ZINEA

Kaixo irakurle!

Zelan? 

Aspaldian zinera juan barik, eta, pelikularen inguruko hausnarketatik at, zinera juaten naien bakoitzean izaten dotazen sentsaziñoak eta gogoetak, zuokaz konpartitu gure dotaz. Batiko modun, gure badozue, pasa eta irakurri!

TAKILLA

Badakit jende aurrean bihar egitea oso gatxa dela, badakit jendea aguantatzea oso gatxa dela, badakit jendea eta errespetu falta askotan sinominoak dizela, eta ez dakit bainan suposatzen dot, bertoko bihar kondizioak be oso gatxak dizela, bainan neure “Kaixo, gabon!” efusibo-sinpatikoari “DIME” nazka tonu robotikoak, gogorarazi zozten zinera juan nintzen azkan aldietan erabaki nebala jatekoa etxetik eruatea eta sarrerak internetetik erostea, uneko Miss Sinpatiagattik intimidatute ez sentitzeko.

Izan be, aurrean dekozun langilearen erantzun siku, automatizatu eta monosilabikoen [edo asko jota berba bakarrekoek: Fila? Palomitas? bebida? 19,90. Tarjeta? SIGUIENTEEEEE.…] atzean pertsona bet edo robot bet dauen zalantza sartzen jatzu. Duda barik pertsona bet da, sikiera robot bet programatua egongo zen “Kaixo, zer gure dozu?” “Eskerrik asko! agur” esateko. 

ARETOA

21:50etan erosi dotaz sarrerak, pelia 22:00etan hasten da. Aretora sartu eta goian, multzo bakar beten, 10 pertsona dauz asko jota. Azkanango ilaran, 1 eta 2 eserlekuetan gaz eta justu 3 eta 4 okupata daz. Eserlekuak aukeratzen dauzen takillako lagunak Covidagaz babes distantzia terminoa ez zeuan ikasi.

Negua dela eta abrigoa, bufanda, txapela, poltsoa eta noski, erosi dozuzen palomitak 2 orduz mantalean izan bihar dozuzela ez da konturatu. 10 sarrera bakarrik saldu dauz geuk erosterako eta guztiak  3 lerrotan alkarregaz juntu-juntu ipini dozkue, tartean asiento bakar bet libre itxi barik.

Hurrenbeste kostatzen al da fila aukeratzerakoan esatea lerro hori nahiko beteta dau eta beste lasaiau beten ipinikotzuet? Edo ezebez esan barik butaka bet libre itxi eta hurrengoak emon? Ulertu ahal dot hori ezin dela egin aretoa beteta badau, edo 150 sarrera saldu badauz dagoenekoz…bainan esk ez ginen ezta 15 lagun egon!!!

JENDEA, GIZAKIA, ERRESPETUA

Ahal badan azkanengo lerroan eta pasilloan eskatzen dot sarrera. Zegatik? [ez da lotea emoteko… 🙂 ] Ba hanka luzea naielako eta holan hankak pasillora atera ahal dotaz aurrean nonor ipintzen badan neure belaunak bizkarrean ez izateko edo mugitzerakoan beren butakan ostiak ez emoteko. Zelan jendeak ez dauen konsideraziño bardina izaten, azkan lerroan zelan atzean ez dekozun inor, pues ostikoak eta meneoak ekiditzen dozuz.

Neu super puntuala nai edozein egoeratan. Porloksea berandu iritsi bihar banai, aldez aurretik eta denboragaz abisetan dot. Gainontzekoa errespetu falta iruditzen dozta. 19etan gelditu eta etxetik 19etan urtetzen dena ez da pertsona, enjendroan gelditu zen!

Pues zinean bati dau nonor 20 min beranduago salan sartzen dena. Sala osoa ia hutsik ikusi arren eta nonor molestatu barik harrapatutako lehen eserlekuan jesarri biharrien [zer uste dozu, 25 minutu ondoren zeure moduko beste 50 enjendro sartuko dizela alan????], takillako majiiiiisimak emon dotzan eserlekuan gure dau jesarri, eta noski, badakizu, takillako majiiiiiisimak zuokaz, enplan kuadrillan ipini dauela.

Eta han dator, goraka, azkan lerrora, zeuregana, mugikorreko linterna zeure aurpegiari enfoketan…  eskua palomita grasillagaz dekozula, altsa eta lurrean itxi bihar izan dozuzen abrigoa, poltsoa, bufanda eta gorroa hartu malabarista modun, palomitak bota barik eta han doia pasilloan barrena….eta minutu bet beranduago badator bueltan beren linterna-fokoagaz, “perdon, perdon…esk la butaka 12 queda al otro lado…” eta barriro altsa eta jaso abrigoa, bufanda, poltsoa, txapela eta urre prezioan ordaindu dozuzen palomitak, beren argiak erdi itsu itxi dotzule.

Eta gero dauz, peli osoa berbetan pasetan dabizenak, edo aspertuta dauena eta mugikorrari begira hasten dena pantallako brilloa topera dekola [ia 9 euro ordaindu dauz Insta begiratzen egoteko] eta hoberenak, ezin itxi apitatu barik, aretotik 10 bider sartu eta ateratzen dizenak: pirrilera deko? Inkontinencia urinaria?  edo ordu biz asteburu gau beten ekiditu ezin dauzen telefono deiak? Misterio….

Erantzuidazu! Mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

 

 

Utzi erantzuna