GARAI BATEKO KANTUAK

Duela gitxi Amaia lankidiek eta neuk Huntza taldearen Aldapan gora kantue ezagutu genuen. A ze martxa jartzen dauen kanta honek!

Garai bateko martxarako taldik etorri zitzaizkigun burure: Gozategi [ Nor-Nori-Nork, Nirekin (emoixtaxux muxutxue, maitie….) Kalanbreak (Astelehena biharamun, ezinez lehertzear nago, sabeleko kalanbreak ezin dut gehiago… tirititiii tiririririii…) ufff a ze oroitzapenak!!! ] , Etzakit…[Etzakit. Hori bai taldie! Esne Beltza be ondo dau, baine Etzakit, EsMutxoEtzakit! Izar Iheskorra, Gurekin, Eskurik eskurekin…] 

Amaiak kometau zozten gaur egun iada ez dizela holako kantu onak eitten eta nola duela 10-15 urte estilo desberdinetako musika genuela gustoko. Arrazoi Amaia!

Horregattik, gaur temazoen remember-revival apur bet egitea pentsau dot! Zenbat dantza ta balantza! jejejejej

musika mix

 

1- TRIKI FEST

Farra on bet botateko euskal musika berbeneroa baine hobeorik ez dau! Gora triki eta panderoa!!!

Nola ahaztu Maixa ta Ixiarren Iluntzean? Kantu romantiku duda barik! Eta Bexamela eta pastela[Zein sensual eta sexy den kantu hau, ligatzeko primeraku !!! Maite dut zuk laztantzea, dantzatzea, zure ezpainak xurgatzea… ]

Txosnetako erreginak izan zin LasBuenorras Alaitz eta Maider! Neska gazte bi, modernak, kantu pegadizoegaz eta gainera oso guapak! Zenbat mutil jartzen zituzten dantzan!  Amets bat, Hablame en cristiano, Txanpon baten truke, Ispilu aurrean…

Trikian klasiko handiak be badauz Tapia ta Leturiaren Galdurikan nago [Bai bai, sauna batean kantue!! Lengoan lagun bat mareatu ta ponpa burua hautsi du paretarekin jota…. ], Epelde ta Larrañagaren Kulpela eta neuretako kanturik azpimarragarrixena:  Mixel Ducau eta Zaldiboboren Kolore, kolore!

2- AEBetako PUNK ROCKa

Noski, ez ginen bakarrik trikiaz bizi! AEBetatik modan zeuden punk rock taldiek entzuten geneuzan. Neu inglesez txarto moldatzen naz, baine kantu onak zien! Letra apur bet asmatu, beste apur bet watxunay witxuguei  ta listo!

Burue astintzie asko gustau jata beti eta kantu hauek hortako LaHostia zien! jejejeje

NOFX, Bad Religion, Rancid, Red Hot Chili Peppers … eta noski… Bi hauek:

3- KAÑA SATANIKOA

El día de la bestia pelikulak Def Con Dos ekarri zigun, eta noski, neure EXTREMO kuttuna! Salir, beber… mile bider kantau dozu… baine ni Sucedegaz geldituten naz! [ AGILA diskue insuperablie da! ]

Espainian boom latza izan zeban Doverek, akordaten zara?  Bere Devil Came to me!  Telebista iragarki batetik atera zirela esango neban…

Nork ez dau gogoratzen SKA-Pren Legalizacion? De kalidad y barato! [ Egixe esateko, neu nintzen mas del Vals Del Obrero: tiriti… tiriti… RESISTENCIA!!!!!!]

Eta akordetan MANAmaniagaz? Ufff!!! Derrepenten Maná entzuten zan leku guztixetan!  Ke koñazo!  [Rayando el sol oeooo…. desdesperacion….oeooo… vosotros si ke rayais! Pesaus!!! Fitogaz be paseu zan AlgoParezido ]

Eta Molotov mexikarregaz akordetan?  Gimme tha power!

4- BAKALAUA ETA TEKNO-BORROKIAK

Valentziara jun barik, hemen be izan genuen la ruta del bakalau!  Venecia, Circuito, Columbus, La Non, Txitxarro (eta la Skanner), Jazz-Berri, Young Play…

Sensitive World eta Give it Up! kantueCherry-Coke eta No hagas el indio, haz el cherokee [ hau be anuntzio batetik aterata : eyyy Txeroki, eyyy Txeroki, Txeroki…],  John Scatman  [Pi poroporopo piro poropo!!! Im a Scatman…!]  Corona eta Rhythm of the Night … eta neuetzako el gran temazo: Milk Inc-en In My Eyes! 

Tribu urbano barri bet be sortu zan: Tekno-borrokiak. Rock radical vasco eta mugimendu punketatik txunba-txunba gogorrera pasa zen euskal gazteri abertzalea; gaztetxe eta herrikoetatik, Non edo Txitxarrora. Nork ez dau gogoratzen Hemendik at! eta bere Goazen famosue azalean Arrano Beltzagaz? Kaleko garraxia, zer da demokrazia? Hemen guk nahi duguna gure askatasuna!]  

Zein kantu gehituko zenuke? Zein zen zure temazo dantzagarriena?

Erantzuidazu, mundu honetakoa naizen ala ez!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

Utzi erantzuna