Kaixo Conkiszale!!!
Laberintoaren probak ez dau sekulan be defraudetan! Zelako ondo pasatu dogun kapitulo honegaz!
Hasteko, hasi diz taldeetan rollito gatxak urteten: talde urdinean Andonik bota dauz perlatxu beren taldeekideen inguruan, pelota eitten dabizela kapitanei, berak asko dekola emoteko, eta argi zeuan beran izango zela nominatua, ez dau taldean larregi enkajetan [egixa esan, dueloan egin zabiena ez genuela inork bez espero]
Talde orlegian be, Krazy hasi da esaten ez dizela erabaki zuzenak hartzen, Gorrietan be nominaziñoak ikusta, Asier, Ibon, neskak…badauz hor kontutxuak…
PROBA
Zelako barreak bota doguz Manuren jakinduriagaz, beren trukilloak laberitoa irabazteko [ta azkenean putz! Ta hori gertatuten da DeSobrau zoazenean, patuak ahoa isiltzen dotzula!!! Eta zer esan zenuen Manu, Gorrotxagattik???? Gorrotxa intokable da!!!! ]
Amaiak eta neuk argi dekogu, aurten Manu Conkisera juateko Pressing Catch ikusten prestatu da! Ene!!! Azpian zeuzen kottauak!!! [Seltaren inpotentzia eta amorrua guztiz ulertzen dogu. Zelan esaten zotzan Manuri “burua beste aldera” ta kasurik bez]
Orlegiak eta urdinak nahiko joku garbia ein zabien, eta adibide ona izan zen urdinak erdira sartuten eta orlegiak urteten zelan bakotza albo batera juanda, pasatu ziren arazo barik. Borondate kontua. Hori bai, urdinek akatsa Gorkarena izan zen duda barik. Ez zabien jakin taldea bideratzen eta itsu-itsuan ibili izan bihar zabien, bidez bi biderrez erratuta.[hori bai, proban bigarrenak gelditu zirela jakin zabienean, zelako poza! Irabazi izan bazabien modun!]
KAPITAINAK
Azkenak sartu dizen kapinainek ez dabie larregi enkajatu taldeetan. Egixa da azken hiruretan, Seco hartu dabiela hobekien, ondo eiten dauelako, baina izan dauz beren gogor paperagattik, deskonfidantza, ta azken finean Gorkak Eneko aukeratu zabien. Olergiek be Patriren alde gehiau egiten dabie, Nagorek be izan zeban haseran akats txikitxu bet, ta normala da, baina geurendako Nagore oso ona emoten da be bai, ta atzo gidatzen kasta handia ikusi zotzan. Gorrietan, Manu, kasu aparte da [Amaiari apurtxu bet penutxi emoten dotza, inork ez dauleko gure, baina neurendako merezita. Hori bai, mese! Manu urtero gure dogu Conkisen! Bera barik ez genuen hurrenbesteko barreak botako!!!]
Talde gorrian, peloteo asko ikusten da Seletarekiko, gehien bet Iboni asko ikusten dako, gure dauela beren protegidoa izan.
NOMINAZIÑOAK ETA DUELOA
Olaia izan zen azkenan nominetan? Berdinketan itxi zabiena nominaziñoak. Ideia ona iruditzen jatzue, 3 nominatu fortzetan? Eta hirurak badoiaz duelora? Eta iaz modun, dueloa ez amaittuz gero, etxera juateko aukera badau? Antolakuntzagaz ezin da inoiz fidatu. Gainera, beste ekipoarendako abantaila izan daiteke, biren artean aukeratu biharrean, hiru dekoz aukerateko. Neu Olaia izan banitz, duda barik Asier nominatuko neban [ez dozta larregi gustetan, eta Dueloan be ia kagatu zeban Gloriagaz. Lagundu bai, bainan buruagaz…ummm deko zerbait beren jarreran ez doztena bapez gustetan] Egixa da, Asier nominetan Arrate juango zela duelora…
Kapitainagaz duelatzearen kontua, haseran ez zozkun grazia larregirik egin, baina egixa da Manugaz sortu den mobidukiagaz, saltsa egon daitekeela .
Gloriak oso ondo egin bazabien be, soka enrollatuegia zabien, eta beren laguntzaileek ez zabien Enekok eta Secok daukien esperientzia, eta laguntza holangoetan faktore garrantzitsua da. Andonirena, sorpresa itzela [ikusi biharko da zelako emoziñoagaz doian beren taldekideena. Taldeak ez dau larregi estimetan, baina poztuko diz, izan be partaide bet gehiau diz, eta bihar dabie bultoa.]
Eta zer diñozue Iñaki kokodriloaren ingurun? Neuri apurtxu bet kansino eiten dozta, eta hurren beste kontaktu fisikoagaz, hurrenbeste besarkada, sobeteogaz…ufff neuk berton ezingo neban aguanta!!! Baiñan Gloriaren agurra ikusita, argi dau zelabaiteko arrakasta badaukiela neskeen artean!!!
Batiko modun, zerbait komentatu gure badozue: twitterren @ninaizane eta mailez : askofarafernadez2@gmail.com
Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!