El CONKIS 2017- KAP 5

Kaixo!!!

Beno, beno, beno…benetan interesgarrie 5.kapitulo hau! Ufffala!!!

PROBA

Laberintoaren proba. Klasiko bet eta neure proba gustokoenetarikoa. Halan be, laberintoa izateko, nahiko sosoa izan zela uste dot.

Haseran, 3+1 konkursante aukeratuak Julianegaz dauzenean ikusi genuen beraien arten nahiko rollito ona dutela, Alex eta aita-semeak elkarregaz gauzak komentatzen, keinuak iten…pozgarrie da ekipo desberdinetakoak ondo eramatea.

Laberintoa handiegia zen. Hain handia, ekipo bakarra ikusten zela, bai goitik enfokatuteko planotan eta bai barruko planoak ikusten genituenean. Ez ziren iñoz bi taldeko ‘gusanoak’ gurutzatu eta neuretzat hor dau grazia [ez dotzuet gizurrik esango, proba huntan hoberena baruan gertatzen diren gatazkak dira! Haserre horiek!!! eta orainguan oso-oso garbia izan da jokoa. Larregi 🙁 ]

Ekipo urdine garaile. Orlegiak bigarren eta gorriak azkenak [ Nahiz eta ekipazo bat izan eta fuerte asko egon taldean, jokuetan zortea be faktore handi bat da eta kasu huntan, Fiker laberintoan liatu ein zan ta txarto ibili ziren]

Argi dau Manuren proba dela hau eta onartu bihar jako beti irabazten dabilea [ Hori bai, Maritxalar berak ere harro esan zabien!! Joe!! Zelan ateratzen zabien el petxamen harro-harro!  gainera para sacar petxo tamainekoa deko, hermoso-hermoso!!!, jejejeje ] Detaile politta Julen Madinaz gogoratzia. Orain arte kapituluetan inork ez zeban aipatu be egin!

Aiskander, Aiskander… zer zabiltz kejetan? Gero eta argiago dekot Aiskarder honek KeVendeHumo. Alex oriotarra oso fin. Larregi. Destakatzen ari da. ta batzuten ez da ona hainbeste nabarmentzea…

 

IDOIA- MARCELO

Ez dekot oso argi. Ez genuen bultzada ikusi [ beste sarreratan be komentatu dot, baine sentsaziñoa dekot aurten gauza asko ez ditugula ikusten, kontetan dizkigutela, konkunsartien bizipenen bitartez ezagutzen ditugunek baino ez ditugu ikusi eta iritzie emoteko…]

Iritzi kontrajarriek dekotaz: alde batetik, argi dekot txarto dauela konkursante batek beste konkursante bat erasotzea eta ezin dela onartu [ ez det uste neska bat zelako bultza zionik, Idoiaren ordez Alex izan bazen uste dot Marcelok bardin bultzatuko zuela], baine bestetik ikusi ez dogun baino hainbeste entzun dogun Idoiaren jarrera, bere ekipoko neska batek ere aipatu zabien, Carolek, …Sentsaziñoa dekot apur bet emoten dabiela Idoiak be bultzada hortaz be baliatu dela… Eta bai, Marcelo oso beretik urtenda zegoen eta agresibo… [ baine sentsaziño bet soilik da!!! Benetako iritzi bet emoteko iruditzen jata ez dekotela nahiko informaziño]

Alex eta Villarinen jarrera txalotzekoa. Biak argiak, zuzenak eta zinzeroak Marcelogaz.

Konturatu nai, orain arte ia ikusi ez ditugun konkursante fantasmak dauzela! Carol, non egon zara orain arte? Eta Hugo? Nor da Hugo? Eta Iñigo? Eta avencean ikusi doguna, MANIPULADOR esaten? ikusi dot orain David deitzen dela. Nondik urten zarie? eta zelako genixua urten jakon, txo! Ikusteko desiatzen Nau!

Eta bai, Ismak oina HechoUnKristo deko [halan be mutiko hau gustatzen jata, gustora daulea emoten dau, alaia ikusten dako!], baine neu Julianegaz nau, sufritzera etorri zaie eta geuk be sufritzen ikusi gure zaituztegu!!!

PD: Secoren galtzontzilloak aipamen berezie bihar dabie! [Jor bai..JOR!!!!!]

 

DEBATEA

Ufala!!! Zelako intensoa izan da Debatea! hasera oso gogorra egin jaku: Patxi gogor Marcelogaz, gainera Conkistologoak be oso gogor beragaz [inoiz baine beranduau sartu dira Conkistologoak platora. Guzitek Marceloren jokaera salatu dabie eta Isa oso gogor beragaz, eta `txato’ hori neuri behintzat (eta Amaiari be bai) oso despektiboa iruditu zitzaigun]

Egie da gero be Idoiari repaso ederra emon diotela eta Marcelo be gero lasaiago zegoen. Neuri benetan, penutxi emon doztala. Gai konplikatue da, eta ez zeban ondo egin, ados, baino Idoia be ez dot santa bat ikusten.

Ekipo orlegiek eta gorriek bultzada ikusi zabiela emoten dau, baine urdinek ikusi zabien? Ezetz esango neban, ze Manuk esaten dotzo Marcelori: ‘si es verdad que la has empujado, pidele perdon’ beraz, emoten dau Manuk behintzat ez zabiela ikusi.

Angela gero eta gehiago gustatzen jata! Pena iada kanpoan dauela. Aupa neska!

Joxeina be oraingoan busti zan apur bet….eta zelako ondo esanda gainera! Aupa Joxeina! 90. hamarkadakoentzat (neu apur bet lehenago jaio nintzen) erreferente bat zara! Jarraitu biharreko erreferentea zaz geuretzat!

Ez ginen akordetan iaz be Txapelak Leku bultza zabiela! Eta hor ez zan egon expulsaturik…

[ATodoEsto Leku aipatzen dotela…ikusi dot gaur goizen Leku, neure gizon perfektue, ametsetako mutil perfektua atzo GAZTEZULOkoegaz egon zela!!! ta neuri ezer esan barik? Neuk be beragaz egon nahi neban!!!! Mese!!! Hurrengun abisatu, plis!!!]

En fin…deseatzen gauz 6.kapitulu iristeko!

Zer diñozue? Ze iruditzen zaizue Marceloren kontu guzti hau?

Utzi iruzkinek eta komentau, plis!!!

ERANTZUIDAZU, MUNDU HONETAKOA NAIZEN ALA EZ!

Twitter: @ninaizane

askogarafernandez@gmail.com

 

 

 

 

Utzi erantzuna