OLATU ARTIFIZIALAK

Kuku!

Zelan? Ondo espero!

Justu aurreko sarrera argitaratu barri, urten zeban albistea Wavegarden enpresa euskaldunaren aurreneko olatu artifiziala, Galesen kokatua, zerratu egingo zabizela eta neure iritzia emon gure notzuen [inork ez dozta eskatu, bainan…]. Surfaz apurtxu bet badakit, olatu artifizilaez ez hurrenbeste, izan be, ez dot inoiz proba, bainan unpopular opinion badan be, propatu barik, printzipioz olatu artifizilalen aldekoa naiela esango neban.

GALESEKO OLATUA ETA GALERA EKONOMIKOA

Hainbat artikulo irakurri dotaz, izan be, aurretik aipatu modun, ez neban ideia larregirik. Same day loans. Galesen muntatako olatu artifiziala, Wavegarden enpresako aurreneko propotipoa omen zen, 2015ean zabaldu zutena, eta olatua bai, bainan tubo barik [eta tuboak diz edozein surfistaren ametsa].

2016an aldera Kelly Slaterrek [gaur egungo surf munduko JAINKOAk] beren olatu artifizialean hasi zen biharrien…eta tuboa lortu eban, eta hortik aurrera pues beste enpresak pilak ipini eta hurrengo prototipoak iada tuboagaz egin diz. 

Hurregaz zer gure dot azaldu? Pues surfista beten ikustepegitik 2015eko Galeseko olatua apurtxu bet “labur” gelditzen dela. Gainera, antza, olatuak mekanikoki matxura larregi izan dauz eta Galeseko enpresa hunek ez zabien kontratatu Wavegardenegaz mantenu eta konponketa “paketerik” eta matxura hauek konpontzea oso garesti urten dakola [eta gainera zerratuta egon biharra: olatua ez badabil, ez dozu fakturetan]

KONPLEJO EDO RESORT EREDUA

Enai neu izango surf turismoa kritikatuko dauena, neuk turismo surferoa egin dot egiten dot eta egingo dot, bainan olatu artifizialen resort hauek ez doztabe surfista modun “erakargarri” egiten.

Orain arte dauzen olatu artifizialak edo zabaltzeko proiektuan dazenak, gehienak resort eredua daukie, barnealdean aislatu-isolatute daz [itsasoa gertu egon barik]: Californiako desertuan,  Abu Dhabin edota Wavegardek be Madriden eta Alicanteko barnealdean [ez kostan, eta beno, kostan egonda be, precisamente Alicante ez da beren olatuengattik ezaguna…] olatuak egiten omen dabil.

Surf resortak ez diz barriak eta arrakasta daukie. Adibidez Indonesia petatuta dau: Balin edota Mentawain super olatu ona daz eta surf resort/trip desbardinak dekozuz, benetako olatuegaz. Dirutza balio dabez bainan tuboak eta mega olatuak bermatuak dekozuz. Piko edo olatu desbardinak eta pilo daz, eta leku beten ez badaz olatuendako kondiziño onak, beste betera euaten dotzue eta gainera talde txikietan. Hau garrantzitsua da, zeren zeu adibidez juan ahal zaz aste bi Hawaiira sekulako dirutza itxita bakarrik hegazkinetan, eta Pipelinen daude 500 surfista…agian pasetan dozuz 5 ordu uretan eta ez dozu olatu bakar bet be hartzen. Edo iristen zaz eta sekulako maretoia dau, handiegia eta ezin zaz sartu.… eta pentsetan dot egoera biak aztertute, olatu artifizialen resort hauek asmatu zirela: kalitatezko olatuak BERMATU ahal izatea modu pribatu beten.

Bainan noski, eta olatu artifizial bet proba barik, ez da bardina olatu artifizial bet eta benetako olatu bet, izan be artifiziala bati da bardina, perfektua edo ia perfektua bainan bardina, eta itsasoko olatuak bati diz desbardinak, erronka da bakotza.

OLATU ARTIFIZIALA GIMNASIOA MODUN

Surfeatu ahal izateko baldintza konkretu batzuk bihar dozuz: aurrena noski, olatu surfeableak behar diz [itsasoa plato ez egotea edo desfasata ez egotea], argitasuna [neguan 18:00etan ilundu dau…beraz bihar eiten baduzu masomenos ordutegi normal betegaz, astegunetan ahaztu surfeatzeaz..eta asteburuen ez badaz olatuak, aste guztian sartu barik…eta hurrengo astean bardina pasa ahal jatzu….] eta gero bigarren maila beten eragiten dauzen faktoreak: marea eta masifikaziñoa modun.

Iraila haseran astegun beten [ez dekot goguen martitzena edo eguaztena zen] oporretan neuan eta Mundakan kondiziño perfektuak euazen. Perfektuak. Gatxa nai kalkuletan bainan 150-200 pertsona egongo ginen uretan. 3 ordu eta 20 min egin nebazen uretan. Olatu bi [kaxkarrenak, itxi zoztabenak] hartu nebazen. BI. Neugaz etorri zen lagunak bakarra. Ia 3 odu eta erdi uretan eta olatu bakarra. Frustantea da. Oso. Tubazoak ikusten zauz, olatu perfektuak, eta hor zaz barruen ikusten besteek zelan gozatzen dabizen eta zeu hor, goxokia aurrean dekozule ezin dastatuz. Eta uda da eta ura epel dau, bainan neguan 14 graduten…

Pues hori…ipiniztazu Mundakako tuboa artifizialean eta orduko 100 euro pagatu bihar badotaz be enai Mundakara itzultzen en la puta vida.

Olatu artifizialen negozioa, neuk gimnasio beten modun ikusten dot: publiko orokorrari zabaldute, orduka ordaindute, 10 ordutako bonoegaz edo hileko kuota bet pagatu bihar badot be. Neu enoia Madrideko galdutako ez dakit zein herrita resort betera olatuak hartzen ni por el forro, bainan Wavegardenek Zarautz inguruan dekon olatu artifizialera juango nintzateke de cabeza. Konpentsatzen dozta Barrikatik Zarautzera kotxea hartu, ordubete surfeatu 100 edo 120 eurazo paga eta buelta. Guztiz. [agian gero olatua probetan dot eta mierda bet iruditzen dozta, bainan ikusi dotenagattik, olatua oso oso ondo lortute dau] 

Datuetan: Kellyren olatuak 700 metroko luzera deko [pilo da hori, ia kilometro bet dekozu maniobrak egiteko], altueran metro 2 pasata, 30km/o abiadura [indarra, olatu potentea, adrenalina] eta sekziño edo zati biten egiten omen dau tuboa. PERFEKTUA. Hori bai, orduko 15 olatu bakarrik sotzen dauz. Halan ta be, media ona da, itsasoan jende gitxigaz, 7 bet olatu hartu ahal dozuz orduko… eta uretan jende gitxi kontzeptua gaur egun utopia da. 

Zarautz inguruko olatuak aldiz, 200 metrillo dekoz luzeran, 20 seguntutako olatua [apurtxu bet labur, bainan beno], abiadura ez dot topa Kellyrena bainan gitxiau izango dau, tuboa deko be, altuera diño 1,85 metro [bideoa ikusite txitxikua ikusten da ] bainan hunek ona dekona da 90 segunduko olatu bet sortzen omen dauela [bideoan diño 1000 olas a la hora…una puta lokuraaaaa]

Olas artificiales de dos metros para surfear en las montañas vascas – YouTube

Wavegardeneko olatuen datuak ikusite, ordu beten 20 lagun egon ahal diz perfektamente gure dabizen olatu guztiak hartzen, bakoitzandako 50 olatu urteten diz.

20 lagun x 100 euro= 2.000 euro diz orduko. Egunero bakarrik  4 orduz zabaldute, 8.000 euro diz, x astean 5 egunez zabaltzen badabez: 40.000 euro diz astean, 160.000 eurazo hilean.

Olatu artifizialek daukien ona da ikasteko super aproposak dizela: bideoan diñoen modun “maila” desbardina daukie, ez dekozu itsasoan dekozun arriskurik, ez dozu olatua hartu ondoren remontatu bihar, ez dozu espumarik tragetan, ez dekozu beste surfisten presiñoa eta tentsiñoa …[fijetan bazazte bideoan, reportero madrileñoak taula gainean zutik mantentzen bakarrik daki. Beno, gitxienez taula dezentea deko, pòrk Shakiraren bideoa ikusi dot Wavegardenen eta kortxopaneko taula kutre bet deko….Fijetan bazazte, Aritz Aranburu olatuan mugitzen da, hau da, surfeatu egiten du] 

Hurregaz zer esan gure dotzuet? Pues bakarrik Zarautzen dazen surf school guztiegaz, negozioa einde dauela [Sopelan lagun biendako ordu 2ko surf ikastaroak 110 euro balio dauz eta agian egun horretan ez dau olaturik edo oso handi dau eta 110 paga ondoren itsasertzeko espumetan pasetan dozuz ordu biak ezebez dezente ikasi barik] eta gero, neure moduko EHko surfista eroak kontetan badozuz + Zarautz/Donostia etortzen dizen giri surferregazesk lista de espera izango leuke olatu artifizialak. Horregatik be iruditzen dozta holango olatu bet surfak garrantzia eta indarra dekon leku beten egiteak dekola zentzua, itsasoan be surfetazeko aukera faktiblea den leku beten, ez Madriden. 

Huna iritsi bazaz, merito galanta dekozu, izan be, sekulako txapa urten dozta oraingoan! Milesker!

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna