KUKU!
Gaurkoan test bet prestatu dotzuet: #AneFernanTest-a
Zelan jakin ondiño espiritu gaztea dekozun? Aukeratu erantzuna eta batu puntuak!
1- Leku publiko beten zauz (garraio publikoa, hondatza…) eta alboan nonor musika entzuten dau (regetona) bozgailutik, ozen.
A) Molestatzen dotzu; Hunek ez daki kaskoak existitzen dizela? Bozgailua ipurtzulotik sartuko notzan… (10 puntu)
B) Ez jatzu inporta (0 puntu)
2- Lagunekaz ia plan guztiak egunez diz? Bazkariak, mendira joateko kekedadak, kirola egiteko…
A) Bai (10 puntu)
B) Ez! (0 puntu)
3- Covid kontutan hartu barik (hau da guzti hau hasi bainan arinau egiten zenuena kontutan hartunde) Poteatzen dozu…
A) Taberna kanpoan (10 puntu)
B) Taberna barruan (0 puntu)
C) Poteatu? Zer da hori? Hasieran litroak eta ondoren taberna zulo iluna!(-10 puntu)
4- Duela 10-15 urte haur bet (8-10 urte ingurukoa) zen nonor (bizilagunen bat, edo ezagunen beten seme-alaba, edo klase partikularrak emondakoa) ikusten dozu morreatzen eta magreatzen izkin betean….
A) Eskandalizatzen zaz! Zelan ba? Si ume bet da !!!!(10 puntu)
B) Ez dotzu harrituten. Begira zein ondo ari den pasetan! (0 puntu) [burutik pasa bajatzu: “neuk adin hori izango banu….” gehitu 20 puntu]
5- Kuadrillako whatxapean plan bet proposatzen dozu asteburureko…
A) Inor be ez da apuntatzen edo gehienez 3 (10 puntu)
B) Gitxinez kuadrilla erdia animatzen da, gehienak ez badiz (0 puntu)
6- Zeure eguneko menuan ezin falta :
A) Berdura, Chia, arraia, kinoa, multicereales ogia (ez badan zeuk egindako masa madrekoa), BIO da zeure iparorratza… (10 puntu). (Benekol, Danakol, activia, edota actimel-ek 20 puntu gehitzen dabez)
B) Pasta, pizza eta etxetik hartutako tupperrak (0 puntu)
7- Muser, Crush, Poser, Stalker, Ghosting, Selfharrm, shippeo, IDK,…zer diren badakizu?
A) Ez! (10 puntu)
B) Batzuk bai (0 puntu)
C) Bai, guztiak (-10 puntu)
8- Neguko bariku gau euritsua:
A) Sofa, mantatxu eta pikoteo. Ez noia kalera ordainduta bez! (10 puntu)
B) Tragotxu batzuk lagunekaz asteaz deskonektatzeko (0 puntu)
9- “Zelako musika mierda da hau? Neure garaikoa bai zela musika ona!” esaldiagaz…
A) Identifikata sentitzen zaz (10 puntu)
B) Ez nator bat (0 puntu)
C) Gora Maluma, J Balvil eta Bad Bunny! (-10 puntu)
10- Gaztezulo irakurtzen dozu…
A) Gaztetxulo? Bai! Instian banatzen zozkuen (10 puntu)
B) Bai, sare sozialetan eta jarriatzen dotaz (0 puntu)
C) Noski! Etxean jasotzen dot (-10 puntu)
ERANTZUNAK:
70 PUNTUTIK GORA
Asko sentitzen dot, bainan ez da gaztetazun apurrik geldituten zeure barnean. Ez deko zer ikusirik adinagaz, jarrera kontua besterik ez da. Badauz pertsona batzuk nai eta 20 urte izan, jubilatak modun konportatzen dizenak.
Aitortu ezazu, txo! Badazpadan hozten badau be preparata urteten zaz kalera, apurtxu bet marmartia zaz eta ingurukoen jarrerak molestatzen dotzue [erreplamaziñoak ipintzen, kexak publiko eiten eta iritzi zutabetan master bet dekozu] , medikamentu eta sintoma pilo ezagutzen dozuz [automedikaziñoan aditua zaz], eta egunero goiz esnatzen zaz, [jai egutetan be bai!] bainan egunean zehar lo kuluxkaren bet edo beste egiten dozu: siesta, afaldu aurretik, afal ondoren…
Lasai, ez dau dena galdute, sare sozialak erabiltzen bazuz “jubillennial” bet izan ahaz zaz!
0 ETA 60 PUNTU BITARTE
Adinan aurrera zoiaz [Oiartzungo gazte topagunera juan zinen] bainan ondiokan espiritu gaztea dekozu.
Badakizu zahartzen ari zazela, bainan ez dozu ondiño karroza bet izan gure eta gazteen ohiturak ikasi eta praktikara eruaten dozuz. Tartean behin, ondiokan gauaren exotismoan murgiltzen zaz [hori bai, aste oso bet bihar izaten dozu errekuperatzeko].
Txupa, bakeroak eta tatu edo piercingegaz nahiko kamufaltuta gelditzen zaz gazteen artean, bainan konturatzen zaz inguruko gaztetxoak bainan gitxienez 10 urte zaharraua zazela!
[Dua Lipa? Zer da hori? Googleatzera noia…ostras! Bale. Ados. Apuntatuta. Hurrengo beinteañeroari botakotzat: Dua Lipa gustetan?]
Animo! Ondiokan madurita/o interesantea izan ahal zaz!!!
50 PUNTU EDO GITXIAU
Edo adinez 25 urte baino gutxiago dekozuz edo BETI GAZTE bet zaz. Asteko helburua asteburuko mozkorra da, kuadrilako plan proposatzaile ofiziala zaz, duela 20 urteko arropa bardina dekozu armairuan eta ez dekozu inongo intentziñorik brokolia zeure dietan sartzeko.
Litroak egin behar dizela? Pues litroak! Gaua trapa entzuten pasa bihar dotela? Pues dale!. Inglesezko berba gehiau esan bihar dizela euskaraz baino? Non dau the problem???
Bikotea? Seme-alabak? Txo! Neu gaztea nahi ondiño! Apurtxu bet bizi bihar da arinau!!!!
Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!
Twitter: @ninaizane
Mail: askogarafernandez@gmail.com