29

Juan den apirilaren 2an 29 urte bete nebazen. HogeitaGUZTIAK. Neurendako aro baten azken urtea izango da hau. 30-40 urte bitarteko hamarkada horrek apur bet bertigoa emoten dozta, neure bizie aldatuko delaren sentsaziñoa dekot!! [sekulako zerrenda dekot prestatute urte huntan egiteko!!! Urte hau, toperaiño aprebetxatu biharra dekot!!!]

Bai, badakit 30egaz ez dela mundua amaituko eta ondiokan gaztea izango naiela, baine zer gure dozue esatea … baldur apur bet emoten dozta!!!!

AGUR GAZTE-TXARTELARI

Bai, hori da lehen sintoma: 30 urte betetzen dituzun egunean berton [ bai, bai! holango heavya ta gorea da, egunean berton!!! ], gazte-txartela barik geldituko zara. Horrek esan gure dau ofizialki GAZTE izateari utziko dotzula [Halan ta be lasai!!! Esan doztabe GAZTEZULO bardin- bardin jaso dezakezule!!!]

Horregaz batera, nahiz eta txilborra bisten emon, Bershkan mini-short-ak erosi  [bai, ipurmasail guztie bisten uzten dabien horiek] eta ulea superluzea eta hiperplantxatute eruan, prest egon bihar zarie munduko hitz gatxena entzuteko: SE-ÑO-RA. [OMG aitortu bihar dotzuet haurren batek deitu doztala dagoeneko berba gatx horregaz eta DePutoCulo sentatzen dau! Hemendik aurrera sarriago entzuteko prestatu bihar nai!!!]

Mutilen kasun be bardin: nahiz eta tatu-mazas bet izan, arropa surferua erosi eta uleko tupea eruan, SE-ÑOR edo CA-BA-LLE-RO deitzen hasiko dotzue! [ bigarren hau uste dot okerraua dela!! Posible al da???? Baine neuk entzuten dot hori askotan…Perdone Caballero…zelako hortera, kutre eta de españa kañi sonetan dau!!! Eskerrak neska naien!! Ufff!!! ]

PINTXO POTEA DA ZEURE FARRA

30 urtetik gora zeure farra ‘regularra’ pintxo-potea da. Ordurarte, ardaugaz izan dozun harreman bakarra kalimotxoa izan da, baine orain ardozale espezialista bilakatu zara [‘Markes de…’, ‘Señorio de…’ eta holangoak tetrabrick-eko DonSimon eta GranDuke ordezkatuko dabie] , eta Kuba-martinia edo Txirrisklas, Gin-Tonic bategaz ordezkatzen dozu [gainera piper baltzagaz, edo hobe!!! Hibiscus-ko tonika rosaregaz eta kon arandanos salvajes de los bosques Sumatinos , eskatuten badozu oindiokan izango zarie mas 30ñero guay!!!!! Ouuhhh yeah!!

Realistak izan gaitezen: 30 urtetik gorako zenbat jende ikusten dozue asteburu gabetan (eta modu regular baten) tabernetan?  30 urtetik aurrerako farrak “okasionalak” izaten dira eta orokorrean, nahiko pena emoten dabie [badakizue zer gure dot esan, ezta? Adolestente edo nerabeak baine okerraguak, desfase total! EnPlan … Urtean farra gitxi egiten doztanez dena libre! Esponja humanoa bilakatute ahal den alkohol guztie xurgatuteko, dantzan toperaiño paperak galdute, neska-mutil gaztegaz babeatzen, edukazio guztie galdute … lo peor!!! Ez dot gure VerguezaAjena sentiaraztea!!!] 

ALDAKETA GARAIA

LANPOSTUA: Sentitzen dot, baine 30 urtetik aurrera Mcdonalds-en edo monitore modun bihar egitea txarto ikusita dau. Horiek ikasle eta gazteentzako lanpostuek dire. Orain ingelesezko izen bet dekon lanposturen bet izan bihar dozu [eta manager berba falta barik plis!!!],  EnPlan ‘Business Solutions Manager’ edo ‘Production Manager’.

KOTXEA: Ibizak, Clioak, Poloak, Golfak...eta holango utilitarioak gaztentzako dire. Orain furgoneta, monobolumenak eta funeraria kotxea emoten dabienfamiliarrak’ dira zeure adinagaz doazen auto mota [eta bai…FA-MI-LIA eta MO-NO-BO-LU-MEN berbak ikusi dozuz dagoenekoz, eta bai, hori be harmarkada horretan gertatuko da!!!]

 

ETXEBIZITZA: 30 urtegaz ezin zarie gurasogaz bizi, eta independizata bazauz, alkilerrean edo pisu konpartitu baten be ezin zarie bizi. Jabetzan etxea bihar dozu bai edo bai...eta hori lanpostu on bategaz edo bikote fijo bategaz harreman zuzena deko [ordaintzeko gehien bet!!! Nonogaz hipoteka bet sinatutea, unibertsoko konpromezurik handiena da!!!]

BIKOTEA: Orain arte, nonogaz konprometitu barik DeFlorEnFlor ibili bazarie eta zuere leloa MejorSolaKMalAkonpañada izan bada ere, hemendik aurrera ‘normalena’ bikote fijoa izatea da [nahiz eta gero beste 100egaz oheratu, baine bikote-bikotea izan bihar dozu! Bestela…LaHasCagau. 30-40 urte bitarteko urte horiek bikoteendako dau eraikita eta pentsata!!!]

HAURRAK: 30era iritsi bazara haurrik izan barik, hemendik aurrera ezingo zarie espakatu.  Aurreko 4 puntuen zergatiak erantzun bakarra dute:  Zertarako bihar dozu ‘manager’ postu bet? Hurrengo 10 urte hauetan familia izango duzulako. Zertarako bihar dozu monobolumen bat? Hurrengo 10 urte hauetan familia izango duzulako. Zertarako bihar dozu zeure etxea eta jabegoan? Hurrengo 10 urte hauetan familia izango duzulako. Zertarako bihar dozu bikote fijo bat? Hurrengo 10 urte hauetan familia izango duzulako.

[Topikoak ala errealitate gordina?]

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

askogarafernandez@gmail.com

Twitter: @ninaizane

Utzi erantzuna