OLATU KONTUAK

Kuku!

Zeure baimenagaz irakurle, surfaren inguruan eingotzut berba gaurko lerro hauetan. [badakit agian kirol huntan ez dekozula interes larregirik, neuri futbolagaz pasetan doztan modun, bainan gogoa neban zeugaz kirol hunen inguruko gauzatxuak alkarbanatzeko].

Apurtxu bet mitoak apurtzera nator, ideia hori de hondartza, udako egun luzeak, taula eta rollito ona….ez da egia! EH-n behintzat, ez da oso udako kirola: Hasi barria edo ikasten hasteko pues bai, bainan normalean udan ez diz praktikatzeko kondiziño hoberenak emoten. Alde batetik udan olatu txikitxuak egoten dizelako eta bestetik, garairik masifikatuena delako: ehundaka surf ikastaro [bakotza gitxienez 10 lagunekaz], surfista udatiarrak [urteak daroazenak olatuak hartzen bainan udan bakarrik, normalean, barnealdeko vernaneanteak], sokorristek uretako kirolen banderatxua [gorria eta urdina] bati leku bardinean ipintzen dabez, olatuen kondiziñoak kontutan hartu barik, kon lo kual, litekeena olatu eskasenak dauzen lekuan sartu biharra, eta azkanik gehien gustetan doztena: zona akotatuan bañatzen dizen señorak [bañisten zonan txabaleria k salpika pilo dauela, ez dabiez ulea busti gure eta ur kirolen zonan bañatzen diz, nonok tablagaz aurretik eruateko].

Neguan bainan ez zazte izoztuten? Hotza pasetan da bai, bainan ez uretan. Normalean itsasoko ura kanpoko tenperatura bainan epelagoa da. Neguan ura 11-12 gradu ingurun egon ahal da hotzen, eta kanpoan pues 7-8 gradu. Gorputz osoa tapatute eruan ahal dozu: oinetan eskarpinak, esku larruak, txapela eta noski, trajea [traje on beten inbertitzea ez da dirua galtzea, osasuna irabaztea da]. Hotza bai pasetan dozu aldatzerakoan. Aldatzeko lokalik ez badekozu [eta dutxa bero bet], gogorra da eta gehien bet uretarik urten zazenean. Afiziño pilo izan bihar da, parkinean, euritan, ipar haizeagaz eta 7 graduten, kotxeko maleteroko portoiaren azpian busti bustite zauzela, trajea kendu eta ipurdia ateratzea!!!! [Landetako haize fin hori buahhhhhh….zelako hotza!!!!!!!]

Taula gainean bikini/tangagaz rematzen doian buenorra [garai beteko kulo Reef neska] ez dozu uretan aurkituko. Bat: lehenengo espuman galdu dau bikinia. Bi: parafinak eta taulak rozatu egiten dabe, uretan ordu ta piko pasa ondoren haragi bizitan urtengo zen. Hiru: hipotermia betek emongo zotzan [nahiz eta ura 23 gradutan egon, ordutebete pasa bazaz uretan hoztu egiten zaz] edo bigarren mailako erreduregaz urtengo eban [itsasoan eguzkiak bikoitza jotzen dau, eta gitxienez likra bet biharko zeban gorputzean anpolla barik urteteko]

Gorpurtz osoa marketan dauen traje sexyak, sekulako kiratsa izaten dau [huele a muerto podrido] Hezetasun konstantea izaten dau [eta hezetasunak usain supergatxa deko], lodia da eta lehortzea kostetan dako [ezin da eguztian lehortzen ipini: alde batetik estropeatzen delako, eta bestetik akartonatu egiten delako. Super gogorra ipintzen da eta gero ezin dozu sartu!!!] eta gauzak dizen modun: txisa egiten dogu trajean, eta nahiz eta gero salitrea kentzeko uretatik pasa, txisa usaina geldituten da hezetasun usainagaz, Ou de neopren, oh la la !!!![surfer trukotxu bet: tajea ipintzeko askotan plastikozko poltsa bet erabiltzen dogu irristatu dadin. Oinetan ipini poltsa eta trajea sartu]

Neguan eta olatu sasoietan, trajea dutxan bizi da. Hor ixten dozu lehortzen. Pertxa beten alkatxofako euskarririk zintzilik. [Oso barrergarria izaten da surfista ez den nonor etxean badekozu eta ilunpetan komunera doianean, dutxako manparatik pertsona beten itzala ikusi eta hartzen dauen sustoa latza izaten da !!!!]

Kirol pijoa da? Material ona garestia da, bainan asko erabiltzen dozun gauzak diz eta ondo zainduz gero denbora irauten dabez, gainera orain badau material merkeagoa eta kalitatezkoa. Tauletan bigarren eskukoak super aukera onak diz, eta gainera probatu ahal dozuz [taula barria erosten dozunean eta gero probatu eta eroso ez bazaz beragaz, ezin dozu itzuli].

60.000 eurotako furgonetak, Roxy- Quicksilver arropak eta Maldivaseko boat-trip-ak ez diz derrigorrezkoak. Pijoa bainon gehiau…neuk askotan pentsetan dot alferren kirola dela. Zelan da posible asteko edozein egunetan, edozein ordutan jende pilo urtetan egotea? Oporretan daz?, gaueko turnoan daz guztiak? Olatu onak dauz eta gaur jai eguna hartu dabez? Eta atzo? Eta bihar? Langabezian badaz holan topetan da biharra?

Oso surfer gitxi dauz PROak izanda dirua jasotzen dabizenak. Gehienei materiala eta txapelkendako bidaiak ordaintzen zaizkie, bainan ez soldata bet.

Rollotxu ona…Paz, amor, relax, zerbezita, porrotxuek eta surfing SUPER MITOA da. Kirol indibidualista, berekoia eta norberaren alde ilunena ateratzen dauen kirola da. Olatu onak eta jende pilo badau uretan, sekulako tentsiñoa egoten da. Imaginatu, olatu bet pertsona bet. 100 bazazte urtetan 99 olatu pasetan ikusi bihar dozuz zeurea toka bitarte. [eta ez pentsa ordu beten hurrenbesteko olatu egoten dizenik, izan be, hemen rollo tekniko gehio dauz: serie betek gitxi gora behera 7/10 olatu izan ahal dauz, serie arteko olatuak ez diz surfeableak edo kalitate gatxa daukie, depende zelako maiztasuna edo periodoa dauen serie eta serie artean,…. vamos pasa ahal dizela ia ordu bi y solo comerte los mokos…..] Eta hemen sartzen da lokalismoa. Lokalismoa da, neu olatu huntako bertokoa nai eta zeu kanpotik zatoz, beraz, neuk pribilegioak dekodaz, eta neuk ixten dotzuten olatuak bakarrik hartuko dozuz [bateren bet ixten badotzut].

Mila mobida ikusi dotaz lokalismo kontuagaz: olatuak saltatzea gitxienekoa da: burrukak, kotxeko 4 gurpilak zulatzea, aldatzeko motxila lapurtzea [bustite eta seguramente etxeko giltza barik bueltatzeko zeure herrire]...Eta gatxena da, lokalismo gehien dauzen herrietan, negozioa eiten dabizela surfagaz, gehienak hurtaz bizi diz. Turismo surferra sustatzen dabez.

Olatuendako fondoek deko garrantzi pilo. Behean arroka edo arrezifea badau, hurrek emoten dotza forma olatuari. Beraz, olatu konstateago da, azpiko fondoari esker. Itsasoaren tamaina edo indarra bakarrik bihar da, forma bati bardina delako. Bati izango da olatu ona eta bati apurtuko dau bardin. Hondarragaz aldiz, konplikatuagoa izaten da, izan be fondoa aldatzen doia: maretoiek hondarra eruan edo ekartzen dabez…eta fondoak aldatu eta ondorioz olatuaren forma be aldatzen da. Beraz, itsasoaren tamaina ez dozu bakarrik bihar, fondoak ondo egotea be bihar dozu.

Olatu markatu hurri piko deitzen dako edo spot. Secret spot asko erabiltzen da, hau da, nonon deskubritzen dozu olatu on bet eta sekretuan mantentzen dozu ez masifiketako. Olatu pila daz itsasotik bakarrik iritsi ahal zazela, hau da, ez dauz hondartza beten…agian amildegi betera pegata dauz, edo itsaso zabalean, Maldivasen eta modun…

Arrisku kirola da duda barik. Askotan arroketatik sartu bihar dozu, oso irristakorrak dizela, eta itsasoa, itsasoa oso gogorra da. Tamaina dauenean, ur masa hurrek sekulako meneoa emoten dotzu. Orillera dizen olatuetan, Landetan modun, zurrupatzen dotzu eta fondoaren kontra emoten dotzun golpea oso arriskutsua izan ahal da. Pla!!!! Lurraren kontra indar guztiagaz. Bardina arrezifeten edo arroketan eiten badotzu, zauria asegurata dekozu. Arrezifea kutxillak modun diz. Ebaitzen dabez….uffaaaaa….eta gainera bizia daukie, kon lo kual zauria infektatzen da kosa fina,…[neuk ikusi dot jendea lotite botatzen arrezife zaurian surfetazen jarraitu ahal izateko. Izan be, salitreagaz zauri irekian mina ezin da aguanta, eta zauria bustite ez da inoiz zerratuten…beraz, pastoi bet paga badozu Indonesian olatuak hartuteko, lolite bota eta aurrera!].

Beste arrisku handi bet inbentoa da. Taularen lokarria. Espumaren labadoran zauzela, gorputzean korapilatu ahal dotzu, eta momentu beten tiroia emongotzu. Lepoan harrapatzen badotzu, estrangulatu eiten dotzu. Zorte apur gehiaugaz oinean edo besoan korapiletan  bada, badekozu hil beterako moratoia. Espumaren labadora hurtan be ito ahal zaz, arnas barik gelditu. Taulagaz olatu espuma hori azpitik pasatzea pato egitea deitzen dako, bainan batzutan espuma da hain handia, taulagaz ezin dozula azpiraino sartu, beraz, taula itxi eta gorputzagaz bakarrik aguanta bihar dozu. Horri comer deitzen dotzagu. Askotan pasetan da serie on beteko olatuegaz. Imagina, 8 olatu potente….serieko lehen olatua hatzen badozu, 7 torpedo dekozuz atzetik, eta iada ez zauz pikoan [olatua eiten eta hartuten den posizioa], baizik eta olatua apurtute dauen espuma hurretan zauz…eta ikusten dozu datorrena zeure gainera….Hori bai adrenalina!!!!!

Eta gero dauz, noski, tiburoiak.…Leku pilo dauz olatu super onegaz, bainan marrazoak egoten dizenak…

Beste bitxikeri batzuk:

-Kotxeko giltza: Trajeak badeko poltsiko txikitxu bet giltza gordetzeko, adibidez, lokaleko giltza. Bainan kanpoan bazaz eta kotxean juan bazaz. Zer egiten dozu kotxeko giltza/mandoagaz? Ezin dozu urtetan sartu, uragaz apurtu eiten da…kotxea zabaltzeko giltza bet egin bihar dozu uretara sartu ahal izateko. Eta alokailuzkoa bada kotxea? Orduan nonon ezkutatu bihar dozu…

– Txankletak eta motxilak. Oinak lurrera oso einda izaten doguz, oin hutsik pilo ibiltzen gaz, bainan batzutan oinez apurtxu bet urrun egon ahal da, eta asfaltotik ibiltzeko, pues zoiaz taula, trajea jantzite eta txankletagaz. Hondartzan ixten dozuz buelta egiteko….bainan gehienetan desagertu eiten diz….[mila txankleta erosi bihar izan dotaz neure bizitzan].

Batzuten pues motxilagaz zoiaz…eta bardin. Hondartzan ixten dozu. Hau gehiau ikusten da, eta normalean ez dabez lapurtzen, baina…txakurra hondartzan paseatzen dozuen horiek…EZ ITXI TXISA EGITEN MOTXILAN!!!!!!! Gainera, badakizue zelan den: batek eiten dotzu txisa eta atzetik gainontzeko txakur guztiak bardina egitera!!!! Eta kakagaz bardin, jaso…mesedez!!! organikoa da eta itsasoak eruango dau, bainan mila kaka zapaldu dotaz oin hutsegaz. Ez dakizue zelako nazka emoten dauen!!!!!

Olatu barriak probatzea eta bidaiatzea surfer guztien ametsa da. Hawaiiko Pipeline olatua surfer guztion Meca da. Ingelesez pipeline tuberia da. Hortik olatu hurrek dekozen super tubazoak!!! [surfeatzerakoan lo max tubo bet eitea da, eta hemen EHn ez dauz tubo asko.] Pipelinek laba edo arroka deko azpian, horregattik da konstantea. [ez da olatu erraza surfeatzeko, normalean tamaina handia izaten dauelako. Maila pilo bihar dozu. Hara joatea, mobida pilo da. Diru asko, urrun dau, jende pilo pilo pilo olatu famatuenean, eta gainera, bazoiaz eta tamainaz pasata badau, ezin dozula sartu…pues alferrik egin dozu bidaia]

Lehen taulak hegazkinean doan fakturatzen ziren. Umeen kotxe karritoak modun, bainan masifikatu zenetik, eruatea kobratzen dabez [eta gainera supertxarto tratatzen dabez, eta oso oso delikatuak diz, izan be edozein tokegaz, ura sartzen dako eta ezin dozu ondo surfeatu]. 150 euro joan eta 150 euro buelta kobratu izan doztabe. Gogoratzen dot Fuerteventurara hegazkina 90 euro bidaiko paga nebazela. 180 joan etorria. Taula 300. Asiento bet bainan karuago! [Lapurrak!!!]

-Benetako surfer betek, ez deko moreno oso bet. Moreno agroman / igeltzero / kamionero izaten dau, hau da, lepoan eskuetan trajearen marka nabaritzen dako. Super petxamen morenazo luciendo tabla, pose totala da, ez da surfer autentikoa…

-Olatuak onak hartzeko, itsasoa aztertzen jakin bihar da. Ordu pilo sartu bihar diz begira, olatua zelan apurtzen dauen ikusteko, atzerago, aurrerago….

Uretatik urten eta ohikoa izaten da itsasoari begira jarraitutea [mierda! Orain urten dotela eguneko seriea dator?????]

Egoa super handia izaten dogu. Pilo gustetan dozku esatea beste surfer betek: buah!!!! zelako olatua hartu dozun! Edo aurrekoan ikusi notzun olatuak hartzen eta oso ondo emoten dotzazu. Beste nonok zeure surf eiteko modua goraipatzea, la ostia da. [noski, geure lehia hurtan ez pentsa bati entzuten dozunik] eta kamarak gustetan dozkue mas k un palo a un tonto: grabatua izatea, edo nonok zeuri olatuak hartzen argazkiak ateratzea…Korritzen gaz!

Zelako txapa sartu dotzueten!!! Barkatu!!!!! Olatuegaz berbetan hasi eta ezin isildu. Ondiokan mila kontu idatziko notzuen…bainan lasai. Isiltzen nai. Galderarik edo badekozue, lasai galdetu!

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna