HILEKOA

Kaixo pipol ! Zelan zaurie?

Ez neukan argi post edo sarrera hunen gaia, eta Twitter bidez inkestatxue bota neban. Gai bozkatuena “Serietako mutil bollikauak” izan bazen be, azkenean beste gai bet aukeratu dot [Lasai!!! Ekainean idatziko dot serietako mutil bollikauen ingurun. Gainera, prometo textu gitxi eta argazki pilooooooa!!! ToooomaaaaYaaaa!]

Eneko Orozen (@ameslaria) #CuriousCat ikusi neban, eta HILEKOAren ingurun hainbat galdera planteatzen zituen [beti pentseu dot nahiko gai tabua dela eta mutilek jakin-min handia izaten dabiela] eta duela gitxi TVEko MasterChef programan be hilekoaren komentario bategaz polemika egon zen, beraz, reglaren ingurun berba eittea pentseu dot: [badakit izen ofiziala hilekoa dela, baine esan bihar dotzut ez doztala bapez gustetan izen hori…beti pentseu dot hilekoak ez dotzala erreferentzi zuzena eiten reglari: hilekoa (del mes/mensual) soldata, alkilerra, juntazioa…be izan leike. Neure ustetan, reglak edo menstruazioak beren palabro propioa bihar deko, gainera hilekoa baino hilerokoa gehiau pegatzen dau, baine reglandako ez omen da zuzena, aldiz soldatandako bai !… EnFin!!! ] 

 

Neurendako hilekoa aguantatu eta sufritu biharreko zerbait da. Ez dozta inoiz ahaztuko zelan sentitu nintzen lehen biderrez EMAKUME egin nintzenean. Zelako tripeko mina!!! Konstantea, eta tarteka pintxazuek edo kalanbreak modun. Minaz gain, zelako busti sentsaziñoa hor behean! kulero bustiak jantzite izan banitun lez! Ideia bet burutik ezin kendute: hurrengo 35 bet urtetan holan sentitu bihar nai hilabetero??? Benetan??? [‘emakume egin’ hori, nahiko termino arraroa dela pentseu dot beti, menopausia iristen denen EMAKUME kentzen zarie?? ]

SUFRIMENTUE PUNTO-PAUSOZ

1-Min kontuak: Ez beti, baine batzuten obulatzerakoan be mina sentitzen dozu. Ez da hilekoagaz dekozun min intentsidade bardine, baine bai molesti bat. Hilekoa etorri baine egun batzuk lehenau, sekulako bularretako mina izaten dot. Gogor-gogorrak egoten dire, harri bi modun eta tripatxuen behekaldea be puztu eta gogortu eitten da. Horregaz batera, sekulako MalaOstia izaten dot [eta egia berdaderoa da. Ez da topiko matxista bet. Neuk be onartzen dot insoportable jartzen naiela eta badakit hilekoa dela]

2- Agur libidoari: Neu egun horietan [eta obulatzerakoan mina badekot be bai] ez dekot sexureko gogorrik. Bapez. Ni pa tokarme. Behekaldea zona muerta total. Ta aitortu bihar dot, batzuten, eta gehien bet haserako egunetan, mutilegaz enpatitzatzeko gogo larregirik ez dekotela.

3-Txarto sentitzen nai: Hilekoa etortzen denean: MalaOstia, tristura bihurtzen da eta odol txorroagaz batera, neure autoestima urteten da gorputzetik. Sentituten nai LoPutoPeor. UnaMierda. Alde batetik normala da: ez dozu ondo lo eitten [minagaz esnatzen bazarie, laHasCagado!! Ibuprofenoak efektua ein bitarten, aguanta txo! Ohean bola bet eginda, esna min puta hori noiz desagertuko zain….ufffaaaa!! LOPEORRR],  tripeko minaz gain batzuten buruko mina be badekozu, etengabe pendiente zauz odol jariora [batzuten emoten dau odolustu egin bihar zariela], preokupeta zauz [zikindu ote nai? Usaina izango dot?] eta ez dakit zuok, baine neu itsusi-itsusie ikusten nai egun horietan: ulea ez zait betiko modun geldituten, ojerak izaten doztat, aurpegie zuritute eta noski, beti-beti urteten dozta grano erraldoi bet!!!

4-Inoportunoa da: Gitxien espero dozunean agertuko da. Beti txartoen etortzen zaizunean . Demagun, etxetik urteten zariela eta egun osoa kanpun pasa bihar dozule, juxtu poltsoa aldatu dozu, [hurrengo puntuan azaldukot bihar dozun KIT guztiaz, baine esperientziagattik ikasita, beti eruaten dozu tanpax edo konpresaren bet soinean] eta ez galdetu zelan, baine hilekoak badaki ez dekozula ez konpresarik eta ez ibuprofenorik momentu horretan eta etortzea erabakitzen dau:  Tatxaaaaaaan!!!! Holi!!! Soy tu regla y vengo a joderte un poko!!!

Bardin gertatzen da bidairen bet egin bihar badozu. Munduko emakumerik regularrena izan zaitezke, baine bidai bat egitekotan bazabiltz, hilekoa aurreratu edo atzeratuko da zuegaz juteko!!! Bidai bet regla barik? Hori inposibol da!!!

5-Hilekoaren Kit-a: Sekulako infraestruktura bihar dozu. Everesta igotzeko bezain besteko motxila 6 bat egunez eruan bihar dozu! Konpresak (KonAlas, SinAlas, normal, super eta notxe), [tamaina guzteik eruan bihar, ez badaikazu zelako jarioa izango dozun] tanpoiak (mini, normal, ta super), kopa baginala,[nahiago azken biak, garbiagoak direlako konpresagaz alderatute, baine batzuten ez dozu komun egokirik edo erosorik topetan eta konpresa jarri bihar] salva-slip-ak [tanpoi edo kopagaz beti erabiltzen dot bat, fugaren bat gertatzen bada be…], toallita intimoak, kuleroak, badazpaneko frakak, ibuprofeno sorta, ur boteilatxue pastilla hartuteko…

Ta holan da hilero, hilekoa hilaldi !

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

 

Utzi erantzuna