CONKIS 2019- KAP 22

Zelan zauzie konkiszaleak?

Zelako harreman aldaketak ikusi doguzen aste huntako kapituloa. Hona hemen geuk atera doguzen konkluziñoak:

TALDEAK

1- Caballo eta Janire. Logikoa.

2- Iker eta Krasi: Logikoa

3– Jontxu eta Ibai: Bikoten bet osatu bihar denean bet sobran dau orlegien mutil txatxi taldean, eta oraingo huntan Ibai kolgeta geldituten zen. Logikoa izago zen Eskogaz eitea bikotea, bainan argi dau Jontxu Esko baine indartsuagua ikusten dauela, eta irabazteagattik, lagunak saltzen dizBardin jokatu dau Jontxuk Asierregaz, zela beren bikote logikoa, baina argi dau Asier agian  Dueloetan ona dela, baina jokuetan ez. Ez dau bet bera be irabazi, eta beragaz taldean aritzea ez da bapez erraza, beren puta bolara juaten delako. [Hurrengo aste kapituloaren aurrerapenean ikusten da be bai, hurengo astean Ibairegaz dauela, eta mobidak dekozela]

4- Maider eta Luisito: Logikoa

5– Asier eta Esko: baztertuak, beste erremediorik ez daukienak.

PROBA

Oso sosoa. Ez zozkun bapez gusteu, ta gitxiau bikoteka izatea…azken jokuak izaten ari diz…Ginkana edo pista amerikana bet edo holan izan biharko litzateke. Proba asko pasatzekoak, benetako finalistak dizela demostretako…

NOMINAZIÑOAK

Orlegiek gorrien kontra egin biharrien eta Asier bozkatu biharrien, Luisito nominatu dabie [Maider kendute, beren printzipioak jarraituz, eta hasera estrategia jarraituz. Argi esan zabien, beran fidela izaten ari da orlegiekiko, bainan orlegiak ez dabiez beren berba mantentzen ari]. Batzuk estratega dela leporatzen dotzabe [ denak diz estrategak altura hauetan] eta beste batzuek esaten dabie ahula dela eta ez dauela merezi finalean egotea [zelan???? ].

Hoberena Asier. Esaten dau gorriekiko baztertute daulea [gorri klaritoa dela] ez dauela inorregaz berbarik egin, ez dotzabela komentetan ezebez, eta gero nominaterakoan “ entzun dut Luiso nominatu bihar dabiela, beraz, Luisito [zertan gelditzen gaz? Enpanatzen zaz edo ez? Argi dau, tonto plantak simulatuak dizela. ]

Janireri be zelako azkar ahaztu dakon Luisitok bere garaian lagundu zotzala? Zelako puñalada, ez?

HANBURGUESAK

Buah!!! Zelako patatada eta hanburgesakada! Ibairi txarto ein zotzan eta ez dozta harrituten. Holangotan hobe haragia soilik eta patatak jan [patata frijutiak ez jatea ilegala izan bihar dau!!! ] Burgerren ogi bollo horrek bete eiten dau eta ez dau ezebez aportetan. Haragiak ordea energia emoten dotzu!

IRABAZLEEN NOMINAZIÑOAK

Orain arte duelorik ein ez badozu, ez dozu merezi finalean egotea. Ados. Aukera bi beraz: Esko eta Krasi. Baldurragattik eta kolegismoatik ez zabien potrorik Krasi nominateko. [eta aukera gatxena da, izan be finalean irabazi gure badozu, hobe finalean ahulak egotea, aukera gehiau izateko. Dena den, finalean probaren bat badau uragaz, Krasik ez deko zer eginik.]

DUELOA

Ezinezkoa egitea. Oso gatxa eta ikusteko mierda bet izan zen. Hoberena geure Luisito gelditu dela. [zelako gogoa besteen aurpegia ikusten iristen denean…]

Pentsetan dot hurrengo asteko proba azkena izango dela.

[Konturatu zazte El conkisekoak Panaman dauzela, eta Supervivientesekoak Hondurasen (iparralderago) eta azkenengoei eguzkia ederki emon dotzaben bitartean, gureak esne kolorea deukiela???]

Batiko modun, zerbait komenta gure badozue:

Twitter; @ninaizane

Mail: askogarafernandez2@gmail.com

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Utzi erantzuna