3 TELESAIL GOMENDIO

Kaixo!!!

Zelan?

Aurrekoan telesailen inguruko sarrera gustokoa izan zela, blogari be bizi apurtxu bet emoteko, pues asteburu apurtxu bet euritsu huntako, 3 telesail gomendako dotzuet gaurko huntan. 

1- LA CAZA

Doan dekozue TVE PLAY-n  ikusteko. Untxe momentun 3. denboraldia botatzen ari diz [ez dot ikusi, zain nau amaitzeko jarraian ikusi ahal izateko. Oker ez banau, hurrengo astean toketan da azkan kapituloa]. Aurreneko biak osorik daz, bakotzak 8 kap dekoz eta istorio nagusiak independienteak diz, nahiz eta protagonisten arteko harremanak eta kontu batzuk badaukien jarraipena, bainan beno. Generoa inbestigaziño-poliziakoa edo da eta liburu batzuten dau oinarritute.

Aurrenekoa MONTEPERDIDO da, Huescan kokatute, mendia eta Pirineoak eta horrelakoak gustoko badozuz gustako jatzu [neuri ez doztabe graziarik egiten bainan gozatu neban paisaiegaz eta lokalizaziñoegaz].

Argumendua: Herri beten neskatu bi desagertzen diz eta 5 urte pasata horietako bet aurkitzen dabez, bizirik. Zer gertatu den, nok bahitu zabizen eta non dauen beste neskatoa da trama nagusia. 

Bigarren denboraldia  TRAMUNTANA da, haizeari eiten dotza erreferentzia eta Mallorcako barnealdeko herri beten kokatzen da. Hemen be parajeak eta lokalizaziñoak primerakoak. Herrian oso estimatua den gizon bet akatzen dabez 3 neskatoen aurrean eta hortik abiatzen da inbestigaziñoa eta argumentua, baina asuntoa konplikatzen doia: orfanato bet, akojida familiak, irlako botere eta dirunak, abusoak…

Sara eta Diego [poli protagonisten] arteko rollotxuak be puntuak emoten dotza serieari. Sararen papera, super iruditzen dozta, Megan Montanier aktorea [30 monedasen be ikusi genuena]

Esan bezala, orain GUADIANA ari diz emititzen eta deseatzen nau ikusteko.

2- ENTREVIAS

Hau, Telecincon  emon zabizen, beraz, pentsetan dot MITELEn doan ikusteko aukera egongo dela. Tenporada bi emon dabez momentuz bainan 3.a be egingo dabizela irakurri dot. Tenporada bakoitzak 8 kapitulo dekoz.

Bigarren denboraldia ez dot amaitu bainan aurrenekoa amaitu zenean, mas o menos, trama “erdi zerratute” gelditu zen, beraz, espero dot bigarrena be holan amaituko dela, nahiz eta argi dauen, pertsonaiek jarraikotasuna izango dabizen.

Argumentua: Madrileko  auzo “txungillo-marginal” beteri egiten dotza erreferentzia izenak. Langile auzoa, droga, pandillak, biolentzia, urte pilo auzoan bizitzen daroazen bizilagunak eta orain etorritakoak…

Itziar Atienza ikusi ahal dozue poli jefa modun bainan papelazo hoberena Luis Zaherak egiten dau [pilo gusten dozta aktore hau. As bestas ondiño ikusi barik dekot]. Jose Coronadok be oso ondo eiten dau. Beren urtera fatxorroek irri bet bainan gehiau atera doztabe.

3- SIN HUELLAS

Hau Amazon Primen ikusteko dau. Hemen be 8 kapitulo diz bainan hasiera eta amaieragaz. Pilo gusta zozten agian delako mas komedia. Emakume prota biak zoragarrixak diz: Desi ijitoa eta Cata mexikarra.

Une oro mila mobida pasatzen diz, egoera super eroak eta surrealistak, persekuzioak, tiroak …super-super entretenigarria eta dibertigarria.

Argumentua: Garbitzaile bi lujozko etxe bet garbitzera doiaz eta hildako betegaz aurkitzen diz. Ospa egiterakoan poltsa bet hartuten dabez kontura barik eta barruan diru pilo deko. Noski, polizia, hiltzailea eta diruaren jabeak beraien atzetik hasiko diz. Hor hasten da ihesaldia eta mobida guztia.

Kontatuko doztazue!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna