ELBARRITU APARKAMENTU PLAZA

Kuku!

Zelan?

Gaurkoan, aspaldiko partez, “Lagun batendako da” sekziñoa erabiliko dot!

Aurreko barikuen, lagun arteko asteko kedadan, gaiak urten zeban eta eztabaida piztu, ikuspegi kontrajarriegaz, eta zuon iritzia jakin gureuko neban.

Demagun: erdigunetik kanpo, mendi magalean dauen auzoa,  aldapan gora. 70.hamarkadan eraikia, ez oso handia eta etxebiztitza blokeak bakarrik daz. online loans with monthly payments. Ez da de pasoko lekua edo beste nonora juateko aukera dekona. Etxebizitzek ez daukie garajerik, beraz, kalean aparkatu bihar da. Noski, garraio publikoa ez da iristen. Autobus geltoki gertuena 15-20 minuture dago [oinez].

Imaginatu, auzokieek guztira 50 kotxe daukiezela, bainan bakarrik 30 kontxeendako aparkalekua dau. Lehen, auzora igotzeko errepidean, norabide beten aparkatzen zabizen, aparkalekuan leku barik geldituz gero, bainan udaltzaingoak izunak jartzen hasi zen eta noski, egunero ezin izunak pagetan ibili…

Hurrengo aparkatzeko lekua, beste auzo beten 8-10 min ingurure dau [oinez] bainan orduaren arabera be, pues hor aparkaleku libre bet topetako zailtasunak daukiez, izan be, beste auzo hurretan be etxebizitzak daz eta kotxe pilo.

Bizilagun betek eskua galdu eban eta elbarrituendako viñeta urdina deko, udalari eskatutza auzoan elbarrituendako aparkaleku bet eta onartu ein dotza [aparkaleku mota hauek maniobrak errazteko ohikoak bainan handiagoak eta zabalagoak diz, ondorioz, aparkaleku bi erabili dauz eiteko. Orain daz 28 aparkaleku normalak eta elbarrituendako bat]. 

Auzoan ez dago beste nonor viñetagaz, beraz, orain bizilagun hurrek etxe aurrean aparkatzeko plaza “ziurtatute” deko.

Auzoko beste bizilagunak batu eta kexa ipini dabez udalean, esanez, baietz ezgaitasun bet daukiela, bainan ez dekola “ibiltzeko” arazorik eta orain berarendako bakarrik den aparkaleku reserbatua dekola [enplan pribatua], doan, eta ez dela “justoa” besteendako.

Iruditzen jatzue bizilagunek arrazoia daukiela? Edo alderantziz, eskua falta dakon pertsonarenganako enpatia edo ulermen gitxi?

Irakurtzen dozuet!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Maila: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

Utzi erantzuna