Kategoriaren artxiboa: Sailkatu gabea

El CONKIS 2017- KAP 13

Kaixo!!!

Zelan? Apurtxu bet berandu nabil El Conkisen sarrera honegaz baine neu oporretan izan nai eta ez dot aukerarik izan programa ikusteko Amaiagaz domeka arte! [kauen la letxe!!! Aurtengo edizioko programa interesanteena eta ez dot guztiz disfruteu! Twitter bidez spoiler piloa ikusi nebazen eta ez da bardina izan]

EKIPO GORRIA

Beno, azkenean Isma eta Izeta izan ezik, beste guztiek abandoneu dabie. Hauek dire atera dotazen konklusiñoak [argi utzi gure dot, neure hausnarketa pertsonala dela, besterik ez!]

  • Badakit Colonbian gertatutako guztie ezin dogula ikusi, aukeraketa bat egiten dabiela produziñotik bestela gau eta egun egongo ginateke El Conkis ikusten, beraz, ikusi dogunaren araberako iritzie dekogu. Hori da zuzenean ez den reallity batek dekon desabantail nagusie. 
  • Ikusi dogunaren arabera, ez dot uste 6 gorri abandonatuteko arrazoi nahikorik ikusi.
  • Ikusi dogunaren arabera be, ez dot ikusi arrazoi nahikorik programak eta produkzioak Fikerri emon dotzaben kaña [Argi dau Patxik haseratik zekiela gertatutako guztie, baino ikusleok ez, eta hasieratik ibili da Fikerri kaña emoten]. Unaik askoz arrazoi gehiau emon ditu, askoz  gehiago ikusi dogu kexaten.
  • Debate bat izango dabie ekipo gorrian abandoneu dabienak? Ez dabie eskubiderik izango beren azalpenak emoteko?
  • Nerea biregaz eta Iparregaz, gehiau espero neban, [ikusi dogunaren arabaera beti ere] ez dot uste abandunatuteko arrazoirik izan dabienik eta uste dot besteen “mareak arrastreta” utzi dabiela programa. David, Unai eta Fikerren abandonoak espero nituen. Davidek ez deko Conkistadore perfilik eta aspalditik ikusten zitzaion uzteko borondatea, Unaik ez zeban merezi berton egotea, eta Fikerrek printzipio eta balore sendoak dekozela ikusi zaio programa guztian zehar eta ikusten zen bera eta programaren arteko sintonia ez zela ona. 

  • Erku! Neurendako nahiko ondo egin dau kapitain papera, beti ekipoa apoyatuten [debatean eraman zabien kamisetarena oso detaile polita iruditu zitzaigun]
  • Julian Erkugaz apur bet paseu zela uste dot. Txerri haragiaren proban ez zekon arrazoirik. Egie da be bai, Julianek pazientzi asko dekola eta neurendako behintzat, ondo egiten dau bere papera [Julian aprieta baine no ahoga!]

  • Zegattik gelditu dire Izeta eta Isma: Argi dau Izeta irabaztera doala eta bere burua ikusten dabiela finalista modun [eta neuk be holan ikusten dot] eta Ismak borrokatzen jarraituteko arrazoi emozionala deko, badaki zertara jun den, eta badaki reallity bet zer den. Txapo biak!

 

PROBA – DUELOA- DEBATEA

Isma eta Izeta banatuteko garaian, zegattik zekon argi Erkuk banaketa? Izetak lagunak dekozelako ekipo orlegien? Isma ‘berezie’ delako?

Proban orlegiek haseran txarto, baine gero remontada guapoa emon zabien! [Aitortu behar dot Carolek espero nabiena baine hobeto egin zabiela] Lehia oso orekatua.

Aupa Isma! Isma txapeldun!!!

Manu: egie da beti kexetan ibiltzen dela [hipokondriako bet modun] baine gero probetan dena emoten dauela. Halan ta be, flojo Dueloan eta Debatean be apur bet pikajoso! [neuri batzuten penutxi apur bet emoten dozta: Seco asko pasatuten da beragaz, programa be bai, Conkistologoak… baine paper hori tokeu jako…]

Portzierto, Debatean Manuk Gotzon izena ondo esan zabien!!! Milagrito milagrito!!! Eskerrik asko Manu! Eternamente agradezida!!!

Eta gaur barriro programa ikusiko dogu eta bihar barriro neure txapa!

Eskertuko dotaz zeuen inpresiñoak eta komentarioak!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

 

 

El CONKIS 2017- KAP 12

Sorpresaz beteriko programa aste huntakua!!! Esaten neban Debatean spoiler handiegia ikusi genuela ekipo gorrie kanpanduagattik…eta orain badakigu zegattik!! Irabazlerik ez zauelako!!!

PROBA

Konkistadore batek abilezia asko izan bihar ditu baine oso konplikatue zen tirolina muntatzea! Holango probek saltsa kentzen diote programari…larregi gatxak dire eta parte hartzea mugatzen dabie.

[ Txapo, urdinak eta txapo Alex beste ekipuengan pentsatzeagattik. Nahiz eta haserre egon zoriondu ez zabielako, gaba ez zetorren erraza eta barriro kanpandu pobreetara juatea ez samurre. Alex, majo]

Barkatuko doztazue, baine noiz erabaki dabie urdinek kanpinaizez aldatzea? Nolatan da orain Alex kapitaina? [ Ez dot txarko ikusten!!!… gainera Olgak arrazoie zekola uste dot eta kapitaina roteu egin bihar dela, baine juxtu une hori galdu egin dogu!!! Batzuten Amaia eta neu raka-raka berbetan hasten garie eta galdu egiten garie!!!!]

Gorriak barriro haserre dauz, baine normala be bada! Denbora da ez dabiela proba bet irabazten, egoera gogorra ari dire pasetan…eta normala da, neuk ulertzen doztat [Unai ez, Unaiz ez dot hainbeste ulertuten. Unaik ez luke konkursante izan bihar] eta beraiegaz nau!!! Egie da Julianegaz paseu egin direla, baine Julian be asteak daramazki beren pullakin, eta azkenean normala eztanda egitea. Eta aber, urtero dauz rifi-rafe hauek, ehalan ez bazen, programa ez zen hain interesante izango eta Debatean eztabaidarako mobidukiak ez lirateke egongo!!!

DUELOA

Orlegietattik Adriana [boluntaria aurkeztute bere burue. Aupa Adriana!!!], Gorrietattik bikotea (Unai eta Nerea) eta Iñigo urdinetattik [Villarin zelan eskakeatuten zen!!! Alexi esaten, Iñigok esan dau guztie emongo dabiela eta juan dadila!!]

Asko gusteu zitzaigun zelan agurtu zituzten ekipuak duelora zijoaztenak. Bai, gorriak bai orlegiak eta bai urdinak [portzierto, Dennis non zeuan???]

Sentitzen dot baine gorriek galtzea gure neban, Unaigattik [Nerea zuere kontra ez dekot ezebez]. Iñigo be ez da neure gustukue, baine orokorrean urdinek bai, eta beste kide bet galtzen badabie desagertzeko zorian dauz eta ez dot gure, eta Adriana bai gustuko dudala eta neska gitxi gelditzen dire…

Aitortu biharra dekot Iñigok oso ondo egin zabiela [ ez genuen espero, NiPorElForro!!] eta Unai be ez zela txarto ibili. Haseratik pentseu genuen Adrianak zitula aukera gitxien, indarragatik [urdinek enborra potolitoagua zen, mozteko gatxagoa baine gero txalupa arrastratuteko askoz hobeagoa!!!]

Amaiatuteko, bi kontutxu: Debatean Julian ikusteko aukera izango dugule [ Julian zeu ikustea beti da plazer bet 🙂 ] eta bestetik Aitor El flojifuerte [portzierto, atzo entzun genuen beren izena lehenego biderrez!!!] : eskerrak taldeko fuertea den ze proba amaitute, kottaua!!! Katutxu bet emoten zabien!!!, UnGatitoAmoroso!!!

 

DEBATEA

AlGrano hasiko nai…gogor!!!

Zegattik zauen Julian programan? [ez dot txarto ikusten baine harritu gaitu, normalean finalean soilik egoten da...Gorrien mobidukiengatik juan da? Eta azkenean gorriak badoaz edo ez doaz? Ayyyy amatxu!!!! Astelehenen kriston programoia dator ta geu hurrengo asten ez dogu programa ikusiko, neu oporretara noia eta Amaiagaz ikusi bihar dot bai edo bai, beraz, bueltau bitarte ezin ikusi!!!]

Aber…argi utzi gure dot Unairen jarrera ez dotela gustoko. Kexak ondo dauz neurri bateraino eta Unaik aspaldi paseu ditu neurri horiek, eta hasieratik ez dau merezi programan egotea. Eta aurretik esan bezala, Julian + produktora VS konkursanteen arteko mobidukiak eta liskarrak klasiko bat dire eta atsegin ditugu, morbo hori atsegin dogu eta horiek barik ez programak ez Debateak ez luke graziarik izango. Baine beste kontu bet da Debatean Unairen inguruan berba egitea [eta zelan gainera!!!] Unai ez dagoenean. Txarto. Oso txarto.

Bideo guzti horiek, iritzi, pulla eta zaska horiek gorde Unai platoan dagoenerako. [Patxi, ez dakit Negurin, baine Barrikan hori oso txarto ikuste dau eta edukazio falta bet da!!!]

Eta Fikerregaz bardin. Unairen kexa piloa ikusi dogu eta modu txarrekoak,  baine Fikerrenak ez hain beste, eta gainera ikusi ditugunak be grazie zuten, ezin da konparatu bien jarrera [geu publiko bezala ikusi dogunaz ari nai, gero produktorak ikusi eta bizi dabiena ez dakigu, eta ezin epaitu]

Neuk Julianen papera gustoko dot, xaxatzea da bere lanetako bet baine badaki neurtzen, Julianek estutzen dau baine ez ito [ Jaungoikoa lez 🙂 ]

Bestetik, Adriana superjatorra eta supersinpatika eta bihotz onekoa. Baliente bet! Penutxi holango konkursanteak kanpoan dauzelako eta beste batzuk, Unai eta beste batzuk modun, oraindiokan lehian.

Eta Konkistadoreen Dueloan, harritute be bai Raul Arribasegaz!! Gótxoni irabazi, txo! Amaia ta neure botoa be hurrengo urten kapitain juteko! [ eta Leku…irabazi ez baduzu be…neure bihotza ondo irabazita dekozu…]

Azkenik neuri La Kuadrillaren montajea baino, Dolce and Getaria gehiago gusteu zoztan!!! ze ona!!! [Ez dekot argi Saioak ta Aitorek gustoko izango zabien, aitortu bihar dot neu izango banintz iguel eta depende kanpun zer dekozun…no me haria tanta gracia…hori bai, maitasune beti da ongi etorrie eta arrumakuek be bai!!!]

Hemendik aste bira barriro Conkis gehiau!!!

Laster arte lagunok!

Eskertuko dotaz zeuen inpresiñoak eta komentarioak!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

 

El CONKIS 2017- KAP 11

Kuku barriro Conkis zaleok!!!

Zelan? Barriro kapitulo emozionantea izan dogu aste huntan!!

PROBA

Ekilibrio proba txalupatxu gainean (Kayuko edo esaten dabie beraiek). Zuontzat ekipo urdine garaipena merezi zabien? Neurendako (eta Amaiarendako be bai), 3 ekipuek egin dabie tranpa argi ta garbi, eta hiru ekipoetattik urdinek dire ondoen egin dabienak [Carolegaz ez dekot feeling handiegirik, baine aitortu bihar dot ondo egin zabiela prueba. Alex un makina!!! Orlegiek ez zabien txalupatxue askatu (gran kagada) eta Gorriek, Izeta oso ondo baine Isma txarto. Ez dekot argi errua Ismarena zen edo ez, baine…urdinak hobeto ibili dire]

EKIPO URDINE

Penutxi emoten doztabe. Ez dakit zegattik baine ekipo honegaz enpatizatzen dot [agian da Gorrotxaren taldea zelako, Olgarena, Alex be DePutaMadre jauzten dozta,…] baine dauz APuntoDeExtincion! Alde batetik Iñigo juten bada taldea desegingo da baine ez dot soportetan! Iñigo juan etxera ya!! Ez dozu merezi programan egotea!! Ez dekozu ezebez belaunean!

A ze iskanbila probaten amaieran! Ulertuten dot Orlegiek eta Gorriek ez txalotu izana, baine bestetik Alex be ulertuten dot! Hori bai, Villarin eta besteak Iñigori geldituteko supliketan, penagarrie iruditu zitzaigun. A ze lotsa!!! VerguenzaAjena esaten dena!

DUELOA

Isma vs Hugo

Egie da, Hugok ez daulela gehiegi aportatu ez programan ez jokoetan, baine Isma HANDIA zara! GRANDE!!!! Zelako indarra, zelako energia eta zelako gaitasune beren burue superatzeko, amore ez emoteko eta aurrera jarraituteko! TXAPO Isma!!! Isma txapeldun!!!!

 

MeEnkanta probetan builak ateratzea! Esfortzuaren islada dire!! [Kiki on bategaz konparaten dot, ez dau kiki on bet eskandalo barik!!  ] lortuten dau ikusleak proba bizitzea!!!.

Ez dakit gogoratzen zairien, baine Debatean Gótxon dueloa egiten ikusi genuenean, aipatu zeban gogorra eta gatxa zela egitea! Isma, oso ondo!!! [Portzierto, zelako ona izan zen Ismaren komentarioa Julianeri: kami gorriagaz zauz!!! jeejeje]

Azkenik, Unaigaz kokoteraino nau: keja ta keja ta keja ta keja ... hau ez da kontatu doztabena, ez dot parte hartzeko aukerarik… Unai, ikasi apur bet Ismaren jarreraz, PESAU!!!!

Ahhh! Eta Superkonkistadoreen erronkan, neu (geu) Lekugaz AMuerte!!!

DEBATEA

Beno, beno , beno… Arraroa azken Debatea be! Ez dakit nondik hasi…

Hugo…programan ez dau larregi aporteu, eta atzo be…askorik ez! eta egie esateko, zerbait esaten hasten zenean Patxik moztu egiten zotzon… Patxi be dando caña a tope!

Unai: Ez dau merezi El Conkisen egotea. Ez luke bertan egon bihar. Zertarako juan zarie? Dauz pertsona batzuk non bere bizitza ametsa den el Conkisen parte hartzea ( Gorrotxa lez) eta ez dabie aukera hori izan. Baine bestetik, oso txarto iruditzen jata Debatean, non Unai ez dauen eta ezin dauen bere burue defendatu, kaña emotea. Irudi eta eztabaida horiek, protagonista platoan dauenean, mesedez! [ Urtero dauz programa eta konkursanteen arteko rollo txarrak, eta normala da, urteroko kontue da, eta horrek be emoten dau audientzie!!! Onartu biharreko beste faktore bat da!]

 [Isa TXATO hori ez dakizu zelako txarto sonatzen dauen. Hor Patxigaz ados nau, eta neu Eneko izango banintz, haserretuko nintzateke]

Dopajearen kontu hori be zertako atera dabie? Zer zerikusi deko arraunak Conkisegaz? Ziur mile konbertsazio dauzela grabate mile konturen ingurun eta ez ditugu ikusten…ba hori be ez lukete emititu biharko, programarekin loturarik ez dekolako.

Saioaren barkuagaz azkenean zer gertatu da? Agien inuxentegie nai, baine neuk printzipioz konkursanteek diotena sinisten dot. Orduan Rebecak gizurra esan zabien? Oso txarto!

Asko pozten nau konkursantek ikustea zelan egiten dabien berba euskaraz naturaltasun osoz [Proba amaitute Alex, Izeta eta Unairen arteko eztabaidaz ari nai]

Bestetik, Joseinak zelako temazoak aukeratzen dituen! Krak bat zarie Jox!!! [Iron Maiden (Gorrotxa  beti gogoan jejejeje) eta Debatea amaituteko KORRIKAren kanta!!!]

Aste huntan spoilerragaz ez al dire pasau? badakitu gorriek ez dabiela proba irabazten!…

Debateko hoberena: urdinen mozkoraldie! [A ze barreak!!! Alex, ElPutoAmo zarie!!! #MatxoEuskaldun!]

Amaitzeko, … Iñaki Lopez-ek El conkis ikusten jarraitzen dau!!! [Debatetan asko botatzen zaitugu faltan, Iñaki. Milesker neure txioa erantzuteagattik!!]

Eskertuko dotaz zeuen inpresiñoak eta komentarioak!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

 

 

El CONKIS 2017- KAP 10

Egun on!

Atzo barriro handi batek utzi zaben programa. Pentsetan gauz agian Amaia ta neu apur bet gafeak edo gariela… Olgari kariñoa hartzen hasi eta agur…badoa!

Asko balio dau geure rusak eta asko demostrau dau: joko guztietan dana emon dau, duelo bet irabazi dau, azken duelo huntan be dena emon dau, barre egin dogu beragaz, elegante izan da jokoetan, eta galtzen jakin dau, ez dau inongo momentuan bere ekipuaren kontra ezebez esan. Aupa Olga, geuretzako txapelduna zarie!!!

PROBA

Hiru ekipoak paretxu ibili dira proban [David Seco da puto amoa matematiketan] eta uste dot azkenean kokoak topatzea suerte kontua zela. Ondo ibili dire 3 ekipoak baina azkenen orlegiak irabazle! [Secok be sekuleko detaile politta izan dau Julen Madinari dedikatuten proba]

Eyy! Oraingo huntan Julian ekipo gorriari animuak emoten ibili da! [Julianek bai dakiela noiz estutu eta noiz animuak emon. Ondo Jilian, ondo!]

NOMINAZIOAK

Nonbait Villarinek eta Olgak ez daukie feeling larregirik. Neurendako Olgak inmutitatea merezi zabien: aurrekoan duelora jun zan, kangrejuen jokoa primeran egin zeban, eta argi zauen nominata urtengo zela eta gainera neska gitxi gelditzen dire [Villarin, txarto, oso txarto. Dennisen inmunitatea soberan zeuan]

Urdinek intenta zabien Manu txarto zauela esaten nominatuteko, baine fondoan neuretzat, bazekiten Manu ez zabiela nominatuko [Eta ojo! Dueloko proba hori Manuk ez zabien egingo!!!]

DUELOA

Sekulako penutxi ikusi genuenean duelista biak Isma eta Olga zirela. Gustokoak biak, ez genuen gure bietako inor etxera joatea!  Baina jokoa holan da 🙁  🙁

Dueloa be politta izan zen biek primeran lehiatu zabielako eta gelditzeko gogo hori zabielako. Isma eta Erkuren jarrera be txalotzekoa, Olgari beren meritua errekonozitzen. Txapo! [Isma for ever!!!]

Azkenik, Amaia eta neu nigar baten amaitu genuen programa. Olga, gure bihotza konkistau dozu!!! [ Alexegaz azken momentuek, besakada horiek…zelako ternura!! Casi morimos de amor!!! Hori bai, momentu magiko hori apuruten geure Julian!! Olgak besarkatzen dau eta esaten dotza: ‘ Si, se que huelo bien…tu no tanto!!’ Julian…!!!!]

Olga, plazer bat izan da! El Conkisek zeure moduko konkursanteak bihar ditu!

 

DEBATEA

Beno gaurkoan behintzat, debate atsegina izan dekogu! Barre batzuk be bota ditugu [aitortu bihar dotzuet Gorrotxaren imitazioagaz ez nebala larregi atsegin, baine Dennisen imitazioagaz primeran pasetan dogu!]

Olga, GUAPA! Maja, jatorra, elegantea, jarrera onagaz, egia aurretik, argi berba itten…Olga geure bihotza lapurtu dozu! Gótxonegaz ados, justu zeu maitatzen hasi eta juteko unea iritsi! Katxis!!!! Atzo zeugaz arrasti polita paseu genuen, Olga! Mila esker! [Olgak be bihotz ona eta handie dekola emoten dau! Zenbait irudiegaz eta momentugaz emozionatute ikusi genuen. Geu be majo emozionatu ginen! Zelako politta Alexegaz izan dauen laguntasun harremana. Milesker Alex, Olga apollatzeagattik!]

Eta bai, urte asko dire neskak urteten dizela lehenengoak eta unifikaziora ia neskarik ez dela iristen. Txarto, oso txarto. Hasierako dinamika hobea zen fuerteak eliminatzera joatea. Horregattik, Gótxon beti nominetan urteten zabien…

Olga be ondo berba egin zabien Idoiaz. Idoia beragaz ondo portau zela eta ez dekola ezebez leporatzeko. Txapo!!!

Isma, zeu be, GUAPO, MAJO eta SiNPATIKO! Ikusleok zeure moduko konkursantegaz asko disfrutetan dogu! Zunban apuntatzekotan nau….

Villarin, Villarin…haseran indartsu eta konpetentea ikusten notzun, baine orain … Isagaz ados.. Te estas haciendo kakotasNo me molas ezebez!!!! eta Carol be ez!

Eta orain Iñigok abandoneu gure dau? Olga kaleratu ondoren? Hori ez da egiten!!! Ekipo urdinen Alexek eta Dennisek soilik merezi dabie jarraitutea! Beste gustiek…ETXERA!!!

Eta zain gelditzen gara OTO hurakana iristeko…

Martitzenean gauz barriko people!!!!

Zerbait komentau gure baduzue…

Twitter: @ninaizane

askoragarafernandez@gmail.com

 

 

El CONKIS 2017- KAP 9

Kaixo!

Zer iruditu azken kapituloa? Neuri sosongoa! Laberintoaren proba modun, aurtengo txerriaren proba nahiko sosoa izan da. Urdinak abantail larregiagaz jokatu zabien eta horrek jokoari beren saltsa kendu zotzon.

Geuretzat ikusle modun, joku honek dekon hoberena da ekipo guztiek batera ikustea lehiatzen txerri puzka bat lortuteko! Eta aurten horrelakorik ikusteko aukerarik ia ez dogu izan. Ez dot esango joku zikinaren aldekoa naiela, baina lehia eta pike apur bet falta bota genuen!

Ostras! ekipo urdine fin! Gitxi gelditzen dire baine dauzenak guztie emoten dabie!!! Dennis jaten oso-oso ondo!!! [Seco jateko lehiaketetan ElPutoAmo dela esaten dau baine oraingo huntan konpetentzia gogorra izan deko!!]

Ez dakit zeuei, baine geuri ez zaigu horrenbesterako iruditzen ekipo gorriaren kexak. Erku be, bai kexaten da, baine ez beste batzuk egiten edo egin dabiena baino gehiau! [Ez nau ados ez grabatzen uztearen kontuagaz, reality baten zauz eta grabatzen utzi bihar zarie, baine gainontzeko kexak no me parecen pa tanto… Guztiek nola daukate aurpegie? Pikaduraz jositte dauz!!  

Unai uste dot apur bet flipetan dozule. El Conkisera jun zarie eta ez dozu ezebez ikusi? Gauza bat da lehenago ezer ez ikusi izana, baine behin esan dotzuela programan sartu zariela, IKUSI!!! Zer gure dozue esatea…edo ez dau ikusi dabiela aitortu gure Ezebez ez ikustea no es muy de listos…]

DUELOA

Zer gure dozue esatea, dueloa be sosakeri bat izan zen! Esti, barka baine egin dozun dueloa programa guztian zehar izan dozun prensentziaren islada izan da! Gaur arte ez zaitugu ikusi!!! [ekipo orlegien ere dau Aitor delako bet atzo lehenengo bider berba iten ikusi genuena] Sentitzen dot, baine etxean hobeto zauz Colonbian baino! Pena emoten dozta Enaragatik, zeu baine lehenau joan delako.

Adriana oso ondo dueloan! Orain arte larregi ikusi ez badogu be, neska jatorra emoten dau: alaia, diskreta, indartsue eta programan jarraitzeko gogoagaz!

Bestetik, Leireren (Agirretxe mala letxe) abandonoa. Zer gure dozue esatea…milindris edo ez, hemen beti abandonatzen dabie esaten dabienak ez luketela inoiz abandonatuko. Ahoa betetzen zaigu…neuk ez dakit lunbago kontu horien ingurun, baine ekipo gorriari ez dotza mesederik egin.

Konturetan zarie gorriek LosPutosAmos zirela, eta orain golpera 3 kide galdu dituztela? Urdinek aldiz nahiz eta hasieran txarto ibili, orain remontetan hasi dire!  Hori da El Conkisen xarma! Hemen garaipenak eta porrotak ez dire betirako eta programan zehar gauzak asko aldatu daitezkeela [ portzierto, neu Secoren aldekoa nai beine aurten nahiko flojo dabil…ez deko talde kaxkarra baine segundonez bihurtu dire]

Aipatu gure dot ere Julianen aurkezpen lana. Puyita horiek LaOstia dire! Egie da Julianek promagrari aportatzen dotzan saltsa kristorena dela! Aupa Julian! Atzoko programari grazie zeuk ipini zenion! 

Ah! Eta Fiker! Zelako erantzun graziosoak emoten dituen! ‘Si se bota en bloque…’ jejejejeje [portzierto, neuri gorrien estrategia nominatzerako garaian ez jata txarto iruditzen: aurkako ekipoko konkursante desberdinek nominazioak jasotzeak nerbiosismoa sortu dezake eta holan be nominata urteten denak be ez deko guztien botoa jaso izanaren zama hori ]

 

DEBATEA

9.kapitulue nahiko soso izan bazen be, Debateak saltsa piloa izan dau eta gutzako, protagoniste bakarra: Patxi Alonso [ Leirek edo Esti izan bihar zebien protagonismoa, baine Patxiren jarrerak eklipsatu zituen]

Barkatuko doztazue, baine ez zaigu gusteu Patxi Alonsok izan dauen jarrera programa guztien. Bale: Leirek abandoneu ein dau eta Estik be Dueloa ez dau ondo egin, baine Patxi Alonso programa guztie ekipo gorriaren kontra egon da. [ Gainera, Patxi, ez dekozu bate graziarik. Julianen pullak grazioasoak diz, zuereak ez. Iñaki Lopezen ironia marabilloso hori be ez dekozu, emoten dozu un viejo gruñon eta motibo barik gainera. TeHasPasau! Gainera, Julianen pullak klasiko bet dire! Oso onak dira eta konkursantean aurrez-aurrez zirikatzea ondo dau!!! Baine Patxi atzoko zeure estiloa (edo gidoilariena, hori ez dakit) ez zen batere elegantea izan, eta oso gogorra egiten dozta idaztea, baino nahiko rastreroa be iruditu zoztan, eta oso gorra egiten dozta rastrero idaztea, baine oso txarto eta defraudatute sentitu ginen]

Noski, Patxi Alonso produktoran egiten dau bihar eta guk baine gehiau daki Colonbian pasau denaz, baine geu ikusle modun, ez dogu hain jarrera txarra ikusi gorrien arten.

Medikuen kontuagaz ya kokoteraino gauz! Uste dot ekipo gorriek argi utzi dabiela medikuen lana ez dabiela zalantzan jartzen, baine bai produkturak asistentzi mediku hori berandu emoten dabiela eta uste dot neurri baten arrazoie dutela, egie da sufritzera doazela baine programak be asko estutzen dau!

Zer egin dau Fikerrek? Atzo Debatean bere izena Esti eta Leirerena baine gehiau entzun dogu!!!! Neuk orain arte behintzat ez dot ezebez ikusi lekuz kanpokoa!! [Ekipo urdinen aldekoa nahi putas pasatu dabizelako, baino atzo Patxiren jarrera ikusite, Gorriegaz nau AMuerte!!!]

Eta twitterren? Zer gertatu da? Nonok azalduko dozta, mese? Neu twitterren asko ibiltzen nai baine ez dot ezer ikusi!!! [ agien da neuk euskaraz jarraitzen dotelako? Baine neu ez naiz ezebez enteratu. Eta Patxi, gauzak esaten badire programan OSORIK ESATEN DIRE. Ikuslea tonto sentitzen da zerbait aipatzen bada eta ez badaki zertaz doan. Jakiteko gogoz gelditu ginen. Hori ez da eiten. Benetan, ESPERO DOT NONOK KONTATZEA, MESE!]

Eta bai, El Conquis programa bat da eta geutzako behintzat, programa honek dekon xarmatako bet da konkursante eta programaren arteko tirabirak dire. Normala da, eta urtero gertatzen da. Holan da eta gustoko dogu! Ikasleak vs irakasleak, langileak vs patronala, ezkerra Vs eskubia eta noski konkursanteak vs antolakuntza. Es ley de vida. [urtero dauz ekipuek antolakuntzaren kontra, baine horrela da. La clase oprimida (konkursantek) y  contra la clase opresora (programa) !!! Patxi, SKAPEren El Vals del Obrero entzun biharko zenuke!!!]

Uste dot argi utzi dudala atzoko Debatea ez dogula gustora ikusi. Ez dekot gogo gehiagorik Debate honegaz idatzeko. Ez dau merezi. Espero hemendik aurrera programak neurtzen jakingo dabiela bere postura. Atzo ez zen inpartziala izan. Zuendako dena perfekto egiten dozue. Eta inor ez da perfektue.

Leirek neska jatorra, naturala eta sana emoten dau. Esti barriz, ez digu larregi aportatu eta atzo be aukera asko be ez zuen izan aportatzeko.

Ikusle eta irakurleak: gaur bai eskertuko dotazela zuen iritziek eta zuek dekozuen informaziñoa, twitterren kontuagaz diñot!

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

 

El CONKIS 2017- KAP 8

Kuku Conkiszaleok!

Zelako programa aste huntakoa!!! Esaten dabie penak ez dizela bakarrik etortzen eta, oraingoan be triste nau (gauz), geure txapeldunak agur esan dabielako!

Gorriek lehen baja izan dabie, baine talde sendoa ikusten da. Isma da UnKatxondo! Gustora botako naben parrandatxu bet beragaz!!!

PROBA

Duda barik, Secoren taldea ibili da ondoen. Halan ta be, superAiskanderri kosteu zitzaion igotzea!!! Aiii Aiskander… gero ta konbetzituago nau ez zariela puntako faborito bet.

Ta Dennis? Palmerak di-dau igotzen dittu ta soka bet ezin igo? Kokoa hartzea konplikatue zen bai, baine asko harritu dozkun Dennisen porrota! Esan bihar dekot Julianek be azkarregi deskalifikatu zabiela, hankak igotzearena konturatu barik egin zabiela uste dot [ Manuren aurpegie brutala izan zan!!! ] Eta David gorrie? Nundik atera da gizon hau? Flipetan dot beragaz!

Eii! Eta Alex eta masajeak? “Carol … gure badozu emon neuri masaje bet”… Aiii!!! Alexek ez dau denbora alferrik galtzen, txo! jejejeje [Alex be zelako naturala ta majo den!! Honi be mutil ona ikusten dako! kapitan modun ondo ikuten dot!]

Secok janarien kontuegaz arrazoi apur bet dekola uste dot. Egia da programak nonok irabazi aurretik dekola erabakita emongo dabien sarie, baine…Secori inoiz ez jako toketan banketerik?

DUELOA

Aspaldin ikusi dogun duelo onenetarikoa izan da. Iazko Artzairen (Aitor) dueloa etorri zitzaigun burure! Bai Olgak eta bai Enarak guztie emon dabe! Aupa neskak, holan jokaten da!!!

Laguntzaileak be fin! Bai Alex eta bai bikotea [ummm orain arte ez dogu larregi ikusi baine Unaik be Conkistatzaile itxure deko…] Hori da animoak emotea! Azken duelotan be hori faltan bota dogu… [Eta aipatu gure dot ekipo gorriak duelo guztie euskaraz egin zabiela naturaltasun osoz gainera! Txapo!!! Aupa geure gazteria!]

Pena emoten dozta Enararen kaleratzeak, baina pozik be banau primeran egin dabielako: bukaeraraino borrokatu, ez dau inogaz istilurik eduki, disfrutatu egin dau, ez da kexatu… [Enara, ez dotzut en persona ezagutzen, baine GTGen ikusi dogunagatik, eta El Conkisen ikusi dogunagatik, kriston neska puzka zarela uste dot! Sinpatika, naturala, sana, guapa, jatorra, alaia, borrokalarie,…]

Eta hurrengo kapituloan…txerriaren proba!!! MeEnkanta!!! Eta hoberena: Manu EnPlantxa lurrera jausten den unea! Ezin dogu galdu! jejejejeje

DEBATEA 

Aupa Enara! Zelako maja, sana, naturala, sinpatika eta GUAPA! [ bai guapa mayuskulas kanpotik eta barrutik izugarri GUAPA delako! ] harro gaude!

Oso ondo egin dau berba Enarak: inoren ingurun txarto berba egin barik, bere ekipoa defendaten. Ikusten zitzaion abenturan jarraitzeko gogoa zeukala! Zintzera ere izan zen eta arrazaoia deko: 3 ekipotatik urdinak ikusten dire txartoen: mobidak beraien arten, Manu beraiegaz dau eta objetiboak izanda, untxe momentun, taldekide gitxien dituztenak diz [urdinek dira iazko VIPen ekipoa modukoak…ez dau esan nahi ekipo barruen fuerterik ez dauela, baine talde modun ez dabie hain ondo funtzionatzen]

Ekipo gorrie asko kejaten dela. Erku asko kejaten dela. Eta Seco ez da kejatzen? Barkatu baine…hau El Conkis da eta El Conkisen beti kejatu dire kapitainak eta konkursanteak. Beti. Patxi Salinagaz ahaztu garie? eta Juanito eta Kortaz? …El Conkis = Kejak [eta Isamak esaten dauen modun, hau reality prograba bet da. Kejak morbue emoten dabie eta neuri behintzat (eta Amaiari be bai) MeEncanta kabreo horiek eta Julianegaz tira-bira horiek]

Politta izan zen GTG eta Conkis ohiak platoan ikustea: Txurru, Artzai eta noski Leku [uffff Leku…zelako planta ederra dekozun, zelako edukaziyoz egiten dozun berba eta zelako gauza zentzudunak esaten dituzun!!!]

Neu Gorrotxaz disfrutatzeko beti prest! baine atzo sentsazioa izan genuen Enarari protagonismo apur bet kendu zotzola! 

Gorrotxa! Zelako jatorra zarien! Artista! Zeure ama be sinpatika eta naturala! UnaCrack!!!

Ez neban inoiz esango baine atzo…Isagaz oso ados egon nintzen [ Isa…azkenen ondo eramango gaz? NO ME LO PUEDO KREER ]: ados Olga apurke maitatzen hasi garielagaz, ados aste huntako Dueloa aurtengo duelorik onena izan delagaz eta ados aurten ondiokan konkursante batzuk ez dakigule nortzun diren [Barkatu, baine…nor da Esti????]

Amaitzeko, zelako politta izan zen Su Ta GARen bideoa! Aupa Suta! Zorte handie dekozue Gorrotxa moduko fan bat izateagattik! Aupa gudari! [ Aner emozionatu zen ta geu be bai…negaz ez neban egin baine….kasi!!!]

Hurrengo programak…PROMETE!

Zerbait komentau gure baduzu:

askogaragernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane 

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

El CONKIS 2017- KAP 7

Triste nau (gauz) oso triste. Penutxi asko dekogu Amaiak eta biok.  El Conkisen azken lio guztiegaz, ez genuen Gorrotxaren kaleratzea espero inondik inora! Eta horrelakoetan gertatzen den lez, gitxien espero dozunean gertatzen diz zoritxarrak!

Sartu EITBren El Conkis-eko wegbunean kapitulo konpletoak ikusteko, eta toooomaya! hor irakurtzen dogu telebistako pantaila handian holako zerbait: ” Gorrotxa desolado al terminar el sueño de su vida” [ Oh my god!!! Zelan da posible? Zelan? Zegattik? Ikusteko gai izango garie? Ayy ama!!! hasi baine lehen jakitea oso gogorra izan zen!!!]

Post edo sarrera hau berari dediketa izango da! Aupa Gorrotxa! Lehen gauza sevillana kantu bet etorri zitzaigun: Amigos De Gines-en “El adios” kantue. Ziur ezagutzen dozuela! Honela dio: ” Algo se muere en el alma,  cuando una amigo se va….. No te vayas todavia, no te vayas por favor…”

Eta holan gelditu ginen gu, sekulako penagaz!

Bai, argi dau gure Aner, ez zela izango 2017ko Konkistadorea, baine apurtxu bet gehiago ikusi nahi genuen programan. Zegattik? Gorrotxa programaren fan askoren islada delako [eta noski gizarte honetako islada be bai!! Gorrotxa lez asko gaz, baine gizarte huntako esteriotipo perfektua betetzen ez badozu, pertsonai bat zarie. Bai! Pertsonai xelebreak gaz eta zer?] 

Guztiok ez gaz portentu fisiko bet, ez dekogu gorputz perfektu bet, ez gaz bellezoi bet, baine hemen gauz, gizarte huntan eta gure dogune egiteko eskubide guztie dekogu, eta El Conkisen fan bet bagarie eta prest bagauz sufritzeko eta guztie emoteko, eskubidea dekogu esperientzi hori bizitutzeko.

Eta Gorrotxak guztie emon dau. Ez da kexatu. Bapez. Eta ikusi dozue zelan izan dauen burue eta aurpegie: anpollagaz, pikaduragaz, gorri-gorri…. eta halan be bera pozik han dauelako, bere ametsa betetzen. Ez dau inogaz arazorik euki, beti positibo, laguntzeko prest, lanerako prest,…

Saioagaz galdu izanak be amorrazioa emoten dau! Asko gainera! [ Barkatu Saio, ez dekot zure kontra ezebez, eta aipatu dot neu berez pikardi horren aldekoa naiela, baine, jakinde harrapatuz gero ordaindu egin bihar dela, eta sentitzen dot, baine neuretzat justuena zeu zuzenean kaleratzea zen. Iaz Juanma eta Lekugaz pasatu zen modun, Juanma kalera jun zela]. 

Oraindik ezin dot ulertu urdinek zegattik aukeratu zabien Saioa Duelorako, ze ikusten zaio fuertea dela.

Penutxi be bai, bihar Debatean Anerrek Idoiagaz konpartitu biharko dabielako protagonismoa.

Ezin gehiau idatzi… Aner, Gorrotxa, herria zugaz dau! Zaren moduen maite zaitugule, egurre!…eta noski, AUPA GUDARI!!!

” zure bidea jarraituz, eutsi hor ta aurrera bukaera arte, bagoaz aurrera zugatik, bagoaz, aurrera, zugatik gudari, zapalkuntzaren aurkako, herriaren garraxia gudari, gudari, borrokatu duzu…”

 

DEBATEA

Oso gustora ikusi genuen Debatea. Oso Debate arraroa be izan zen. Idoia / Gorrotxa zati biak kontrajarriak: tentsioa vs zoriontasuna.

Idoiaren kontu horregaz apur bet satureta gauz ya! Neuri haseran Idoia gustetan zoztan, fuertea ikusten neban. Pista amerikanako proba ATodaLetxe egin zeban, oso arine ikusten neban…baine atzo Debatean ikusi eta entzun genuenagaz…eskerrak kalean zauzen, maja!!! [ Portzierto, Angela ze jatorra den! Da Gorrotxa modun…sana eta transparentea! ]

Idoiak platoa utzi eta Gorrotxarren sarrera, aldaketa heavygeia egin zitzaigun! [ Eskerrak online ikusten dogun eta pauseri emon daitekeen!!! Amaia ta neuk arnasa hartu bihar genuen gertatuteko guztie asimilatzeko!!! ] baine merezi izan zeban!

Gorrotxa zelan ez zaitugu maitatuko? Benetan be maitagarrie zarien! Aupa Gorrotxa gudari!!! Zelako hunkigarrie izan zen plato guztie tente eta txaloka! Zuegaz pasatako une zoragarri horiek ez ditugu sekula santan ahaztuko!!!

GORROTXA FABORITO BOZKATZEKO KANPAINA EGIN BIHAR DOGU!!!

Eta betiko lez, atzoko abanzeak ikusite, irrikitan gauz hurrengo programa ikusteko! Ea Aiskanderrek behingoz zerbait demostretan dauen, ea ekipo urdine zelan moldatuten den hainbeste baja izan ondoren  [ Eta Alex kapitan modun!!! Ziur ondo egingo dauela, eskerrak Manu ez dabien aukeratu!!! Animo urdinak!!!] eta proba ikusite…gorriak fin ibiliko direla emoten dau..sokak eta Erkuren taldea ondo emoten dire!!! [ oker ez banau…Erkuren taldea oindik osorik dau, ez dabie inor galdu! ]

Martitzenean gaude barriro Conkiszaleok!!!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

 

El CONKIS 2017- KAP 6

Beno, beno, beno…ba azkenean atzo arrastian ikusi genuen El Conkisen 6.kapituloa eta bere Debatea! Jexuxxx!!! Zelako Conkis atrakoia izan genuen Amaia eta biok! Plan bikaina aje domeka baterako!!!!

[ Amaia bi garrantzitsu dauz neure bizien, Amaia bigaz konpartitzen dot bizitza: Amaia lankidea eta Amaia lagun mina. Azken Amaiagaz ikusten dot martitzenero eta eguenero El Conkis, baine jun den astean Amaia gaixorik egon da, gastronteritisagaz, eta domeka arte ezin izan dugu ikusi. Badakizue, idatzi barik dagoen lege bat dau non nonogaz zerbait ikusten badozu (programa bet edo serie bet) ezin dozule zeuk bakarrik ikusi, beti elkarregaz ikusi bihar da, bestela, AltaTracion konsideratuten da!!!!                                                          Eta noski, el Conkis aperitibo sorta edarragaz ikusten dogu: batzutan pizza, bestetan gusanitok eta gominolagaz, edo kokretak eta tigreak, edo hanburguesak, …, ez da plan bardina arroz zurie eta oilasko egosiagaz ikustea…]

Al lio!!! Zelako interesantea dauen!!!! Aurreko asteko Marceloren kontuagaz, nominazioak eta dueloa ikusi barik gelditu ginen. Hau  da, 6.kapitulo hau ez da izan kapitulo oso bet, baizik eta aurreko kapituluaren jarraipena. Ez da proba barrik egin

 Beste ekipotakoek ez dakite ondiño Marcelo bota egin dabiela, ezta? Amaiagaz batzuten berbetan hasten gara eta ez gaz oso ondo enpanatzen! Jejejejje

Aita-semeak arrazoia daukiela iruitzen dozta, guztirako biek bakarra modun funtzionatu bihar badabie, laberintoko proban be, tronkoa biek moztutzeko aukera izan bihar zuten.

 

DUELOA

Rebeca eta Ipar (orlegia vs gorria). Ez dakit oso ondo zegattik aukeratu zabien Ipar, ez doztat ikusten finalista perfile, baine ez da debilutxo bet, ikusten zaio behintzat fuerza bruta badekola… Haseran Rebekari argumentu ona ikusi genion: lehiatzeko gogoz, kirolarien mentalitateagaz, …baine guztia ikusi ondoren…Rebeca, Rebeca…ez zara oso konpañera ona! Non dau taldekieenganako errespetue? [ta ez dot kontuten hartzen Gorrotxaren ingurun esandakoa…Maja! Zeu etxean zauz eta Gorrotxak han jarraitzen dau!!!]

Halan da be, Dueloa ikusite, pentsatu genuen Iparrek dekon pisue eta gorputzagaz ezingo zabilea ezebez egin, baine hara! Sorpresa! Di-da hasi eta oso oso ondo egin zeban!!. Merezita garaipena emotea!

Julianek eta Fikerrek zelako pikea duten elkarregaz, ez? Zer galdu dogu hor? Fiker, kontatukoiguzu?

Bestetik, aurreko Debaten, asanbladaren aurrerapena eta ikusten genuen David esaten “manipulador”. Ez dakit zuek, baine Debateko spoilerra ikusita…prometia mas de lo ke fue. Aquí hay Tomate programaren aurrerapen spolier amarillista vende humo bet bezalakoa izan zela iruditu zitzaigun. Ez zen horrenbesterako izan, eta bota zituzten korteak ez ziren osoak izan… montaje larregi!!!!

 

REBECA

Kalera junde, Julianeri trapu zikin guztik kontatu zizkion. Eta nahiz eta horrek saltsa pizten dauen ikuslearentzat, neuri ez jata jokabide ona iruditzen. Pertsona onek ez dabie horrelakorik egiten, Gorrotxak ez luke horrelako zerbait egingo.

[ Ane eta tranpak: Amaia programaren arauak eta legeak betetzearen aldekoa da guztiz! Baine neu ez. Neu probetan eta Dueloetan joko garbiaren aldekoa nai, tanparik barik lehian eta kondizio bardinen aldekoa na, baine janaria (eta beste gauzak be bai) kanpotik eskuratzekoaren aldekoa nai! Baine neurri baten, noski…benetako gosie daukienean (hilabete pasata, ez astebete), janari kopurue be kontuten hartu bihar dela uste dot, ez da bardine janari apur bet lortzea edo boda oso bati jaten emoteko janari kopurue…Neuretzat pikardia hori superbibentzie be bada, baine pasa barik!!! Eta noski, harrapatzu gero…a la puta calle!]

 

DEBATEA

Ufff!!! Zelako saltsa! Rebeca oso-oso prepotentea iruditu zitzaidan, baine orokorrean, Marcelori emon zioten kañaren erdia be ez zioten emon! Isak bai sartu zotzon kaña, Secogaz sartu zelako, baine, Isa, buila horiegaz arrazoia galtzen dozu! Telebistaren bolumena 3 bider jaitsi bihar izan genuen!

Medikuen kontue…Ez dogu ikusi zenbat bider eskatu dabien asistentzie eta zegattik izan den, baine nik uste dot gorriek ez zabiela zalantzan jartzen mediku onak ez zirela, baizik eta tratamendue berandu emon zabiela, eta uste dut Julianek ez zabiela gure hori ulertu. Mediku onak dire bai, eta sufritzera doiaz konkursanteak, bai, baine Ismaren oinak ez zekon itxura onik. Behin medikazioa emonda hobetu zen, eta hori zen kexa, ea zegatik ez zaitzion lehenago emon medikazioa. Egie da produkzioak egoera benetan nolakoa izan den dakiela, baino guk ikusi ez dogunez guztie…gorriei emon bihr arrazoie.

Hurrengo spoilerrak: Idoia badoa? Ezetz jun!!! ; Saioak tranpak onartzen ditu eta santzio modun, ekipo olergie galtzaile! [Ikusi bihar kapitulu guztie, baine ez zaigu justoa iruitzen. Saioak kalera jun biharko zen, bai ala bai! ]

Zer uste dozue?

Tranpen aldekoak zaurie?

Zelan ikusten dozue Idoiaren jokabidea? Eta Rebecarena?

Saioa kaleratzearen aldekoak zaurie?

Erantzuidazu, mundu onetakoa naizen ala ez!

askogaragernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

El CONKIS 2017- KAP 5

Kaixo!!!

Beno, beno, beno…benetan interesgarrie 5.kapitulo hau! Ufffala!!!

PROBA

Laberintoaren proba. Klasiko bet eta neure proba gustokoenetarikoa. Halan be, laberintoa izateko, nahiko sosoa izan zela uste dot.

Haseran, 3+1 konkursante aukeratuak Julianegaz dauzenean ikusi genuen beraien arten nahiko rollito ona dutela, Alex eta aita-semeak elkarregaz gauzak komentatzen, keinuak iten…pozgarrie da ekipo desberdinetakoak ondo eramatea.

Laberintoa handiegia zen. Hain handia, ekipo bakarra ikusten zela, bai goitik enfokatuteko planotan eta bai barruko planoak ikusten genituenean. Ez ziren iñoz bi taldeko ‘gusanoak’ gurutzatu eta neuretzat hor dau grazia [ez dotzuet gizurrik esango, proba huntan hoberena baruan gertatzen diren gatazkak dira! Haserre horiek!!! eta orainguan oso-oso garbia izan da jokoa. Larregi 🙁 ]

Ekipo urdine garaile. Orlegiak bigarren eta gorriak azkenak [ Nahiz eta ekipazo bat izan eta fuerte asko egon taldean, jokuetan zortea be faktore handi bat da eta kasu huntan, Fiker laberintoan liatu ein zan ta txarto ibili ziren]

Argi dau Manuren proba dela hau eta onartu bihar jako beti irabazten dabilea [ Hori bai, Maritxalar berak ere harro esan zabien!! Joe!! Zelan ateratzen zabien el petxamen harro-harro!  gainera para sacar petxo tamainekoa deko, hermoso-hermoso!!!, jejejeje ] Detaile politta Julen Madinaz gogoratzia. Orain arte kapituluetan inork ez zeban aipatu be egin!

Aiskander, Aiskander… zer zabiltz kejetan? Gero eta argiago dekot Aiskarder honek KeVendeHumo. Alex oriotarra oso fin. Larregi. Destakatzen ari da. ta batzuten ez da ona hainbeste nabarmentzea…

 

IDOIA- MARCELO

Ez dekot oso argi. Ez genuen bultzada ikusi [ beste sarreratan be komentatu dot, baine sentsaziñoa dekot aurten gauza asko ez ditugula ikusten, kontetan dizkigutela, konkunsartien bizipenen bitartez ezagutzen ditugunek baino ez ditugu ikusi eta iritzie emoteko…]

Iritzi kontrajarriek dekotaz: alde batetik, argi dekot txarto dauela konkursante batek beste konkursante bat erasotzea eta ezin dela onartu [ ez det uste neska bat zelako bultza zionik, Idoiaren ordez Alex izan bazen uste dot Marcelok bardin bultzatuko zuela], baine bestetik ikusi ez dogun baino hainbeste entzun dogun Idoiaren jarrera, bere ekipoko neska batek ere aipatu zabien, Carolek, …Sentsaziñoa dekot apur bet emoten dabiela Idoiak be bultzada hortaz be baliatu dela… Eta bai, Marcelo oso beretik urtenda zegoen eta agresibo… [ baine sentsaziño bet soilik da!!! Benetako iritzi bet emoteko iruditzen jata ez dekotela nahiko informaziño]

Alex eta Villarinen jarrera txalotzekoa. Biak argiak, zuzenak eta zinzeroak Marcelogaz.

Konturatu nai, orain arte ia ikusi ez ditugun konkursante fantasmak dauzela! Carol, non egon zara orain arte? Eta Hugo? Nor da Hugo? Eta Iñigo? Eta avencean ikusi doguna, MANIPULADOR esaten? ikusi dot orain David deitzen dela. Nondik urten zarie? eta zelako genixua urten jakon, txo! Ikusteko desiatzen Nau!

Eta bai, Ismak oina HechoUnKristo deko [halan be mutiko hau gustatzen jata, gustora daulea emoten dau, alaia ikusten dako!], baine neu Julianegaz nau, sufritzera etorri zaie eta geuk be sufritzen ikusi gure zaituztegu!!!

PD: Secoren galtzontzilloak aipamen berezie bihar dabie! [Jor bai..JOR!!!!!]

 

DEBATEA

Ufala!!! Zelako intensoa izan da Debatea! hasera oso gogorra egin jaku: Patxi gogor Marcelogaz, gainera Conkistologoak be oso gogor beragaz [inoiz baine beranduau sartu dira Conkistologoak platora. Guzitek Marceloren jokaera salatu dabie eta Isa oso gogor beragaz, eta `txato’ hori neuri behintzat (eta Amaiari be bai) oso despektiboa iruditu zitzaigun]

Egie da gero be Idoiari repaso ederra emon diotela eta Marcelo be gero lasaiago zegoen. Neuri benetan, penutxi emon doztala. Gai konplikatue da, eta ez zeban ondo egin, ados, baino Idoia be ez dot santa bat ikusten.

Ekipo orlegiek eta gorriek bultzada ikusi zabiela emoten dau, baine urdinek ikusi zabien? Ezetz esango neban, ze Manuk esaten dotzo Marcelori: ‘si es verdad que la has empujado, pidele perdon’ beraz, emoten dau Manuk behintzat ez zabiela ikusi.

Angela gero eta gehiago gustatzen jata! Pena iada kanpoan dauela. Aupa neska!

Joxeina be oraingoan busti zan apur bet….eta zelako ondo esanda gainera! Aupa Joxeina! 90. hamarkadakoentzat (neu apur bet lehenago jaio nintzen) erreferente bat zara! Jarraitu biharreko erreferentea zaz geuretzat!

Ez ginen akordetan iaz be Txapelak Leku bultza zabiela! Eta hor ez zan egon expulsaturik…

[ATodoEsto Leku aipatzen dotela…ikusi dot gaur goizen Leku, neure gizon perfektue, ametsetako mutil perfektua atzo GAZTEZULOkoegaz egon zela!!! ta neuri ezer esan barik? Neuk be beragaz egon nahi neban!!!! Mese!!! Hurrengun abisatu, plis!!!]

En fin…deseatzen gauz 6.kapitulu iristeko!

Zer diñozue? Ze iruditzen zaizue Marceloren kontu guzti hau?

Utzi iruzkinek eta komentau, plis!!!

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

 

 

El CONKIS 2017- KAP 4

Kaixo lagunak!

Zelan?

Atzo ikusi genuen El Conkisen laugarren kapituloa eta hasi da apurke interesante ipintzen!

Jokoari dagokionez, pruebari, Erkuren taldie barriro garaile (gorriak) eta oraindik ez dakit zegattik, urdinek bigarren gelditu ziren eta Secoren taldea (orlegiek) galtzaile.

Ekipo urdine txarto dabil neure ustez. Esaten dabie tranpak ez dituztela egiten baine bai ‘pikardia’ erabiltzen dutela ( Villarinek aitortu zeban). Proban ikusi genuen nola Manuk beste ekipo baten kokoak hartu eta urrun jaurtitzen [ hau aurreko eguazteneko Debatean aurreratu zabien ] Gainera, azken tronkoaren azpitik pasatzeko, gorriek egindako zuloa aprobetxatu zuten, lan gutxio eginez. [Gainera buitres carroñeros bromitagaz doaz de guays totalmente, Manu esaten lehen putre hiltzaileak izango dizela…bueno bueno…mesedez!!!]

Aiskarder, ekipo orlegikoa, Secoren faboritue, MeDaKe itxura gehiago dekola DeFuerte, benetan dena baino [ azken aldapa ez zuen igo kokoen sakue apurtu zitzaiolako edo… Neuri aitziki bet iruditu zitzaidan, ez neban ikusi gai aldapa hori igotzeko ]

Erkuk ekipazo bet dekola ikusten da. Agian orain arte ez dogu ikusi bere talden konkursante bet destakatzen [ atzo arte, zeren zelako sasoia dekon Izetak! Dedio!! koko ure Obelixen pozio magikue da??? ] baine talde modun antolatute ikusten da, sintonian dauzela, rollo ona, prestatutako jendea, motibazio handiagaz, langileak … eta hori pruebak irabazteko orduan asko egiten dau! [ Enara jokorako taldea antolatzen ikusi genuen. aupa Enara! Enara txapeldun!!! ]

 

ASANBLEA

Ekipo urdine eta orlegie. Marcelo vs Seco. Earra bronka, txo!  [ Hasta Julian gure rubia faboritue isil-isilik egon zen, momentu baten emoten zabien Julian falta zela! jejejeje]

Marcelok joku zikine egin zabiela, ostiko zikinek…Manu be tartean sartzen, Seco gehiago berotzeko…azkenean Villarinek jarri zeban koherentzia eta bake apur bet [ Villarinen aurkezpen bideo polemikuen ikusi genuen ke le gustaba dar kaña, follonero bet zela…baine azkenean emoten dau ekipo urdinen bakarra dela zentzu apur bategaz, ze Alex be nerbioak galdute eta apur ber harropuztute ikusi genuen. Hori bai, Alex dueloan be oso ondo! Beste nonorregaz ez lukete amaituko. Portzierto…Debaten zegattik ez genituen ikusi ostikoen imagen horiek. ez dauz? Gezurre zen??? Agian aste huntako Debatean komentatzen dabie.]

Ekipo urdinen Idoiagaz be kriston saltsa dute. Idoia fuerte ikusten dot baine emoten dabienez, konbibentzireko ez da egokie. Talde hau kaos bet da! Nominatzeko be ez ziren ados ipini!

 

NOMINAZIOAK

Azkenean ekipo urdinean Angela nominatu zabien eta ekipo orlegian Maddi ‘La Kaxer’ [emozionantea egon zen, zeren Rebekak be boto batzuk jaso zituen…MeMola Julian botoak irekitzen dituen bitartean entzuten den soinua…zummm…jejeje Kristoren emozioa jartzen dau!! Zummm…  ]

Neuk ez dot ulertuten nolatan Angelak ikusten zeban La Kaxer debil modun,  basa-pizti majoa ikusten dako urrunetik!!! Aurten be hasi dire neskak soilik nominetan. Lehen, fuerteak nominatzen ziren, ahalik eta azkarren konpententzi fuertea gainetik kentzeko edota ahultzeko dueloko esfortzuegaz, baine azken aldian, modan dau ahulak nominatzea, eta beti ahulak neskak diz [noski, neuk ez dot holan pentsatzen! Nola irabaziko dau El Conkis neska batek, azken kapituluetara ia neskarik ez bada iristen? Neskek piña egin biharko lukete, eta amaierara ahalik eta neska gehien ahalegindu iristen!!! ]

Nominazioen momenturik onena, David Maritxalar nominatzen! [portzierto, noiztik nominatzen dabie kapitañek? Hori galdu egin dot… ]

 

DUELOA

Tiraka kontran egin biharreko froga. Iaz Artzaik eta Cesarrek egin zabiena. Iaz disfrutau eta sufritu neban pilo duelo honegaz! [zelako penita Artzaik galdu zabienean] La Kaxer, Angela baino askoz indar gehiago deko eta PalPelo emon zotzon. Normala. Pena emon zoztan Angelak, zeren programan jarraituteko gogoegaz ikusten zen, baine apur bet bere errua be izan zen La Kaxer aukeratzeagattik!

DEBATEA

Aipagarriena, Gótxon Afrikan dauela [Nelson Mandela modun???’ 🙂 ] egun patzuk pasetan [ez dau egongo Whazungu hori barriro grabetan ezta? Zelako brodrioa zen!!!] baine Gótxonen ordez, Leku izan genuen Conkistologo modun! Ayyyy!!! Leku!!! Zelako ondo betetzen dozun pantaila, zelako ondo egiten dozun berba, zelako ondo manejatzen zaurien kamera aurren, ….  [Gótxon, gelditu Afriken bihar dozun guztie!!! ]

Angela, Debateko protagonista neska jatorra iruditu jaku. Zuzena, sinzera, ona, argi berba itten dau…pena emon zoztan ze ikusten jako programan jarraituteko gogoa eta taldean inplikatuta zauela,… ikusle modun holango jarrera daukien konkursantek plazer bet diz! Ikusten zan be ekipuen maite dabiela Angela, Gorrotxa negarrez eta Javi Villarin be ikutute. Angelakin be ados eta kastiñean ikusi genuen Villarin eta programan ikusten ari garena ez deko zerikusirik. Alexegaz batera, finalistetako bet ikusten dot.

Aurten, sentsaziñoa dekot gauza asko ez ditugula ikusi. Idoia, Olga (Rusa rubia) eta ekipo urdinaren arteko arazoak eta gatazkak ikusteko aukera handirik ez dogu izan, baine Angelak bere iritzia emon zeban eta sinistuten dotzat, neska biak apur bet burue galduta dabizela!

Ekipo urdinek tranpa egin zuten proban? Ba argi dau tranpa ez zutela egin, zeren Julianek ez zeban moztu jokue, baine Raul Arribasegaz bat nator, eta hori egitea kutre iruditu zoztan, muy de bruitres. Neure lagunandako, ondo eginda [beti ezin gauz ados egon!! ]

Lekurekin ados nau eta ekipo orlegiek proban apur bet lo hartu zabien. Aiskarderrek ez zeban intentau be aldapa igotzia. Han behean geldik egon biharrian, ahalegindu bihar zen apurke-apurke kokoak igotzen, buelta bet bainan gehiago emoten. Egie da, David Secok be ez zotzola gehiegi lagundu ideak emoten edo proposatzen…

Realizaziñoko lantaldie mundiala da! Zenbat barre Manu eta Capitan Lastregaz! 🙂

Hurrengo kapitulu interesante dator! Ekipo urdinean hirugarren mundu gerra lehertuko da Marcelo, Idoia eta Olgagaz! gainera laberintoko proba geure faboritutakue da! Ederra izango da ikusteko!!!

Ah!!! Ia ahaztu jata! Hurrengo kapilutoaren spoilerrean, talde bakotzak ordezkari bet aukeratu bihar dabe eta Julianegaz dauzenean, honek komentatzen dau beti aukeratzen diren ordezkariak mutilek dizela bainan gero duelora neskak bidaltzen dabiezela. Eta arrazoi guztie deko. Fikerren erantzune ez jakun gusteu ” es un patron ke se repite año tras años.. y aun no sabes pork es? ” . Gero “nunca Cara al sol” horregaz desarperzibido pasau zen, baine geuri no se nos paso! 🙁

Gure badozue, komentatu neugaz!!!

Hurrengo asterarte!!!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

El CONKIS 2017- KAP 3

Kaixo Conkiszaleak!

Zelan zauzie?

Goazen El Conkisen 3.kapitulue aztertzera! [aitortu bihar dotzuek neuri haserako kapituluek apur bat sosongoak iruditzen zaizkidala. Konkursante larregi dauz eta guztiek ezagutzea inposiblol da. Programak martxa hartzen daben neurrien interesgarrio jartzen da: orain nahiko BuenRollito dakiebe, baine gero ekipo barneko eta beste ekipukoegaz pikeak hasten dira, konkursantek  “etxeko” egiten dituzu…]

 

PROBA

Klasiko bet: Pista Americana. Esango neban beste urtetan baine errazagoa izan zela eta espazio gehiagogaz. Nahiko ondo porteu ziren konkursante eta kapitain guztiek. [pena… faltan bota neban David, Maritxalar eta Marceloren arteko gatazkatxuren bet…]

Secok eta Marcelok Gorrotxaren konture eztabaidatxue izan zuten, ekipo orlegiek burla egin zotzelako, eta bai, David, zeuk be txistetxuek egin zenituen. Aitortu, txo!

Ekipo orlegie garaile, urdinak bigarren eta gorriak galtzaile. David Secoren ekipoa fin ibili da.

Urdinek benetako kapitain barik txarto dabitz. Manuk agintzen dau, baine Villarin (Javi) izendatzen dau “jefe” modun eta Marcelok ez dau ezer pintetan. Iaz ekipo VIPn gertatu zen modun, ekipo urdine kondenatute dau [Manu, benetan, ze protagonismo biharra dekozu??]

 

DUELOA

Ez nebazen bi nominatuk ezagutzen: Leire (Agirretxe MalaLetxe) eta Coral [orain webean ibili nai neska bi hauen aurkezpen bideoak ikusten]. Neuretzat, duelo hau aurrekoa baine errazagoa zen. Oso egingarrie.

Coral, nolatan zoaz Conkisera ondo igeri itten jakin barik? Normal galtzea! Halan ta be, esango neban Coral honek bestela be ez zuela larregi aguantauko programan. Ze kareto ipintzen zituen?

Laguntzaile modun, neska biek beste neska bat aukeratu zabien. GirlPower!!!! Ez kapitain, ez ‘matxote fuerte’ bet… oso ondo!!!

Leire

Coral

 

 

 

 

 

 

OROKORREAN

Bozkaketetan, Julian betiko lez, pullitak sartzen…Isma eta Fiker txarto ibili zirela proban, Coraleri be bai… ez da oso inpartziala eta ez jata ondo iruditzen!

Ia-ia barriro be Gorrotxa ikusi neban nominatue izateko arriskuen. [EZ!!! Gorrotxa (Aner) ez!!! Gorrotxa, Enararen ondoren, zeu zara neure hurrengo faboritu! Gorrotxa, herria zugaz!!!] Ez zen proban hain txarto ibili, beste batzuk askoz txarto egin zuten… Gainera Gorrotxa ez da kejaten, zoriontsu dau programan, mutil ona ikusten dako…utzi apur bet disfrutetan, mese!!!!

Hasi diz janarie lapurtzen? Neuk janari lapurreta ondo ikusten dot, neuretzat superbibentzi modu bet da, baine ez 3.kapitulun!!!

Ostras Alexgattik esaten neban finalista ikusten nebala, baine Idoia be promete!! Oso fuerte ikusten da! Molatxen asko!!! Ez dekot oso argi zegattik ekipuan ez dauen enkajatzen, ez dogu aukerarik izan dena ikusteko.

Idoia

 

DEBATEA

Eskerrak apur bet laburragoa izan dela Debatea. 1:30 ordu. Gran Hermanoko Sofia gonbidatute programan? Edozein realityan parte hartu dauen edonor balio dau Debatean egoteko? [Neuk be gustora parte hartuko neban!!!]

Zelako ona den Joseina abestiak aukeratuten! El negro no puede mundiala!!! [Mese, produkzioa, barriro eskatzen dotzuet, jarri taburete batzuk Ainhoa eta Joseinari!!!]

Gorrotxaren imitatzaile bat egon zen programan. Egie esan, oso ondo imitatuten zabilea eta aitortzen dot barre batzuk bota nituela, baine neure barneko moralak esaten dozta txarto dagoela. Normalen, kapitainak eta horrela imitatzen dabie, ez konkursantek. Anerrek ziur ondo hartzen dauela, ez jako maltzurre ikusten, baine ez dakit…ez dekot argi…Umoreren aldekoa nai, baino programa gehiena Coral baino, Gorrotxa izan zen. Chiquito de la Calzadagaz konparatuten,….NoMeMola 

Barriro spoiler gehiegi, esango neban badakidala nortzuk galtzen dabien proba…

Erku haserre ikusi genuen eta  ez zabiela utzi kamarei garabatuten, eta Debatean denak kejaten.  Orain iada ez dela konkursante bet eta kapitain batek ezin dauela horrelakorik egin. Aber, ez dau ondo baine, kapitain guztiek egin dabie hori eta gehio! gogoratu zelan konportatzen ziren Juanito, Korta, Goñi….

Isa, oso gogor Idoiagaz eta orgasmuaren kontu horregaz, Juliani ez ziolako erantzun…txo!! kastinean gure dabien guztie esateko eskubidea deko eta gure dabiena edukaziñoz ez erantzuteko be bai!

Alexen bideo batzuk ikusteko aukera izan genuen: zentzudune, alaia, konpletoa, indartsue, jatorra, pertsona ona…ikusten dot. Konkistatzaile perfila deko.

Idoiari be perfil Conkis hori ikusten dotzat eta Villarini be bai. Besteak ondiokan ezin baloratu, ez dogu gehiegi ikusi!

 Nortzuk ikusten dituzue finalista modun? 

Debatean spoiler gehiegi emoten dabiela uste dozu?

Zer diñozue Gorrotxaren imitazioak eta kontu horien inguruan?

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

EL CONKIS 2017- KAP 1 ETA 2

Kaixo!!! Zelan?

Inoiz esan dotzuet El conkis programako fan amorratue naiela? Ba bai, konkistologa bet nai!! [duda euki dot nola idatzi…el conkis, el Konkis…. azkenean El conkis naturalagoa egiten jata] eta asko kritikatzen den programa izanik [ gogoratu telebista programa bet dela, ez ahaztu hau be fikzioa dela !!! Balore txarrak transmititzen ditule, konkursante desegokiak, euskaldunak gazteleraz berba ittera bihartzen dituztela, … beno, badakizue neu holango kontu reindibikatibogaz (holan idazten da???) ez naiela larregi enpanatzen, badakizue, rubia nai bihotzez, neuk bakarrik dakit zerbait gustatzen jatan edo ez. Eta El Conkis, gustoko dot eta ez dekot inongo arazorik ozen esateko!!! ] pentseu dot blogien atal berezi bet zabaltzea eta aurtengo edizioa euskaraz komentatzeko aukera emotea jendiari. 

7 bat urte diz el conkis lagun bategaz ikusten dotela, martitzenero (astearte) eta eguenero (osteguna) geldituten gaz elkarregaz online programa ikusteko [programa telebistan zuzenean ikustea inposiblea da. 2 ordu luze irauten dau eta neu goizeko 6tan itzartuten nai. Online, iragarkirik gabe eta gure dozunin pause emoteko aukeragaz, El conkis eta Debatea ikusteko hoberena da] 

Neure asmue da, neure iritziek eta inpresinoak partekatzea zeuegaz, baine ulertuteko, zeuek be programa ikusi biharko dozue, ze ez dot kapitulu guztie komenteuko.

Beno…al lio! Lehenengo konkursantiegaz eta ekipuegaz hasiko nai! urtero lez, pertsonai dexente ditugu!

Ekipo orlegie (berdea). David Secoren taldie  [Secoren fan totala nai!!! Prepotentzie, modu grazioso baten erabiltzen dau eta askotan va demasiado de sobrau, baine neuri asko gustatzen jata! Gainera beren ekipuagattik dena emoten dau!!! ] Ez da oso fin hasi ekipo hau, lehenengo duelue galdu dabez eta lehen kanporatue orlegie izan da. Oraindik denak ezagututeko astirik ez dot izan baine nahiko ekipo “normala” tokeu jako. Aipagarrienak, aita-seme ACDCroak!!!

verde_inaki_mayayo

Iñaki

verde_mikel_mayayo

Mikel

 

 

 

 

 

 

Ekipo gorrie. Erkuren taldie[Erku iazko irabazlie izan zen. Neuk ez neban gehiegi atsegin. Zerbait deko KeNoMeConbenze… Lehen proba gorriek irabazi dabe, iguel iaztik Erkuk asko madureu dau, baine esango neban ez dekola kapitain batek bihar dauen CabezaFria hori. Enarak be badaki iaz Erkuren joku zelakue izan zen eta lehen kapitulun aipatu zeban] Ekipo huntan pertsonai gehio dauz. Aipatzeko, Nerea eta Unai [bikote dire eta programan ezkutatu gure izan dabe], Isma [uste dot Ismagaz barre asko egin dezakegule] eta Enara [Gu ta gutarrak programako hasierako konkursantie eta iazko El Conkiseko Artzairen neskalagune. Neure faboritu! Enara, zugaz AMuerte!!!!]

rojo_nerea_badiola

Nerea

rojo_unai_salegi

Unai

 

 

 

 

 

rojo_ismael_pereira

Isma

rojo_enara_suarez

Enara txapeldun!

 

 

 

 

 

 

 

Ekipo urdine. [ Ez dekot argi noren ekipue dan. Maritxalar dau, baine ez kapitan modun, baizik eta konkursante modun, konkursante bat jarri dabe kapi lez, Marcelo (AgashateYConozelo) brasildarra, baine ez doztat etorkizun handirik ikusten] Odol beroen taldie da. Lehen programan hasi dire diskutituten. Pertsonai asko dauz, baine neu Gorrotxagaz geldituten nai! Aupa Gorrotxa! Ermutarra, euskalduna, SuTaGarrero AMuerte, jatorra, sinpatiku eta lehen dueloaren irabazlie!! VaACallarMuchasBocas. Aupa gudari!!! Alex oriotarra be aipatu bihar dekot. Ummm MeDaKe Alex finalista izango da fijo! Eta irabazlie be…TieneMadera!!!

azul_aner_gorrotxategi

Gorrotxa

azul_alexander_ortega

Alex

 

 

 

 

 

 

Buruen bate ulerik ez izatea modan dau? Gainera Debaten Gazteako Joxeina dau … konpleto!! jejejej [ Kontutxu bet, Joxeinari eta Ainhorari aulkitxu bet edo taburete bet jartzerik ez dau? Kottauek ia bi orduz hor tente egon bihar dabie…]

capitan_marcelo_ferreira

Marcelo kapitain urdina

azul_denis_suares

Denis kubatarra. Ekipo urdine.

azul_jose_javier_vilarin

Vilarin. Ertzaine. Aurkezpen bideo polemiku euki dabiena oso gallito delako. Neuk esango neban dela apur bet ElShowDebeContinuar. Dueloan fin ibili zen Gorrotxari lagunduten. Seco baine hobeto. (SinKeSirvaDePrecedente)

 

 

 

 

 

rojo_andoni_iruretagoiena

Izeta. Ekipo gorrie. Mutil majue emoten dau.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Klasiko bet El conkisen. Izen bereziek dekozen konkursantik.  Ene!!! Nahiko lan izenak ikasten!! [Ane baza neure modun, zaila dekozu castine pasatuteko!!!]

 

verde_aiskander_jauregi

Aiskander. Orain konteru nai holan dela. Iskander ulertuten neban programan. Orlegie.

verde_ehiane_pardo

Ehiarne. Lehen kaleratue. Orlegie.

 

 

 

 

 

 

 

rojo_iker_alonso

Fiker. Orain ikusten dot benetako izena Iker dela. Eskerrak! Ekipo gorrie

verde_kemen_aldare

Kemen. Secoren ekipun. Orlegie.

 

 

 

 

 

 

rojo_ipar_arrinda

Ipar. Ekipo gorrie, Erkutarra

 

KAPITULUEN LABURPENA

[Holan azkar baten, ze nahiko txapa sartu dotzuet ya !!] Lehen kapitulu, konkursantik eta kapitainak ezagutzeko izan zen, eta lekue apur bet ezagutzeko. Bigarren kapitulun benetako lehia hasi da.

Frogan, orlegik eta gorriek ondo ikusi ditut baine urdinek….  Maritxalar beren Kontxa bigaz LaKago, frakaso  [ UnaImagenValeMasKMilPalabras. Pantallazu da, ez deko kalitate onik, baine nahiku…] Alex oriotarra oso fin proban!  Ikusten da balio dabilea conkiserako.

manu 2

Soka igotzen, Erku eta David Seco kapitainak, eta urdinetik Dennis kubatarra. Azken honek ATodaPastilla abiatu zen goruntz, baine puntu batera iritsita gasolina barik gelditu zen eta ezin gora igo. [ va un poko de sobrau, baine seguru honek laster abandonetan dabiela!!] 

Gorriek (Erku) irabazle, orlegiek bigarren (Seco) eta galtzaile Gorriak (Maritxalar ta konpañia)

 

ASANBLEA

Asanblean Duelora juteko bozkatuenak Gorrotxa eta Ehiarne izan zirenGorrotxa kottauak guztien nominazioak jaso zitun, bakar batena izan ezik. [ gainera burusoilez konfundidu zelako ez zoztan boteu. Orlegiek Gorrotxaz burletan ibili zin. Txarto, Seco, hori ez da itten. Penutxi pila emon zozten Gorrotxak, ez zauen merezi hainbeste boto ezta komentario horiek!!! 

 

DUELOA

Zaile. Oso zaile. Bi konkursatien fisikue ikusite, bagenekien inork ez zabilea lortuko dueloa amaitzea. Oso konplikaue.

Esan bihar da, Villarinek asko lagundu zoztela Gorrotxari,  debora guztin zelan egin bihar zeban expliatuten ibili zen eta ziurrenik beste laguntzaile bategaz Gorrotxak ez zeban lortuko. Secok berriz animuk emoten egoki ibili bazen be, neskari teknikagaz ez zotzan gehiegi lagundu.

Azkenik, GORROTXA GARAILE! GORROTXA TXAPELDUN, GORROTXA GUDARI!!! Gorrotxa, zugaz gauz!!!  [benetan merezi dau amaierako bere bideoa ikustea! Beren emoziñogaz kontagieko zaz! ] 

gorrotxa

DEBATEA

Barkatu, baine zer egiten dau Begoña Alonsok Debatean? Isa ez dot aguantatuten, baino El conkis bizi izan dau, konkursanti izan da…baiñe Begoña? La Isla de los famososen atera da eta zer? hau El Conkis da!!! Gainera oso txarto egiten dau! Esan biharreko esaldiek ikasita dekoz?

Azken aldin, Debatetan aurrerapen asko botatzen dabie, apurtxu bet larregi Gero kapitulu ikusten zauz eta gauz asko ikusita dekozuz, eta luze itten da…

Gorrotxa kanpamendure iristen ikusi dogu, David Secoren itzulera be bai Ehiarne barik, Gorriek zelan dabiltzan, zein izango den jokua eta zein dueloa  [aurreko dueloa baine askoz errazagua!!!] Marcelo eta Secoren pikea… [emoten dau olergiek ez dutela hurrengo proba irabazten]

Gotzon [Gótxon… esaten dabien modun] kamiseta barik probak probatuten [probatxen probatxen…] be momentazo de la notxe!!!

gozton

Zer diñozue? Zelan ikusten dituzue konkursante eta kapitain barriek?

Utzi iruzkinek eta komentau, plis!!!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com