GALDERA ERANTZUNAK

Kuku! Zelan?

Badakizue zein den “ Galdera eroen” jokoa? Azkan aldian familian lobiegaz egiten dogun jolasa da. Bakotzak  galdera bet egin eta galdera bet erantzun bihar dauz belarrira, besteek entzun barik, eta amaieran bakoitzak izan dabizen galdera erantzunak batzen dira.

Adibidez:

A-k galdetzen dotza B-ri Zenbat urte dekozuz?

Erantzun ondoren, B-k galdetzen dotza C-ri: Noiz jan zenuen azkan izozkia?

C-k erantzuten dau bi egun.

B-ren galdera eroa da: Zenbat urte dekozuz? Bi egun!

Pues zuokaz joku bardina egitea pentseu neban, bainan noski jokua ondo urtereko eta barregarria izateko, zelabait galdera/erantzunak zentzu bet izan bihar dabez…eta galdera solterak jasota eta bakotza gai desbardineakoa, konturatu nai ez dela ezebez ulertzen….

Beraz, FAIL TOTALA izan da [ez dakit zelan harritzen doztan!!!!] asike zuon galderak normal erantzungo dotaz.

1- Zein dira zure kroketa gustukoenak?

Duda barik urdaiarenak. Nahiko klasikoa nai hurtan. Egixa da kroketak dizen bitartean denak diz ongietorriak. Bilbon dauz leku bi, etxeko edo kroketak saltzen dabizenak [kokretak egiten ahalegindu nai 3 bider. Super gatxak urten doztabe. Itxutaz onak, baina zaporez tamalgarriak]: Lautxo eta Kroketa y Presumida: Txistorra, txuleta, gulas y gambas….zapore pilo daukiez eta ixa guztiak probatu dotaz…bainan urdaiekoegaz gelditzen nai. [Bide batez, probatuzu kroketa bokata? Pues apurtxu bet guarradatxu gelditzen badan be jateko (hanburguesa arrautzagaz modun) bainan super goxoa dau!!! Ez dakit tabernek zelan ez daben eskaintzen!!!] 

2- AneFer, txef bezala zein da ondoen ateratzen zaizun platerra? Eta txarrena?

#AneFernanTxef ez da Koldotxu sukaldari bezain ona. Fail pilo izaten dotaz!!!! Duda barik, neure plater izarra patata tortilla da. Ondoren paella. [Lobek be bizkotxo super goxoa eiten dotela esaten doztabe, bainan neuk uste dot apurtxu bet amor inkondicinal dela…] Gatxena reposteria urteten dozta. Makina bet postre bota bihar izan dotaz zakarretara oso osorik: kafe moussa, frutos rojos tarta [pastoi bet itxita en arandanos y franbruesas…], kremazko kanutilloak [orokorrean krema pastelera neure etsaia da]….

Arinau be LentejaTxunga nintzen, baina txiolari Sonia handiak irakatsi zozten egiten eta orain jangarriak eiten dotaz [lehen aldian, hurrenbeste pega eta erre ziren lentejak, lapikoa bera be zakarretan amaitu zabiela]

3- zer edo zein botatzen duzu bizi garen egoeran?

Bizitza normala orokorrean botetan dot faltan, askatasuna.  Maskarilla barik bizitzea [ito eiten dozta, agobiatzen dozta pilo, izerdi larria sortzen dozta….] eta jendea ukitzea, besarkatzea, musu emotea, nonor gerturatzea eta mehatxu bet modun ez sentitzea [bati izan nai oso sobona, kontaktu fisikoa bihar dot gertukoegaz, lagunekaz]….Bidaiatzea aldiz, pentsetan nebana bainan gitxiago botatzen dot faltan.

4- Zure burua ondo ezagutzen duzula uste duzu? / zure izakeran aldatu nahiko zenukeen zure mania bat?

Bai, neure burua ondo ezagutzen dotela uste dot, eta noski, enai perfektua, akats pilo dekodaz, eta bati dago hobetzeko aukera, bainan orokorrean pertsona ona naiela uste dot edo bihotz onekoa. Askotan berba larregi eiten dot, pesada bet nai, kulo inkieto, gauzei buelta larregi emoten dotzat, bizitza modu intensoan bizi dot (sentimenduekiko apurtxu bet extremista nai: minak eta pozak pilo sentitzen dotaz), defraudatuta sentitzen banai ezin dotzat sentimendu hurri buelta emon (barkatu bai, bainan ahaztea kostetan dozta….)

5- zergatik zure perfilean ez duzu zure argazkirik ipintzen? / Ikusiko al dugu zure aurpegia egunen batean?

[Galdera bi alkartu dotaz] Aurreneko inpresioa/aurreritzia fisikoak balditzatzen dau, eta blogean eta twiterren 0tik abiatute, sarean nonor ezagutu barik, ni neu naien moduan azaltzeko aukera ikusi neban [neure begi argi ederrek inor baldintzatu barik]. Denboriagaz, ikusi dot zelabaiteko misterio/jakingure/morboa sortu dauela neure aurpegi ezak, eta jolas modun hartu dot, eta aitortzen dot misterioa elikatzen dotela. [harreman pilo izan doten txiolariei galdetu izan dotzat: ikusi gure doztazu? Batzuk misterioagaz jarraitu gure izan dabez, eta beste batzuei argazkia bidali dotzat]

Bakotzak neure irudiaren inguruan ein dauen ideia, ez da neure kontua, bakotzaren imaginazioan ez dot agintzen. Pentsetan dot txarto jausten dotzatenek, super itsusia irudikatzen doztabela, eta ondo jausten dotzanek irudi atsegina egin dabizela. Nonoiz aurpegia emoten badot, ez da neure errua  “expektatibak” ez badotaz betetzen, naien modukoa nai, ez imaginatu doztaben modukoa. 

Nonoiz aurpegia emongo dot? Behin bainan gehiagotan pentsatu dot egitea, 4 urte ondoren, neuk be gogoa dekot naien moduan azaltzeko, bainan momentuz…misteriogaz jolastea jarraitu gure dot.

6-Zein da surf taula baten gainean egin duzun gauzarik zoroena?

Bizitza arriskatu. Batzutan olatu onek itsutzen dotzue eta itsasoak bere lekuan ixten dotzu. Neuk ez dekot motor akuatiko bet atzean espumetatik eskapatzeko. Gorputza bakarrik itsasoaren indarraren kontra. Olatua hartzea ez da kontua, olatua hartu ondoren hurtik urten ahal izatean dago kontua [olatuen inguruko sarrera bet dekot idatzite, supertxapas gelditu doztana. Buelta bet emotea lortzen badot, irakurtzeko aukera izango dozue apurtxu bet zelakoa den olatuen mundua]

7-Zer da gehien gorrotatzen dezuna? Zergatik?

Gauza piloa: injustiziak, handitasun gurak, besteak bainan hobeagoak sentitzen dizen pertsonak, todologoak (sabelotodo), gizurrak, indiskrezioak, gauzak aurpegira ez esatea, atzetik besteetaz berba egitea, eta gazta!!!!….Zergatik? Pues ez dakit, agian neu enaielako horrelakoa.

8- Maitemindu zea edo antzeko zerbait txiolariren batetaz?/ Ligatu duzu twiterren? [berton be galdera bi alkarregaz]

Ene! Momento salvame deluxe!!!! Kotilleo! Kotilleo!!!! ….

Maitemindu? Pues erantzuna bai da. Duela denboratxu bet eta debora tarte nahikotxu betez, harreman berezi bet izan neban txiolari bategaz. Hor itxiko dot. 

Ligatu? Pues bai…bainan leku guztietan modun, oso gatxa da dianan emotea:  agian berak gure dau ligatu neugaz eta neuri ez dozta interesatzen, edo alderantziz, neuri interesatzen doztanak ez deko neugan interes hori. 

9-Behin bakarrik sartu zara nire ametsetan, Bergarako komisaldegiko ertzain bezela. Zergatik?

jajajajajajajaja! Jo! Pues ez dakit!!! Gainera neuk autoritate gitxi dekot… Gitxienez espero dot uniformeak tipazo egingo zoztela!!!!  [grazia ein dozta zelan gogoratzen zazen ametsagaz…neuk be gogoan dekot zeure buseko pasadizoa….. ]

Neuk be egin izan dot amets hainbat txiolariegaz: batzuegaz nahiko situaziño normaleen bueltan, eta beste batzuetan oso situaziño subrealistak. Freud-en teoriak menperatzen dauenik badau hau irakurtzen?

10-Hamar urte barru nola uste duzu izango dela zure bizitza?

Pues ez dakit. Egia esan, enai etorkizunari begiratzen dotzan horietakoa, oraina bizitzea gustetan dozta eta etorten dena, etorriko da. 

 Amatxu izatea gusteuko zozten. Pilo. Ostantzean gureuko neban antzeko egon: zoriontsu, olatuak hartzen, lagunekaz egoten, etxekoak dauzen modun jarraitzea, biharra izatea…

11-Bikote baduzu? Eta ez baduzu bikote bat eduki nahi duzu edo hobe lagunak eskubideekin?

Beste Salvameko galdera bet! Hau ordea, ez da hain exklusiba, askotan aipatzen dot sarean nonoren berotasun falta dekotela. Aukera aprobetxatuko dot eta….[ guruzu neugaz ezkondu??? Bidali zeure aurkezpen proposamena askogarafernandez@gmail.com-era!!!!]

12-Inoiz gertatu zaizun gauzarik bitxiena ikasle ziñenean?

Bitxiena ez dakit. Gauza pilo pasa dozta ikasle garaitan…. Berritxua izan nahi bati eta klasean, bati jesartzen zoztaben aurreneko filan, irakaslearen mahairi pegata. Ahoa zabaldu orduko irakasleak esaten zozten: Ane! Isilik!.

Zelabait komunikatu bihar neban [berritxu betendako isilik egotea hurrenbeste ordu ez da inoiz be posible] eta notatxuak pasetan ibilitzen ginan. Gainera, askotan notatxu beran elkarrizketa oso bet [garai hurtako whatxapa] eta noski, harrapatu zoztaben mila bider [gehienetan txorradak izaten ziren]…bainan behin elkarrizketa oso-oso super pribatua euan paperean.

Irakasleak konfiskatu zozten notatxuen papera, zabaldu eta irakurtzen hasteko keinua hasi orduko….

” Barkatu, bainan zeuri ez dotzue inoiz esan besteen elkarrizketak pribatuak dizela eta txarto dauela besteen eskutitzak irakurtzea???”

Inoiz be ez dot ahaztuko irasleak bota zozten begirada!

13-Instagramik badaukazu?

Bai, bainan ez. Zabaldu neban bet, bainan email faltsu bet ipinita. Sesioa zerratu zozten eta ezin dot barriro zabaldu. Ez notzan be aparteko graziarik topa…asik momentuz ez dot erabiliko.

14-Zenbat urte dituzu?

32 udabarri eder !

15-Non dago Barrikan leku eder bat arrantza egiteko lasai? ? ?

Emotia ikusite [blogak ez dau irudia gordetzen bainan izerdi tanta eta irri eiten dauen emotia da] , ez dakit arrantza hurrek bigarren esan nahi bet dekon edo ez... enai arrantzalea, [ixa ideiarik ez dekot] bainan itsaso zabala dekogu Barrikan (ixa 7km-tako kosta), beraz, barkotxu betegaz edozein lekutan!

16-Beti idazten duzu bizkaieraz, baina esaten duzu “ikasten” egon zinela edo “kostatu” egiten zaizula. Zergatik? Kanpokoa zara? (Edo zure gurasoak) Hala bada, nongoak zarete?

Blogean azaldu izan dot, bainan neure bizkaitarra faltsua da. Neuk ez dekot euskalkirik. Etxean bati egin dogu gaztelereaz, eta lagunekaz be. [Bati esaten dot EGA dekotela frogetako zelan azterketa betek ez dauen neurtzen hizkuntza beten gaitasuna]. Idatziz bai moldetan nai ondo denbora dekotelako pentsetako eta idazteko, bainan berba eitea kostetan dozta pilo. Iturgaitzek berba eiten dauenean eta barre egiten dozuenean, egixa esan, neuk, neure burua ikusten dot.

Neure euskara, imitazioan oinarritzen da: biharrien, gipuzkoan, ikasi dot pilo euskaraz, liburu eta musikaren bitartez, eta gehien bet lobiegaz.

17-Nola baloratzen duzu aurtengo urtea?

Arraroa. Egixa da pues alde betetik bai dela mierda bet, bai sentitzen dotelako askatasuna falta doztala pilo…bainan bestetik be ikasi dot pues zoriontsu izateko ez dizela gauza larregi bihar, beste modu beten be bizi ahal dela pozik.

18-Sexu idatzia gustatzen zaizu?

Sexu mota guztiak modun, nogaz den deko garrantzia, ez zelan. 

19- Zurekin sekretuan maitemintzeko baimena ematen didazu?

Ene ba!!!!! Zelako politta!!!!! Ez dot uste neure baimena bihar dozunik horretarako…Zer gure esan dau sekretuan? Neuk jakin barik? Edo beste nonok nok jakin barik?  Halan ta be agian dekozu neure irudi idealizatu bet...[bainan balio badotzu…he muerto de amor!!!!!!]

Mila-mila esker zuen galdera guztiengatik! Espero dot sarrera ez gelditu izana apurtxu bet txapas! Barkatu!!!!

ERANTZUIDAZU MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna