ELKARRIZKETAK TELEBISTAN

Kaixo!!!

Zelan?

Conkis hasi zenetik konturatu nai aspaldian sarrera normal bet idatzi barik nauela [urtarrilean izan zen, Pedrocheren soinekoaren ingurun, imagina!!!! ] ta domeka euritsu huntan tartea hartu ta hemen nau zuoi idazten [egia da be bai janaien inguruko post be hasi nintzela idazten, baine blokeo moment euki neban ta hor geldittu zen...baine palabrita de AneFer berreskurauko dotela!]

Aste huntan Berri Txarrak taldeko Gorka Urbizu, Moviestar kateko La Resistencia saioan elkarrizketatu zuten. Txiolandian hainbat alditan ikusi neban elkarrizketa aipatuta eta zapatuan Zuzeu-n IonInor-en sarrera hunta iritsi nintzen: https://zuzeu.eus/kultura/gorka-urbizu-la-resistencia-saioan/

Animatu nintzen ikustera. Saio hortako atal solteak ikusi izan dotaz. Elkarrizketatu batzuk ez dotaz ezaututen (El niño Polla adibidez, ez neban iñoiz be entzun, ta nonbait oso ezaguna omen da gaur egungo pornoan…) ta beste batzuk Eneko Sagardoy modun, bai, ta orokorrean gustora ikusten dotaz elkarrizketak [aurkezlearen monologek ez doztabe larregi gustetan ta aurreratu eitten dotaz] ta barre batzuk botatzen dotaz. Sofan bota ta deskonektatzeko saio bet da.

[Aipatu gure dot La Resistencia saio huntan, askoz gizon gehiau elkarrizketatu dabiezela neskak baino, eta batzuten David Bronkanoren galdera eta komentarioetako “grazietak” apur bet rollito de tios dizela]   

Saioa amaittu zenean pentsau neban: horrelako elkarrizketa bat euskaraz ikusi gure dot. Lehen bider da, saio hori ikusten sentsazio hori izan dotena. [Ezta be Eneko Sagardoy ikusi nabienean] Agian izango da Gorka Urbizuren zientoka elkarrizketa ikusi dotazelako, eta inoiz be holango bet.

Ez dot gatxera esaten, baine euskaraz zientoka elkarrizketa ikusita, Gorka Urbizuren beste irudi bet neban, apur bet sosoago, serioago eta hotzaua modun… ta konturatu naiz euskaraz eitten dizen elkarrizketa motagattik dela.  Elkarrizketa “serioak” edo, ez dauz txarto, baine bai faltan botatzen dotazela euskaraz, umoretik, entretenimenduttik, showetik,… eitten dizen elkarrizketak.  Herri Txikin bai, eitten dizela elkarrizketak umoretik, baine kasu huntan herritarrak dira xelebreak, ez da elkarrizketa bera xelebrea. [badazikzue zertaz ari naien, ezta? afaldu ondoren sofan bota, eta eguneroko astunkeriak ahaztutzeko momentu horretan ikusteko zerbait arina eta dibertigarria ikusteko txorradak]

Konparatu  La Resintencia saioko elkarrizketa, Goienako elkarrizketa honegaz: https://goiena.eus/debagoiena/1415723557373-kulturrizketak-gorka-urbizu

ETB1eko elkarrizketa programazioari begira: Ahoz-aho [siesta orduan] , Arte[Faktua] [literaturari buruz], Atera kontuak [gehiau reportajeak], Gure Kasa [hauek bai apur bet dibertigarriauak dizela, baine oso-oso laburrak diz] eta Ur Handitan.  Azken hau bai gustetan doztala, gertuko testigantzak dizelako, erraza da elkarrizketatuegaz enpatizatzea eta bihotza ukitzen doztazu. Kasualitatez, Ur Handitaneko gitxien gusteu doztan atala, Berri Txarrak-en programa izan zen! Enpatia hori lortzen ez zabielako, musikariengan zentratu zen gehiau, musikari horiek pertsona modun zelan dizen zentratu biharrean.

Euskaraz eitten dizen elkarrizketak, zelabait esatearren, kulturetagiak diz guztiak. Eskertuko nebazen, euskarazko intelektualismo kultureta horiez haratago, euskarazko elkarrizketa banalak ikustea [Gorka Urbizuk aipatu modun, euskarazko elkarrizketak diz apur bet Nu Metal : sufrimendua, inork be ez nau maite, torturatu naute,…hau da, ilunak…]

Neuri zenbat diru euken kontu korrontean ez dozta inporta, baine agian bai jakin gure dot zelan jokatzen dau musikari batek taberna baten bere kantu bet ipintzen dabienean? Edo… aktore bati galdetuko notzon, ea haurra izanik famili bazkarietan edo gabonetan “entretenimendu” modun erabiltzen ote zabien: enplan “Ala niñ@ kantatu alan datzatu zerbait!” [zuoi ez zotzuen holangorik eitten? Neuri bai!!!!]  ;  Edo zelan erreakzionatzen dauen Goenkalen inoiz be parte hartu dauen kazetari- aurkezle batek esaten doztabenean: ” Argazki bet atera gure neuke zeugaz: Goenkalen ikusten notzun“?, edota zelan kirolari bet aprobetxetan den jatetxe batean mahai bet erreserbatzeko, edo ez dakit, aspalditik dekodan galdera: Gorka, kontzertuetan ipintzen dotzun alkandora baltza, zer da kontzertuendako uniformea? Arrazoi bet deko? Amuletoa da?

Azkenik, gaira ez datorren gauzatxu bet komentau gure dot [telebistaz ari gazela aprobetxatute]:  Boxeo Izarrak, mariatxiak eta dantzaldien programen alde eiin gure dot. Askotan irakurtzen dotaz txiolandian, hauen kontratako txioak, eta zer gure dozue esatea…neuk ondo ikusten dotaz… jubilatuek be berendako saioak izan bihar dabiez, eta hauek gustora ikusten dabiez: beren gazte garaeitan boxeoa modako kirola zen [Urtainen garaiak], erromeritako mexikadegaz ligoteoan arrimatuten ziren,… 60 urtetik gorako jendearendako dauz programa horiek, ostantzean zer ikusi bihar dabie? Neuk ez dotaz neure gurasoak imaginetan Netflix-eko serieak ikusten edotan Infitity War moduko pelikulak ikusten!

Zerbait komentau gure badozue, atsegin handiz hartuko dotaz zuon iritziak!!!

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

3 erantzun “ELKARRIZKETAK TELEBISTAN” bidalketan

  1. Suagaar

    Bronkano deskubirtu nuenean oso sorpresa atsegina izan zen, Buenafuenten hasi nintzen modu ohikoan ikusten ta hortik gero ta gehiago gustatzen zait. Elkarrizketak egiteko modu bitxia ta guztiz dibertigarria du, azkarra da oso ta gai oso ezberdinei buruz daki , gainera mota guztietako konbidatuak eramaten ditu programara, askok nahiko ezezagunak. Ezezagunak ta gauz mordo lortu dituztenak. Ez dakit mutil edo neska gehiago eraman dituen baina neska dexente eraman ditu konbidatu bezala. egia da, programa gizonak egiten dutela.
    Horrelako programak ta beste asko faltan botatzen ditut ETB1n , nahiz ta gure kasa….. izan.
    Euskararekin dibertitu ezean, jai dugu, arrazoi osoa duzu.

    Edadetuei dagokionez, beste ordutegi bat izan beharko zuten euskal kantak ikusteko (gustatzen bazaie) ta beste kate bat, mariatxiak ta horelakoak ikusteko. Euskarazko telebiste ezin da gaztelania zabaltzeko erabili.
    Ta uste dut , edadetuen gustoak abagunea emanez gero, gure gustoetik hurbil daudela ikusko genuke.
    Jaiotziezue internet bidez zure guraso edo amonei dauden pelikula ta serie piloa,ikusiko duzu nola uste duzuna baino gehiago gustoko dutela. Ez dituzu gurasoak Netflix ikusten irudikatzen? Esandakoa, jaitsizkiozu gauzak ta ikusi.

    Ea hau bidaltzea lortzen dudan.

  2. Pingback: Telebistan elkarrizketa umoretsuak egiteko zer falta zaigu? • ZUZEU

Utzi erantzuna