzainik… zelako arraro…

Hurrengo astean gehiau! Bitartean zerbait komenteu gure badozue…

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane