Kaixo! Zelan? Aste huntan hasiko naiz El Conkisen ingurun idazten, baina programa ikusten ez dozuenendako hona hemen sarreratxu barria: parranda kontuak!
MURPHYREN LEGEA
Bai, parrandetan be Murphyk bere eragina deko: zenbat bider pasatu jatzue, “Ba, gaur delasai, pare bet tragotxu hartu ta goiz etxera” eta ez dakizu zelan bainan bapatean goizeko 9ak dira, sekulako mierda dekozu gainean eta ondiño ez zaz etxean sartu!
Kontrakoan be, lagunekaz la juerga del año zabilz antoletan, sekulako expektatibak dekozuz gau hurretarako, eta eguna iritsi, ta ez dozu hain ondo pasetan…[bapatean bajoia emoten dotzu, oinak nekatute dekozuz, ipintzen dabizen abestiegaz ez dozu remontetan…eta zure ohea bisualizatzen hasten zaz, oasis baten modun…]
MUSIKA
Neurendako parranda batek, faktore garrantzitsu bi dekoz: konpainia [txorradatxuetan lagunduko dotzuenak, eta zuegaz batera barre eingo dabienak] eta musika [dantzatzea pilo gustetan dozta eta parrandako hoberena dantza ComoUnaLoka eitea da]. Bietako bat fallaz gero…MalAsunto!
Iazko udaratik, parranda tabernak aldatu doguz, eta arrazoi nagusia, musika da. Orain en BaresDeViejos, ibiltzen gaz reggaeton eta trap-ari ihesi. Orokorrean musika oso dantzagarria eta estilo derberdinetakoa ipintzen dabiez: Rafaela Carra, Aretha Franklin, Los Manolos, Reincidentes, Los Rodriguez, Lolitaren Sarandonga, Safri Duo, Mambo Nº 5, Extremo, Fito… danetarik! [gitxienez duela 15-20 urteko abestixak, baina ezagutzen dozuzena fijo!!! Seguru nau hauetako bet irakurri dozula, eta pentsatu dozula: Buah!!! Zelako temazoa!!!]
Izan be parrandek be badeukie beren alde kulturala: zenbat abesti ikasi dozuz tabernatan entzunde? PILO!!! “Eyyy txipiron, todos los días sale el sol, txipiron…”, edota “ Nossa, Nossa, Asim no se me mata…, Ai seu te pego, aii seu te pego…” [bai, apurtxu bet lotsa emoten dau esatea buruz dekizula, letra zein musika akorde guztiak. Aitortu bihar dotzuet neuk Aserejé-k kontzentzia arazo barik dantzatzeko esaten nabiela toke reggae zeukiela J Noski, “nanana nana nanan ná…” zatia da LoMax ]
GOIZALDEKOA- (MAÑANEOA)
Neurendako askotan parradako unerik onena. Ahotik zentzubako txorrada pilo urteten diz, ekipo xelebrea osatu dozuez [kuadrila desbardinetako “azkenak” juntatu zazte] eta bapatean gau hurtan ezagutu dozun Mikelen lengusiña zeure lagun-mina bilakatu da, ia-ia alma gemela [elhuyarren ez dot topa itzulpenik]. Bardin jatzu ya zelako musika dauen, bardin-bardin mugitzen zaz edo balantzak eruaten dotzue [ordu hauetan helburua lurrean ez amaitzea da] eta zeure libidoa be topera dau: posibleen zerrendako baldintzak ia desagertu diz, eta nonok belarrira eiten badotzu berba, pilo sentitzen dotzu, eta bapatean un “kakagurea dot” belarrian super erotikoa da!
Azken antroa itxi eta jateko momentua iritsi da. Ordu txikiak badiz ondiño, irekita topetan dozun edozer beroa eta grasientoa da ongi etorria: hanburgesa, hot dog, kebab, pizza, patatak… kalean baztar beten jesarrita [ummm zelako goxoa, solomillo preziatuenan pare disfrutetan dozu haragi hori!!!!!] …
Eguna ondo argitu badau, kafetegiak irekita dauz iada, eta eroso-eroso jesarrite txurroak, tostadak, kroasanak, napolitanak…eta kafe edo kolakao beroa eta goxoa [beno, bati dau nonor ondiokan azken birra esakatzen dauena!] [gainera aukera dekozu ogia, egunkaria eta gosariagaz iristeak puntuak emoten dauz etxean!!!!] [eta ez, ez dot ezaututen nonor ordu horietan FRUTA jatea apetezitzen dakonik!!!]
Etxera iritsi, ispiluan begiratzen zaz eta Regan, La niña del exorcistak zeuk baine itxura hobeagoa deko!!! Con lo mona k había salido!!!!!
Erantzuidazu! Mundu honetakoan naizen ala ez!
askogarafernandez@gmail.com
@ninaizane
PD: Conkiseri helduko dotzatenez, ez dakit hurrengo sarrera orokorra noiz idatziko doten. Halan ta be, gai proposamenik badekozu, edota neugaz komunikatu gure badozu, twitter edota mail bidez online egongo nai !!!!