BELARRIPREST

Kaixo! Zelan?

Euskaraldia dela eta aprobetxatuko dot aspalditik euskararen inguruan idazteko neban ideia gauzatzeko.

Titularra: Izena eman duten 5-etik bakarra da Belarriprest. Hau da ahobizi gehiau emon dabie izena. %45 gipuzkoarra.

Artikuloan dio agian ez dela ondo ulertu figura bakotzaren papera: ahobizi euskaraz ondo dakitenak eta belarriprest txarto edo bapez modun ulertu dela, baina desberdinatsuna euskararekin hartu gure dan  “konpromiso”  maila dela.

Nor dau inplikatuago? Nor ahalegintzen da gehiau lehen berba euskaraz eitten? Euskara maila kaxkarra baina bere bizitzan sartzen ahalegintzen den nonor alan euskara ama hizkuntza modun dauen betek?

Neu enai euskaldun barri konsideretan, izan be euskaraz gazteleragaz batera ikasi neban, baina aita euskalduna izan arren, amatxu ez da euskalduna eta etxean bati gazteleraz ein dogu. Beraz, ez da neure ama hizkuntza. Eta bai EGA dekot. Insti garaian atera neban.

Inoiz ez dot izan ingurune euskaldunik. Ikastolan ikasitakoa nai eta noski hori izan da euskaraz aritzeko eremu bakarra, baina egixa esan, ikastolan be geure artean gazteleraz ein dogu bati. Karrera be euskaraz ein neban, beno ahal ziren asignaturak, baina ez neban egin “konpromisoagattik” baizik eta euskaraz ikastera ohituta neuanez, pues errazagoa egingo zaoztela pentseu neban.

Neure kuadrillako ia guztiek daukie EGA, baine berba eiterako garaian guztiok eiten dogu “spainglish” kutre moduko bet baine euskaraz. Enplan hizkuntza bet indiojau modun berba eiten dozunean. Ez dot esaten euskañola, izan be euskañola neuk eitten dot euskaraz berbetan ahalegintzen ari naienean, beraik ez dabie berba bet be eiten euskaraz,

Irakurtzen ari zaren textu hau masomenos euskara zuzenean eta arautuan idazteko gai nai. Zin dagizut agian errazagoa izango zela neurendako horrela egitea. Gatxakoa da euskalkiñolaz aritzea izan be neuk ez dot inoiz euskalkirik izan. Zergatik eiten dot hori? Arrazoi bi: behingoz pantailaren atzean euskalkia dauen nonor modun sentitutzeko eta bi, online munduan dauzen euskaldun gatxei esateko, ez dauzela bakarrik, eta animateko euskaraz eitera, neure modun txarto edo gaztera sartunde eiten badabie be. Justu Xabier Amurizak beren “Estrakultura” artikuloan kritikatzen dauena egiten dot neuk propio, guran, nahita.  

Duela 7 urte erabaki neban biharreagaz gain apur bet euskarara hurbiltzera. Famila kontuek ein zoztaben hausnartzea, tarteko, lehen lobaren jaiotza. Hau da, euskara neure aisialdian sartzea erabaki neban.  Irakurtzea pilo gustetan doztanez, euskaraz irakurtzen hasi nintzen. Liburu bet gazteleraz, beste bet euskaraz. Ondoren, internetez hasi nintzen gauzak euskaraz topetan. Blogak, artikuloak, zine kontuak…. Irakurtzeak gramatika eta ulermena berreskuratzen lagundu zoztaben pilo.

Asialdia harremantzea be badenez, euskaraz nonogaz harremantzeko biharra neban izan be neuk kuadrilakoegaz ezin dot ohitura aldatu eta euskaraz berba ein, oso artifiziala da, inglesez arituko bagina modun… beraz, nonon topatu bihar nebazen “euskaldun ezezagunak” euskarazkoa harreman bet zerotik abiatzeko. Twitter izan zen neure akurera eta kontatu neban esperientzia…

Noski, aukera hori Gaztezulori zor dotzat eta neure baldintzak onartzeagatik. Neuk ez dot kobretan hau idazteagattik. Noski, eskaini zoztabela dirua, baine ez zoztan bidezkoa iruditzen “txapuza” hunengattik kobratzea, non Gaztezulon eta beste toki askotan dauen jendea kaliatezko edukiak egiten, profesionalak, ezin egon maila bardinean. Erronka eta aukera moduan hartu neban.

Ez dot gure biktimista izan, baine euskaldun gatxen baina inplikatuon espazioa aldarrikatzen nau sarean. Neuri ez dozta bapez kostetan euskaldun gatx bategaz euskaraz aritzea. Ezezagunegaz bati eiten dot lehen berba euskaraz. Hori bai, aurrekoa supereuskalduna bada, akojonetan hasten nai…eta pentseta hasten nai zelako ondo eitten dauen berba, eta neuk indiohau eitten dotela…eta ya zuzentzen hasten badozta, enplan, Barkatu, zein ordu da? EZ DA ZEIN, “ZE “DA,  ORDUA,  EZ DA PERTSONA BAT… damututzen hasten nai eta pentsetan dot, zegatik ez dotzat gazteleraz ein????

Euskaraz harremantzeko saretxo bet ein dot, eta orain berba praktika falta dozta. Eta ikasturte huntan ezarri doten erronka da hori, euskaraz berba eitten praktitzatzea. Lortzea euskaraz apur bet natural eitera, ez indio jau eta ez ikastolako euskara.  Astelehenero dekot Karmen berbalagun hurretan laguntzen…

Neuk ez dekot neure euskaren inguruko inplikazioaren inguruan inori be ezer demostratu bihar. Neurendako egiten dot. Neure erabakia izan da eta aurrera egingo dot hurtan neure modure, neuk gure dekot modure, barrutik urteten doztan modun, ez nonor inposatute edo derrigortute edo arautute…euskararen erabilerak (eta ez euskarak) ez luke araurik bihar, arau bakarra erabiltzea izan biharko zabielako.

Esketx bet ixten dotzuet ikusiteko apur bet zelan sentituten naien euskaraz berbetan. Esketxa da, beraz exageraziño puntue dekola pentsatu.

Milesker!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

4 erantzun “BELARRIPREST” bidalketan

  1. Zaldun

    Neure kasuan ere, ez naiz euskaldun berri, baina hala ere euskaldun berrien zenbait gabezi ditudala iruditzen zait, eta Aneren artikuluko zenbaiterekin baliokidetasunak ditut:
    Amak ez daki euskaraz, eta aita euskaraz ikasten ari zen bitartean neri irakasten zeztan, haurtxo nintzela. Beraz txikitandik amarekin erderaz ta aitarekin euskaraz, baina orokorrean, etxean erderaz. Eta hori isladatzen da anaixekin, erderaz egiten dugula hainbeste urteren ondoren; zergaitiak (zenbait): ohitura (hain gatxak aldatzeko), naturaltasuna (bapatean aldatzea, gauza artifizialtzat hartu leike, gauza psikologikoa dela deritzot),…
    Nire ingurunea ere erdalduna izanik (auzoa, koadrilakoak, …), aukera gitxi, ia bapez, euskara errejistro informaletan lantzeko, hau da, euskaraz bizitzeko.
    Ikastolan, gure testuinguru erdaldunagatik, ezberdindu gintuzten euskaldun etxetatik zetozen beste umeengandik. Hasieran B ereduan jaso genuen hezkuntza, urte gutxiren buruan D eredura aldatuz. Hala ere, jolastorduetan beti erderaz.
    Gero batxillergoan aukera handiago neukan klasetik at euskaraz eitteko, baina batzutan gertatzen zen gauza xelebrea: konfidantzazkoekin (koadrilakoekin) euskaraz, eta besteekin (klasekideekin) erderaz. Eta ni ez nintzen klasekideen koadrilakoa…
    Unibertsitatean ere klasetik kanpo ia beti erderaz, edo behintzat elkartzen nintzenekin.
    EGA ez neban atera, soilik euskarazko lehengarren zikloa hizkuntz eskolan eta libreki einda, ez oso serioski hartuta baizik eta azterketara aurkezteagatik soilik, ingelesa ere ikasten ari nintzelako.

    Beraz, ikastolak ez-betetako errejistro informaleko gabeziak betetzeko nahia, grina ere badaukat, baino era autodidaktan nabil, handik eta hemendik, gauzak irakurtzen, baliabideak bilatzen,… Metodologiarik gabe. Eibarreran sakontzeko asmoa ere, baino ez soilik aldaera horretan, edozein aldaera izan leike lagungarri. Metafora eginez, musikan eskalak ikastea bezala.
    Sare sozialek aukera eman leikez informaltasuna lantzeko, eta hala ere zaila da, zeren sare ‘antisozialak’ dirudite, lubaki-sareak (eta ez soilik politika aldetik), nahi baino gehiagotan. Eta behintzat txiolandian euskaraz zein erderatan aritzen eta arituko naiz segun interlokutorea, segun gaia, …
    Baina hau beste gai bat da eta jada luzatzen ari naiz… :’D

    Ulertzen dut Amurizaren ‘Estrakultura’ art. horren xedea eta ados honekin: ahalegin ezarena, utzikeriarena.
    Bestalde, edozein hizkuntzatan, beti zuzentzen dabiltzatenak sutan jartzen naute. Beraz, termino medio (erdibidea?) bat aurkitu behar.
    Hemen beste arrazoi bat: batzutan erabiltzen dugun hizkeran (oso cool-a, modernoa, modakoa), esamolde jator bat sartzea ñoñoa iruditzen zaigula? Ba pikutara horrelako ideiak.
    Euskaran erderakadak sartzeko zenbait arrazoi, neure kasuan behintzat: gabeziak, erraztasuna edo eraginkortasuna,… Erderaz ikasitako hainbat lokuzio, irudizko esapide euskaraz esaten ez jakiteak sentimendu negatiboa sortarazten dit. Horregatik edozein euskaran, esapide jatorrak aurkitzeko prest ere banaiz. Baina beti ere, artikuluan Anek aiputako hori gidari: naturaltasuna.
    Luzatzen eta luzatzen ari naiz, baina baita gertatzen zait, kultura gehiena erderaz jasotzen dudala: liburuak, telesailak, etab. Adib oso friki naizen fantasia epiko zein zienzia-fikzio generotan, askotan neure buruari galdetzen diot: zelan itzuliko nuke hau euskaraz? Zelan kontatu gozatzen ari naizen liburuko pasarte hori euskaraz?

    Supereuskaldunarena oso ona! Bai, gerta leike, pertsona horren jarreraren arabera.
    Beste kasu bat: administrazioan edo esparru publikoan. Mediku berria dudala, eta konfidantza faltagatik, ba agurtu euskaraz eta nere arazoa erderaz azaldu…

    Nahiz eta oso ados izan Euskaraldia bezalako kanpainekin, bestalde Anek esandako zenbaitekin ados: inplikazioa ez da nahitanahiez titulu bat gainditzeagatik, edota kanpaina batengatik izan behar, eta ez da besteei ezer ez demostratzeagatik, bazik eta geure burua edozein esparrutan euskaraz bizitzen gai eta konfidantzaz ikustea.

  2. Suagaar

    Naturaltasuna erabiltzen lortzen da, bestela inoiz ez zaizu natural egiten. Edozer. Gauz bat da hobe dela euskara traketxean egitea bainan ez beti edozein moduan. Bestela ez ginen elkar ulertuko. Adibidez, euskaldun askok ohitura dugu, euskarazko esaldi batean indarra emateko gaztelania erabiltzea. Bainan indar hori dituzten esaerak, esateko erak… Euskaraz ere ditugu. Arrotzak zaizkigu, bainan zure hiztegian erabiltzen, gutxinaka arrotzak izateari uzte dute. Bestela esaten ariko gara, euskara ez duela benetan denetarako balio. Egia da ere, bakoitzak bere bidea, trikimailuak, erritmoa duela.

  3. Suagaar

    Ta aztu zait lenan ze idaztera nindoan, kar kar. Belarriprestena meritu geyo du, zailloa bait da menderatzen eztezun hizkuntza tzutea , menderatzen dezun hizkuntzan hitzegitea baño. Ta horreatik zailloa da horrelakoen partaidetza. Halare behartu gabe, eztet ezautzen osasun daon hizkuntzik.

  4. Suagaar

    Bi iruzkin ein nitun ta badirudi bat eztela ailegatu. Belarripresten paperak askoz meritu geyo du orokorren. Askoz zailloa ta nekeoa baita menderatzen eztezun hizkuntza tzun ta tzun behar izatia, menderatzen ezun hizkuntza eitea baño. Ta zailloa beraien konplizidadia lortzeko izena man ezaten. Geyo, euskalki mordo tzun ezaketelako ta ulertzea zailloa duten. Beaz bejoindeiela.

Utzi erantzuna