MALOTEAK

Kaixo irakurle!

Zelan?

Gaurkoan barriro gonbidata zauz lerro hauek irakurtzera!

Aurrekoan kaletik nindoala papertxu hau aurkitu neban lurrean [zer gure dozue esatea, rosita super kukia zen eta hartu egin bihar neban!!! eta zeln ez,  irakurri !!!]

Aurreneko begiradan, irri txikitxua urten zozten, izan be, ikusten zen klasean lagun biren arteko elkarrizketa zela, duela urte pilo-pilo-piloooooo Amaiak eta neuk egiten genuen modun! nostalgia hori etorri zozten burure, geure arteko kontutxuak, lehen maitasunak…Badakizue, garai betekoa romantizatzeko joera hori… [mugikorrak klasean debekatute izango dabez, eta notatxuen komunikazio sistema tradizionalagaz jarraitzen dabez, ez da modaz pasa!!!! ]

Bainan gero edukiari erreparatuz….ufffff… konturatu nintzen maloteak eta toxikoak ez dizela be modaz pasa. Malote izatea plus bet da, eta inoxentea aldiz, puntu negatiboa… [eta bai, Habla H barik idatzi dau, bai…]

Eta malotearena ez dau bakarrik mutiletan zentratute, neska maloteak eta toxikoak be badaz…Bestela galdetu Auronplayri…Gemitaren kontuagaz zenbat bider pentsatu dot: “Raul, majo, espabila apurtxu bet! Argi zeuan The Grefg-ri ein zotzana, zeuri be eingo zotzule, eta gainera bi bider, txo!!!! espabila!!!”

Eta neure loba Malen etorten dozta burure, eta zelan 13 urtegaz galdetu zozten neugaz surfean aritzen den 16 urteko mutikoaz, Instiko guapoena dela azpimarratuz…zelan izeko moloiak mihia bridatu [Elhuyarren begiratu dot] zabien bainan gero Amaiagaz komenta neban traumatizata eta eskandalizata:” Amaia!!! Neure umetxua!!! 16 urteko beten fijetan! k los tios de 16 saben mutxooooo!!!!! Larregi!!! 13 urte bakarrik dekoz!!! 13!!!!” eta zelan Amaiak erantzun zozten adin horregaz be, neu, neba Ionen X lagunarengattik zoratute neuala! 5 urte nagusiagoa...Eta zelakoa zen X hori… ez zen Ionen lagun-mina, el enkantador y dulce...ez…X zen el puto malote!!!!!

Eta bai, ez dakit zegattik, bainan mutil eta neska maloteek plus bet eragiten dozkue. Arriskuak erakartzen dozku? Sufritzeak? Izan be batzuten hor sufrimendu zurrunbiloan zauz, konturatzen zaz ezebez onik ez dotzule ekartzen, bainan hor jarraitzen dozu gira eta buelta zurrinbiloan [eta neuri hori duela relatibamente gitxi arte pasa dozta…].

Zer uste dozue? Zein iritzi dekozue? Zuoi be pasa jatzue?

Erantzuidazu! mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna