OPARIA

Kuku! Zelan? Aspaldi bertotik pasa barik!

Ez espero larregi sarrera huntaz, beste barik fardatzera nator!!!! 😉

Domekan, batiko modun, gurasoenera juan gosaltzen eta atetik sartu orduko Nora, loba txikitxuena diar beten super emozionata: ” Izekooooooooo!!!!!! Izekooooooo!!!!! etorri arin!!!! Oparia dekogu zeurendako!!!!”

[Oparia??????] “Erdu- erdu!!!! Zabaldu, izeko zabaldu!!!!!” inor bez agurtzeko asti barik eta ondiokan ezebez ulertu barik, umearen emoziño hori, emoten zabiela Olentzero bera ikusi zabiela aurrez-aurre….Peruk emoten dozta paketetxua.

Zabaltzen hasi eta “ Zeu zaz izeko!!!, Zeu zaz!!!!!”

Eta bai, azalean neure irudia marrazkiten daukien kuadernoa zen!!!!

” Peruk ikusi zabien dendan!!!! ”  Eta hor nau koadernoari begire ezin sinistute! Mundu huntan AneFer koaderno bet badau, hori zen!!!! : rosita, brilli-billigaz, bihotzak, amets handiak eta cool berba!!!! Eta gero neskatoa! Begiak, ulea [beno, ulea pelikuritik urten barrikoa…] eta hoberena!!!! Surflaria da!!!!!

” Eta pegatak dekoz!!!!!! “ [Pegatak???? P E G A T A K ] eta bai! Neure buruaren pegata bet bedot!!!!! Hori ezin da gainditu!!!! Ezin da moloiagoa izan!!!!! :“Txo, pegata bet dekot neure irudiagaz!!!”

Ta non pegetan dozu holango pegata moloi eta exklusiboa???? Non?????? Kotxean? Surfeko taulan? Surfeko taulan, duda barik!!!! Bainan papera da, uragaz ez dau larregi aguantako…Shaper betegaz ein biharko dot berba gainetik taulari azkan argizaria emotea zenbat kostako dazten...Bainan imaginetan dozue????? 

Pues hori….munduko kuadernorik moloiena, exklusiboena eta personalizatua dekodala! Deseatzen nau bulegora juan eta eruateko!

Bihotza pozez beteta itzuli nintzen etxera. Zelan koaderno sinple betek hurrenbesteko emoziñoa sortu ahal dauen: umeak super pozik, helduak be flipetan eta neu super harro beraietaz eta neure super kuaderno moloiaz!!!!!

Erantzuidazu! mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna