LOCTITE

Kuku! Zelan?

Beno, txiolandian aipatu neban istoriotxo hau… [enai gogoratzen zelan izan zen bainan gogoan dot Karobi euala tartean] eta gaur beren osotasunan azaldukotzuet zelan pegatu neban hatza begire. Gure badozu pasa eta irakurri. Ongi etorria zaz.

Ez dot oso ondo gogoan bainan 8 bet urte izango nebazen. Ohikoa zen lez, neba Ionen jostailuzko kotxe bet hartu neban beren baimen barik…eta jolasean nenbilela….apurtu zozten. Noski, Ionengana juan, gertatutakoa kontatu eta barkamena eskatzea ez zen aurreneko aukera, beraz, neure kabuz konpontzea erabaki neban, y aki no ha pasado nada.

Neure PRITT kolagaz ezingo neban gauza larregerik ein, beraz, Loctite hartu neban apurtutakoa pegatzeko. Momentu beten begian, parpadoan hazkurea sentitu, eta hatza begire eruan neban frotetako….eta segundu bet bainan arinau [pirrilera bainan bizkorragoa da Loctiteren efektua…badakizue txiste hori de….La diarrea es mas rapida k la luz….pues arinena Loctite da. Konprobata] hatza gelditu zozten pegata. Segunduan be konturatu nintzen: Ane! Zelako liada!

Eta bapatean han neuan aitagaz Kruceseko urgentziatan. Ez dakit dakizuen, bainan oso ohikoa da jendeak hatzak edo pegatzea loctitegaz, eta dau likido kimiko bet [azido moduko bet edo], loctitea kentzeko, enplan hazkazaletako esmaltea kentzeko erabiltzen den azetona hurren modukoa edo….super arin despegatzen dauena azaletik…bainan neure kasuan begia zen, justu betileak be tartean, begia zabaltzen den zatitxua…eta arriskua euan produktu kimiko hori begire sartzeko, eta zerbait larriagoa gertatu ahal izateko.

Beraz, aukera desbardinak aztertzeko asmoz, ospital erdia  pasa zen neure hazaña ikustera. Lehengo urgentzietako pare bet mediku eta beste pare bet erizain. Gero pedriatra eta residente bi. Ondoren oftalmologoa eta beren residenteak, zirugia generalekoak eta zirujia plastikokoak eta noski, hauen sekitoa.... [Enplan zirkua moduan: Pasen y vean hatza begire pegata dekon neskatoari. Ez dozu horrelakorik beste edonon ikusiko!!!!! titiroriro tititriti titititititi…..]

Denak ipintzen ziren aurrean eta “uffff.…esk vaya sitio mas malo.”..”ufffff.… pues no sé que soluccion tiene esto” ” Ufffffa o Quirofano o nada…”  ” Y si lo dejamos asi?, con el tiempo seguro k termina despegandose… igual lo mejor es anestesia general , buen pulso y bisturi….uffff” [Barkatu….baina begi betetik ez dot ikusten, bainan entzun dena entzuten dot!!!!!]

Haseran lasai neuan. Minik ez neban, beraz, lasai. Bainan denboragaz eta hurrenbeste ufffff-egaz, hurrebeste pertsona neuri begire, aitaren gero eta mala ostia aurpegi handiagoa, neu ya ikusten neuan neure burua batirako hatza begire pegata…eta ya urduri eta nigar beten neuan. [ondiño gogoratzen dot zelako txarto eta zelako apurua pasa neban ospitalean]. Denbora pasa eta pasa eta medikuak pasa eta pasa eta neuk bardin jarraitzen neban, hatza begian pegata eta gero eta baldur gehiaugaz. Urtenbide barik. Gogoratzen dot pentsatu nebala: hatza ebaiko doztabe eskua libretako, eta hatza izango dot begian pa tolaputa vida. [y ciega de un ojo!!!!]

Azkanean etorri zen erizain emakume super maja bet. 55-60 urte ingurukoa. Super maitasun pilogaz tratatu zoztena eta esaten den modun, etxada palante. Kamillan etzan, eta esan zozten ahalik eta geldien egon bihar nebala, uleko sekadore betegaz Loctitea bigundu, eta likido kimiko hurretan bustiteko orratz betegaz, apurke apurke hatza eta parpadoaren artean orratza sartu eta despegatzen hasi zen. Pazientzia pilo izan zabien. Ixa 3 ordu edo egon zen han, orratzagaz, apurke apurke, azala, betileak, eta hatza separetan. Eta lortu eban. Amaieran bota zozten irritxua ez dot sekulan be ahaztungo. 

Noski, egun hurretatik aurrera eta 18 urtean bete bitarte, edozein PEGAMENTO mota galarazita neban. #AneFer: la txika del zelo deitzen zoztaben. Aditu bet zelo mota guztietan: normala, potoloa, de doble cara, cinta americana, cinta aislante, cinta almacenero, …..

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Mail: askogarafernanez@gmail.com

Twitter: @niniazane

Utzi erantzuna