Alaine Agirre Garmendia bermiotarraren ‘X hil da’ (Elkar) liburua irakurri barri dot. Arrasti batean irakurri daitekeen liburue da [84 orrialde ditu eta kapituloak be oso laburrek diz], baine egie da liburu ‘gogorra’ dela emozionalki eta baliteke DeUnTiron ezin irakurtzea.
Kristoren mania dekot istorioetako protagonistekin identifikatzeko, batzutan larregi! Ez pentsa zoratute nauela eta ez dakidala fikzioa bereiztuten, baine batzutan gehiegi sartuten naz papelien!
Nueretzat pelikula, liburu, serie edo kantu batek, istorioarekiko (edo protagonista(e)kiko) identifikaziñoa lortu behar dau, hau da, publikoak paperien sartu bihar dau.[Badau norbait El Renacidoko Hugh Glass (Leonardo DiCaprio) modun sentitu danik? Hala bada, zorixonak! Neuk baine harrikada eta imaginaziño gehiago dekozu!!!! HAU MERITUE!!!]
X hil da-ren lehenego kapituluek ‘bizi’ egin ditut! Uffff! Txarto pasau dot! Angustiata!!! Sentiu in dot neure barru-barruen idazleren berba bakotza!
Konturatu naz pentsetan nabena baino gehiago inporta doztala azken aldian alboan doten ‘hori’, eta hilko balitz, txarto pasauko nabela, oso txarto!!! [Geure artien, holan konfidantzan: bikotekideek ez dauztie larregi aguantaten! Azkar nazkatuten naiz … txistiek esaten dauen modun: por 50 gramos de txorixo no merece la pena aguantar el cerdo entero!!! Jijijiji Baine 7 hile diz mutil honegaz urteten (bastante neu izateko), eta ez nau enkoñaute, baine gustora egoten naz beragaz].
TRISTAN IZAN NINTZEN
Uste dut Leyendas de Pasionegaz hasi nintzela protagonistegaz identifiketan. Oraindik gogoan dut pelikula hau lehenengo bider ikusi nuenean. Neguko domeka arrasti bat zen, Nekaneren etxean. 9-10 bat urte izango genituen. Nekaneren ahizpa zaharrenari, Brad Pitt izugarri gustetan zitzaion eta pelikularen VHSa zeukan.
Sofa txiki batean lau lagunak txutxe poltsa handi banagaz adi-adi Tristani gertatzen zitzaion orori [Ene! txikiak eta argaltxuek ginen bai, ze sofa hura plaza bikoa zen!! Jejejeje. Gainera, Brad Pitt gustatuteko adinik bez ez genuen, akordatzen naz pelikularen hasieran komentatu genuela, ez zela hainbesterako Brad Pitt hori, ule luze horiegaz, buahggg!!]
Zenbat negar egin genuen laurok! Laurok izan ginen Tristan pelikula guztian zehar. Laurok bizi izan genituen lehen pertsonan Tristanen penuria guztiek! [noski, pelikula amaitute, laurok maitemindu ginen Brad Pittegaz…jajajajaja]
Leyendas de Pasionetik miloika istorio ‘bizi’ izan ditut [ziur naz hitz hauek irakurtzen ari zaretenok ere, behin baino gehiagotan sentitu zaretela protagonisten modun. Guztiok izan gara noizbait Indiana Jones, Brenda (edo Brandon) Walsh (edo ErasMasDe Dylan eta Kelly? ?), James Bond, Bridget Jones, Tom Sawyer (edo Huckleberry Finn) edo Carrie Bradshaw] eta nahiz eta friki bat emon, momentu bikainak bizi izan ditut fikzioagaz! Eta batik bat liburuegaz!
Imaginaziño apur bategaz liburuek sentitzeko, amesteko eta ‘bizitzeko’ aukera handia ematen dute. Gogoan dut adibidez, Angeles Ibirikaren ‘Entre sueños’ liburua.
MAITASUNA AMETS ARTEAN
Nobela romantikoak gustokoak badituzu, duda barik irakurri biharreko liburue! Istorio benetan polita, hunkigarria. Nafarroan, Erronkariko Ibaxan (Valle del Ronkal) kokatua. Protagonistak Beatriz (pija urbanita madrildarra) eta Jon (albaitari zakar naparra) dira. [idazleak egiten duen paisaiaren deskripzioa itzela da. Zoragarria. Emoten dau hor zauziela. Barrikakue naz, neuretako itsasue baine gauze politagorik ez dau, baine liburu hau irakurtzen, Erronkariko paisaiegaz maitemindu nintzen!]
Beatrizek liluratu egin ninduen. Beatriz izan nintzen orrialde bakoitzean: ihes egiten, baserri-girora ohitzen, Jonekin mendian gora kotxean juten [bereziki gogorra in zoztan lehen bidaia hura], sukaldaldaritza ikasten, arbasoegaz adiskidetzen, barkatzen eta Beatriz maitemindu zen lez, maitemindu nintzen neu be Jonegaz. Jon….ayyy ….Jon!!! Haseran akatu ingo neban!!! Buru-karratu harroputza! Baine ondoren, Jon baino gizon hoberik ez zegoen mundu honetan! [ez dut spoiler gehiago egin gure, beraz… UNDOSTRESen esaten zuten lez, HastaAqui PuedoLeer]
DESODORANTE-MIKROA ETA ERRATZ-GITARRA
Kantuegaz ere gertatzen jata! Zenbat kanturen letrak egin ditut neure!
Nork ez dau hartu objetu bat eta mikrofonoa dela irudikatu? [neure faboritue desodorante potea da! Arine, tamaina egokia deuko, eta tope emozionatute bazabiltz potea lurrera jauziz gero, kalterik ez dau eragiten!! Ouu yeah !!!] Eta erratz-gitarra? Mile bider izan naz erratz-gitarraren Jimi Hendrix!!! [noski, erratz-gitarrak buru eta ulearen mugimendu bortitzak eskatuten dauz! Gomendio bet: kontuz zerbikalegaz!!!]
Hertzainaken Aitormena eta el primer desamor [zein ederra eta sakona den letra!!! Menkanta!!!], Amaralen Dias De Verano eta norbaiten (lagun baten) heriotza […sin besos de despedida y sin palabras bonitas … un cielo de nubes negras cubría el ultimo adiossss….Ufff!!! uleak punten!!!!], Maluren Aprendiz eta traiziño bat [MeAs enseñado tuuuuuu, TuAs sido mi maestRo para haSer sufrirrrr, sialguna veS fui mala, LoAprendi de tiiiii … Un Temazo!!!!], Beyonceren Single Ladies eta lagunegaz momentazo txorrak, eta azkenik, zenbat bider kanteu dot APlenoPulmon Berri Txarraken Iparra galdu hegora joan maitemindute egon nazenean!
Eta zeuri? Gertatu jatzu? Protagonista sentitu zara? Identifikatute? Noiz? Nola? Nogaz?
Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!
askogarafernadez@gmail.com Twitter: @ninaizane