SUPERESTAR

Kaixo!!!!

Zelan?

[Badekot beste blogleko beste sarreratxu bet hasite gai serio beten ingurun, bainan agian beranduagorako itxiko dot eta txorratxu betegaz nator oraingo huntan, udako jolas txorratxu betegaz! Aurreiritziak itxi albo betera, pasa eta animatu parte hartzera 🙂 !!!! ]

Badakizue naiela Los Javisen biharren super fan, eta prestatzen ari diz telesail barri bet Netflixendako, Superestar izenekoa, Tamara [laMala] -Ambar-Yurena eta beren lagun taldeaz. Tamara fan modun, hurrengo jolas-testa egitea proposatzen dotzut: Zenbat dakizu Tamarismoaz? 

Prest?

1- Nongoa da Tamara-Ambar-Yurena?

A) Barakaldo

B) Santurtzi

C) Portugalete

D) Sestao

2-  Zeregaz egiten zabizen Pako Porrasek beren iragarpenak?

A) Tarot kartegaz

B) Uleari begire- orrazkera

C) Barazkiegaz

D) Mokoz betetako pañueloagaz

3- Zein zen Margarita Seisdedosen “arma”?

A) Laka potea

B) Seigarren hatza

C) Listua/g(j)apoak

D) Poltsoa

4- Arlequin lagunagaz, nork urteten zeban?

A) Gizon ikustezina

B) Otso Gizona

C) Pailasoa

D) Gorka Urbizu

5- “ No cambie” temazo arrakastatsuaz, zein esaldi ez da zuzena?

A) Urre diskoa eskuratu eban

B) Loli Alvarez-ek abestu zabien arinau

C) Gramy latinoa irabazi eban

D) 10 astez egon zen salduena modun

6- Toni Genilek nori prestatu zotzan makarroiak?

A) Bill Clinton

B) Steven Spielberg

C) Michael Jackson

D) Javier Clemente

7- Zein zen Tamara LaBuenaren abesti ezagunena?

A) Asereje

B) Si nos dejan

C) Sarandonga

D) Abrázame

8- Filmin-en Tamara/Ambar/Yurena protagonista den pelirik topa ahal dozu?

A) Bai

B) Ez

9- Leonardo Dantes-en hauetako zein esaldi ez da egia.?

A) Peli Pornoen soinu bandak ein dauz

B) Rafaella Carra-ndako abestiak konposatu zabizen

C) Espaina mailan,  gay letra inplizitoa zabien lehen abestia konposatu eban

D) Los del Rioren Macarena berak konposatu eban.

EZ EGIN TRANPA, EH!!!! EZAGUTZEN GAZELA !!!!! 

EMAITZAK:

1- B; 2- C; 3-D; 4-A; 5-C; 6-C; 7-B; 8-A; 9-D

9-7 ASMATUTE

Agian lotsa edo inkomodidatea sortukotzu, bainan, ongi etorri Tamarismoaren fan-clubera. Bereziak gaz eta berezia gustetan dozku [berezik dena merezi]. Ezin dozu Superestar galdu, [noski, jakingo dozunez Tamararen lehen diskoaren izena da] gozatuko dozu pilo eta gainera Los Javisen bermea deko. Guilty Pleasure laztana!

6-4 ASMATUTE

No cambie, no cambie, no cambie…abestia izan dozu buruen sarrera irakurtzean bainan urte pilo pasa diz garai hurtaz eta apurtxu bet ahaztunde dekozu Tamara mundua! Adi Superestar serieari! Fantasia zer den gogoraratuko dozu!!!

3-0 ASMATUTE

Txo! Zertan zabiz???? Zelan da posible??? Ipini pilak, hasi sarean nabigatzen eta murgildu Tamarismoaren kulturan!!!! Holan Superestar hasten denean iada oinarri kultural sendoa izangozu!!!

[Netflix, Javis….Promo pilo ein dotzue…gure badozue, dirue ez, bainan urdai 5 jotas goxo bet jasotzeko prest nau, eh!!!!  Call me baby!!!! ] 

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!!!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna