Kuku Conkiszaleok!
Zelako programa aste huntakoa!!! Esaten dabie penak ez dizela bakarrik etortzen eta, oraingoan be triste nau (gauz), geure txapeldunak agur esan dabielako!
Gorriek lehen baja izan dabie, baine talde sendoa ikusten da. Isma da UnKatxondo! Gustora botako naben parrandatxu bet beragaz!!!
PROBA
Duda barik, Secoren taldea ibili da ondoen. Halan ta be, superAiskanderri kosteu zitzaion igotzea!!! Aiii Aiskander… gero ta konbetzituago nau ez zariela puntako faborito bet.
Ta Dennis? Palmerak di-dau igotzen dittu ta soka bet ezin igo? Kokoa hartzea konplikatue zen bai, baine asko harritu dozkun Dennisen porrota! Esan bihar dekot Julianek be azkarregi deskalifikatu zabiela, hankak igotzearena konturatu barik egin zabiela uste dot [ Manuren aurpegie brutala izan zan!!! ] Eta David gorrie? Nundik atera da gizon hau? Flipetan dot beragaz!
Eii! Eta Alex eta masajeak? “Carol … gure badozu emon neuri masaje bet”… Aiii!!! Alexek ez dau denbora alferrik galtzen, txo! jejejeje [Alex be zelako naturala ta majo den!! Honi be mutil ona ikusten dako! kapitan modun ondo ikuten dot!]
Secok janarien kontuegaz arrazoi apur bet dekola uste dot. Egia da programak nonok irabazi aurretik dekola erabakita emongo dabien sarie, baine…Secori inoiz ez jako toketan banketerik?
DUELOA
Aspaldin ikusi dogun duelo onenetarikoa izan da. Iazko Artzairen (Aitor) dueloa etorri zitzaigun burure! Bai Olgak eta bai Enarak guztie emon dabe! Aupa neskak, holan jokaten da!!!
Laguntzaileak be fin! Bai Alex eta bai bikotea [ummm orain arte ez dogu larregi ikusi baine Unaik be Conkistatzaile itxure deko…] Hori da animoak emotea! Azken duelotan be hori faltan bota dogu… [Eta aipatu gure dot ekipo gorriak duelo guztie euskaraz egin zabiela naturaltasun osoz gainera! Txapo!!! Aupa geure gazteria!]
Pena emoten dozta Enararen kaleratzeak, baina pozik be banau primeran egin dabielako: bukaeraraino borrokatu, ez dau inogaz istilurik eduki, disfrutatu egin dau, ez da kexatu… [Enara, ez dotzut en persona ezagutzen, baine GTGen ikusi dogunagatik, eta El Conkisen ikusi dogunagatik, kriston neska puzka zarela uste dot! Sinpatika, naturala, sana, guapa, jatorra, alaia, borrokalarie,…]
Eta hurrengo kapituloan…txerriaren proba!!! MeEnkanta!!! Eta hoberena: Manu EnPlantxa lurrera jausten den unea! Ezin dogu galdu! jejejejeje
DEBATEA
Aupa Enara! Zelako maja, sana, naturala, sinpatika eta GUAPA! [ bai guapa mayuskulas kanpotik eta barrutik izugarri GUAPA delako! ] harro gaude!
Oso ondo egin dau berba Enarak: inoren ingurun txarto berba egin barik, bere ekipoa defendaten. Ikusten zitzaion abenturan jarraitzeko gogoa zeukala! Zintzera ere izan zen eta arrazaoia deko: 3 ekipotatik urdinak ikusten dire txartoen: mobidak beraien arten, Manu beraiegaz dau eta objetiboak izanda, untxe momentun, taldekide gitxien dituztenak diz [urdinek dira iazko VIPen ekipoa modukoak…ez dau esan nahi ekipo barruen fuerterik ez dauela, baine talde modun ez dabie hain ondo funtzionatzen]
Ekipo gorrie asko kejaten dela. Erku asko kejaten dela. Eta Seco ez da kejatzen? Barkatu baine…hau El Conkis da eta El Conkisen beti kejatu dire kapitainak eta konkursanteak. Beti. Patxi Salinagaz ahaztu garie? eta Juanito eta Kortaz? …El Conkis = Kejak [eta Isamak esaten dauen modun, hau reality prograba bet da. Kejak morbue emoten dabie eta neuri behintzat (eta Amaiari be bai) MeEncanta kabreo horiek eta Julianegaz tira-bira horiek]
Politta izan zen GTG eta Conkis ohiak platoan ikustea: Txurru, Artzai eta noski Leku [uffff Leku…zelako planta ederra dekozun, zelako edukaziyoz egiten dozun berba eta zelako gauza zentzudunak esaten dituzun!!!]
Neu Gorrotxaz disfrutatzeko beti prest! baine atzo sentsazioa izan genuen Enarari protagonismo apur bet kendu zotzola!
Gorrotxa! Zelako jatorra zarien! Artista! Zeure ama be sinpatika eta naturala! UnaCrack!!!
Ez neban inoiz esango baine atzo…Isagaz oso ados egon nintzen [ Isa…azkenen ondo eramango gaz? NO ME LO PUEDO KREER ]: ados Olga apurke maitatzen hasi garielagaz, ados aste huntako Dueloa aurtengo duelorik onena izan delagaz eta ados aurten ondiokan konkursante batzuk ez dakigule nortzun diren [Barkatu, baine…nor da Esti????]
Amaitzeko, zelako politta izan zen Su Ta GARen bideoa! Aupa Suta! Zorte handie dekozue Gorrotxa moduko fan bat izateagattik! Aupa gudari! [ Aner emozionatu zen ta geu be bai…negaz ez neban egin baine….kasi!!!]
Hurrengo programak…PROMETE!
Zerbait komentau gure baduzu:
askogaragernandez@gmail.com
Twitter: @ninaizane
Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!