Egilearen artxiboa: Ane Fernandez

Ane Fernandez

Honi buruz: Ane Fernandez

1988ko apirilaren 2an Barrikan (Bizkaia) jaioa. Administraria ofizioz. Berba bakar beten: BEREZIA Harremanetarako: askogarafernandez@gmail.com Twitter:@ninaizane

JAUNTXOAK ETA HERRI XUMEA

Kaixo!

Zelan zazte? Ondo espero dot.  Batzuk agian oporretan zazte ondiño, beraz disfruta. 

[Beste sarrera bet dekot amaitzeko, bainan gaur goizean umore onez esnatu nai bainan jaso dot watxapean bideo bet eta malaletxea jarri dozta golpera eta hainbat gauza zuokaz partekatzea gure dot, besterik ez badan be, neure barrenak hustutzeko].

Esan bihar dot, neuri futbolaren kontu guzti hunek, me la suda totalmente, bainan egunotan ikusi dotazen hanbait kontuegaz flipatu dot koloretan, eta zelan ez dizen bapez kritikatu, ezta aipatu bez. Normaltzat jo dizenak, eta neurendako, erdi aroan modun, gizarte klase desbardinen arteko pribiligioak azaleratzen dabizenak.

Goizean kuadrillako whatxapean kazetari biren bideoa jaso dot, TeleBilbao edo Radio Nervion edo ez dakit oso ondo nongoak, esanez, aurreko zapatuan, Kopako finala bainan arinagoko astean, Athleticeko jokalari bi, Madriden izan omen ziren diskoteka beten parrandan. Beraiek minduta euazen finala galdu zabizelako, jokalariak talla emon ez zabizelako eta de parranda por ahi ibili zirelako eta azkan koletilla modun, eta neurendako larriena dena “cuando no se puede ir a Madrid” eta hurrek sutu dozta. [eta “y que el club les meta un puro” Lasai asko, kalderilla modun, PURO hori arazo barik ordaindu ahal dabez eta hori ez da kastigoa. Beste edozein enpresan kaleratzea ekarriko luke]

Ez dakit jokalari horiena egia edo gizurra den [telebistan edo irratian esaten den guztia ez da egia, es mas, esango neban entzuten eta ikusten dogun guztiaren laurden bet be ez dela egi osoa] bainan bai da egia, GUZTIOK bete bihar doguzen arauak, hautsi izana dela gitxien inporta dauena. Athletic-ek irabazki bazabien, ez zebazen aipatu bez egingo. 

Sutzen doztana da erdi aroan modun, jauntxoak eta herritar xumeak gauzela. Jauntxoek gure dabizen guztia eiteko pribilegioagaz, eta gu geu, herritar xumeak bakarrik gauz arauak eta legeak betetzera bihartuta eta positibo datuek gora egiten badabez, errua geurea da. Ez jauntxoena.

ETBn ikusi neban Sevillako Realaren hoteleko irudiak eta zelan euazen “gonbidatuak” finala ikusten joateko. Direktiba zabala, jokalari ohiak, eta neska talde handi bet [izan ahal ziren Realeko nesken taldeko jokalariak…dentro de lo k kabe “enpresa bardineko langileak diz” baina ez! Jokalarien bikoteak ziren!!!!!!] Pentsetan dot Athletic-ek be antzerako gonbidatuak izango zabizela.

Pandemia beten gaz. Partido a pueta zerrada zen. Zaletuak ezin juan bainan jauntxoen ingurukoak bai. Partidua ez zen hemen, EAE barruan. Ez, Sevillan zen. MUGIKORTASUN  MUGATUA. Norendako? Jokalari ohia izateak baimena emoten dotzu Sevillara juateko? [Txo! Edonok dekogu eskubidea lankide ohiegaz alkartzeko? Ikasle garaitan Bartzelonako Burger Kingen egin neban bihar. Ezin nai juan lankide ohiak animetan? Esa Wopper como mola se merecer una ola!!!!!!! Uooooohhh]

Gehienez 4 pertsonetako taldeak egon ahal dizela, ez badiz konbibienteak. Pues hor hotelean talde majoa euan, bainan noski, jauntxoak ziren eta jauntxo horiek ez dozkue Sevillatik birusa zabaldute ekarriko. Jauntxoak imuneak diz eta ezin dabez birusa zabaltzen. Jokalari beten tronpeta gora eta behera aipatu da leku guztietan bainan ez dot inon irakurri ezkontza beten bainan jende gehiau euala hotel hurretan. [Kasu huntan Realak irabazi zabielako bainan Athleticek irabazi bazabien be, ez dekot zalantzarik egoera bardin bardina izango zela]

Los jugadores de la Real Sociedad festejan en el hotel su victoria en la Copa del Rey (abc.es)

[Bai, ABC-ko lotura da bainan topa dotena da]

Lezama, Zubieta, Donostiako alde zaharreko edota Pozaseko zaletuak bakarrik diz arauak hautsi dabizenak, irresponsableak eta txarto egin dabizenak. Errua herritarrena.

Joder Ane, bainan Kopako finala da! Ulertu, bizian behin gertatuko den zerbait. Ya. Gipuzkoako nonoren Nafarroan bizi den aitonak 90 urte bizitzan behin bakarrik egingo dauz. Bainan ezin da Nafarroara joan. Agian 10 egun barru hilko da. Eta ez dau agurtzeko aukerarik izango.

Herritar xumeek, norbanako modun eta indibidualki BAKARRIK mugitu ahal diz biharragattik. Jauntxoak ez. Jauntxoen bikoteek be de eskapada juan ahal diz lasai asko, eta gainera sare sozialetan zabaldu, eta komunikabideetan azaldu autoritateen oniritziagaz.

Eta hemen ez dotaz aipatuko bakarrik futbolarien bikoteek Sevillara egin dabizen asteburu pasa, ez, neure lagun Pedrotxek San Joseko zubian Gipuzkoan egin zabien zubi gastronomikoa aipatuko dot. Albisteak honela diño: ” Daviz Muñoz y Cristina Pedroche disfrutaron el viernes de la gastronomía oriotarra en uno de los templos del besugo… ….La visita obedecía a motivos profesionales, ya que el prestigioso chef participa en unas jornadas organizadas por el Basque Culinary Center.” Argi eta garbi: El Chef. Seguru nau asteburu hurtan gazte bet bainan gehiauri ipini zotzabela izuna covid arauak ez betetzeagattik. Nonor be seguru arrazoi bardinengattik atxilotuko ebazela. Ez dot inon irakurri Pedrocheri izuna jarri zotzabenik.

Gitxinez, Orio eta Donostia. Jauntxoen bihar baimenak nonai mugitzeko eta ibiltzeko balio dabez? Zeren EJ-tako baimenak OSO OSO ZEHATZAK eta MUGATUAK diz. Muga perimetrala badau, Bergara juateko baimena dekot biharrera, bainan Arrasateko Eroskin gelditu eta erosketak egiteko ez nau baimendute. De hecho, biharrera joateko HELBIDE BET ETA BAKARRA eskatzen dau.

Beste adibide bet. Honela diño hurrengo albisteak:  “la Conselleria de Justicia de la Generalitat Valenciana ha notificado una propuesta de sanción de 2.700 euros para el jugador del Real Madrid Marcelo y su familia por incumplir el cierre perimetral decretado en la Comunidad dentro de las restricciones contra el covid y por no llevar la mascarilla en un espacio público.En concreto, las multas propuestas, que tienen carácter individual, son de 700 euros para Marcelo, su esposa y el hijo mayor —600 por no respetar el cierre perimetral más 100 por no llevar mascarilla— y de 600 para el hijo menor, que no tiene obligación por edad de portar mascarilla, han explicado a Europa Press fuentes de la Administración valenciana. La suma total da el resultado de 2.700 euros.”

Eta hurrek mintzen dozta pilo. Txarto egiten dabez, badakie txarto dauzela egiten eta gainera harrokeriz sare sozialetan publikatzen dabez, aurpegi galantagaz, izan be badakie pribilegiatuak dizela eta inpunitatea daukiela edo harrapatzen badotzabe be 600 euro edo 1200€ edo 50.000 euroko isuna ipinita be lasai asko ordaindu ahal dabizela eta behin eta barriro egiteko ahalmena daukiela pentsetan dabez. [Jauntxo hauei arauak hausteagattik,  bai alan bai bete biharreko 6 hilabeteko gartzela zigorra ipiniz gero, agian espabilatuko ziren.]

Eta azkanik, Aste Santutan ikusi dotazen  Europear jauntxo festa aipatu gure dot. Jai egun hauetan Barrikako hondartzako aparkalekua Europar Batasuneko kongregaziñoa emoten zabien: Europa guztiko furgonetak: Frantsesak pilo bet, Belgikakoak, Dinamarkakoak, Holandesak, Finalandesak, Noruegoak eta Chekiarrak…. Flipatzen. 

Sopen ikusi nebazen munipak Peñoneko parkinean jendeari [Euskal Herritarrak edo behintzat Espainiar matrikuladun furgoneteroei] galdezka ea hor ziren lotan izan be, parkin hori ez zegoela baimendute egonaldia egiteko. 

Hori bai, atzerritik eratorriak ziren 20-30 furgonetei inok ez dotzabe galdetu ea baimena zabien muga zeharkatzeko edota PCR proba egina zuten edo ez. 

Guztiondako doia luze kontu guzti hau, guztiok gaz ya kantsata, guztiok dekogu gogoa urteteko, oporretara juateko, mugitzeko, lasai ibiltzeko, askatasuna izateko….bainan mesedez, ez egin barre aurpegira. Inozoa sentitzen nai, oso. 

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter:@ninaizane

 

 

 

 

 

 

LOCTITE

Kuku! Zelan?

Beno, txiolandian aipatu neban istoriotxo hau… [enai gogoratzen zelan izan zen bainan gogoan dot Karobi euala tartean] eta gaur beren osotasunan azaldukotzuet zelan pegatu neban hatza begire. Gure badozu pasa eta irakurri. Ongi etorria zaz.

Ez dot oso ondo gogoan bainan 8 bet urte izango nebazen. Ohikoa zen lez, neba Ionen jostailuzko kotxe bet hartu neban beren baimen barik…eta jolasean nenbilela….apurtu zozten. Noski, Ionengana juan, gertatutakoa kontatu eta barkamena eskatzea ez zen aurreneko aukera, beraz, neure kabuz konpontzea erabaki neban, y aki no ha pasado nada.

Neure PRITT kolagaz ezingo neban gauza larregerik ein, beraz, Loctite hartu neban apurtutakoa pegatzeko. Momentu beten begian, parpadoan hazkurea sentitu, eta hatza begire eruan neban frotetako….eta segundu bet bainan arinau [pirrilera bainan bizkorragoa da Loctiteren efektua…badakizue txiste hori de….La diarrea es mas rapida k la luz….pues arinena Loctite da. Konprobata] hatza gelditu zozten pegata. Segunduan be konturatu nintzen: Ane! Zelako liada!

Eta bapatean han neuan aitagaz Kruceseko urgentziatan. Ez dakit dakizuen, bainan oso ohikoa da jendeak hatzak edo pegatzea loctitegaz, eta dau likido kimiko bet [azido moduko bet edo], loctitea kentzeko, enplan hazkazaletako esmaltea kentzeko erabiltzen den azetona hurren modukoa edo….super arin despegatzen dauena azaletik…bainan neure kasuan begia zen, justu betileak be tartean, begia zabaltzen den zatitxua…eta arriskua euan produktu kimiko hori begire sartzeko, eta zerbait larriagoa gertatu ahal izateko.

Beraz, aukera desbardinak aztertzeko asmoz, ospital erdia  pasa zen neure hazaña ikustera. Lehengo urgentzietako pare bet mediku eta beste pare bet erizain. Gero pedriatra eta residente bi. Ondoren oftalmologoa eta beren residenteak, zirugia generalekoak eta zirujia plastikokoak eta noski, hauen sekitoa.... [Enplan zirkua moduan: Pasen y vean hatza begire pegata dekon neskatoari. Ez dozu horrelakorik beste edonon ikusiko!!!!! titiroriro tititriti titititititi…..]

Denak ipintzen ziren aurrean eta “uffff.…esk vaya sitio mas malo.”..”ufffff.… pues no sé que soluccion tiene esto” ” Ufffffa o Quirofano o nada…”  ” Y si lo dejamos asi?, con el tiempo seguro k termina despegandose… igual lo mejor es anestesia general , buen pulso y bisturi….uffff” [Barkatu….baina begi betetik ez dot ikusten, bainan entzun dena entzuten dot!!!!!]

Haseran lasai neuan. Minik ez neban, beraz, lasai. Bainan denboragaz eta hurrenbeste ufffff-egaz, hurrebeste pertsona neuri begire, aitaren gero eta mala ostia aurpegi handiagoa, neu ya ikusten neuan neure burua batirako hatza begire pegata…eta ya urduri eta nigar beten neuan. [ondiño gogoratzen dot zelako txarto eta zelako apurua pasa neban ospitalean]. Denbora pasa eta pasa eta medikuak pasa eta pasa eta neuk bardin jarraitzen neban, hatza begian pegata eta gero eta baldur gehiaugaz. Urtenbide barik. Gogoratzen dot pentsatu nebala: hatza ebaiko doztabe eskua libretako, eta hatza izango dot begian pa tolaputa vida. [y ciega de un ojo!!!!]

Azkanean etorri zen erizain emakume super maja bet. 55-60 urte ingurukoa. Super maitasun pilogaz tratatu zoztena eta esaten den modun, etxada palante. Kamillan etzan, eta esan zozten ahalik eta geldien egon bihar nebala, uleko sekadore betegaz Loctitea bigundu, eta likido kimiko hurretan bustiteko orratz betegaz, apurke apurke hatza eta parpadoaren artean orratza sartu eta despegatzen hasi zen. Pazientzia pilo izan zabien. Ixa 3 ordu edo egon zen han, orratzagaz, apurke apurke, azala, betileak, eta hatza separetan. Eta lortu eban. Amaieran bota zozten irritxua ez dot sekulan be ahaztungo. 

Noski, egun hurretatik aurrera eta 18 urtean bete bitarte, edozein PEGAMENTO mota galarazita neban. #AneFer: la txika del zelo deitzen zoztaben. Aditu bet zelo mota guztietan: normala, potoloa, de doble cara, cinta americana, cinta aislante, cinta almacenero, …..

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Mail: askogarafernanez@gmail.com

Twitter: @niniazane

JENDE HORI

Kuku!!!! Kaixo! Urte barri on, eh!!! Blogeko irakurleei ondiño esan barik neuan! Zelan hasi dozue urtea? Ondo espero dot.

Gaur apurtxu bet hater nator. Abisata zauzie!!!!! 

Guztiok dekoguz geure maniak, eta guztiori besteen hainbat kontutxu molestatzen dozkue… pues gaur horietako batzuen ingurun egingo dotzue berba.

1- IDATZI ETA OSPA EGITEN DAUEN JENDE HORI

Nonok idaztzen dotzu: – Kaixo Ane, Zelan? – eta jarraian erantzuten dotzazu: – Ondo ta zeu?  Zelan juan zen Ikerregaz zita?- eta kri kri kri….10 min pasa diz eta erantzun barik.

-Hor zaz?- galdetzen dozu eta kasu hoberenean, bapatean mezua bueltan jasotzen dozu – Okupata nau, ordain ezin dotzut idatzi.– Ta pentsetan dozu? Orduan zertarako idatzi doztazu? Kolgata ixteko? Okupata bazaz ez al da hobeto libre zauzenean idaztea????? Justu idatzi doztazu eta okupatu zaz????

Kasu gatxenean… hor geldituko zaz zain inongo erantzunik jaso barik, nonok laguna abduzitu ote dauen pentsetan, beste egun beten beren hurrengo ZELAN? bet jaso bitarte. 

Jende mota hunek be badeko beste aldagai bet. Oraingoan zeuk idazten dotzazu, bainan beren erantzunak 15 minutuko tarteagaz jasotzen dozuz. Ordu erdi eta 3 esaldi zoiazenean, esaten  dotzazu: –Txo! okupata bazaz beste momentu beten egingo dogu berba, lasai.- eta 20 min pasata erantzuten dotzu- Ez, ez lasai, hemen nau, ahal dot[Eta sekulako talo aupegia gelditzen jatzu. Hain txarto dabil internet edo zer????? ]

Haber, ezin badozu erantzun, ez idatzi. Ez da ezebez pasetan, txek bikoitza ikusi badot be. Ez itxi hor mugikorrari begira zain, eta zain eta zain. Ez dekot pazientziarik zain egoteko. Ados??????

2- “EZ DOTZUT IKUSI” AITZAKIA ERABILTZEN DAUEN JENDE HORI

Pertsona bakarra sartu ahal da estankoan. Nonor barruan dau eta zeu ate kanpoan zauz itxaroten bestea urteteko. Eta bapatean gerturatzen da nonor. Estanko barrure begiratzen dau, eta han doia beran be barrure.

Bat. Atean super handian ipintzen dau PERTSONA BAKARRA egon ahal dela barruan. [Nora koño zoiaz? Barruan dagoena Alien bet dela uste dozu, edo zer????] eta bi:   EEEEEEEOOOOOOOOOOO hemen nau!!!!!!! Ateari pegata! Holi holiiiiiiiiii….. 1,70 pasa neurtzen dot…. [Negua da, euria dau, 8 gradu, eta zer uste dozu, denbora pasa ipintzen naiela estankoaren ate alboan???. Ane, planik badekozu gaur arrastien? Bai, estankoko ate albora noia apurtxu bet hotza pasetan…]

Eta esaten dotzazu:

-Txo! Barkatu. Neu be zain nau sartzeko. Bainan pertsona bakarra egon ahal da barruan.[GILIPOLLAS!!!!!]

-Ayyyyyy Barkatu. Ez dotzut ikusi….enai konturatu….

[Ez doztazula ikusi?????????? sartzeko ixa aurretik eruan doztazu eta!!!! Kartelagaz ez zazela konturatu? Martxoa edo apiriletik DENDA GUZTIEK daukie aforo kartela!!!!! BZO!!!!!!]

Muturren aurrean koletako balorea bai, bainan aitortzeko aurpegia be izan biharko zabizen jende hunek: Bai, presaka nabil eta kolatzea intenta dot. Ala puta cara, ta txarto urten dozta. [Ez dotzut ikusi…ez dotzut ikusi…Maskarilla begietan dekozu edo zer?????]

Kotxean be bardina pasetan da. Rotonda beten azkan unean urtetzen dotzun gidariak, bozina jo ondoren eskuagaz egiten dotzun keñu hori: “Barkatu, ez dotzut ikusi” [Zelan ez!!!!! Rotondaren erdi-erdian nau eta neure kotxetik zeurera ez dau ezta metro bet be!!!! ], edota  kotxe bet urteko zain zauzenean aparkatzeko, eta atzetik el listillo de turno datorrenean berak aparkatzeko?  Bozina jo! Neu nau zain! esan , eta el putoAiba! ez dotzut ikusi”  [BARKATU??????? Intermitente naranja, frenoko argi gorriak eta martxa atraseko argi zuriak ipinita dekodaz!!!! Zenbat argi kolore gehiau bihar dozuz ikusteko????]

3- BIRTUALITATEAZ KEXATZEN DEN JENDE HORI

Ainxxx….Esk sare sozialetan dena da postureo, eta dena da faltsua, jendeak ez dau aurpegia emoten, ez da azaltzen den moduan… bla bla bla bla … eta gero berak dekoz sare sozial guztiak,  Kinielan modun, pleno al 15:  twitter, insta, linkedin, whatxap, telegram, tinder, tik tok, facebook [si hasta facebookeko mesengerra dekozu mugikorran jeitsita!!!!!] eta egun puta osoan zaz hor sartunde, batetik bestera, orduak eta orduak….

– Ez dakit nor hasi dozta jarraitzen facebooken

Twiterreko fulanito topatu dot Tinderren

Intsako mutiko betegaz hasi nai berbetan jatorra emoten dau eta telegrama emon dotzat

-Begira whatxapetik zer bidali doztaben

– Petronorren neure linkedin profila begiratu dabez…

-Egingo dogu tik token modan dauen koreografia? Zelan ez dakizue zein den????? Si mundu guztiak daki!!!!!

Eta noski, beren anti-birtualitate mezuak sare sozialen bidez zabaltzen dauz. Super logikoa dena. Beren sare sozialeko time line guztietan mezu pedante bardina: non gelditu da humanitatea, azalaren berotasuna sentitzearen plazerra?, alkarri begietara begiratzeko magia???? [Isildu hadi ya Txo!!!!!]  Urten kalea eta ohikukatu : “zuok, sare sozial erabiltzaileok, faltsuak zazte!!!! Errealitatearen terroristak zazte!!!!” 

Birtualitasunaren aurkako beren aldarriak, txio bidez, stories bidez [gainera 2 en 1, instan jarri eta facebookean publikatzen da] eta sare sozial guztietako DM edo mezu pribatuez baliatzen da nonok kasu apurtxu bet egiteko.... [Txo! Itxi zeure diskursitoa eta urten kalera, ea zenbat harreman zintzo eta leial eiten dozuzen bizitza errealean, jakin gureuko neban!!!! izan be, bizitza analogikoan mundu guztia maitagarria da, inork ez dau gizurrik esaten, denak doiaz aurretik, ez dau engañorik, …. hori online bakarrik pasetan da, ezta?...] 

4- KOLORETAKO BIHOTZAK BIDALTZEN DAUZEN JENDE HORI

Haber: Zein arazo dekozue bihotz gorriegaz?  Alergia dekozue? Ñoñoak dizela? Bihotz urdina ez da ñoñoa eta gorria bai? Zer esan gure dau bihotz gorri betek? Maite dotzut infinito eta batirako? Eta orduan, bihotz horiak zer esan gure dau, maite dotzut komo a un Minion?  Zenbat da hori????  Bihotz orlegia bainan gehiau edo gitxiau [horiak gehiau izan bihar dau, ze orlegiak izan bihar dau, te quiero komo un brokoli, osea, una puta mierda!]

Ulertu ahal dot bihotz moratu bet, nesken artean, enplan, ahizpen arteko maitasun adierazle modun, emakumeen koloreagaz. Mutil betek bihotz moratua bidaltzen badozta, zer da? Arreba modun maite dotzut? [bamos, k de etxar un kiki ahazten juan bihar dot, ezta????]

Zer uste dozue, bihotz gorri bet ikusten badogu geugaz super maitemindu zazela pentsako dogule? edo bihotz gorri bet bidaltzeak esan gure dau,  “ezkonduko gaz eta 7 seme alaba izango doguz ?”  Expliking mi, plis ze ez dot ulertuten!

Jarraitu irakurtzen

ZAUDE ZIUR EZIN IZANGO ZAITUDALA AHAZTU INOIZ

[Zin dagizuek 20 min daroazela sarrera hau zelan hasi ezin asmatu. Idatzi, borratu, idatzi, eta borratu. Zelan hasten da amaiera bet idazten?]

[eta bai, Drama Queen top mailan nau untxe momentun, Aitor, badakit ulertzen doztazule]

” A todos nos gusta que lo bueno dure siempre, pero luego dura lo que tiene que durar, normalmente mas de lo devido” Fancis. Doctor Deseo

Primeran pasa dot zuokaz. Barre pilo ein dot [nigar be ein dot bainan barreak gehiau izan diz]. Zuon egunerokoa jarraitu dot. Neure egunerokoa partekatu dot. Neure bizitzaren parte izan zazte 4 urte pasatxu hauetan. 

Oso arraroa badan be, inoiz be ukitu ez dotzueten eta pantallaren bestealdean zaudetenen partetik, estimatuta sentitu nai, [sentiarazi doztazue], ulertua, arazoak izan dotezenean babestua, zuen besarkadak eta musuak jaso eta eskertu dotaz, lagun talde beten kide sentitu nai.

Gozatu dot neure txorradatxuk lerro hauetan kontatzen, naien modun azaltzen, filtro barik, libre, aske, biluzik, baldur eta lotsa barik,  neure buruaz zuokaz barre eiten [ez dakit ondo azaldu naien: riendome con vosotros de mi misma] . Benetan be gozatu dotela.

Disfrutatu dotaz zuokaz elkarbanatutako GIF guztiak, #AneFernanTxef-en lorpenak eta porrotak, #txorradatxu guztiak, irakurri dotzueten burutaziño guztiak [benetan be zelako barreak eta zelako trebezia dekozuen!!!], partekatu doguzen abesti eta #IgoBolumena guztiak [argi itxi gure dot #-a ez dela neurea], musika ezbardin pilo ezagutu dot zuoi esker. Disfrutatu dotaz zuon txio ingeniosoak, memeak, muntaiak … zelako gaitasuna dekozuen umorea sortzeko! Benetan be, irribarre sortzaileak zazte!

Irribarre bet marraztu doztazue zuen berba atseginegaz, esan doztazuenean eguna alaitu dotzuetela, edo neugaz barre egin dozuela, edo zerbait ikusi eta neugaz gogoratu zaztenean, eta laguntza eskatu eta lagundu doztazuenean, eta zuok be laguntza eskatu doztazuenean  [egixa esan haseran apurtxu bet flipetan neban jendeak eskatuten zoztenean laguntza, enplan neure oihartzunaz baliatuz, zerbait jakiteko. Neu enkantada laguntzeko eta ahal doten guztian esku bet botatzeko superprest, bainan pentsetan neban, “si ni enai famosa edo infuencer, si ez nai ezer, enai inor”.  Bainan zuok, txiolandiako jendea, zuok handiak zazte, eta laguntza eskatu doten guztietan, lagundu doztazue. BATI. Cadena de favores bet sortu dogula pentseu gure dot].

Milesker txiolari, alkar jarraitu gazelako eta ezagutzeko aukera emon doztazulako. Eskerrak emon gure dotzuet, emon doztazuen guztiagattik. Jende pilo ezagutu dot, konpainia pilo ein doztazue, eta zuon kontutxuak atsegin handiz jarraitu dotaz.  Lagunak be ein dotaz. Ez ezagunak, baizik eta benetako lagunak. Trauma, baldur eta mierda pilo konpartitu dot zuokaz. [Milesker zuon alde intimoena neugaz konpartitu dozuelako be]. Isiltasunean eta ezkutuan maitatu dot, eta apurtxu bet gorrotatu be bai… Eta ilusionatu eta desilusionatu, eta egia esateko apurtu be egin nai behin bainan gehiautan. 

Milesker zeuri be, blog huntako irakurle. [pentsa izan dot bloga twitterreko jendeak bakarrik irakurtzen zabizela, bainan zuon mailei esker jakin dot badauela jendea irakurri doztana twitter izan barik] Badakit neure berba eiteko modue irakurtzea ez dela erraza, eta gainera errata pilogaz idazten dotela, bainan holan nai, inperfekta alde guztietatik.

Esker pilo be Gaztezulori aukera hau emon izanagattik. Badakit kritika pilo jaso dozuezela [duela ez asko azkana] eta halan ta be itxi doztazue tartetxu hau neure pedradak idazteko.

Amaitutzeko, barkamena eskatzea besterik ez dozta geldituten. Txarto esan eta egindakoak barkatuko doztazuelakoan nau.

Azkan biderrez: ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

TXIMELETAK ETA BRAGETAK

Kaixo! Zelan zazte? Zubia izan dozue egunotan?

Azkan egunak, zelan eguraldiak [eta olatu parteak] ez dauen larregi lagundu, lagunekaz egon nai etxien fiesta pijamas edo eiten… Lehen tarteka egiten genuen plana bazen be, azkan aldian plan nagusia bihurtu da, eta benetan be ondo pasetan dogule!   [pelikulak, kroketak, serieak, birrak, ardaua, belarra, txutxeak, vodka apurtxu bet, palomitak, pizza…eta berba jarioa. Berba jario pilo!!!] 

Eta zein da gehien gustetan dozkun gaia? Pues argi dau! Ligoteoa, bikoteak, beroaldiak, emoziñoak, …..

Tinderren aditua den lagunak komentatzen zeban, zelako ondo etorri dakon herritik ezin mugitzearen kontu hau, Tinderren romantizismoa topetako. Izan be, normalean, antza, Tinder folleteo topetako gune soila bihurtzen ari omen da, non oso-oso gatxa omen den nonogaz oheratzeaz haratago erlaziño bet topetzea.

Orain ezin dizenez zitak izan, zelan ari zen  hainbat mutilegaz berbetan, luze, lasai eta sakon. Alkarren zaletasunaz eta ohiko informazio partekatzeaz haratago [zer topetan zabiltz Tinderren, zeure lanbidea, azkan bikoteak, zelakuak gusetan jatzun mutilak/neskak…] elkarrizketa interesgarriak, pertsonalak eta intimoak izaten ari zela, eta zelan denboragaz, aspaldian entzun bariko berba polito zaparrada ari zen jasotzen ta zelan ari dizen “kurratzen” duela pare bet hileko Tinder ligeegaz konparata! [nonbait arinaugoko Tinder ligeegaz apurtxu bet berba egin ( 4-5 egun) eta ondoren zita. Eta zitan, molatzen badotzu komo mutxo 2-3 txortaldi eta ghosting edo zuzenean ez dau kimikarik, eta ghostin ezer barik]  Eta zeuala enkantada guztiegaz! Agasajada eta diva bet modun sentizten zela, mutiko haren zoragarri betez inguratute,  ezin aukerata! : Galdakaokoa super jatorra dela, Durangokoak bati ixten doztala irri tonto bategaz, Gernikerrak sekulako morbazoa emoten dotzala, Zornotzakoak aldiz super polito eiten dotzala berba, zelako labia dekon! eta flotatzen ixten dotzala… eta guztiegaz tximeletak dekozela beraiegaz berba eiten dauen aldiro, azkan hilabetean emoziño zoragarriak ari dela sentitzen ….[eta konziente da gehienetan palabreria dela eta berak eiten dauen modun, mutiko hori bardina eiten ari dela Tinderreko beste 5egaz, eta behin zita iritsita litekeena da ghostinga egotea, bainan bardin dau, nori ez dako gustetan entzutea zoragarria zazela? Super desiragarria sentitzea? ]

Duela 4-5 hilabete harreman super luze bet itxi dauen lagunak aldiz, komentatzen zeban, zelan ari den Facebooken bitartez mutiko bategaz berbetan. Otsailean, biharrien fundación tripartitaren bidez, SEO posizionamenduko klaseak emotera juandako irakaslea Facebooken topa ebala eta maiatzetik ari dizela tarteka berbetan [eta imaginatzen dozuen modun, le posiciona todo!!!!].

Momentuz elkarrizketek ez dabizela ezebez adierazi eta lagunak dizela. Ez dabizela elkarrizketa pikanterik izan, eztabe nuderik partekatu ez ezebez [oso kastoa dena]. Haserako elkarrizteak kasualitatez emon baziren be, denboragaz interesa piztu eta ugaritu egin zirela. Orain idazten dotzan bakotzean, tripan tximeletak sentitzen dauzela, eta berak argi eta garbi tonteatzen badau be…badeko zalantza mutikoak bardina egiten ari den edo ez…eta alde betetik, gurago dauela holan jarraitu.

Perfektamente duela ya denbora bet zita bet eskatu ahal zotzan, edo hurrenbeste denbora tarte eta gero, esan ahal zotzan: Txo! gustetan doztazu…Bainan ez… gurago dauela zalantza hori disfrutatu eta detaile txikiegaz emozionatu nerabe bet modun: “ Idatzi dozta!!! Neugaz gogorratu da eta meme bet bidali dozta!!! edo argazki bet ipini dot Facebooken eta zelako guapa nauen esan dozta! Muero de amor!!!!!!!!”

Lehen “maitasunera” berbizitzen ari badauen modun sentitzen dela. Beragaz pentsetan dauenean ez dauela zerbait karnala irudikatzen. Zerbait inozentea modun dela, 12 urtegaz desiratzen dozune: begiradak, eskua heltzea, paseatu, pelikula bet ikusten palomitak partekatzea…eta lehen musu hori noiz iritsiko delaren emoziñoa!!!!

Izan be, hurrenbeste urte bikote bardinagaz, eta azkan urtean harremana oso txarto egonda, denbora pilo ez zabizela tximeleta eta emoziño horiek sentitzen. Konkista jokua aspaldi euala hilde, eta orain, barriro bizirik sentitzen zela….Gainera, eroso euala tonteo hurretako mugak zeharkatu barik...izan be askotan pasetan den modun, izango ote delaren itxaropenaren magia galtzen da fakto bihurtzen denean. [ilusiñoa hetxo bihurtu ostean: eta orain zer???].

Eta kontrako extremoan, dau la bragetas. Denbora pilo txortan ein, eta bragetak bati morboa emon dadotzabe be, azkan aldian obsesiñoa bihurtu dizela. [badakizue zelan esaten den mutil heteroak dizela de culo o de tetas? Pues hau da de bragetas].

Edozein mutil ikusi eta bragetara doiazela beren begiak. Bardin dau, motza, ederra, gaztea edo zaharra den…. Normalean mutilengan gorrotatzen doguzen jarrera perbertido, baboso, bapez selektiboa y le da a todo lo ke se mueve beten bihurtu dela. 18 urteko mutiko bateri brageta begiratu zotzan egunean konturatu zen Torrentek poseitu dotzala.

Toki guztietan ikusten dauz brageta sexiak: whatxapean, instan, telebistan, pelikuletan…. leku guztietan bragetak eta bragetak eta brageta gehiau ikusten dauzela.

Nonok botatzen dau taldean argazki bet zapatilla barriak erakusteko, goitik beherako argazki horietako bet, eta hara! kasualitatez, argazkian brageta ere ikusten da…. [eta bapatean duela ia 30 urte ezagutzen dauen kuadrilakoak sekulako morboa emoten dotza eta Torrente modun, lagunaren argazkiagaz se hecha una pajilla edo instan sartzen da eta nonok liburu bet irakurtzen ari delaren argazkia igotzen dau: hankak, liburue eta brageta fantastiko bet… [OMG!!!!!! Zinturoia deko. 10 puntu. Bakeroak 10 punto. Botoiegaz dizen bakeroak. 10 punto. Bultoa.  Zelako bultoa!!!!!!…..Uffff ufffff ufffff uffff….eta otra pajillaedo telebista aurkezle bet taburete beten. Eskuetan notatxuak eta tartean…. bragetaaaaaaa [Uffaaaaa!!!!!  Taburete hori, uffaaaaaa …brageta hurren gainean jesarri eta ipurdia restregatu ……! eta beste pajilla bet ], 

Eta txarto sentitzen dela. Konziente dela mutilak brageta betera mugatzen ari dela eta porno bihurtu dauzela. Estimulo bisual hutsak. Retinan edo argazki galerian gorde eta morborako eta plazer hutserako ukitzeko tresna, karnaza. Kanpoko mundura urteteko deseatzen dauela, tximeletak sentitzeko ez badan be be bragetak ahaztutzeko!

Eta zuok? zer dekozue? Tximeletak alan bragetak?

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

OLATU KONTUAK

Kuku!

Zeure baimenagaz irakurle, surfaren inguruan eingotzut berba gaurko lerro hauetan. [badakit agian kirol huntan ez dekozula interes larregirik, neuri futbolagaz pasetan doztan modun, bainan gogoa neban zeugaz kirol hunen inguruko gauzatxuak alkarbanatzeko].

Apurtxu bet mitoak apurtzera nator, ideia hori de hondartza, udako egun luzeak, taula eta rollito ona….ez da egia! EH-n behintzat, ez da oso udako kirola: Hasi barria edo ikasten hasteko pues bai, bainan normalean udan ez diz praktikatzeko kondiziño hoberenak emoten. Alde batetik udan olatu txikitxuak egoten dizelako eta bestetik, garairik masifikatuena delako: ehundaka surf ikastaro [bakotza gitxienez 10 lagunekaz], surfista udatiarrak [urteak daroazenak olatuak hartzen bainan udan bakarrik, normalean, barnealdeko vernaneanteak], sokorristek uretako kirolen banderatxua [gorria eta urdina] bati leku bardinean ipintzen dabez, olatuen kondiziñoak kontutan hartu barik, kon lo kual, litekeena olatu eskasenak dauzen lekuan sartu biharra, eta azkanik gehien gustetan doztena: zona akotatuan bañatzen dizen señorak [bañisten zonan txabaleria k salpika pilo dauela, ez dabiez ulea busti gure eta ur kirolen zonan bañatzen diz, nonok tablagaz aurretik eruateko].

Neguan bainan ez zazte izoztuten? Hotza pasetan da bai, bainan ez uretan. Normalean itsasoko ura kanpoko tenperatura bainan epelagoa da. Neguan ura 11-12 gradu ingurun egon ahal da hotzen, eta kanpoan pues 7-8 gradu. Gorputz osoa tapatute eruan ahal dozu: oinetan eskarpinak, esku larruak, txapela eta noski, trajea [traje on beten inbertitzea ez da dirua galtzea, osasuna irabaztea da]. Hotza bai pasetan dozu aldatzerakoan. Aldatzeko lokalik ez badekozu [eta dutxa bero bet], gogorra da eta gehien bet uretarik urten zazenean. Afiziño pilo izan bihar da, parkinean, euritan, ipar haizeagaz eta 7 graduten, kotxeko maleteroko portoiaren azpian busti bustite zauzela, trajea kendu eta ipurdia ateratzea!!!! [Landetako haize fin hori buahhhhhh….zelako hotza!!!!!!!]

Taula gainean bikini/tangagaz rematzen doian buenorra [garai beteko kulo Reef neska] ez dozu uretan aurkituko. Bat: lehenengo espuman galdu dau bikinia. Bi: parafinak eta taulak rozatu egiten dabe, uretan ordu ta piko pasa ondoren haragi bizitan urtengo zen. Hiru: hipotermia betek emongo zotzan [nahiz eta ura 23 gradutan egon, ordutebete pasa bazaz uretan hoztu egiten zaz] edo bigarren mailako erreduregaz urtengo eban [itsasoan eguzkiak bikoitza jotzen dau, eta gitxienez likra bet biharko zeban gorputzean anpolla barik urteteko]

Gorpurtz osoa marketan dauen traje sexyak, sekulako kiratsa izaten dau [huele a muerto podrido] Hezetasun konstantea izaten dau [eta hezetasunak usain supergatxa deko], lodia da eta lehortzea kostetan dako [ezin da eguztian lehortzen ipini: alde batetik estropeatzen delako, eta bestetik akartonatu egiten delako. Super gogorra ipintzen da eta gero ezin dozu sartu!!!] eta gauzak dizen modun: txisa egiten dogu trajean, eta nahiz eta gero salitrea kentzeko uretatik pasa, txisa usaina geldituten da hezetasun usainagaz, Ou de neopren, oh la la !!!![surfer trukotxu bet: tajea ipintzeko askotan plastikozko poltsa bet erabiltzen dogu irristatu dadin. Oinetan ipini poltsa eta trajea sartu]

Neguan eta olatu sasoietan, trajea dutxan bizi da. Hor ixten dozu lehortzen. Pertxa beten alkatxofako euskarririk zintzilik. [Oso barrergarria izaten da surfista ez den nonor etxean badekozu eta ilunpetan komunera doianean, dutxako manparatik pertsona beten itzala ikusi eta hartzen dauen sustoa latza izaten da !!!!]

Kirol pijoa da? Material ona garestia da, bainan asko erabiltzen dozun gauzak diz eta ondo zainduz gero denbora irauten dabez, gainera orain badau material merkeagoa eta kalitatezkoa. Tauletan bigarren eskukoak super aukera onak diz, eta gainera probatu ahal dozuz [taula barria erosten dozunean eta gero probatu eta eroso ez bazaz beragaz, ezin dozu itzuli].

60.000 eurotako furgonetak, Roxy- Quicksilver arropak eta Maldivaseko boat-trip-ak ez diz derrigorrezkoak. Pijoa bainon gehiau…neuk askotan pentsetan dot alferren kirola dela. Zelan da posible asteko edozein egunetan, edozein ordutan jende pilo urtetan egotea? Oporretan daz?, gaueko turnoan daz guztiak? Olatu onak dauz eta gaur jai eguna hartu dabez? Eta atzo? Eta bihar? Langabezian badaz holan topetan da biharra?

Oso surfer gitxi dauz PROak izanda dirua jasotzen dabizenak. Gehienei materiala eta txapelkendako bidaiak ordaintzen zaizkie, bainan ez soldata bet.

Rollotxu ona…Paz, amor, relax, zerbezita, porrotxuek eta surfing SUPER MITOA da. Kirol indibidualista, berekoia eta norberaren alde ilunena ateratzen dauen kirola da. Olatu onak eta jende pilo badau uretan, sekulako tentsiñoa egoten da. Imaginatu, olatu bet pertsona bet. 100 bazazte urtetan 99 olatu pasetan ikusi bihar dozuz zeurea toka bitarte. [eta ez pentsa ordu beten hurrenbesteko olatu egoten dizenik, izan be, hemen rollo tekniko gehio dauz: serie betek gitxi gora behera 7/10 olatu izan ahal dauz, serie arteko olatuak ez diz surfeableak edo kalitate gatxa daukie, depende zelako maiztasuna edo periodoa dauen serie eta serie artean,…. vamos pasa ahal dizela ia ordu bi y solo comerte los mokos…..] Eta hemen sartzen da lokalismoa. Lokalismoa da, neu olatu huntako bertokoa nai eta zeu kanpotik zatoz, beraz, neuk pribilegioak dekodaz, eta neuk ixten dotzuten olatuak bakarrik hartuko dozuz [bateren bet ixten badotzut].

Mila mobida ikusi dotaz lokalismo kontuagaz: olatuak saltatzea gitxienekoa da: burrukak, kotxeko 4 gurpilak zulatzea, aldatzeko motxila lapurtzea [bustite eta seguramente etxeko giltza barik bueltatzeko zeure herrire]...Eta gatxena da, lokalismo gehien dauzen herrietan, negozioa eiten dabizela surfagaz, gehienak hurtaz bizi diz. Turismo surferra sustatzen dabez.

Olatuendako fondoek deko garrantzi pilo. Behean arroka edo arrezifea badau, hurrek emoten dotza forma olatuari. Beraz, olatu konstateago da, azpiko fondoari esker. Itsasoaren tamaina edo indarra bakarrik bihar da, forma bati bardina delako. Bati izango da olatu ona eta bati apurtuko dau bardin. Hondarragaz aldiz, konplikatuagoa izaten da, izan be fondoa aldatzen doia: maretoiek hondarra eruan edo ekartzen dabez…eta fondoak aldatu eta ondorioz olatuaren forma be aldatzen da. Beraz, itsasoaren tamaina ez dozu bakarrik bihar, fondoak ondo egotea be bihar dozu.

Olatu markatu hurri piko deitzen dako edo spot. Secret spot asko erabiltzen da, hau da, nonon deskubritzen dozu olatu on bet eta sekretuan mantentzen dozu ez masifiketako. Olatu pila daz itsasotik bakarrik iritsi ahal zazela, hau da, ez dauz hondartza beten…agian amildegi betera pegata dauz, edo itsaso zabalean, Maldivasen eta modun…

Arrisku kirola da duda barik. Askotan arroketatik sartu bihar dozu, oso irristakorrak dizela, eta itsasoa, itsasoa oso gogorra da. Tamaina dauenean, ur masa hurrek sekulako meneoa emoten dotzu. Orillera dizen olatuetan, Landetan modun, zurrupatzen dotzu eta fondoaren kontra emoten dotzun golpea oso arriskutsua izan ahal da. Pla!!!! Lurraren kontra indar guztiagaz. Bardina arrezifeten edo arroketan eiten badotzu, zauria asegurata dekozu. Arrezifea kutxillak modun diz. Ebaitzen dabez….uffaaaaa….eta gainera bizia daukie, kon lo kual zauria infektatzen da kosa fina,…[neuk ikusi dot jendea lotite botatzen arrezife zaurian surfetazen jarraitu ahal izateko. Izan be, salitreagaz zauri irekian mina ezin da aguanta, eta zauria bustite ez da inoiz zerratuten…beraz, pastoi bet paga badozu Indonesian olatuak hartuteko, lolite bota eta aurrera!].

Beste arrisku handi bet inbentoa da. Taularen lokarria. Espumaren labadoran zauzela, gorputzean korapilatu ahal dotzu, eta momentu beten tiroia emongotzu. Lepoan harrapatzen badotzu, estrangulatu eiten dotzu. Zorte apur gehiaugaz oinean edo besoan korapiletan  bada, badekozu hil beterako moratoia. Espumaren labadora hurtan be ito ahal zaz, arnas barik gelditu. Taulagaz olatu espuma hori azpitik pasatzea pato egitea deitzen dako, bainan batzutan espuma da hain handia, taulagaz ezin dozula azpiraino sartu, beraz, taula itxi eta gorputzagaz bakarrik aguanta bihar dozu. Horri comer deitzen dotzagu. Askotan pasetan da serie on beteko olatuegaz. Imagina, 8 olatu potente….serieko lehen olatua hatzen badozu, 7 torpedo dekozuz atzetik, eta iada ez zauz pikoan [olatua eiten eta hartuten den posizioa], baizik eta olatua apurtute dauen espuma hurretan zauz…eta ikusten dozu datorrena zeure gainera….Hori bai adrenalina!!!!!

Eta gero dauz, noski, tiburoiak.…Leku pilo dauz olatu super onegaz, bainan marrazoak egoten dizenak…

Beste bitxikeri batzuk:

-Kotxeko giltza: Trajeak badeko poltsiko txikitxu bet giltza gordetzeko, adibidez, lokaleko giltza. Bainan kanpoan bazaz eta kotxean juan bazaz. Zer egiten dozu kotxeko giltza/mandoagaz? Ezin dozu urtetan sartu, uragaz apurtu eiten da…kotxea zabaltzeko giltza bet egin bihar dozu uretara sartu ahal izateko. Eta alokailuzkoa bada kotxea? Orduan nonon ezkutatu bihar dozu…

– Txankletak eta motxilak. Oinak lurrera oso einda izaten doguz, oin hutsik pilo ibiltzen gaz, bainan batzutan oinez apurtxu bet urrun egon ahal da, eta asfaltotik ibiltzeko, pues zoiaz taula, trajea jantzite eta txankletagaz. Hondartzan ixten dozuz buelta egiteko….bainan gehienetan desagertu eiten diz….[mila txankleta erosi bihar izan dotaz neure bizitzan].

Batzuten pues motxilagaz zoiaz…eta bardin. Hondartzan ixten dozu. Hau gehiau ikusten da, eta normalean ez dabez lapurtzen, baina…txakurra hondartzan paseatzen dozuen horiek…EZ ITXI TXISA EGITEN MOTXILAN!!!!!!! Gainera, badakizue zelan den: batek eiten dotzu txisa eta atzetik gainontzeko txakur guztiak bardina egitera!!!! Eta kakagaz bardin, jaso…mesedez!!! organikoa da eta itsasoak eruango dau, bainan mila kaka zapaldu dotaz oin hutsegaz. Ez dakizue zelako nazka emoten dauen!!!!!

Olatu barriak probatzea eta bidaiatzea surfer guztien ametsa da. Hawaiiko Pipeline olatua surfer guztion Meca da. Ingelesez pipeline tuberia da. Hortik olatu hurrek dekozen super tubazoak!!! [surfeatzerakoan lo max tubo bet eitea da, eta hemen EHn ez dauz tubo asko.] Pipelinek laba edo arroka deko azpian, horregattik da konstantea. [ez da olatu erraza surfeatzeko, normalean tamaina handia izaten dauelako. Maila pilo bihar dozu. Hara joatea, mobida pilo da. Diru asko, urrun dau, jende pilo pilo pilo olatu famatuenean, eta gainera, bazoiaz eta tamainaz pasata badau, ezin dozula sartu…pues alferrik egin dozu bidaia]

Lehen taulak hegazkinean doan fakturatzen ziren. Umeen kotxe karritoak modun, bainan masifikatu zenetik, eruatea kobratzen dabez [eta gainera supertxarto tratatzen dabez, eta oso oso delikatuak diz, izan be edozein tokegaz, ura sartzen dako eta ezin dozu ondo surfeatu]. 150 euro joan eta 150 euro buelta kobratu izan doztabe. Gogoratzen dot Fuerteventurara hegazkina 90 euro bidaiko paga nebazela. 180 joan etorria. Taula 300. Asiento bet bainan karuago! [Lapurrak!!!]

-Benetako surfer betek, ez deko moreno oso bet. Moreno agroman / igeltzero / kamionero izaten dau, hau da, lepoan eskuetan trajearen marka nabaritzen dako. Super petxamen morenazo luciendo tabla, pose totala da, ez da surfer autentikoa…

-Olatuak onak hartzeko, itsasoa aztertzen jakin bihar da. Ordu pilo sartu bihar diz begira, olatua zelan apurtzen dauen ikusteko, atzerago, aurrerago….

Uretatik urten eta ohikoa izaten da itsasoari begira jarraitutea [mierda! Orain urten dotela eguneko seriea dator?????]

Egoa super handia izaten dogu. Pilo gustetan dozku esatea beste surfer betek: buah!!!! zelako olatua hartu dozun! Edo aurrekoan ikusi notzun olatuak hartzen eta oso ondo emoten dotzazu. Beste nonok zeure surf eiteko modua goraipatzea, la ostia da. [noski, geure lehia hurtan ez pentsa bati entzuten dozunik] eta kamarak gustetan dozkue mas k un palo a un tonto: grabatua izatea, edo nonok zeuri olatuak hartzen argazkiak ateratzea…Korritzen gaz!

Zelako txapa sartu dotzueten!!! Barkatu!!!!! Olatuegaz berbetan hasi eta ezin isildu. Ondiokan mila kontu idatziko notzuen…bainan lasai. Isiltzen nai. Galderarik edo badekozue, lasai galdetu!

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

PELMA

Kaixo lagunak! Zelan zazte?

Gaurkoan Blogean sekziño barri bet esteinatuko dot: LAGUN BATENDAKO DA. Berton, aholkuak eta gomendioak eskatu gure dotzuet. Batzuten buruen izaten dotaz hainbat zalantzatxu aurrera eta atzera eta zuon iritzia jakin gure neuke. Asko estimatuko dotzuet!

Ezagun bet dekot apurtxu bet pelma dela. Kontua da ez dela lagun-laguna, masbien, ezagunen taldekoa da. Esango neban, azkan- 4-5 hiletan ez dotela harremanik izan [Ez gaz alkar ikusi, ez dogu berba sakonik egin…. ]

Kontua da gauzela telegram talde bardinean, eta taldean zerbait komentatzen edo idazten doten bakotzean, taldean erantzun biharrean, neuri mezu pribatua idatzen doztala. IXA EGUNERO! Idazten doten bakotzean. Gainera ez diz gauza inportanteak. Izan be, esango bazozten: Txo, Ane, arazo bet dekot, edo hau pasetan dozta, edo ez nau ondo...pues entzungo notzan, gelditu,  neure aholkua emon….bainan ez, super gauza arinak komentatzen dozta. 

Demagun taldean ipintzen dotela jaten ari naien izozki beten argazkia. Pues segundu bira dau pribatutik idazten: “zein zaporetakoa da?”  Txo! Ezin doztazu hori taldean erantzun?

Argi dau neugaz berba eiteko aitzakiak dizela…baina txo! super pelma iruditzen dozta!!! Azkanean ia taldean ez dot ezebez komentaten beren mezuak ez jasotzeko. 

Konfinamentua amaitute, pilo idazten zozten eta esan notzan suabe bainan argi: zergatik idazten doztazu neuri bakarrik eta ez taldean?  Badakit askotan ez dotzutela erantzuten bainan ezin dot egunero momentu oro zeure mezuei erantzuten egon. [Txo! Nonori idazten badotzazu, eta ez badotzu erantzuten…zerbaitengattik da!!! Neu be pelma nai, badakit…baina nonok ez badozta erantzuten behin ta barriro pues indirecta harrapatzen dot ]  Gainera, “ados,” edo “OK “bategaz ez da konformetan eta galdera gehaiu eta gehiau eiten dozta: zer bazkaldu dozu? Zer zauz ikusten? Gasolina bota dozu? [y ati ke koño te importa???]

7-10 egunez itxi zozten bakean, bainan barriro itzuli zen….

Kontua da ez dakitela zelan esan min emon barik; ez idatzi barriro mesedez, benetan be ez badozu bihar zerbait garrantzitsua, eta zerbait komentatu bihar badoztazu, ein taldean. Ez da neure estiloa. Neuk ez dot gure inor baztetu edo baztertute sentitzea [gainera kontzientziak esaten dozta pues agian bakarrik sentitzen dela eta horregattik egiten dauela. Eta ez da atsegina bakarrik sentitzea…bainan…uffffa!!!]

Zelan esan min emon barik eta suabe, bainan modu efektiboan? Zelan lagundu beren bakardadean bainan egunero egunero aguantatu bihar barik?

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter:@ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

GALDERA ERANTZUNAK

Kuku! Zelan?

Badakizue zein den “ Galdera eroen” jokoa? Azkan aldian familian lobiegaz egiten dogun jolasa da. Bakotzak  galdera bet egin eta galdera bet erantzun bihar dauz belarrira, besteek entzun barik, eta amaieran bakoitzak izan dabizen galdera erantzunak batzen dira.

Adibidez:

A-k galdetzen dotza B-ri Zenbat urte dekozuz?

Erantzun ondoren, B-k galdetzen dotza C-ri: Noiz jan zenuen azkan izozkia?

C-k erantzuten dau bi egun.

B-ren galdera eroa da: Zenbat urte dekozuz? Bi egun!

Pues zuokaz joku bardina egitea pentseu neban, bainan noski jokua ondo urtereko eta barregarria izateko, zelabait galdera/erantzunak zentzu bet izan bihar dabez…eta galdera solterak jasota eta bakotza gai desbardineakoa, konturatu nai ez dela ezebez ulertzen….

Beraz, FAIL TOTALA izan da [ez dakit zelan harritzen doztan!!!!] asike zuon galderak normal erantzungo dotaz.

1- Zein dira zure kroketa gustukoenak?

Duda barik urdaiarenak. Nahiko klasikoa nai hurtan. Egixa da kroketak dizen bitartean denak diz ongietorriak. Bilbon dauz leku bi, etxeko edo kroketak saltzen dabizenak [kokretak egiten ahalegindu nai 3 bider. Super gatxak urten doztabe. Itxutaz onak, baina zaporez tamalgarriak]: Lautxo eta Kroketa y Presumida: Txistorra, txuleta, gulas y gambas….zapore pilo daukiez eta ixa guztiak probatu dotaz…bainan urdaiekoegaz gelditzen nai. [Bide batez, probatuzu kroketa bokata? Pues apurtxu bet guarradatxu gelditzen badan be jateko (hanburguesa arrautzagaz modun) bainan super goxoa dau!!! Ez dakit tabernek zelan ez daben eskaintzen!!!] 

2- AneFer, txef bezala zein da ondoen ateratzen zaizun platerra? Eta txarrena?

#AneFernanTxef ez da Koldotxu sukaldari bezain ona. Fail pilo izaten dotaz!!!! Duda barik, neure plater izarra patata tortilla da. Ondoren paella. [Lobek be bizkotxo super goxoa eiten dotela esaten doztabe, bainan neuk uste dot apurtxu bet amor inkondicinal dela…] Gatxena reposteria urteten dozta. Makina bet postre bota bihar izan dotaz zakarretara oso osorik: kafe moussa, frutos rojos tarta [pastoi bet itxita en arandanos y franbruesas…], kremazko kanutilloak [orokorrean krema pastelera neure etsaia da]….

Arinau be LentejaTxunga nintzen, baina txiolari Sonia handiak irakatsi zozten egiten eta orain jangarriak eiten dotaz [lehen aldian, hurrenbeste pega eta erre ziren lentejak, lapikoa bera be zakarretan amaitu zabiela]

3- zer edo zein botatzen duzu bizi garen egoeran?

Bizitza normala orokorrean botetan dot faltan, askatasuna.  Maskarilla barik bizitzea [ito eiten dozta, agobiatzen dozta pilo, izerdi larria sortzen dozta….] eta jendea ukitzea, besarkatzea, musu emotea, nonor gerturatzea eta mehatxu bet modun ez sentitzea [bati izan nai oso sobona, kontaktu fisikoa bihar dot gertukoegaz, lagunekaz]….Bidaiatzea aldiz, pentsetan nebana bainan gitxiago botatzen dot faltan.

4- Zure burua ondo ezagutzen duzula uste duzu? / zure izakeran aldatu nahiko zenukeen zure mania bat?

Bai, neure burua ondo ezagutzen dotela uste dot, eta noski, enai perfektua, akats pilo dekodaz, eta bati dago hobetzeko aukera, bainan orokorrean pertsona ona naiela uste dot edo bihotz onekoa. Askotan berba larregi eiten dot, pesada bet nai, kulo inkieto, gauzei buelta larregi emoten dotzat, bizitza modu intensoan bizi dot (sentimenduekiko apurtxu bet extremista nai: minak eta pozak pilo sentitzen dotaz), defraudatuta sentitzen banai ezin dotzat sentimendu hurri buelta emon (barkatu bai, bainan ahaztea kostetan dozta….)

5- zergatik zure perfilean ez duzu zure argazkirik ipintzen? / Ikusiko al dugu zure aurpegia egunen batean?

[Galdera bi alkartu dotaz] Aurreneko inpresioa/aurreritzia fisikoak balditzatzen dau, eta blogean eta twiterren 0tik abiatute, sarean nonor ezagutu barik, ni neu naien moduan azaltzeko aukera ikusi neban [neure begi argi ederrek inor baldintzatu barik]. Denboriagaz, ikusi dot zelabaiteko misterio/jakingure/morboa sortu dauela neure aurpegi ezak, eta jolas modun hartu dot, eta aitortzen dot misterioa elikatzen dotela. [harreman pilo izan doten txiolariei galdetu izan dotzat: ikusi gure doztazu? Batzuk misterioagaz jarraitu gure izan dabez, eta beste batzuei argazkia bidali dotzat]

Bakotzak neure irudiaren inguruan ein dauen ideia, ez da neure kontua, bakotzaren imaginazioan ez dot agintzen. Pentsetan dot txarto jausten dotzatenek, super itsusia irudikatzen doztabela, eta ondo jausten dotzanek irudi atsegina egin dabizela. Nonoiz aurpegia emoten badot, ez da neure errua  “expektatibak” ez badotaz betetzen, naien modukoa nai, ez imaginatu doztaben modukoa. 

Nonoiz aurpegia emongo dot? Behin bainan gehiagotan pentsatu dot egitea, 4 urte ondoren, neuk be gogoa dekot naien moduan azaltzeko, bainan momentuz…misteriogaz jolastea jarraitu gure dot.

6-Zein da surf taula baten gainean egin duzun gauzarik zoroena?

Bizitza arriskatu. Batzutan olatu onek itsutzen dotzue eta itsasoak bere lekuan ixten dotzu. Neuk ez dekot motor akuatiko bet atzean espumetatik eskapatzeko. Gorputza bakarrik itsasoaren indarraren kontra. Olatua hartzea ez da kontua, olatua hartu ondoren hurtik urten ahal izatean dago kontua [olatuen inguruko sarrera bet dekot idatzite, supertxapas gelditu doztana. Buelta bet emotea lortzen badot, irakurtzeko aukera izango dozue apurtxu bet zelakoa den olatuen mundua]

7-Zer da gehien gorrotatzen dezuna? Zergatik?

Gauza piloa: injustiziak, handitasun gurak, besteak bainan hobeagoak sentitzen dizen pertsonak, todologoak (sabelotodo), gizurrak, indiskrezioak, gauzak aurpegira ez esatea, atzetik besteetaz berba egitea, eta gazta!!!!….Zergatik? Pues ez dakit, agian neu enaielako horrelakoa.

8- Maitemindu zea edo antzeko zerbait txiolariren batetaz?/ Ligatu duzu twiterren? [berton be galdera bi alkarregaz]

Ene! Momento salvame deluxe!!!! Kotilleo! Kotilleo!!!! ….

Maitemindu? Pues erantzuna bai da. Duela denboratxu bet eta debora tarte nahikotxu betez, harreman berezi bet izan neban txiolari bategaz. Hor itxiko dot. 

Ligatu? Pues bai…bainan leku guztietan modun, oso gatxa da dianan emotea:  agian berak gure dau ligatu neugaz eta neuri ez dozta interesatzen, edo alderantziz, neuri interesatzen doztanak ez deko neugan interes hori. 

9-Behin bakarrik sartu zara nire ametsetan, Bergarako komisaldegiko ertzain bezela. Zergatik?

jajajajajajajaja! Jo! Pues ez dakit!!! Gainera neuk autoritate gitxi dekot… Gitxienez espero dot uniformeak tipazo egingo zoztela!!!!  [grazia ein dozta zelan gogoratzen zazen ametsagaz…neuk be gogoan dekot zeure buseko pasadizoa….. ]

Neuk be egin izan dot amets hainbat txiolariegaz: batzuegaz nahiko situaziño normaleen bueltan, eta beste batzuetan oso situaziño subrealistak. Freud-en teoriak menperatzen dauenik badau hau irakurtzen?

10-Hamar urte barru nola uste duzu izango dela zure bizitza?

Pues ez dakit. Egia esan, enai etorkizunari begiratzen dotzan horietakoa, oraina bizitzea gustetan dozta eta etorten dena, etorriko da. 

 Amatxu izatea gusteuko zozten. Pilo. Ostantzean gureuko neban antzeko egon: zoriontsu, olatuak hartzen, lagunekaz egoten, etxekoak dauzen modun jarraitzea, biharra izatea…

11-Bikote baduzu? Eta ez baduzu bikote bat eduki nahi duzu edo hobe lagunak eskubideekin?

Beste Salvameko galdera bet! Hau ordea, ez da hain exklusiba, askotan aipatzen dot sarean nonoren berotasun falta dekotela. Aukera aprobetxatuko dot eta….[ guruzu neugaz ezkondu??? Bidali zeure aurkezpen proposamena askogarafernandez@gmail.com-era!!!!]

12-Inoiz gertatu zaizun gauzarik bitxiena ikasle ziñenean?

Bitxiena ez dakit. Gauza pilo pasa dozta ikasle garaitan…. Berritxua izan nahi bati eta klasean, bati jesartzen zoztaben aurreneko filan, irakaslearen mahairi pegata. Ahoa zabaldu orduko irakasleak esaten zozten: Ane! Isilik!.

Zelabait komunikatu bihar neban [berritxu betendako isilik egotea hurrenbeste ordu ez da inoiz be posible] eta notatxuak pasetan ibilitzen ginan. Gainera, askotan notatxu beran elkarrizketa oso bet [garai hurtako whatxapa] eta noski, harrapatu zoztaben mila bider [gehienetan txorradak izaten ziren]…bainan behin elkarrizketa oso-oso super pribatua euan paperean.

Irakasleak konfiskatu zozten notatxuen papera, zabaldu eta irakurtzen hasteko keinua hasi orduko….

” Barkatu, bainan zeuri ez dotzue inoiz esan besteen elkarrizketak pribatuak dizela eta txarto dauela besteen eskutitzak irakurtzea???”

Inoiz be ez dot ahaztuko irasleak bota zozten begirada!

13-Instagramik badaukazu?

Bai, bainan ez. Zabaldu neban bet, bainan email faltsu bet ipinita. Sesioa zerratu zozten eta ezin dot barriro zabaldu. Ez notzan be aparteko graziarik topa…asik momentuz ez dot erabiliko.

14-Zenbat urte dituzu?

32 udabarri eder !

15-Non dago Barrikan leku eder bat arrantza egiteko lasai? ? ?

Emotia ikusite [blogak ez dau irudia gordetzen bainan izerdi tanta eta irri eiten dauen emotia da] , ez dakit arrantza hurrek bigarren esan nahi bet dekon edo ez... enai arrantzalea, [ixa ideiarik ez dekot] bainan itsaso zabala dekogu Barrikan (ixa 7km-tako kosta), beraz, barkotxu betegaz edozein lekutan!

16-Beti idazten duzu bizkaieraz, baina esaten duzu “ikasten” egon zinela edo “kostatu” egiten zaizula. Zergatik? Kanpokoa zara? (Edo zure gurasoak) Hala bada, nongoak zarete?

Blogean azaldu izan dot, bainan neure bizkaitarra faltsua da. Neuk ez dekot euskalkirik. Etxean bati egin dogu gaztelereaz, eta lagunekaz be. [Bati esaten dot EGA dekotela frogetako zelan azterketa betek ez dauen neurtzen hizkuntza beten gaitasuna]. Idatziz bai moldetan nai ondo denbora dekotelako pentsetako eta idazteko, bainan berba eitea kostetan dozta pilo. Iturgaitzek berba eiten dauenean eta barre egiten dozuenean, egixa esan, neuk, neure burua ikusten dot.

Neure euskara, imitazioan oinarritzen da: biharrien, gipuzkoan, ikasi dot pilo euskaraz, liburu eta musikaren bitartez, eta gehien bet lobiegaz.

17-Nola baloratzen duzu aurtengo urtea?

Arraroa. Egixa da pues alde betetik bai dela mierda bet, bai sentitzen dotelako askatasuna falta doztala pilo…bainan bestetik be ikasi dot pues zoriontsu izateko ez dizela gauza larregi bihar, beste modu beten be bizi ahal dela pozik.

18-Sexu idatzia gustatzen zaizu?

Sexu mota guztiak modun, nogaz den deko garrantzia, ez zelan. 

19- Zurekin sekretuan maitemintzeko baimena ematen didazu?

Ene ba!!!!! Zelako politta!!!!! Ez dot uste neure baimena bihar dozunik horretarako…Zer gure esan dau sekretuan? Neuk jakin barik? Edo beste nonok nok jakin barik?  Halan ta be agian dekozu neure irudi idealizatu bet...[bainan balio badotzu…he muerto de amor!!!!!!]

Jarraitu irakurtzen

HOROSKOPOA-GAZTEZULO 20 URTE

Kuku!!!!

Jarraian dekozuen horoskopoa, Gaztezuloren 20. urteurreneko aldizkarian dator. [Guztiak irakurtzen badozuez, amankomunean gauzatxu bet daukie. Ea asmatzen dozuen zer den!]

Milesker Gaztezuloko jendiari zenbaki berezi hurtan parte hartzeko gonbidapena luzatzeagatik! Zuokaz hobetzen dot euskara, eta pilo ikasten dot. Musu bana Gaizka, Agur, Ane, Nagore, Zuriñe eta Jaione!

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

 

#AneFernanTEST

KUKU!
Gaurkoan test bet prestatu dotzuet: #AneFernanTest-a

Zelan jakin ondiño espiritu gaztea dekozun? Aukeratu erantzuna eta batu puntuak!

1- Leku publiko beten zauz (garraio publikoa, hondatza…) eta alboan nonor musika entzuten dau (regetona) bozgailutik, ozen.

        A) Molestatzen dotzu; Hunek ez daki kaskoak existitzen dizela? Bozgailua ipurtzulotik sartuko notzan… (10 puntu)

         B) Ez jatzu inporta (0 puntu)

2- Lagunekaz ia plan guztiak egunez diz? Bazkariak, mendira joateko kekedadak, kirola egiteko…

         A) Bai (10 puntu)

         B) Ez! (0 puntu)

3- Covid kontutan hartu barik (hau da guzti hau hasi bainan arinau egiten zenuena kontutan hartunde) Poteatzen dozu…

         A) Taberna kanpoan (10 puntu)

         B) Taberna barruan (0 puntu)

         C) Poteatu? Zer da hori? Hasieran litroak eta ondoren taberna zulo iluna!(-10 puntu)

4- Duela 10-15 urte haur bet (8-10 urte ingurukoa) zen nonor (bizilagunen bat, edo ezagunen beten seme-alaba, edo klase partikularrak emondakoa) ikusten dozu morreatzen eta magreatzen izkin betean….

       A) Eskandalizatzen zaz! Zelan ba? Si ume bet da !!!!(10 puntu)

       B) Ez dotzu harrituten. Begira zein ondo ari den pasetan! (0 puntu) [burutik pasa bajatzu: “neuk adin hori izango banu….” gehitu 20 puntu]

5- Kuadrillako whatxapean plan bet proposatzen dozu asteburureko…

       A) Inor be ez da apuntatzen edo gehienez 3 (10 puntu)

       B) Gitxinez kuadrilla erdia animatzen da, gehienak ez badiz (0 puntu)

6- Zeure eguneko menuan ezin falta :

        A) Berdura, Chia, arraia, kinoa, multicereales ogia (ez badan zeuk egindako masa madrekoa), BIO da zeure iparorratza… (10 puntu). (Benekol, Danakol, activia, edota actimel-ek 20 puntu gehitzen dabez)

        B) Pasta, pizza eta etxetik hartutako tupperrak (0 puntu)

7- Muser, Crush, Poser, Stalker, Ghosting, Selfharrm, shippeo, IDK,…zer diren badakizu?

       A) Ez! (10 puntu)

       B) Batzuk bai (0 puntu)

       C) Bai, guztiak (-10 puntu)

8- Neguko bariku gau euritsua:

        A) Sofa, mantatxu eta pikoteo. Ez noia kalera ordainduta bez! (10 puntu)

        B) Tragotxu batzuk lagunekaz asteaz deskonektatzeko (0 puntu)

9- “Zelako musika mierda da hau? Neure garaikoa bai zela musika ona!” esaldiagaz…

       A) Identifikata sentitzen zaz (10 puntu)

       B) Ez nator bat (0 puntu)

       C) Gora Maluma, J Balvil eta Bad Bunny! (-10 puntu)

10- Gaztezulo irakurtzen dozu…

        A) Gaztetxulo? Bai! Instian banatzen zozkuen (10 puntu)

        B) Bai, sare sozialetan eta jarriatzen dotaz (0 puntu)

        C) Noski! Etxean jasotzen dot (-10 puntu)

ERANTZUNAK:

70 PUNTUTIK GORA

Asko sentitzen dot, bainan ez da gaztetazun apurrik geldituten zeure barnean. Ez deko zer ikusirik adinagaz, jarrera kontua besterik ez da. Badauz pertsona batzuk nai eta 20 urte izan, jubilatak modun konportatzen dizenak.

Aitortu ezazu, txo! Badazpadan hozten badau be preparata urteten zaz kalera, apurtxu bet marmartia zaz eta ingurukoen jarrerak molestatzen dotzue [erreplamaziñoak ipintzen, kexak publiko eiten eta iritzi zutabetan master bet dekozu] , medikamentu eta sintoma pilo ezagutzen dozuz [automedikaziñoan aditua zaz], eta egunero goiz esnatzen zaz, [jai egutetan be bai!] bainan egunean zehar lo kuluxkaren bet edo beste egiten dozu: siesta, afaldu aurretik, afal ondoren…

Lasai, ez dau dena galdute, sare sozialak erabiltzen bazuz “jubillennial” bet izan ahaz zaz!

0 ETA 60 PUNTU BITARTE

Adinan aurrera zoiaz [Oiartzungo gazte topagunera juan zinen] bainan ondiokan espiritu gaztea dekozu.

Badakizu zahartzen ari zazela, bainan ez dozu ondiño karroza bet izan gure eta gazteen ohiturak ikasi eta praktikara eruaten dozuz. Tartean behin, ondiokan gauaren exotismoan murgiltzen zaz [hori bai, aste oso bet bihar izaten dozu errekuperatzeko].

Txupa, bakeroak eta tatu edo piercingegaz nahiko kamufaltuta gelditzen zaz gazteen artean, bainan konturatzen zaz inguruko gaztetxoak bainan gitxienez 10 urte zaharraua zazela!

[Dua Lipa? Zer da hori? Googleatzera noia…ostras! Bale. Ados. Apuntatuta. Hurrengo beinteañeroari botakotzat: Dua Lipa gustetan?]

Animo! Ondiokan madurita/o interesantea izan ahal zaz!!!



50 PUNTU  EDO GITXIAU

Edo adinez 25 urte baino gutxiago dekozuz edo BETI GAZTE bet zaz. Asteko helburua asteburuko mozkorra da, kuadrilako plan proposatzaile ofiziala zaz, duela 20 urteko arropa bardina dekozu armairuan eta ez dekozu inongo intentziñorik brokolia zeure dietan sartzeko.

Litroak egin behar dizela? Pues litroak! Gaua trapa entzuten pasa bihar dotela? Pues dale!. Inglesezko berba gehiau esan bihar dizela euskaraz baino? Non dau the problem???

Bikotea? Seme-alabak? Txo! Neu gaztea nahi ondiño! Apurtxu bet bizi bihar da arinau!!!!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

PARRANDA FASEAK

Kuku lagunak! Zelan joan da uda arraro hau ? Neuk gauza bi bota dotaz faltan: urteroko bidaia lagunekaz eta udako mozkor-parranda zoro luzeak!

Gaurkoan udako mozkor-parranda epiko horiek izaten dabizen faseen inguruan egingo dotzuet berba.

1- TXISPI FASEA

Geurean ohikoa izaten da lehen tragoak lasaiak eta gozoak izatea. Terrazatxu beten mojito edo koktelak edaten [gradu askoko alkoholak eta zumito gozoek animoak ziztu bizian igotzen dabez], berbetan, gauak ekarriko dauenaren emozioñoagaz.

Esan biharrik ez dau holango gau betek espektatiba pilo izaten dauzela, eta super mona ipini zazela [denbora asko emon dozu txapa y pinturan] eta guapa sentitzen zaz.

Alkohola hasten da eragina izaten eta apurtxu bet txispi zauz. Neure kasuan txispi horregaz pikantetxu ipintzen nai [afrodisiako modun], eta ezin dot ebitatu bainan hortik aurrerako berbak eta komentarioek ukitu pikante eta jugetoia daukie, umoreagaz bainan hanka tartean tximiletagaz!

– Zer iruditzen menganito? Intelektual responsable planta horregaz,…. neuk uste dot intimitatean enpotrador totala dela. Ummmmmm…. egixa esan morbazoa deko!

– Neskak, gure dozue beste zerbait hartu ?

– Bai mesedez! Beste ronda bet eta jela pilogaz! Bero-bero gauz eta dagoeneko!! [irri eta begirada sexia jarriz…] Eskerrak zeu zauzen asetzeko…[isilunea]… egarria…diñot…

2- INHIBIZIO FASEA

Terrazatik altsa eta taberna/txosnetara joateko unea iritsi da. Txispi, pikante eta irri flojoagaz, melena soltetako ordua iritsi da.

[Tabernaren aukeraketa OSO garantzitsua da. TEMAZOAK bihar doguz. 30 urte dekoguz eta patxanga gure dogu. Kazorra izateko bidean gaz. Regetona eta trapa ez diz geurendako. Kansa. Pilo. 2-3 abesti bale. 7 ya da superkansino, bati erritmo bardina, bati tonotxu enpalagoso hori…Holangotan berbena txosnerekoak LoMax dira. Musika ona, aire librean zaz lasai gure dozun guztia erretzeko, ez dago tabernetako bero larri hori eta espazio pilo dekozu dantza eiteko ahuntz beten modun!]

– Zer gure dozue hartu? Txupitoegaz hasten bagaz?

– Bai!!!! Txupitoak!!! eta eskatu Gozategi !!!!

Dantzan topera, lotsa apur barik, besteegaz erlazionatzeko unea iritsi da: normalean 4 berba egiten dozuzen ezagunari 30 min-eko txapa sartzen dotzazu belarrire pegata [comer oreja], alboan dantzan dauen kuadrillari: “eta txupitoak hartzen badoguz?” edota Azukar Morenoren “Devorame otra vez” eskatu eta tabernara sartu gazenetik begirik kendu ez dozkuen,  beso bet tragora eta bestea barrara pegata daukien 4 mutileko kuadrillari: “zuondako dedikata” esaten dotzazu.

3-MAITASUNAREN GORAIPAMENA

Super pozik eta sekulako hypeagaz, sentimenduak magnifiketan diz eta bapatean osito amoroso bet zaz!

– Jo neskak! Esan dozuet iñoiz munduko lagun hoberenak zaztela? [eta besarkada atxutxoi horietako bet] Zer egingo neban zuok barik? Maite dotzuet pilo!!! [beste taldeko atxutxoi bet] Benga, txupito bet geuregatik eta geure laguntasunagattik!

Komuneko hilaran zain zauzela lagun bi dauz kabroi beten ingurun berbetan, entzuten dozuz eta bihotza apurtu zotzun kabroia datorkizu burure. Ezaguten ez dozun neska hurren mina zeurea egiten dozu, eta bapatean zauz beraiegaz penak alkarbanatzen: “Jo tia! Animo! Zeuk pilo balio dozule zalantzarik ez dekot. Ulertzen dotzut perfektamente. Arrazoi guztia dekozu, bainan ahaztu eta zeu zeurera! A otra cosa mariposa! Ez dau merezi gaua amargatzea kabroi batengattik! Benga! Txupito batzuk neure konture! Bihotza apurtu dozkuen emakume guztiengattik!” [JuANE de Arko modun!!!]

– Ane, ez giratu, bainan duela taberna bi gustatu jatzun mutikoa sartu da, eta huna begire dago [ La Vecina Rubiak esaten dauen modun: ez giratu, disimuloagaz begiratu eta normaltasunagaz jokatu, badakizue zer esan gure dauen, ezta???? Bati justo kontrakoa egingo dozule]

Giratzen zaz, zuon begiradak gurutzatzen diz eta irri bet ikusten dozu beren aurpegian. Ya esta! Hurrengo 10 segundutan harreman luze eta oso bet irudikatu dozu: irriak, sekulako sexua, usain goxoa, 3 ume, txakur bat eta monobolumen handi bet surfeko tablaz beteta.

– Neskak! Uste dot…. MAITEMINDU NAIELA!!!!!!!! Txupitooooooooo!!!!!

4- KAOS FASEA

Normalean, txosna/tabernak zerratzeko orduan hasten da fase hau. Sekulako mandanga dekozu, eta noski, ez da ondiño etxeratzeko ordua.

Edozein ideia zoro super ona iruditzen jatzu, indartsu eta super poteregaz modun sentitzen zaz. Inora ez doiazen eta ez hanka eta ez bururik ez daukien ideiak izaten diz. [gazteleraz esaten den modun, iritsi da momentua de hacer el cabra!!]

Sobria gai ez zazen gauzak egiteko gaitasuna ikusten dotzazu zeure buruari.

– Ezetz alde batetik bestera salto bategaz pasa?

– Zelan ezetz? Si super tarte gitxi dau. Kon la minga saltetan dot hori.

Eta noski, lurrean amaitzen dozu, sekulako golpegaz [eskerrak alkohola anestesikoa den eta momentuan behintzat ez dozun min handiegirik sentitzen. Bihar beste kontu bet izango da…] eta frustaziño puntu bategaz. Beste frakaso bet zeure bizitzako zerrendan. [izan be alkoholaren subidoiaren ondoren, super bajoia dator. Bainan horretarako dauz lagunak]

– Benga! Ez da ezebez pasa! Hau janari apurtxu bategaz konpontzen da. Zer gurago dozue kafe ta bollo edo koka kola ta janari grasiento guarro deliciosoa?

5- NEURONA BAKO FASEA

Mañaneoa. Zonbiak eta pertsona nomalak topo egiten dabizen unea. Jende normalak arraro begiratzen dotzue, masbien txarto.

Oinak zikinkeriz beteak dekozuz, super txarto usaintzen dozu, emoten dau zabor kontenedore beten pasa dozula gaua [waterproof makillajea asmatu dabizen modun, parranda proof asmatu biharko zabien!] eta janaria neanderthal beten modun iristen dozu.

Bainan bardin dotzu, izan be, edozein txorrada super graziosoa iruditzen jatzu, eta lagunen txorradegaz barrez lehertzen zaz. Mozkorren momentazoak diz! Elkarrizketek ez daukie sentzurik, eztabe berbarako gaiak, bainan bardin dau, zeuendako gai tranzendentalak eta filosofikoak diz momentu hurtan.

– Zelan da trabalenguas hori? Ahuntzak adarrak dekoz!

– jajajajajajajaja! Akerra! ez ahuntza! Akerraaaaak okeeerrak adarraaaak dekoz… o algo asi!

– Eta zein alde dau ba ahuntza eta akerra artean?

– Pues duda barik akerrak adar gehiau izango dauz!

– jajajajajaja neu bainan adar gehiau? Inposible!!!

– jajajajajajajajajajaja

– Benga ba, serio, si ahuntza da cabra…zer da akerra?

Pues cabrón! Como Iñaki. Iñaki CABRON! CA-BRO-NA-ZO !!!!!! Jajajajaja

– Ostia! Zelan da la cabra matxo? Ummmmm….ez dau kabra matxo! hermafrodita da?

– Tia! Mozkorra zauz! La cabra matxo existe…itxaron apurtxu bet que lo googleo.[mugikorra atera eta…] Ey!!! Neskak benga! Selfie para el recuerdo!!!! Morritos…..KLIK [mugikorra zertarako atera dozun ez dozu iada gogoratzen eta poltsora doia barriro]

-….esango neban ahuntza batuaz dela, eta akerra,izango da en algun euskalki de la giputxi profunda…

– Seguro?

– Ez! jajaajajajajajajaja

Aizu barkatu! [alboko mahaiko pertsona normalari] Egun on! Begira, esk duda existencial bet dekogu… eta agian lagundu ahal doztazu. Badakizu zein desbardintasun dauen akerra eta ahuntzaren artean?

Desde luego que poco respeto. Ya teneis una edad para andar asi a estas horas, molestando a la gente…que poca vergüenza…Os drogais y os meteis de todo y ya no sabeis ni lo que haceis…

-Joder! Zelako genioa! Hau bai dagoela como una cabra !!!!

Parrandarako gogoa sartu jatzu?

ERANTZUIDAZU MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com


					

FAMATUAK

Kaixo!

Zelan?

Duela ya denboratxu bet pentsatu nebala hunen inguruan idaztea bloglean. Ideia Iratxek emon zozten txio honegaz eta gertatutako anekdota bet etorri zozten burure…

Duela gitxi twiterren be ibili da, ikusitako famatuen jolas hau eta gaurkoan hurren inguruan idatzikotzuet.

Ez dakit zegattik, bainan badekot horrelako iman berezi bet famatuendako, lurrak neure gorputza erakartzen dauen modun, famatuak erakartzen dotaz.

Orain ya urte batzuk, 2011/2012an famili kontu bategattik, egun asko eta denbora pilo emon bihar izan nebazen Madriden [bai, badakit euskaraz Madril dela, baina zer gure dozue esatea, Barrika, Barrika da hizkuntza guztietan,ingelesez ez da Barrel…] eta tarte hurtan famatu pilo ikusi nebazen: el canto del lokoko abeslaria [oso cani txungo iruditu zozten], Jesus Vazquez [telebistan baino ondiokan buenorroagoa dago aurrez-aurre, gainera konturatu zen beragattik ari ginela berbetan eta irrifar super polita eskaini zozkun], Raul futbolaria [4 umegaz zeuan ezin dominatute], Merche abeslaria [okindegian neure aurretik euan, ez neban ezagutu, bainan bertoko langileak autografoa eskatu zotzan: Merche, me firmas un autografo por favor?], Aidako Paz [Ilusiñoa ein zoten, Aida pilo gustetan zotelako. Momentuan izenagaz ez nintzen gogoratu…Melani Olivares], Joaquin Sabina [super demakratuta ikusi neban. Honi teleberri bi gelditzen dakoz pentsatu neban…eta begira, ondiño bizirik dau], Bibiana Fernandez [Apurtxu bet lotsabako gelditu nintzen begira, inpresioa emon zozten zelako neska puzka zen, super altua, eta zelako guapa zijoan, super elegante… konturatu zen aho zabalik neuala begira goitik behera, eta behetik gora eta  “Nena, me enkantan tus zapatos” bota zozten],……

Bainan guztien artean badekodaz 3 gertakizun berezi zuei kontetako. Ea gustoko dozuezuen.

LAURA PONTE

Ez dakit dakizuen nor den Laura Ponte [argazkia ipinikotzuet]. Modeloa zen garai hurtan behintzat. Oso oso argala, bainan oso-oso argala. Jatetxe beteko komunean topatu neban, eta flipatu neban. Txupatxus bet emoten zeban. Palo luze bet eta gainean sekulako burua [inoiz ikusi doten bururik handiena zela iruditu zozten, ez dakit gorputzagaz zabien desorekagattik zen edo zer, bainan super buru handia zen. Ikusi eta La novia Cadaver etorri zozten burure. Hori bai, mala ostia aurpegia zabien]

Komunetik urten, eta lababo parean euan bera, gona baltz tubo beten kremaiera konpondu guran. Eskuak garbitzera hurbildu eta lababoko enzimera gainean mila gauza zeuden, poltso super handi beten sartzen zen guztia, agurtzeko astirik emon barik, berbetan hasi zozten super arin:

– He reventado la cremallera de la falda, y no tiene botón, y no me da tiempo a pasar por casa a cambiarme, y tengo que ir a una reunión… Sabes si hay un Zara o algo cerca que esté abierto a estas horas? [Bazkal ordua zen] Es que esta zona no la conozco muy bien… Se que hay uno por el Ramón y Cajal…pero así andando no puedo ir…y un Taxi me va a decir que es una carrera corta…

[Zelako berba jarioa! Eta zelako ahotsa. Oso grabea. Nondik atera dau neskato argaltxu hunek ahots hori? reventar la cremallera??????? Zegaz? Hazurregaz?] Eh…Pues no sé,… es que no soy de aquí…[ Zelako aurpegi gogorra dekon! Nondik urten da tipa hau???? hunek frakak kentzen dozta!!!]

– Es que se me cae, resvala, no puedo andar asi, tengo que estar todo el rato con la mano agarrando la cremallera…[Super apurata euan, begiak handi handi eginda begiratzen zozten oso urduri. Lababo gaineko gauzak ukitzen zabizen etengabe] Tengo dos orquillas de pelo y un par de pendientes, se te ocurre algo? [berba egiten zozten moduagattik,emoten zeban betidaniko lagunak ginela, kuadrilakoak]

Madriden ordu luze eta hil pilo izaten nebazen, eta denbora pasetako brotxeak, bisuteriako gauzak, poltsoak customizatu…eta horrelako eskulanak edo egiten nebazen. Momentu hurretan,neure brotxe horietako bet neban: Zea Maysen ERA diskoko portadaren zati bategaz, txapa ein neban atzean tul baltza eta lentejuela beige-ak josite. [super kuki gelditu zozten]

[Lababo gainera begiratu, neure buruari begiratu, eta Zea Maysen txapan inperdiblegaz konturatu nintzen ] Mira…Mi broche te puede valer. Es una chapa, le quitamos el tul y la chapa y agarramos la cremallera con el imperdible. Se va a ver la cremallera abierta, pero así no se te va a caer la falda.

– En serio? Me prestas tu broche? Tranquila que no me hace falta romperlo. Me da igual que se vea. Con que no me quede en bragas, me confomo. Pero cómo te lo devuelvo? Lo traigo mañana aquí? Es que mañana me tengo que ir a Sevilla… Mira, te lo pago. Dime cuanto y te pago el broche….

– No, tranquila no hace falta, el broche lo he hecho yo, me puedo hacer otro. No te preocupes.

– No sabes el favor que me estas haciendo, de verdad. Gracias. Eres muy amable [eta sekulako besarkada emon zozten]. Por cierto, soy Laura. Y tú?

– Ane

Como Igartiburu? [Madrideko garai hurtan, Ane esan orduko guztiek esaten zoztaben lo de Igartiburu] También eres vasca?

– Si…jejejejeje

– Yo también soy del norte, Gallega…De Vigo… Estas de paso? Oye, si te apetece ir a algun garito cool o alguna discoteca de moda, dímelo, llamo y te cojo un reservado, sin ningún problema.

-Tranquila, en serio, no hace falta, a mi también me gustaria que me ayudaran si me pasa algo asi.

– Eres un encanto! De verdad! Que sepas que voy a guardar el broche. Lo voy a llevar siempre en el bolso. Esto es un broche salvavidas! Jajajajajajaja

– jajajajajaja…[sekulako seria aurpegia deko, bainan zelako harrikada dekon eta neuk bainan berba gehiau egiteko gaitasuna deko!!!]

– Ane, un placer. Mil gracias de nuevo [barriro besarkatu zozten] Sabes? Hueles de maravilla. No reconozco el perfume…y creeme, de eso sé un rato…Pero, ya me has hecho un gran favor, no te voy a pedir también el secreto de tu olor….

– Gracias! No es ningún perfume de firma, es una colonia del Yves Rocher. Igualmente Laura, que te vaya bien la reunión.

Bazkariko kontua eskatu genuenean eginda zegoela esan zozkun kamareroak. Os ha invitado Laura Ponte [nota mental, apartamentura iritsitakoan googleatu Laura Ponte]

MANOLO GARCIA

[Untxe etorri doztan txorradatxu bet….Asko gara Fernandez, Ane Fernandez be bagaz batzuk,….pues imagina zenbat Manolo Garcia egon bihar dizen!!!!]

Behin, Kafe Antzokian parranda beten, iraila amaiera edo izango zen, patrikarik ez zaukien udako soinekotxu horietako bet neban jantzite eta txaketa bakeroa. Levis txaketa, apirilean neure urtetan gurasoek oparitute [pastoi bet kostetan zeban, eta lata galanta emon neban erosteko…].

Txaketa bakeroko aurrekaldeko patriketan gurasoen etxeko giltzak, eta karteratxu bet diruagaz, DNI-agaz eta BBK-ko txartela. Goizeko ordu txikiak ziren iada, goiko pisuan ginen dantzan lasai eiteko, eta txaketa, barandillan itxi neban. Etxeratzeko ordua iritsita, barandillan ez zegoen iada #AneFer-en Levis txaketa bakeroa.

Imagina ahal dozuez disgustoa. Mozkorra golpera pasatu zozten. Etxeko tinbrea jo eta pasatakoa kontatu orduko jausi zozten bronka epikoa izan zen. DNI-an helbidea dator, etxeko giltzak han ziren, gurasoek zerraila aldatu bihar izan zebazen… LEZIÑO handi bet ikasi neban: poltsoa eta txaketa ez dira inoiz be begi bistatik galdu bihar.

Hau azaldute, bagoiaz barriro Madridera. Erdiguneko taberna tipiko bet, urte pilo dekozen horietakoak, kañak [garagarko kantitateagattik, bertoko zuritoak] eta tapak. Barra alboan ginen, zutik eta barrak behean zaukien gantxo beten itxi neban txaketa bakeroa [hau ya ez zen Levis, era del Bershka].

Manolo Garcia sartu zen, eta geure atzean ipini zen. Egia esateko, beren pare bet abesti ezagutzen nebazen, bainan tipoa nor zen ideiarik ez neban, bainan neure nebek ezagutu zabizen. Manolok be txaketa bakeroa eban, kendu eta tabureko respaldoan itxi zeban.

Apurtxu betera, badoia tabernatik. Atetik urteten ari den momentuan, aztera begiratzen dot [horrelako instinto moduko bet sentitu neban] eta ikusten dot tabureteko respaldoan bere txaketa. Akto segido, begiratzen dot barra azpira, eta gantxoa hutsik. Bere txaketa hartzen dot eskuetan, eta banoia beren atzetik zoro bet modun!

– MANOLOOOOOOO, MANOLOOOOOOOO [eta tipoa haciendose el sueko. Txaketa bakero bet galdu neban, bigarrena galtzeko intentziñorik ez neban….]

MANOLOOOOOOO….MANOLOOOOOOOOOO,….. MANOLOOOOOOOOO GARCIA [bigarren abizena zein zen ez nekielako, ostantzean ….] OYEEEEEEE… Espera por favor… [kalean ebazen pertsona guztiak neuri begira, eta gero berari begire…]

– Niña! Que no estoy sordo… Creo por Tetuan tambien te han oido… [super mala ostiagaz, ez zen eztabe giratu neuri begiratzeko]

[eta neu atzetik korriketan. Joder karroza hunegaz! Zelako hanka arinak dekozen..… eta azkanik harrapatu eta besotik heldu notzan]

– Que pesada niña!  A mi ni me toques! [Eta eskua kendu zozten oso modu gogorrean] Dejame en paz, no tengo ganas de nada, ni de nadie…

– Es que te has cogido mi chaqueta!!! Esta es la tuya!!! [txaketa astinduz]

Neure txaketari begira gelditu zen…berea eskuetatik kendu zozten…eta neurea itzuli. Berbarik ein barik… badoia. Ez barkatu ez ezebez. Aitortzen dot GILIPOLLAS baxu bet soltatu nebala.

HOMURA AKEMI

El Brillantera gindoaz kalamar bokata famosoa probatzera, eta Museo Reina Sofia kanpotik pasetan ari ginela, Japoniar neska gazte talde bet euan, kola egiten sartzeko. Bapatean, neskato bet begira gelditzen da eta diarka hasten da zerbait esaten. Ez neban ulertu zer esaten zeban, bainan guztiak jarri ziren neuri begira super pozik. Zerbait ohikatzen zabizen etengabe, enplan Justin Bieber ikusi bazeben modun. Eskuagaz agurtzen zoztaben…saltitoak emoten, super emozionata.

Kamarak atera, eta argazkiak eiten hasi zoztaben. Neu begira flipetan. Ez neban ezebez ulertuten. Hauek nonogaz konfunditu doztabe.

– Noooo, nooo …, you are confused…I´m not famous…..

– Aka wiki yaka chin shan…[ez neban ezebez ulertuten….]

– Eiñ???????

– Pic…please…Pic…

Eta han ateratzen dabez neskatoek mugikorra [garai hurtan neuk ondiño mugikor analogikoa neban, Nokia mitikoa edo horietako bet, kamara bazeban bainan ez frontala…eta haien telefonoa gitxienez NASAkoa edo zela iruditu zozten] Eta han ipintzen dabez aurpegia neure jetoaren parean eta KLIK [ ondilo ez nekien, bainan neure lehen selfiak izan ziren!!!!!!!]

Neure neba biak deskojonetan. Neu flipetan, neskatoak super pozik, eta inguruko jendeak begira gelditzen zozkun….Show bet!

– Can you tell me who I am?

– Txaka yoka txin…

– Eiñ????

Mugikorrean hasten da begira eta erakusten dozta manga marrazki beten argazkia. Goian bilatzailean ikusi neban: HOMURA AKEMI

– I´m a cartoon character ???? [Jo! Behin famatua izango eta abeslari ospetsu bet edo izan gure neban Beyonce japoniarra gitxinez…ez marrazki bizidun bet !!!!]

– jijijii jijijijijijijiji

– Me????? Si ez dekot antzarik!!! Ulea…agian…Begi lilak dekoz????

– Arigato… Arigatooo…. Arigatooo –

Eta han juan ziren museo barrure…barrez…jijiji jijijij jijijiji

Parean zeuan emakume bet gerturatzen dozta, eta esaten dozta:

-Tu eres la que salia en Fisica y Quimica, no??? La chiquita esa que andaba un poco suelta…Ya me parecia a mi…Y ahora haces algo?, o ya no te llaman de ningún lau?

Teatro, señora, ahora hago teatro!

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

UNFOLLOW

Kuku! Kaixo! Zelan zazte? Ondo espero dot!

Gaurko huntan be Txioladiako gai bategaz nator: Unfollow-ak [lehen pentsetan neban neure habitat naturala itsasoa zela, eta orain uste dot anfibioa naiela, txiolandia be neure habitat naturala bihurtu da be bai!]

Badakit dauzela aplikaziñoak esaten dabizenak unfollow-ak bainan ondo egongo zen Twitter berak, jarraitzaile barrien notifikaziñoa abisatzen dotzazun modun, pues unfollow-ak be abisatzea. Menganitok ya ez dotzu jarraitzen.[Ene ba!!!!!!….zelan ezetz????? DRAMA]  Puntazoa izango zen.


Zer gure dozue esatea, neurendako unfollow gehienek jarrera super infantila daukie atzean. Askotan pentsetan dot ea txiolandian pertsona helduak gauzen edo neure lobak bainan inmaduragoak ote gazen… [neu lehendabizikoa!!!]

Jarraian, neure esperientzia pertsonalean oinarritute, unfollow mota ezbardinak azalduko dotzuet:

PINPON UNFOLLOW-AK

Follow, unfollow, follow, unfollow, follow, unfollow… [follow idazten doten bakotzean FOLLO etorten dozta burure…bai, badakit, fatal nau!!!] Ez dakit zegattik, bainan izen batzuen notifikaziñoa “JARRAITZEN DOTZU” behin ta barriro agertuten doztabe.

Zer pasetan da? Jarraitzen hasi dozta, ez dako gusteu idatzi doten zerbait, unfollow egiten dozta, beste txorradatxu bet ikusten dau, gustoko dau, barriro follow…eta holan eternamentean ???

Izan leike be, boomerang followa izatea. Jarraitzen dotzut bainan bueltan zeuk jarraitzekotan, eta ez badoztazu jarraituten, unfollow. Eta behin eta barriro ahalegintzea… Benga, barriro follow jarraituteko [eoooo…eoooooo …berton nau…existitzen nai…eooooo]. Egun bitara followerrik ez. Eta barriro unfollow,eta holan sekula sekulorum…

MENDEKU UNFOLLOW-AK

Neure gogokoenak. Nonogaz liskarra izan dozu txiolandian, eta mendeku modun, UNFOLLOW UNTXE MOMENTUN pesau!!!! Zelako gustora geldituten zazen SEGIR botoiari emon eta galdetzen dotzunean: “DEJAR DE SEGUIR A FULANITO???” eta BAI!!!!!!!!!!!! botoiari emoten dotzazu, sadisfaziño bategaz… Orgasmikoa! Zelako plazerra!

Badakit mendekua ez dela sentimendu ona, bainan zer gure dozue esatea, batzuten Drama Queen betek mendeku apur bet bihar dau.

Noski, beren unfollowa espero bihar dozu, Enplan umeetako REBOTA, REBOTA Y EN TU CULO EXPLOTA. Gogoratzen?

Ez badotzu unfollow egiten, la has kadado, zeuk bainan elegantzia eta klase gehiau dekola adierazi dotzu, eta Drama Queen-etik Drama Txonira pasa zaz!!! Beraz, hatzak gurutzatu eta ea unfollow eiten dotzun!


KONFUSIÑO UNFOLLOW

Asko gara Fernandez, eta Ane be ez da izen exotikoa. Badakit. Pasa dozta nonogaz pilo interaktatu, rollo ona izan, eta denbora batera konturatu beraiek pentsatzen zabiela beste AneFer bategaz ari zirela berbetan, eta jarraian unfollow.

Ez bazaz ezagutzen doten Ane, ez dotzut gure jarraitu. Pues oso ondo!

[Neurendako txiolandiak dekon onena da, jende jator barri pilo ezagutzeko aukera emoten dotzula. Bainan antza, batzuendako zirkulo zerratua da, kuadrillak modun, izan be txiolandian grupito asko dau…]


KUPO UNFOLLOW

Txiolari moloi bet izateko, jarraitzen dozuzen txiolari kopura mugatua izan bihar duzu, hau da, adibidez, La resistencia saioko twitter kontuak pertsona bakarra jarraitzen dau [Roger Federer tenista], Beyoncek 10 bakarrik jarraitzen dauz…eta geure artean be, hainbat txiolariek, jarraitzeko kopuru bet daukei: ez dotaz 300 bainan gehiau jarraituko, edo 500 edo 1000…eta kopuru hurtara gerturatzen dizen einean GARBIKETA egiten dabez.

Sartu SEGIDOS-en eta aztertzen dabez:

– Aber aber… Uyyyyy…hunek ez dozta jarraituten? UNFOLLOW

– Eta hau nor da? Zegattik jarraitzen dot? 157 jarraitzaile bakarrik dekoz. Ez da inor inportante. UNFOLLOW

– Eta hau? Ez dau txiokatu urtarriletik. UNFOLLOW. Bet gitxiago

– Ene! La pelma de las txorradatxus. UNFOLLOW

Eta mutiko hau? Ez dakit nor den, bainan ez da itsusia… Aber , aber txioak….argazki gehiau dekoz?…. ummmm zenbat kendu dotaz? 234 noia .. 250era ondiño margena dekot….ummmm bale, momentuz itxiko dot…beren puntutxua deko eta….


EGITEN AUSARTUKO EZ ZAZEN UNFOLLOW-AK

Esaldi beten laburbildute: ez dago obariorik/potrorik unfollow egiteko. Harremanak gatxak eta aldakorrak izaten diz, eta txiolandian dauen hurrebesteko gorroto eta protagonismo goseagaz, harremanak be konplikatuak diz.

Pasa leike, nonor haseran ondo jaustea, bainan denboragaz ez aguantatzea, eta apuro emoten dotzu unfollow egitea. Amankomunean lagunak dekozuz, eta ez dozu lagunen arteko dramarik sortu gure, edo maila profesionalean edo pertsonalean ezagutzen dozu, konpromezu sozial bet dekozu beragaz, edo gatxena, UNFOLLOW eginez gero kontuak eskatu ahal dotzuz eta ez dekozu adoderik konfrontaziñoetarako …[#AneFer horretarako koldar hutsa da]

Bainan lasai irakurle, SILENCIAR CUENTA existitzen da. Berak ez dau jakingo isilarazi dozule, eta ez dozu time-linean gehiau ikusiko. Salbaziñoa da, oso gomendagarria zeure osasun mentalandako !!!!

IZORRATZEN DABIZEN UNFOLLOW-AK:

Liskar zuzenik ez dozu izan pertsona horregaz, eta aspalditik alkar jarraitu bazazte be,  interakziño uneak izan dozuez, eta nolabaiteko harremana, bainan egun beten beren perfilean sartzen zaz eta konturatzen zaz zeuk jarraitzen dozule, bainan berak momenturen beten unfollow ein dotzula.

Eta galdetzen dotzazu zeure buruari: zergatik? Izan be, unfollowak bati deko arrazoi bet [zentzuduna edo zentzubakoa, bainan bati dau zergatik bet]. Orokorrean, pertsona hurrek unfollow horregaz zerbait adierazi gure dotzu: ya ez nai zeure laguna. Argi eta garbi. Ez dot gure zeure jetoa neure time-line-an ikusi gure.

Zer pasa da? Agian idatzi dozu zerbait gustatu ez dakona; edo ipintzen dozuzen gauzak iada ez dauz gustoko; edo beren grupitoko liderragaz izan dozu liskarra eta artalde-lamekulos modun unfollow egin bihar izan dotzu; edo bere kupo garbiketaren biktima izan zaz; edo inbidia dotzu zeure txioek arrakasta gehiau daukielako; edo beste barik, berak bai izan dauz potro edo obario bi, eta unfollow ein dotzu, baldur barik.

Lasai, hartu arnasa. Badakit sekulako gogoa dekozula unfollow-a itzultzeko, bainan zeuk klase gehiau dekozu, beraz, aguantatu, bota insulto eta tako guztiak, baina ez egin unfollow , elegantziagaz jokatu, ignoratzea bainan desperezio handiariagorik ez dau, eta beran itxi DRAMA TXONI / CANI modun.


Eta zeuk nori egiten dotzazu unfollow? Nork egiten dotzu?

Erantzuidazu, mundu honetako naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

ZORRA BET IZATEKO ASKATASUNA

Kaixo!!!!

Gaurkoan txapa asko toketan jatzue irakurtzea. Sarrera bi doiaz batera: alde batetik, martxoan idatzi eta argitaratzeko adorerik izan ez neban sarrera doia [ez dot aldaketarik egingo] eta bestetik asteburuan ikusi doten txio bet (eta beren erantzun batzuk) komentatu gure dotaz, izan ere sarrera biek TAKOIAK daukie gai modun. [eta bai, sarrera biak DRAMA QUEEN modun dauz idatzite 😉 ]

Aurretik idatzitako sarrera zegoen moduan itxi gure dot, eta amaieran txioa aipatu eta neure ikuspuntua emongo dot. Pasa, irakurri eta EPAITU, doan da eta!

Kasualitateetan sinesten dozue? [egixa esateko neuk uste dot gauzak ez dizela paseten kasualitatez, baizik eta patuaren ondorio dizela kasualitateak] Pues kasualitatez duela gitxi ikusi neban dokumental beten Las Vulpeseko neska bet kontetan, zelako pitotea monteu zen TVEn beren “Me gusta ser una Zorra” bota zabizelako 80. hamarkadan, duela 30 urte …. eta kasualitatez egun gitxiren bueltan Urkori esker (@SnOiD_JaUnA), Itziar Zigaren barri izan neban, eta bere ingurun irakurri nebazen lehen adierazpenak edo, puta edo urdanga izatearen aldarriak izan ziren… eta azkanik gaur kasualitatez, artikulo bet topeu dot non Vulpes eta Itziar aipatzen dizen:

“ …No es “no feminista” decir me gusta ser una zorra” como dicen las Vulpes.[….]  Y no es “no feminista” tratar de explorar las posibilidades de emancipación que existen cuando se exageran y se tensionan las identidades que te han venido dadas, como hace Itziar Ziga en Devenir perra

Eta kontu bi etorri dozta burure, probatu eta erosteko adorerik izan ez nuen soineko gorria [ispiluan begiratu orduko super guapa eta super sexy ikusi neban neure burua inoiz ez bezala, bainan jendeak zer pentsauko zabien baldurrez (una fresca, guarra,  facilona, buscona, eta begirada guztien diana izatearen baldurrez…) , ez neban erosteko adorerik izan] eta bigarrenik, ez nebala inondik inora ulertu Netflixen kanpainak “Querrás tragártela enterita” sortu zabien polemika, eta zelan ez neban ulertuten zegattik emakumeendako iraingarria zen [eta MUTIL gay-endako noski, k tambien comen pollas, digo yo], apurtxu bet “guarrilla” sentitzu nintzen.

[Neu enai feminismoan aditua, eta agian neure jarrera eta sexu gustoak patriarkalak izango diz, bainan zer gure dozue esatea, neuk gure doten mutilaren zakila jatea (tragatzea, inkluso miazkatzea, barrabiletatik punteraino) gustetan dozta. Eta pilo. Neurendako ez da ezebez denigrantea. Guztiz kontrakoa. Poteretsu ikusten nai momentu hurtan. Plazerra zein min handia egiteko poterea dekot momentu hurtan. Noski, me enkata be bai k me coman el coño!!]

Eta agian ez da feminista, eta patriarkala izango da, edo agian de guarrillas, bainan neuri PILO gustetan dozta takoiak jaztea [batzuendako tortura gailuak diz, neurendako aldiz, autokonfidantzarako herramintak diz] eta kaderak mugitzea ibiltzerakoan. Indarra sentitzea pauso bakotzean [Kontuz ibili! Hamen dator #AneFer ], izan ere, takoiek altura emoten dotzue, normalean ez dekozun prespektiba emoten dotzue, gorago zauz [Tom Cruisek edo Nicolas Sarkozy-k be erabiltzen dabiez, kasu huntan alzak deitzen diz, baina erabilpena bardina da] eta intimidazio herramienta be badira, mutil asko intimidatuta sentitzen diz buru bet ateratzen dotzan emakume beten aurrean. Eta hori egia da.

Maite dotaz takoiak. Gustetan dozta beren kajan ikustea, gustetan dozta jaztea, eta zelan gelditzen dizen neure oinetan. Gustetan dozta takoiegaz ibiltzea, dantza egitea, neure gorputzean eragiten dabizen mugimentua, eta txortan egitea, super hot iruditzen dozta takoiekaz txortan egitea.

Eta gustetan dozta makilatzea, eta ezpainak margotzea. Deigarriak egitea. Haragitsuak sentitzea, sensualak izatea berba bakoitzean. Eta begiak margotzea, eta begiradegaz jokatzea: orain pikantea eta orain inozentea; orain lizuna eta orain lotsati.

Eta gustetan dozta minigonak jaztea eta neure hanka luze eta amaiagabeak ikustea. Eta asko dibertitzen dozta minigonagaz nauela, neuk gure dotenari “braga barik” nauela esatea [nahiz eta gizurra izan].

Eta gustetan doztabe sekulako ipurdia egiten doztaben bakeroak eta estu-estu eruatea. Eta ipurdia mugitzea. Kontoneatzea. Eta soineko zeñituak, ajustatuak, gorputzari pegatzen dizen horietakoak, bigarren azal bet modun, kurba guztiak markatzen dabizenak eta gustetan doztabe eiten doztaben gorputza. 

Eta gustetan dozta eskoteak eruatea. Eta eskoteak eruaten dotazenean bularrak goi-goian eta juntu-juntu ipintzen dauzen bularretakoak jaztea gustetan dozta. Nori ez dako gustetan ispiluan begiratu, eta guapa ikustea eta guapa sentitzea? [porque yo lo valgo, zioen kosmetika marka beten leloak].

Txarto sentitu bihar dot horregattik? Ezin dot askatasun osoz  gure doten modun jantzi epaitua izan barik? Eta ezin dot jarrera sexya izan? Ezin dot sexy egon? Eta ezin dot plazerra sentitu hainbat praktika sexualegaz? Ezin dozta gustatu txupar, lamer y tragar pollas? Beste emakumeak traizionatzen dotaz horregattik? Borondatez eta astasunez guarra, zorra, fresca, buscona, facilona, puta….izatea, zergattik da gatxa edo zegattik dau txarto?

Zegatik emakumeak diz las zorras? Ez dau mutil zorrorik? Vulpesen garaitik, 80. hamarkadatik 30 urte pasa diz eta bardin gauz? Orain nok esaten dozku ezin gazela zorra batzuk izan? Gizonek? Emakumeek? Biek?

Takoiak erabiltzen, makillatzen, uleari garrantzi pilo emoten dotzan eta markatzen jazten den emakume hetero haragijale, haragizale eta haragigose-a nai. Eta zer? Horregatik enai feminista? Objeto sexual soil bet nai horregatik?

Portzierto, ezkontzarako soineko gorria erosteko adorerik ez neban izan, bainan inauteritan Catwoman-en jantzia eruateko erronka bota notzan neure buruari. Eta jantzi neban. Aitortzen dot aurpegia tapata eruateak lagundu zoztala, eta egia da be bai, gorputz osoa tapatuta eruanda be [ahoa eta begiak bakarrik ikusten zoztaben. Ez neban haragi zatitxu bet be bistan erauan] trajea oso sexya zela.

2- Txioa:

Takoi erabiltzaile modun, eta emakume modun hau irakurri (eta txioaren komentarioak) eta ofendititis drama queen moment sentitu nuen. Eta pentsatu neban, eta zergatik ez? Eta zergatik epaitu bihar dira eguraldiko emakumeen jazkerak? Nonok kritikatzen al dauz Andoni Aizpururen zapatak? Nautikoak, mokasinak edo zapata ortopedikoak eruaten dauzen? Emakume bet ikusten dogu bere biharra eiten eta zergatik aipatu bihar dogu bere jazkera? Emakume hori zegatik dago hor? Ez deko ikasketarik? Txarto azaltzen dau iragarpena? Takoiak dekozen edo ez da kontua? “Mona” delako dago hor? “Mona” denez epaitzeko eskubidea dekogu?

Telebision Españolan, dau programa bet , Aqui la tierra, eta berton eguraldia emoten dauen neskak zapata planoak eruaten dauz, [ikusi izan dotzat neuk zapatillak superpolittak!] Eta zer? Ana Urrutia edo June Ansoleaga baina profesional hobeagoa da ez dekozelako takoiak erabiltzen? Feministagoa da? 

Emakume bet profesional ona izateko, makillatu barik, takoi barik, goitik behera tapata arropa zabalegaz  eta hasarre agertu bihar da? Hori guztia egiten badu legimitatea galtzen du? [las rubias siguen siendo tontas 2020.urtean?]

“Emakumeok depilatuak, makillatuak, argal, sexy jantzita, takoietan eta irribarretsu agertu behar dugulako.” BEHAR ez, ASKE izan bihar gaz gure dogun modun agertzeko.

Puritarismo eta moralina sexuala ez dot ulertuten. Ez dot konpartitzen. Hemen guztiok gaz gizaki sexualak, irrika sexualak dekoguz guztiak. Neuk be egiten dotaz komentario sexualak mutilei buruz, eta neuri be gustetan dozta telebistan mutil buenorroak ikustea. Lastima, gitxi ikusten doguzela. Hor arrazoia emoten dotzuet: emakume eder asko eta mutil eder gitxi dauz pantaillaren bestealdean, bainan errua ez da emakume ederrena.

Extremora eruango dot esan gure dotena, adibide bategaz. Pedroche eta Chicote kanpainak emoten. Pedrocheri buruz guztiok ein dogu berba. Chicoteri buruz inork bez. HARAGIA bada kate hurren kanpaien ardatza, Chicoteren ordez, adibidez, Aitor Ociok, azaldu biharko zeban toallatxu soil bategaz, eta holan urtero, kanpaien aurretik lagunegaz komentatu ahalko neban ea zelako toalla modeloa eruango dauen Aitorrek: dutxa neurrikoa? Lababo neurrikoa? ala bide-koa? Zuria izango ote da? Imaginetan arroxa dela super kukia??

Erantzuidazu, mundu honetakoan naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

LIGOTEOA COVID GARAIETAN

Kaixo irakurle!!! Zelan? #Aneferren asteko pedradak irakurtzeko prest?

Gaurkoan Carrie Bradshaw-en paperean sartunde [Sexo en Nueva York serieko protagonista, eta oker ez banau, The New York Times-en zutabe bet zabien non NY-eko ligoteoa eta harreman sentimentalen inguruan idatzen zabien] egunotan buruan dekoten galdera botakotzuet : zelan izango diz Covid garaietan, zitak, ligoteoa eta harreman sexualak?

Izan be, terrazak zabaldute eta probintziatik mugitzeko aukera izango genuela jakin nebanetik pentsatu neban: hasi ahal gaz zitak izaten…bainan zelakoak izango dira orain zitak?

Demagun bikoterik ez dekozule. Zelan ligatu? Kontutan hartunde herrietako festak, parrandak, txosnak, kontzertuak… stand- byn dauzela, terrazak ote dira ligoteorako espazio barriak? Alboko mahaikoie bota biharko dotzagu begiradak, keñuak? Zelan gerturatu? Mahaia ezin dozu mugitu …eta zelan abiatu elkarrizketa? Ezin dotzazu eta ezta auki bet eskatu…. Zerbitzariari papertxu bet emon eta alboko mahaiko kamiseta gorridun mutikoari pasetako esan, enplan instian modun?? Zerbitzariak izango diz Covid garaiko Celestinoak? [beno si kiera hondartza osteko txiringito birratxuak momentuz emoten dau posible izango dizela, beraz, hondartzara ligoteo arropa emoten pentsetan hasi biharko gaz …]

Imaginatuko dogu, aurretik ligatu dozule [online adibidez] eta lehen zita lortu dozula. Gelditzen zazte eta musu bi emon bez, metro bira agurtu bihar zazte [oso hotza dena] Si kiera, lehen zitan aurpegi osoa ikusteko aukera izan ahalko dozue, bainan gustora egon bazazte, despedida musutxu barik… 

Divinity-ko telenobela turkoen modun izango ziren zitak eta harremanak: berba pilo, begiradagaz alkar jan, eskutik helduta joatea intimitate keñu handiena modun, whatxapak [garai beteko eskutitzak] , deiak, imaginaziogaz jolastu… apurtxu bet be bai, relaciones a distiancia modun. [Ez dakit ikusi dozuezen telenobela turkoak, bainan latinoamerrikarregaz konparata, oso-oso kastoak diz, ez dauz protagonisten artean eszena hot-ik, 200 kapitulotan apenas musu bi dauz…]

Imagina, erlaziñoa aurrera doiala eta zita gehiau izan dozuezela. Zelako harreman kastoa ezta? Garai beteko nobiazgoak modun: laztan barik, musu barik, eskua sartu barik eta kon toke de keda!!! [ke corra el aire!!!]

Metro biko distantzia apurtzea, harremanaren sendotzearen proba litzateke [enplan domekan zinera joatea modun, edo bestearen etxean haginetako zepilloa eta muda bet ixtea modun]ukitzeko aukera izan ahalko dozuez baina eskularruegaz eta maskarillagaz, beraz, agur aurpegi osoa ikusteari [beno, bere alde ona be izan ahal deko, paluegotxu bet gelditu bajatzu ez dotzu ikusiko] eta latex-a izango da zeure azalean sentituko dozun bakarra [eta momentuz zorigatxez, ondiño ez da kondoiaren latexa izango!!! Nonogaz oheratzeko COVID-aren froga egitea izango ote da etorkizuna? ]

Alkarri gerturatzeko eta laztantzeko muga, maskarilla motaren araberako izango da? Maskarilla kirurgikoak badiz, etxean alkarregaz egoteko aukera emongotzue, bainan kontuz kontaktuagaz! [gehienez tokar un poko de carne, izan be ezin badotaz neure lobatxuak musukatu, zelan egingo dot ezezagun bategaz???], FFP1 edo FFP2 badiz, besarkada bet? Eta filtro de partikulas daukien maskarillagaz, musu bariko magreotxu baterako aukera emon ahal dabez?

Eta zer pasetan da bikotea badekozu, bainan hil bi ikusi barik bazazte? Imaginatu pobrintzia bardinekoak zaztela eta ahal zaztela ikusi.

Zeure bikoteagaz egoteko prestatzen hasten zaz: spray hidroalkolikoa da kolonia barria, total, maskarillagaz usaintzeko aukera gitxi dekozu [ gustetan doztanagaz neuri bestearen gorputza oliskeatzea!!!!], begiak margotu bai, bainan zertarako margotu ezpainak???, eta poltsan, kondoiak, eta repuestoko maskarilla eta eskularruak [oso sexy dena!!!]…

Izan be, zeure bikotea da, bainan jakizu zenbat pertsonegaz kontaktuan egon den hil bi hauetan? Biharrera juan da? Zenbat bider juan da superrera? Maskarillagaz juan da? Metroan ibili da? Autobusean? Gogoratzen zazte, sexu heziketako klasetan zelan expliketan zozkuen kondoiaren garrantzia, PUNTITAren adibideagaz? Zeure bikoteagaz PUNTITA bakarrik sartuta be gaixotasun sexulen bet, ETS, harrapatzeko aukera zenuela? Izan be ez dakizu PUNTITA zenbateri sartu dotzan, eta haieri zenbatek sartu dotzaben… Pues metro biko segurtasun distantzia mantendu den edo ez da gaur egungo PUNTITA barria.

Laburbilduz, txortan egitearena segurtasun osoagaz oso gatx ikusten dotela… beraz, liguetan badozu be, edota bikotea barriro ikusteko aukera badekozu be, edo piszinara botetan zaz  a lo loko y k pase lo k tenga que pasar edo eskulanetan jarraitu biharko dozu….

Lehen ezkontu bitarte ezin zen folla, pues orain bakuna izan bitarte, ezingo dozu folla…

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

TWITTER: @ninaizane

MAIL: askogarafernandez@gmail.com