Kaixo lagunak? Zelan? Zelan daroazue konfinamendua?
Sarrera hunek arrozoi bi dekoz: txiolari betek proposatu zozten konfinamenduaren ingurun zerbait idaztea, [domekan hasi nintzen zerbait idazten, baina apurtxu ploff neuan eta sarrera tristea urte zozten] eta bestetik, gaur inkesta bota dot eta emoten dauenez, ez dozue gure #AneFer en horas bajas irakurri gure, beraz sarrerari bueltatxu bet emon dotzat.
[astelehena da, arrastiko 20:30ak diz eta duela gitxi berbalaguna izan dot skype bidez. Orraztute, makillata, ondo jantzita eta takoiegaz nau, berak aurpegia bakarrik ikusten dozta, bainan neuk energia bihar neban, eta de punta en blanco nau. Gaur hasta lentillak jantzi dotaz]
Egun hauetan normalean eroso egoten nai etxean, bainan tarteka bai apaintzen naiela. Egia da presumida naiela eta indarrak hartzeko guapa ipintzen nai. Morala igotzen dozta.
Bakarrik bizi nai, eta ordu asko igarotzen ari nai neugaz bakarrik. Eta gogorra egiten ari dozta [egixa da tartean behin gurasoen etxera eskapa naiela eta Amaia be bisitan etorri doztala, gehien bet Konkis ikusteko]. Beraz, larregi neure pentsamenduetan ez murgiltzeko, gauzak ein dotaz. Gauza pilo. Neure konfinamenduak 3 denbora-pasa nagusi izaten ari da:
1- EGUNEAN JARRI
Haserako egunetan, etxeari sekulako errepasoa emon notzan: etxe guztian aspiradora eta fregona ondo pasa, hautsak ondo kendu [momentu hori non planteatzen zazen zertarako dekozuzen figurita eta katxibatxe guzti horiek, hautsa hartzeko bakarrik balio badabez eta!!] lehioak garbitu, zapateroa txukundu, arropa ere, CD eta liburuak ordenatu…. eta gehien bet sukaldeak bihar zabizen garbiketa sakona. Azulejoetatik hasita eta armaruietan amaitute [ asko eiten da berba armairuan dekozuzen eta jazten ez dozuzen arropen inguruan, bainan zer pasetan da sukaldeko fondo de armariogaz ???? : 2015ean kadukatu ziren infusioak, superrean oparitu zotzuen sardinilla lata erdoitua, eta biharreko gabonetako otarrean zetozen (eta inoiz jango ez dozuzen) melokoton en almibar poteak (6 !!! 6 melokotoi pote urte ziren!!! Ugaldu ote dira hor barruan?) ]
Pendiente nebazen serie eta pelikulak ikusi, eta eguraldi onak lagunduta be, biharra amaittu eta terrazara igotzen nintzen aspaldi itxita nebazen liburuegaz amets egitera.
Eta neure gorputzagaz egunean jarri eta masturbatu. Eta plazerra emon. Eta barriro masturbatu.
Pendiente nebazen kontu asko egunean ipini dotaz. Beraz, pozik.
2- YOUTUBE
Youtube bihurtu da neure konpainia hoberenetakoa [Grasias por ver este video y ya sabes, si te gusta dale dedito hasia arriba ( aitortukotzuet askotan métete el dedito….pentseu dotela…)].
Sukaldeko errezetak [zelako erraz eiten dabizen beraiek eta zelako emaitza fake totala urten doztan batzuten. Kafezko tarta hotz bet ein neban, oso osorik basuran amaitu zabiena….], ariketa fisikoak eta estiramientoak egiteko bideoak [inzentibo modun, tio buenorro bet gidatute… izerditan,… ummmmmmm…. Gauean kiki izerditu bet entrenatzaileagaz…badakizue, imaginaziñoan ez dau usainrik ], eta gehien bet, youtube erabili dot musika entzun eta makillaje eta orrazkera tutorialak ikusteko eta ikasteko.
Egin dot manikura superkukia, begiko marra urtena egiten ikasi dot super ondo, ezpainak karnoso eta bolumenagaz zelan pinta ikasi dot, zelan emon kolorete panpin bet emon barik, zelan emon rimela, ….vamos, divina de la muerte ipini naizela egunotan.
Eta noski, holango guapa ipinita, bakero eztuak, top bet, eta takoiak jantzi eta parrandatxua ein dot etxean. Taberna bihurtu dot egongela. Kaskoak , youtuben musika eta destorni eta piti pilo. Txo! Ta sekulako parranda bota dot imaginaziño apurtxu bategaz!!!!
Eta bere abantailak dekoz: dantzatu dot ero beten modun, lotsa barik, inork zer pentsatuko dauen preokupa barik, soilik neure gustoko musika pintxeu dot [trap eta reggetoia aguanta barik], DJ #AneFer on fire ! [zelan denbora apurtxu bet soberan badekoten, beste sarrera beten ipiniko dotaz, abesti zerrenda] eta mutil buenorro pilogaz tonteau dot [imaginaziñoan noski, ez dauz babosoak]
Azkanean, gaueko 22tan hasi eta ixa goizeko ordu biak bitarte, sekulako mandagagaz, eta dantza pilo einda, ohera gaueko ligeagaz! [satisfyer momentua]
3-HARREMANAK
Online harremanak. Aspaldiko lagunen KUKUak, eta modu berean be aspaldiko lagunen KUKU ezak, edo kuku azkarrak [egixa esan mila buelta emon dotzat izan be jende bet zein momentuten galdu doten enai konturatu]. Amaiaz bideo dei luzeak, lobiegaz online jolasak, amatxugaz mezu pilo eta argazki pilo, bideo pilo….
Eta beste bideo horiek. Aurpegian irrifar goxoa margotzen dabizen bideoak. Eta bideo beroak. Eta izaera espezial eta berezia galdu dabizen bideoak.
Harreman barriak be. Publikoan zein pribatuan lehen harremanak, eta jende barria ezagutzeak sortzen dauen txispita hori eta pentsamenduak: Idatzikotzat? Idatziko dozta? Idazten badotzat pentsatu dau pesada bet nahiela? Zelatan idatzi dozta? Interesa izango dau neugan? Ez dozta galdetuko zer gure dauen esan beren emotiak? Bikotea daukien galdekotzat? Oso galdera zuzena da?
Gaur ez dot online ikusi. Like emon dozta! Eratzun ein dozta!!! Jatorra emoten dau. Guapotxue da…badeko bere puntua… edo zelakoa izango da? Zelako begirada izango du? Eta ahotsa? Eskuak? [izan be zuok ez dozue neure aurpegia ikusi, bainan neuk be ez dot zuotako askoren aurpegia ikusi ]… badakizue bizirik zauzela sentiarazten doztazun nerbitxo eta zalantza horiek. [eta bai, hemen be satisfyer momentuak izan dotaz. Aitortzen dot. Mea kulpa. Oso promiskua nabil….]
Eta txiolari maitagarriak. Zuok izan zazte neure egunotako konpañia handiena. Zuotako batzuk apurtxu bet gehiau ezagutzeko gogo pilo dekodaz, egunotan, zuokaz berba eiteko gogoak izan dotaz, pantailaren bestaldeak emoten dauen segurtasun eskudo horregaz, beste barik ratotxu atsegin bet pasa, berba egin eta gauza barriak konteu eta ezagutu.
Geure #BazkalOstekoTxorradatxuk eta zuokaz boatzen dotazen barreak, eta zuon txio ederrak eta partekatu doguzen argazkiak, eta abestiak, eta faltan botatzen dizen itsasoak gara-k, eta memeak, eta topak, eta Bitartean Mugikorrean guztiak, eta egun onak, eta gabon-ak eta azkan bariku desbardin hauek…Milesker benetan be!
[Zelako txapa sartu dotzuet ezta???? Aguanta biharko dozue, amairako txiste gatxa falta da!!!]
Laburbilduz: esan daieke neurea, altzarigintza konfinamendua izaten ari dela: armairuko urtenaldiak [salidas del armario], ate bet modun makilleta nabil [pintada como una puerta] eta mahai beten kantoia bainan urtenagoa [mas salida que la esquina de una mesa!].
Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!
Mail: askogarafernandez2@gmail.com
Twiiter: @ninaizane
Onaaaaa. Barre ederrak bota dotaz. Segi gogor!