ZELATARIAK

Kaixo!!!

Zelan? Zelan juan diz oporrak? Ondiño oporretan zauzie? hartu barik?

Udako arrasti hauetako beten hondartzan lagunegaz berbetan [eta noski kotilleoan sartunde] konturatu nintzen zelatari hutsa einde gauzela [eta nauela].

Neuk ez dekot Instagramik, bainan aitortzen dot nabigatzailearen bitartez perfil pilo [eta argazki pilo] kuxkuxeatu dotazela [seguruenik zuotako batzuk be arakatu dotazela sarean] 

Neu bainan maila profesionaleko zelatariak be badauz [eta flipatu neban izan be konturatu nai Insta dela topean dauen sarea eta zelako “trukoak” dauzen berton], izan be, istories-ak eta komentarioak ezin diz irakurri nabigatzaileagaz, beraz, instan zelarari ibiltzeko B kontu bet izatea komenigarria omen da. Arrazoi bi emon zoztaben:  istoriesak txibetan dau nork ikusi dauen, eta B kontu bategaz ez dau zeure arrastorik, eta bi, argazkiak handitzean edo kuxkuxean zabiltzala LIKE emotea gura barik oso faktiblea omen denez, hobe gura bariko LIKE hori B kontu batetik izatea. [nonbait oso txarto dau ikusita zure EX-aren duela 18 hilabeteko argazki bateti Like emotea….zelatan zabiltzala adierazi gure omen dau. Hain agerikoa badan, guztiok zelatan gabizelako izango da, ezta?]

Pertsonak googleatu dotaz; beren Facebook, Linkedin, Runedia, herri aldizkariko elkarrizketa hura eta hasta Beobian zein postutan gelditu zen ikusi dotaz ! Eta googleatu dotaz ezagutu barri doten jendea, garai batean neure bizitzan zeuen jendea, gustetan doztan jendea, gorroto dotan jendea…. eta googleatu dotaz argazkiak be bai [peligro bet nai!!!!]

Behin, Amaiak, lagun minak, komentatu eban Instagramen ez dauela argazkirik ikusi nonor nigarrez. [Zelan da posible? Ezin gaz bizi eguneo 24 orduz irrifar bategaz!] edota inork ez dauela ipintzen argazki bet non itsusi agertzen den, ezta brometan badan be [hori bai, Facebooken garaietan kuadrillako eder eta perfektuena oso itsusi agertzen bazen argazki beten, hori igo bihar zen bai ala bai eta herri osoa etiketatu, jendeak ikus zezan, pues orain Instan egiten da] 

Oporretan egon bazaz, geolokalizaziñoa aktibatu. Mitxelin izarretako jatetxe beten egon bazaz, be bai, eta argazkia atera guztiari, eta bidali eta zabaldu, komuneko paperari be bai. Ah!!!! eta #. Mesedez, # barik ez diz berbak ulertuten. 

Benetako lagunek eta senideak badakite ondo zauzen alan txarto, eta inporta dakie, beraz, postureo hori zelatan ibiltzen gazenondako da ? Ezagutzen ez doguzen edo inporta ez dotzagun pertsona horiendako betetzen doguz geure Insta?

-Aber hunek zenbat jarraitzaile dekozen?

-Buahhh!!! 500 bakarrik!

-eta zenbat jarraitzen dauz?

-Buahhh ! 900????  Zelako kutrea!!!

Zenbakitan neurtzen doguz porfilen balioa. Influencer edo nonor izateko, jarraitzaile pilo izan bihar dozuz eta jende gitxi jarraitu.

Ados, Beyonce bazaz eta 132 milloi jarraitzaile badekozuz pues agian ezin dozuz guztiak jarraitu, egun osoa pasa bihar dozu followak itzultzen, bainan barkatu, Barrikako #AneFer nai, neurendako follow hori itzultzea apurtxu bet edukaziño kontua da [apurtxu bet da uretan olatuta sartzen zazenean eta berton dauzenak ez dozuz inoiz be ikusi bainan agurtzen dozuz, eta noski, bueltan agurra itzultzen dozue, zelan ez ba?] 2000 pertsona jarraitzen bazuz be Twitterrek [eta pentsetan dot Instan be bai] timeline-an aukeraketa bet emoten dotzu, interaktuatzen dozuzen jendearen arabera, ez dotzu 2.000 pertsonen publikaziñoak erakusten.  Gainera behin follow einda, zelatan ibiltzea ez dau apurtxu bet justifikatuago?

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ !!!

Twitter @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzun bat “ZELATARIAK” bidalketan

Utzi erantzuna Aker Lizun(r)i Utzi erantzuna