Zelan irakurle maiteok?
Espero dot ondo egongo zariela [neu huntxe berton oporretan egongo nai, Cadizen, andaluz morenazoez inguratute (edo hori espero dot!!!]
Oraingo huntan, erosketen inguruan eingotzuet berba [bai, konsumista bet nai, zer egingo dotzugu ba?? Halan da #AneFer!]
SUPERMERKATUKO EROSKETAK
Duda barik, hauek dire gitxien gustetan doztaben erosketak. Nonori gustetan dako superrera joatea? Neu ahalik eta gitxien juten nai!!!
Kotxea aparkeu [kontu! superretara juten diren gidariak leku pila bihar izaten dabie kotxetik urteteko, ondorioz zeure kotxeko ateak golperen bat izango dau urteterako], karroa hartu [beti aukeratuko dozu karrorik gatxena: ataskatzen dena, soinu arraroa eitten dabiena eta letxuga hostoak itsatsita dekozena] eta barrura!
Lehenik eta behin, galderatxu bet: superrak zer dira pinguinoen habitat naturala, alan? Zelako hotza eitten dauen hor barruen!! Konteu doztabe, Alaskara jun bihar dabienak kongelatuen eta esnekien sekziora juten direla aklimatatzera.
Listatxue dekozu eskuen, bihar dozun guztie apunteta, eta karroagaz alarma arkoa zeharkatzen dozu karrera bateko irtera modun [3, 2, 1 GO! ATodaLetxe apuntatuta dekozun guztie ahalik eta azkarren karruan sartu eta handik ahalik eta lasterren urteteko] eta derrepente, nun dau komuneko papera? Zegattik aldatzen dabiez etengabe produktuak lekuz ? eta hor zauz karroagaz noraezean, pasillo batetik bestera estanteri guztiek pasetan komuneko papararen bila!!!
Azkenean amaitu dozu eta karruagaz zauz kajako zinta aukeretan [lasai, bardin dau egingo dozun azterketa sakona: honek produktu gitxi dekoz; beste kajan lagun bi dauz azkarrago egingo dabe; eta han jubilata bat! horren atzetik NiDeKoña! … ] beti kola motelenean jarriko zara!!!
Hasi zara karroa hustutzen, eta noski dekozun guztie ez da kabituten zitan [kajetako langileek arazoren bet daukie zinta korrituteko botoiagaz? sekulako esfortzu fisikoa da botoitxo horreri emotea? Besoa Plasticman modun luzatu bihar badabie be hurrengo gauza skanerretik pasatzeko, ez dabie zinta puta aurreratzen!!!!] eskerrak Tetrisen ordu batzuk inbertitutakoa zariela eta lortu dozu guztie zintan sartzea!
Espero dot etxetik eruan doztezule poltsak [ta ez soilik ekologikoagua delako] bestelan kajako langileak beteko dotzuz poltsak eta orduan bai, zureak egin dauela!!! [maniatika deitukoztazue, baine neuk nere metodoa dekot, gehien bet etxean gauzak beren tokian azkarrago lagatzeko pentseta: yogurrak elkarregaz, frigoan sartu biharrekoak be elkarregaz, garbitzeko produktuak…. baina kajakoak ez deko ordenik: Ze ostia pintatzen dabie gaztak, KH7 poteak, haginetarako pastak eta letxugak poltsa bardinean??????] ta nonbait ez daki Ane Fernandez zariela eta Ane Perurena izateko itxura dekozu, ze poltsa bardinean 5 kiloko patata zorroa, 3 esne kaxa eta suabizante potea sartu dauz!!! Guztira poltsa bakar baten 9,5 kilo! [Txo! 3.pisuen bizi nai eta ez dekot igogailurik!!!]
Etxera iritsi eta…. MIERDA!! Olioa erostea ahaztu!!! Apunteta neukan ba!!!!
ONLINE EROSKETAK
Egie da online erosketak eittea erosoa dela, baine neuk normalean produktu jakin batzuk soilik erosten dotaz internetez. Arropagaz ez dotaz esperientzi onak izan [neurri desegokiak, kalitate kaxkarra, ez dozu espero dozune jasotzen…].
Normalean internetez txolloak ehiztatzen dotaz eta eskatutakoa, jasoko dotenaren bardina izango dela ziur nauenenan: perfumeak eta krematxu-potinjeak, aurrez denda baten ikusi eta probatu dotena, gailu elektronikoak eta gehien bet (eta benetako plazerra emoten dabien produktuak) jostailu erotikoak erosteko erabiltzen dot.
Produktu sexual guztiek ondo azaldute egoten dire: neurriak (NiMasNiMenos), materialak, sekulako aukera zabala dau [rarito asko gauz munduan], bidalketa azkarra izaten da eta ez dekozu nonoren aurpegia ikusi bihar, zeu eta zeure gusto sexualak juzgatuten [gainera, paketetxuen beti sorpresatxoak etortzen dira, MuestrasGratuitas: lubrikanteak, kondoi bereziak edo behin, jateko kuleroak oparitu zoztaben!!! (ez ziren larregi polittak baine goxuak omen zeuden!!!)
ARROPA DENDAK
Hauegaz be tartean behin disfrutaten dot. Egunak dauz: batzutan sekulako adkisizioak lortzen dotaz, ta beste batzuten frustazioak bestetik bez! [zerbait politta, merkea eta KeTeSientaDePutaMadre erosten dozunean dekozun subidoia LaOstia da!!!, da komo un orgasmillo!!!]
Ordea, neuk uste dot mundu guztiek dekogula traumatxu bet arropa dendagaz, ta gehienak nerabezaroan gertatutakoak. Adin horregaz gurasoegaz [amagaz neure kasun] juten ginen erosketak egitera [gehien bet finantziazioa beren menpe zegoelako].
Nonori ez jako paseu egoera hau: Frakak probatuten probadorean sartunde, frakak belaun parean, popa ondiokan kanpuen dekozu, makurtute zauz kortinari popa emoten eta … RAS!!!!… amak kortina zabaltzen dau!!! Probadoretan kanpuan zain dauzen guztiek + dendako dependienta erdiek ikusi dabiez zeure Disney kuleroak! [Zelan okurritu zotzon ba Hitchcockeri dutxako eszena? Probadore batetik!!!!]
-Zelan dekozuz Ane? Ondiokan holan? Ene!!!! Neska hunek bihar dau ba denbora…
-Ama!!! Ez ireki kortina neu urten arte!
-Jexus neska! Ez dekozu ezebez ba hemen nonork ez dekona..
-Ama!!!!!! ¿?¿¿?¿¿??¿??
-Aber, urten [Fumantxuren mugimendu azkar bategaz, zeu konturatu orduko, amaren eskua hankatartean dekozu, bai hankatartean!!! eta dependientari deitutzen dotzo!!! (Benga, denda guztiari abixatu!!! Ikusi, ikusi Anek zelan dekozen frakak!!!)] Aizu, ez zaizu iruditzen tiroa aputxu bet flojo dekola? Aber Ane, buelta emon [ta barriro sartu dau eskua hankatarten, orain atzetik, ipurditik. Zelako lotsa!!!, orain 5 inporta baine 13-14 urtegaz, KieresMorir han berton!!! Mesedez, seme-alabarik badekozue ez egin hori IÑOIZ. NEVER. NUNKA]
Urteak pasa nebazen probadore bet ikusi eta ezin baldurradi eutsita! Buruan RAS!! eta RAS!! kortinak irekitzearen soinu baldurgarri hori entzunen neban etengabe… RAS RAS RAS….!!!
Orain iada lasaiago sartuten nai probadoretan, eta jakin izan dot zegattik: trukatutako ispiluagattik! Bai, holango ispiluak bakarrik existitu bihar zabien mundu honetan leku guztietan holango ispiluak jarri biharko lirateke!!!
Dendetako ispilu eta argi horiegaz, probatzen dozu kamiseta bet, ta joder! zelako ondo gelditzen doztan, ez?; Frakak probatu, eta Joder! argaldu egin nai?; Probatu soinokotxue eta joder!, hori neu nai edo Irina Shayk???
Pack guztie erosita, pozik, irribarrez eta zelako guapa nauen pentsatuz urteten nai dendatik ! eta gainera, dekodan tipotxuegaz…. burger bat, etxera jun baino lehen?
Zer diñozue?
Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!
Twitter: @ninaizane