PELMA

Kaixo lagunak! Zelan zazte?

Gaurkoan Blogean sekziño barri bet esteinatuko dot: LAGUN BATENDAKO DA. Berton, aholkuak eta gomendioak eskatu gure dotzuet. Batzuten buruen izaten dotaz hainbat zalantzatxu aurrera eta atzera eta zuon iritzia jakin gure neuke. Asko estimatuko dotzuet!

Ezagun bet dekot apurtxu bet pelma dela. Kontua da ez dela lagun-laguna, masbien, ezagunen taldekoa da. Esango neban, azkan- 4-5 hiletan ez dotela harremanik izan [Ez gaz alkar ikusi, ez dogu berba sakonik egin…. ]

Kontua da gauzela telegram talde bardinean, eta taldean zerbait komentatzen edo idazten doten bakotzean, taldean erantzun biharrean, neuri mezu pribatua idatzen doztala. IXA EGUNERO! Idazten doten bakotzean. Gainera ez diz gauza inportanteak. Izan be, esango bazozten: Txo, Ane, arazo bet dekot, edo hau pasetan dozta, edo ez nau ondo...pues entzungo notzan, gelditu,  neure aholkua emon….bainan ez, super gauza arinak komentatzen dozta. 

Demagun taldean ipintzen dotela jaten ari naien izozki beten argazkia. Pues segundu bira dau pribatutik idazten: “zein zaporetakoa da?”  Txo! Ezin doztazu hori taldean erantzun?

Argi dau neugaz berba eiteko aitzakiak dizela…baina txo! super pelma iruditzen dozta!!! Azkanean ia taldean ez dot ezebez komentaten beren mezuak ez jasotzeko. 

Konfinamentua amaitute, pilo idazten zozten eta esan notzan suabe bainan argi: zergatik idazten doztazu neuri bakarrik eta ez taldean?  Badakit askotan ez dotzutela erantzuten bainan ezin dot egunero momentu oro zeure mezuei erantzuten egon. [Txo! Nonori idazten badotzazu, eta ez badotzu erantzuten…zerbaitengattik da!!! Neu be pelma nai, badakit…baina nonok ez badozta erantzuten behin ta barriro pues indirecta harrapatzen dot ]  Gainera, “ados,” edo “OK “bategaz ez da konformetan eta galdera gehaiu eta gehiau eiten dozta: zer bazkaldu dozu? Zer zauz ikusten? Gasolina bota dozu? [y ati ke koño te importa???]

7-10 egunez itxi zozten bakean, bainan barriro itzuli zen….

Kontua da ez dakitela zelan esan min emon barik; ez idatzi barriro mesedez, benetan be ez badozu bihar zerbait garrantzitsua, eta zerbait komentatu bihar badoztazu, ein taldean. Ez da neure estiloa. Neuk ez dot gure inor baztetu edo baztertute sentitzea [gainera kontzientziak esaten dozta pues agian bakarrik sentitzen dela eta horregattik egiten dauela. Eta ez da atsegina bakarrik sentitzea…bainan…uffffa!!!]

Zelan esan min emon barik eta suabe, bainan modu efektiboan? Zelan lagundu beren bakardadean bainan egunero egunero aguantatu bihar barik?

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter:@ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

5 erantzun “PELMA” bidalketan

  1. Zigor Garro

    Kaixo Ane!
    Ba kontu zaila da, egia esan. Laburbilduz, eta ongi ulertu badut, zùk toki gehiago duzu bere bizitzan, berak zurean baino. Halako desfaseak ohikoak dira, are ohikoago sare sozialetan, zeren bai, bada jendea ez duena, itxuran, egiteko askorik egunean zehar, eta beti dabil matraka ematen txorakeriekin. Baina zure galdera da nola adierazi lagun horri zure bizitzan ez duzula berak nahi edo behar edo eskatzen dizun espazioa. Nik uste horixe esan behar diozula, baina mindu gabe, alegia, aitzakiak erabiliz. Adibdez: “barka X, baina nire bizitzako une honetan ezin dizut beharko zenukeen arreta eskaini, oso-oso lanpetua nagoelako”. Edo nik al dakit. Baina argi adierazi behar diozu ez duzula tokirik beretzat zure bizitzan, azken finean hor dagoelako arazoa, ezta? Eta indirekatak harrapatzen ez dituenez, ba, zuzen samar eta modu argi batez esan behar diozu, bakean utziko bazaitu…
    Besarkada bat!
    Zig.

    1. Ane Fernandez#AneFer

      Milesker Zigor! Egixa esan oso gomedio ona da. Ahaleginduko nai barriro indirekta-direkta botatzen…Ea oraingoan harrapatzen dauen.

      Musu bet! (Zelako majoak zazten Garro anaiak. Landerrek be ideia ona bota dozta!)

      Ane,

  2. Miresle sekretua

    Txat pribatua ixildu eta artxibatuko nuke, eta noizean behin zabaldu (astean behin edo…). Irakurtzen duzunean, garrantzitsua bada hitz egin, eta ez bada, esaldi motz batekin erantzun eta txat-a itxi, hurrengorarte.
    Gaia ateratzen bada, denbora faltarena azaldu, modu onean, baina egia. Esaiozu taldean idazten badu arinago irakurriko ahalko duzula.

Utzi erantzuna