ADOLESCENCIA NETFLIX-UNPOPULAR OPINION

Kuku aspaldiko!

Zelan? Gaurkoan Super modan dauen Netflixeko Adolescencia seriearen ingurun neure iritzia emongotzuet [agian komentarioren bet spoiler kontsideratu ahal da, bainan aurgumentua ikusita eta zertaz doian badakizu, aldez aurretik imaginatu ahal ez dozun ezebez ez dot aipatuko].

Atzo ikusi neban Amaiagaz kolpe beten: hasi eta bukatu [orain Konkis ez dogu ikusten, ya iaz aspertu ginen: geu koskis zaharraren fanak ginen eta azkan urteetako saioak apurtxu bet rollo patatero bihurtu diz…bainan geuk, geure asteko zita mantentzen dogu beste gauzatxoak ikusten edo beste barik alkarregaz mundua konpontzeko].

Ondo dago? Bai. La ostia da? Pues ez, geure behintzat, ez zozkun itxi aho zabalik edo buahhhh…Beste barik.

Ikusle normal modun, hau da, estetika, grabatzeko modua, sekuntziak, planoak eta horrelako rollo guztiak apreziatzen ez doguzen ikusle modun, eta argumentuari eta entretenimenduari erreparatute, neuri honek ez dozta ezebez berririk aporta. Agian la ostia da plano sekuentzia bakar batean errodatuta egotea, bainan zer gure dozue esatea, neuri horrek bost axola, sinceramente. Oso ondo zuzendariagattik, baina geuk argumentu berritzaileak, entretenituak eta amaiera harrigarriak gure doguz.

Neraberazoa sozializazio eremuan garairik gatxena dela? Ez da kontu barria. Institutuak oihanak direla. Ez da barria. Bullyinga dagoela? Ez da barria. Sare sozialak eta Insta erabiltzen dabizela alkarri putadak egiteko? Ez da barria [eta egon ia ziur zeure seme-alabaek Insta kontu bi dituztela: zuk dakizuna eta lagunekaz aritzeko erabiltzen dauena]

13 urtegaz pornoa kontsumitzen dutela, nudeak partekatu eta pajillak egiten dituztela? Bai, eta zeure seme-alabek ere!

Agian gehien harritzen dozuena da protak daukien aingertsu aurpegia..Malote txungo itsura bazabien ez zoztun hurrenbeste harrituko, baina neuk uste dot holan aukeratu zabiela prezisamente, guztiok geure lobak edo seme-alabak aingertutxu modun ikusten doguzelako: Geureak ez dau edaten, ez da drogetan, besteak errespetatzen dauz… Abuela Pakitak esaten zozkun modun: no hay mas ciego k el k no kiere ver.

Protak jarrera biolentoa daukiela? Neska bet akatu dau…Normal. Familia guztiari eragin dotzala? Normal. Non dau hemen nobedadea???

Eta amiera oso flojo. Enplan: hau da dena? Geu gelditu ginen: Eta zer?. Epaiketa edo zerbait falta dako, gertatutakoaren datu zehatzak, burutik pasa zotzana…ez dakit azalpenak, argumentua…Zerbait!!!!

*OHARRA: GAUR TEKNOLOGIA EZ DOT BIDELAGUN ETA EZ DOZTA IXTEN TEXTUA SELEKZIONATZEN  KOLORE ARROSA IPINTZEKO, EDO NEGRITAK…SENTITZEN DOT!!!

Erantzuidazu! Mundu honetakoan naizen ala ez!

Mail: Askogarafernandez

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna