CONKIS 2019- KAP 23

Kaixo!!!!

Zelan zauzie Conkiszaleak? Finalerako prest?

Aste huntako kapituloa OSOOOOOOOOOOOO luze juan dau, baina amaierak merezi izan dau!!!

PROBA

Gusteu zozkun bikoteak zozketa bidez aukeratu izana. Duda barik bikote arraroena Maider eta Krasi. Halan ta be ondo moldatu ziren [egia da norabideagaz ez zebiela asmatu, baina orokorrean fin ibili ziren]. Jontxuk eta Ikerrek fenomeno ein zabien, eta besteak nahiko txarto.

Proban ikusi zen ondo Asierragaz batera lehiatzea ez dela erraza. Ez daki taldean lehiatzen.

NOMINAZIÑOAK

Duda barik, mutil orlegiak supertxarto portatu diz Maiderregaz, izan be berak orlegiegaz fidela izan da [proban Krasigaz adostu zabien elkar ez nomitzea] eta mutilek ez dabie beren berba bete. Krasigattik edozer espero genuen, bainan ez Ibairengattik. [Julianek ondo esan modun, Krasik ez dau Duelorik ein, Ibaik be bakarra ein dau…Ez dabie ezebez demostra eta finalean dauz…]

Luisito bolondres aurkeztu izana be ez genuen larregi ulertu….Asierren nominaziñoa aldiz, espero genuen.

DUELOA

Harritu zozkun barriro proba bardina ipintzea [egixa esan ikusle modun gurago genuen zerbait ezbardina].

Asier pisuagatik imagina genuen ez zabiela gauza larregirik eingo, kostata igoko zela lehen postera [geure irudipena izan da, alan oinak ipintzeko soka potoloagoa zen????] eta Maider espero genuen hobe ibiliko zela.

Luisitok primeran ein zabien [amaieran ataska zen, baina hasieran tximuñu beten modun ibili zen superondo!!! Zelako power!!!!], pentsetan dot aurretik probatu izanak, teknika hobetzera lagundu zotzala.

Haseran, Maider ez zozkun larregi gustetan, baina egixa da programa ona ein dauela eta atzo penutxi emon zozkun juan izana. [neuk uste dot bere garaian alkoholak jugada gatxa pasa zotzala]

Asierren oso aldekoak ez bagaz be, pentsatzen dogu gehiau merezi dabiela finalean egotea, Iker, Krasi, inkluso Janire baino. Pena juan dala.

Duda barik, Luisito irabazten ikustea eta finalista izatea gozada bet da. Geure modukoa den nonor finalean ikusteak ilusiño pilo eiten dau [ez da kirolari portentoa, ez da muskulitos, …] Milesker Luisito!!! Beyonce modun…

Nok uste dozue irabaziko dauela? Eta nor gure dozue irabaztea? Geurendako Ikerrek irabaziko dau,  bainan Luisitoren alde egingo dogu dura barik!!!!

Batiko modun, zerbait komenta gure badozue:

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Utzi erantzuna