FENOMENO PARANORMALAK

Kaixo!!!

Zelan?

Ikusita aurreko sarreran etxean izan nebazen fenomeno paranormalek jakinmina piztu dabizela, oraingo huntan pasatakoa kontatuko dozuet. Gure badozue, pasa eta irakurri. Ongi etorriak zazte! [baldurrik ez badozue behintzat! Uuuuuuuhhhh]



Kokatzeko: Geure eraikinak 55 urtetik gora dekoz. Neure pisuan erreforma gitxi egin nebazen: sukaldea [atea be aldatu neban], komunak eta duela gitxi neure koartoan egurra ipini dot lurrean [bainan fenomenoak pasa ondoren izan da], alboko etxea hutsik dau, eta neure azpian dauzen pisu biak udatiarrenak diz, beraz, fenomeno paranormalak gertatu zireneran, hutsik euazen.

Ez dekot erlijiorik, ez dot espirituetan sinistuten, eta ez dot renkarnazioan sinistuten. [hau da, neure uste apalean, hiltzen zazenean amaittu da guztia, ez dau ezebez. Bidaiaren amaiera da.]

2019ko abendua. Gaua. Ohean sartu barri neuan eta ate bet astiro zerratuten [edo zabalduten] entzun neban, badakizue bisagra soinu hori… ÑÑIIIIIIIIIIIIII….. Arraroa ein zozten bainan ez notzan garrantzi handiegirik emon, bainan apurtxu betera barriro entzun neban, eta gero barriro…

Altsatu eta aurrean dekodan koartoaren atea zerratute euan, ez guztiz enkajatute bainan osorik bueltatuta. Komunekoa aldiz, guztiz zabaldute euan, eta sukaldeko eta salako ate biak guztiz zerratute euazen, enkajatute. Ate guztiak totalmente zerratu eta barriro ohean sartu. Ez neban gehiau ezebez entzun eta primeran egin neban lo.

Hurrengo gaban barriro….ÑÑIIIIIIIIIIIIII….. Eta aputxu betera barriro ÑÑIIIIIIIIIIIIII….. Altsatu eta ate guztiak zerratute euazen. Guztiak enkajata. Ohera sartu barriro ya apurtxu bet paranoika. ÑÑIIIIIIIIIIIIII…..Me kauen la letxe!!! Ane lasai, bizilagunen beten atea izango da.23:00 diz eta ohera jutaeko mugitzen ari diz…ÑÑIIIIIIIIIIIIII…..

Guztiz akojonata izara azpian sartu...[bai, izara blindatu horiek…barruan sartu eta inok atakatu ezin dotzun segurtasun izarak] ÑÑIIIIIIIIIIIIII….. sukaldeko atea da!!! [norberak beren etxeko soinuak ezagutzen dabez perfektamente, neuk bai behintzat eta ziur nau sukaldeko atea zela]

Ez neban adorerik izan barriro altsatzeko, eta hor gelditu nintzen izara blindatu azpian,ilunpetan bainan mugikorra eskuan nebala badazpadan emergentzita deitu bihar baneban [imagina situaziñoa]

– 112 emergentziak esan?

– Kaixo #AneFer nai, ohean nau eta sukaldeko atearen ÑÑIIIIIIIIIIIIII entzuten dot

– Pues neska! Bota brisagretan 3 EN UNO!

[txistea emoten dau, badakizu txiste hori del fantasma de las bragas rotas? Pues bardin]

Hurrengo gaba. Ohera sartu orduko ondo zerratu ate guztiak, eta badakizue zer pasetan den: obsesionatzen hasten zaz eta ya adi-adi zauz ÑÑIIIIIIIIIIIIII-a entzuteko, eta gau hurtan, soinu gehiau entzun nebazen: sukaldeko atearen manilla gora eta behera oso-oso astiro [ate guztiek bolatxua daukie irekitzeko, bainan sukaldekoa aldatu neban eta manilla normala deko] OMG!!!!! Zelako baldurra!!! Altsatzeko adorerik ez, eta ohetik:

– Nonor dau horik?….

– Kaixo ????

– Hola ????
[Oso logikoa guztia. Pelikuletan modun. #AneFer-ek galdetu eta mamuak erantzun: Bai, Ane, 1690. urtean hil zen espiritu bet nai, kanpoan hotz dauela eta bertora etorri nai epeltasun bila. Portzierto, etxe polita dekozu, eh! Lekutxu bet eingoztazu ohean ?]

Ez neban ia lorik egin gau osoan. Amaia, lagun-minagaz komenta neban eta txiolandiako beste lagun bategaz, eta biek bardina esan zoztaben. Lasai egoteko, azalpenen bet izango zabiela eta ez harduratzeko. [ya! Hori esaten dozue, ez dozuela zuok bizi!!! Bainan berton bakarrik eta ÑÑIIIIIIIIIII horregaz etengabe, lasai egotea super erraza da!!!]

Hurrengo egunean biharretik bueltan,kanpoko atea zabaldu orduko,ikusi nebazen etxeko kuarto guztietako ateak zabalik zeuazela [super seguru nau guztiak zerratu nabizela, pasatzen ari zena kontutan hartuten, zin egiten dotzuet, mania hartu nebala, ate guztiak zerratuteko une oro].

Sukalde barrure begiratu eta ezebez anormal. Salara begiratu eta lurrean botata, paretan dekodan egutegia. Oso arraroa, iltzea bere lekuan zeulako eta egutegia zintzilikatzeko daukien zulotxoak ez zeuazen arrankata, ondo euazen…Zelan da posible egutegia lurrera jaustea???? [OMG!!! hori ikusi eta oso urduri ipini nitzan. Arin beten beste gelak ikustera juan nintzan].

Komunean, lababoko toalla euen lurrean, baina beren lekutik oso urrun. Hegan egin bazeben modun. [Kardiaka jarri nintzen. Aiiii amatxu, aiiiii amatxu, aiiiiiii] Beste koartoetan begiratu neban ezebez arraro.

Ane. Pentsa. Lasai. Pentsatu apurtxu bet. Gurasoek etxeko giltza daukie. Agian beraiek etorri diz zerbaitera? Diar ein notzan. Ez amatxu eta ez aita ez zirela etxetik pasa.

Amaiari diar ein notzan histerika  eta gaua neugaz igarotzeko eskatu notzan. Alde batetik, ez nebalako gaua barriro bakarrik pasatu gure, AKOJONATA [mayuskulas] nengoelako, eta bestetik, testigu bet bihar neban [ez dekodaz aluzinaziñoak, eta hau ez da neure imaginaziñoaren kontua]

Eta bai, berak be entzun zabizen atea zerratuen, ÑÑIIIIIIIIIII-ak eta manillaren soinua….

– Ane, lasai. Seguru nau azalpenen bet dekola. Halan ta be, jarri gatxenean. Espiritu bet badan be, zer egin ahal dotzu? Hau ez da pelikula bet! Seguru nau espektro betek ezin dotzu ukitu! Lasai egon!

– Falta doztana!!!, k un espektro me meta mano!!!!

-jajajajajajajajaja Neuk be gure dot orduan espiritu bet neure etxean!!!

– Ez, Amaia, serio ari nai entzun dozu …eta poseitzen badozta??? El exorcista modun?

– Bai zera! Ez flipa! UUUUUUUHHHHHHHH…aldatu zenuen sukaldeko atearen espiritua nai… eta ez dotzut bakean itxiko barriro neure tokian ipini arte….UUUUUHHHHHHH

– Jo! Amaia!!!

– Gauzatxu bet eingo dogu. Go-Proa ate parean ipiniko dogu eta grabatuko dogu zer pasetan den ikusteko. Ados?


Kamara hartu, bateria zaukien ikusi [topera kargata euan] eta ate parean ipini genuen. Ohera sartu, ÑÑIIIIIIIIIIIII-ak entzun genebazen biak ostabe behin bainan gehiagotan, eta azkanean lo hartu genuen.

Hurrengo egunean esnatu eta zuzenean kamara ikustera. Amatata euan, bateria barik. [normal, gau osoa itxi genuen piztuta]. Kargadorera entxufatu, piztu eta han ikusten gaz geu biok atetik urteten eta zerratuten….eta bapatean dena BALTZA, kamara amatutze bazen modun. Zelan da posible??? Urten gaz sukaldetik eta amatatu ein da automatikamente. Bazaukien bateria!!!!

Beste ahalegin bet egingo genuen. Kamara itxi kargetan egun osoa, eta halan ta be, kargadoreri konektata itxiko genuen. Gau hurtan ordea, ez genuen soinurik entzun. Ezebez. Bainan kamara barriro amatatu zen ia ipini orduko. 37 segundu bakarrik grabatu zebazen.

Hurrengo egunean Amaiak beren kamera ekarri zabien. Bideo grabatu biharrean, time-lapse-n argazkiak 10 segunduro ateratzen itxi genuen. Eta ezetz asmatu zer aurkitu genuen hurrengo egunean? Pues bai, kamera kargadoreagaz entxufata, bainan barriro amatatute. Piztu eta 3 argazki bakarrik atera zabizen. Lehen 30 segunduak. Gau hurtan be ez genuen ezebez entzun.

Hurrengo gauetan normaltasuna bueltatu zen, eta ez neban ezebez entzun, [halan ta be neuk ateak zerratuten jarraitu neban] bainan domeka beten, eguardian, salan neuala irakurtzen….ÑÑIIIIIIIIIIIIII….[zelan da posible??? egunez be bai? Hunek azalpen bet izan bihar dau fijo! Ez dakit zein den azalpena, baina izan bihar dau.]

Eta horrela emon nebazen aste pare bet edo 3…tarketa, ez egunero, eta ya ez gauez bakarrik, egunez be, neure sukaldeko atearen soinu paranormalak entzuten. Egixa da, ya hurrenbeste biderrez entzunda, eta ikusita inoiz be ez zoztala ezez gatxik pasa, garrantzia kendu notzan eta azkanean isildu zen gaur arte.

Egixa da Amaia etortzen zen bakotzeko, txorrana eiten hasten zela. Etxera sartu eta sukaldeko atea agurtzen zabien:

“Kaixo puerta diabolika! Zelan pasa dozu gaba? Bisagrak astintzen?”

 “Jo! Ane! Nok esango zabien k la puerta del mal zeure sukaldean dauela! Cuarto Mileniora deitu bihar dogu y nos forramos!!! Beno, igual ez da ideia ona, k bestela gero ningun tio va a kerer meterse en tu cama

-“Ane, hain txarto sukaldatzen dozu k sukaldeko atea espektro bihurtu jatzu!!!”

[umoreagaz bati be tragu gatxak errazago pasetan diz]

Espektro bet edo espiritu bet izango ote zen? Pues pentsetan dot ezetz….bainan ondiokan ez dakit zer zen, eta ez dakit zegattik kamarek ez zabizen grabetan, eta zelan jausi ziren egutegia eta toalla.

Zuoi zer iruditzen? Gerta jatzue nonoiz zerbait paranormal? Espirituetan sinesten dozue?

ERANTZUIDAZU MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ! Twitter:@ninaizane

Mail: askogarafernandez@gmail.com

Erantzun bat “FENOMENO PARANORMALAK” bidalketan

Utzi erantzuna