Kuku lagunak! Zelan joan da uda arraro hau ? Neuk gauza bi bota dotaz faltan: urteroko bidaia lagunekaz eta udako mozkor-parranda zoro luzeak!
Gaurkoan udako mozkor-parranda epiko horiek izaten dabizen faseen inguruan egingo dotzuet berba.
1- TXISPI FASEA
Geurean ohikoa izaten da lehen tragoak lasaiak eta gozoak izatea. Terrazatxu beten mojito edo koktelak edaten [gradu askoko alkoholak eta zumito gozoek animoak ziztu bizian igotzen dabez], berbetan, gauak ekarriko dauenaren emozioñoagaz.
Esan biharrik ez dau holango gau betek espektatiba pilo izaten dauzela, eta super mona ipini zazela [denbora asko emon dozu txapa y pinturan] eta guapa sentitzen zaz.
Alkohola hasten da eragina izaten eta apurtxu bet txispi zauz. Neure kasuan txispi horregaz pikantetxu ipintzen nai [afrodisiako modun], eta ezin dot ebitatu bainan hortik aurrerako berbak eta komentarioek ukitu pikante eta jugetoia daukie, umoreagaz bainan hanka tartean tximiletagaz!
– Zer iruditzen menganito? Intelektual responsable planta horregaz,…. neuk uste dot intimitatean enpotrador totala dela. Ummmmmm…. egixa esan morbazoa deko!
– Neskak, gure dozue beste zerbait hartu ?
– Bai mesedez! Beste ronda bet eta jela pilogaz! Bero-bero gauz eta dagoeneko!! [irri eta begirada sexia jarriz…] Eskerrak zeu zauzen asetzeko…[isilunea]… egarria…diñot…
2- INHIBIZIO FASEA
Terrazatik altsa eta taberna/txosnetara joateko unea iritsi da. Txispi, pikante eta irri flojoagaz, melena soltetako ordua iritsi da.
[Tabernaren aukeraketa OSO garantzitsua da. TEMAZOAK bihar doguz. 30 urte dekoguz eta patxanga gure dogu. Kazorra izateko bidean gaz. Regetona eta trapa ez diz geurendako. Kansa. Pilo. 2-3 abesti bale. 7 ya da superkansino, bati erritmo bardina, bati tonotxu enpalagoso hori…Holangotan berbena txosnerekoak LoMax dira. Musika ona, aire librean zaz lasai gure dozun guztia erretzeko, ez dago tabernetako bero larri hori eta espazio pilo dekozu dantza eiteko ahuntz beten modun!]
– Zer gure dozue hartu? Txupitoegaz hasten bagaz?
– Bai!!!! Txupitoak!!! eta eskatu Gozategi !!!!
Dantzan topera, lotsa apur barik, besteegaz erlazionatzeko unea iritsi da: normalean 4 berba egiten dozuzen ezagunari 30 min-eko txapa sartzen dotzazu belarrire pegata [comer oreja], alboan dantzan dauen kuadrillari: “eta txupitoak hartzen badoguz?” edota Azukar Morenoren “Devorame otra vez” eskatu eta tabernara sartu gazenetik begirik kendu ez dozkuen, beso bet tragora eta bestea barrara pegata daukien 4 mutileko kuadrillari: “zuondako dedikata” esaten dotzazu.
3-MAITASUNAREN GORAIPAMENA
Super pozik eta sekulako hypeagaz, sentimenduak magnifiketan diz eta bapatean osito amoroso bet zaz!
– Jo neskak! Esan dozuet iñoiz munduko lagun hoberenak zaztela? [eta besarkada atxutxoi horietako bet] Zer egingo neban zuok barik? Maite dotzuet pilo!!! [beste taldeko atxutxoi bet] Benga, txupito bet geuregatik eta geure laguntasunagattik!
Komuneko hilaran zain zauzela lagun bi dauz kabroi beten ingurun berbetan, entzuten dozuz eta bihotza apurtu zotzun kabroia datorkizu burure. Ezaguten ez dozun neska hurren mina zeurea egiten dozu, eta bapatean zauz beraiegaz penak alkarbanatzen: “Jo tia! Animo! Zeuk pilo balio dozule zalantzarik ez dekot. Ulertzen dotzut perfektamente. Arrazoi guztia dekozu, bainan ahaztu eta zeu zeurera! A otra cosa mariposa! Ez dau merezi gaua amargatzea kabroi batengattik! Benga! Txupito batzuk neure konture! Bihotza apurtu dozkuen emakume guztiengattik!” [JuANE de Arko modun!!!]
– Ane, ez giratu, bainan duela taberna bi gustatu jatzun mutikoa sartu da, eta huna begire dago [ La Vecina Rubiak esaten dauen modun: ez giratu, disimuloagaz begiratu eta normaltasunagaz jokatu, badakizue zer esan gure dauen, ezta???? Bati justo kontrakoa egingo dozule]
Giratzen zaz, zuon begiradak gurutzatzen diz eta irri bet ikusten dozu beren aurpegian. Ya esta! Hurrengo 10 segundutan harreman luze eta oso bet irudikatu dozu: irriak, sekulako sexua, usain goxoa, 3 ume, txakur bat eta monobolumen handi bet surfeko tablaz beteta.
– Neskak! Uste dot…. MAITEMINDU NAIELA!!!!!!!! Txupitooooooooo!!!!!
4- KAOS FASEA
Normalean, txosna/tabernak zerratzeko orduan hasten da fase hau. Sekulako mandanga dekozu, eta noski, ez da ondiño etxeratzeko ordua.
Edozein ideia zoro super ona iruditzen jatzu, indartsu eta super poteregaz modun sentitzen zaz. Inora ez doiazen eta ez hanka eta ez bururik ez daukien ideiak izaten diz. [gazteleraz esaten den modun, iritsi da momentua de hacer el cabra!!]
Sobria gai ez zazen gauzak egiteko gaitasuna ikusten dotzazu zeure buruari.
– Ezetz alde batetik bestera salto bategaz pasa?
– Zelan ezetz? Si super tarte gitxi dau. Kon la minga saltetan dot hori.
Eta noski, lurrean amaitzen dozu, sekulako golpegaz [eskerrak alkohola anestesikoa den eta momentuan behintzat ez dozun min handiegirik sentitzen. Bihar beste kontu bet izango da…] eta frustaziño puntu bategaz. Beste frakaso bet zeure bizitzako zerrendan. [izan be alkoholaren subidoiaren ondoren, super bajoia dator. Bainan horretarako dauz lagunak]
– Benga! Ez da ezebez pasa! Hau janari apurtxu bategaz konpontzen da. Zer gurago dozue kafe ta bollo edo koka kola ta janari grasiento guarro deliciosoa?
5- NEURONA BAKO FASEA
Mañaneoa. Zonbiak eta pertsona nomalak topo egiten dabizen unea. Jende normalak arraro begiratzen dotzue, masbien txarto.
Oinak zikinkeriz beteak dekozuz, super txarto usaintzen dozu, emoten dau zabor kontenedore beten pasa dozula gaua [waterproof makillajea asmatu dabizen modun, parranda proof asmatu biharko zabien!] eta janaria neanderthal beten modun iristen dozu.
Bainan bardin dotzu, izan be, edozein txorrada super graziosoa iruditzen jatzu, eta lagunen txorradegaz barrez lehertzen zaz. Mozkorren momentazoak diz! Elkarrizketek ez daukie sentzurik, eztabe berbarako gaiak, bainan bardin dau, zeuendako gai tranzendentalak eta filosofikoak diz momentu hurtan.
– Zelan da trabalenguas hori? Ahuntzak adarrak dekoz!
– jajajajajajajaja! Akerra! ez ahuntza! Akerraaaaak okeeerrak adarraaaak dekoz… o algo asi!
– Eta zein alde dau ba ahuntza eta akerra artean?
– Pues duda barik akerrak adar gehiau izango dauz!
– jajajajajaja neu bainan adar gehiau? Inposible!!!
– jajajajajajajajajajaja
– Benga ba, serio, si ahuntza da cabra…zer da akerra?
– Pues cabrón! Como Iñaki. Iñaki CABRON! CA-BRO-NA-ZO !!!!!! Jajajajaja
– Ostia! Zelan da la cabra matxo? Ummmmm….ez dau kabra matxo! hermafrodita da?
– Tia! Mozkorra zauz! La cabra matxo existe…itxaron apurtxu bet que lo googleo.[mugikorra atera eta…] Ey!!! Neskak benga! Selfie para el recuerdo!!!! Morritos…..KLIK [mugikorra zertarako atera dozun ez dozu iada gogoratzen eta poltsora doia barriro]
-….esango neban ahuntza batuaz dela, eta akerra,izango da en algun euskalki de la giputxi profunda…
– Seguro?
– Ez! jajaajajajajajajaja
– Aizu barkatu! [alboko mahaiko pertsona normalari] Egun on! Begira, esk duda existencial bet dekogu… eta agian lagundu ahal doztazu. Badakizu zein desbardintasun dauen akerra eta ahuntzaren artean?
– Desde luego que poco respeto. Ya teneis una edad para andar asi a estas horas, molestando a la gente…que poca vergüenza…Os drogais y os meteis de todo y ya no sabeis ni lo que haceis…
-Joder! Zelako genioa! Hau bai dagoela como una cabra !!!!
Parrandarako gogoa sartu jatzu?
ERANTZUIDAZU MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!
Twitter: @ninaizane