Egilearen artxiboa: Beñat Antxustegi

Beñat Antxustegi

Honi buruz: Beñat Antxustegi

Beñat Antxustegi Goikoetxeta naiz, Donostiarra, 1989an jaioa, musika egiten dut physis versus nomos eta bi zaldi taldeetakoa batez ere, musika grabatzea gustoko dut, musika entzutea maite dut, orain arte gaztezuloko kritikaria izan naiz eta oraingoan kritika ezkutuak gomendioetan sartzera dedikatuko naiz.

02. INSPIRAZIOA, GOMENDIOA ETA EUSKAL MUSIKA

A. Musak; etorri nigana.

Ez naiz inoiz trebea izan, edo ez dut nere burua trebetzat jotzen, edozertan lanean jarri eta zerbait lortzeko. Seguraski ez naiz ondo esplikatu, esan nahi izan dudana nere lan egiteko forma zein den esplikatzen saiatuko naizela izan da.

Benetan; ea ideiak ordenatzea lortzen dudan.

Nola sortzen da? Adibide gisa blog hau idaztea jarriko dut. Egun jakin baterako eginda eduki behar izan baitut lan hau. Originala izan beharra dela uste dut, nik ere originala izatea nahi dut, hots, imajinatiboa. Zerbait berezia eta benetazkoa eskeini nahi dizuet. Musika egiterakoan bezala.

Baina guzti hau lortzea zaila da beti, nere kasuan behintzat, gaurkoan egun kreatiboa ez daukadala dirudi, baina egin beharko dut zerbait.

Inspirazioari buruz asko idatzi da, musei buruz, “inspirazioak lanean harrapa zaitzala” esaten omen da. Nire ustez hori da klabea, izate proaktibo bat izan behar da beti, buruan ideiak bueltaka edukitzeaz ari naiz. Beti sortzen egotea, kaleratzea beste gauza bat da. Hala ere forzatzea ez zait sanoa iruditzen. Lan egiteko era naturala izan behar dela pentsatzen dut. Post ziztrin hau bezala, ez naiz ari hitzak harrika bilatzen, gero enkajatuko ditudala pentsatzen dut, pixkanka atera daitezen.

Ziuraski oso gaizki idazten ari naiz. Musika egiterakoan bezala.

Baina klabea hau dela uste dut, itsu-itsuan egina dagoena erabili, apurtu eta forma berriak sortzea.

Sortzea. Ai ama.

Ez daukat oso argi gaia, ez dakit ea zerbait transmititzea lortu dudan. Hala ere, esan beharra daukat, ez daukadala ideia oso argi. Ulertarazi ahal izateko gai ere ez naiz sentitzen.

B. Gomendio anitza.

Ez naiz musika bakoitza esplikatzen hasiko ez dut uste inor konbentzitu behar dudanik eta zerbaitetarako balio duenik. Zuek entzun eta ea gustoko duzuen. Informazio gehiago behar baduzue, hementxe daukazue internet osoa.

Bon Iver kontzertuan “22, a million” diskoa aurkezten:

Faraquet taldearen “A view from this tower” diska osoa:

David Bazan “Blanco” diskoa aurkezten Seattleko KEXP irrati famatuan (zuzeneko piloa grabatzen dituzte bertan!):

Bazan elementuaren musikak aldaketa handia eman zuen disko honetan. Auskalo biharkoan zer egingo duen.

C. Zer da euskal musika?

Galdera hau buruan bueltaka izan dut azken urteetan.Aurreko atealean jarri ditudan talde guztiak ingeleraz aritze direnak direla ikusita gehiago kezkatu naiz. Topatuko blogean (http://www.topatu.eus) honi buruz idatzitakoa berreskuratuko dut jarraian zuen iritziak jasotzeko (Autoplagioa gauza ederra da):


Dugun kulturatik partituz sortzen ditugu obra berriak. Logika hasiberria. Zerbaitek funtzionatu badu edo modu batera izan bada berriro ere funtzionatuko du eta horrela behar du. Gure bizitza aberastu duten obra originalak apurtzaileak izan direla esango nuke jaio diren kontestuan.

Izan dira euskal herrin rockanrollin. Bere garaian Errobi edo Etxartarrek eduki zuten ausardia errebindikatu nahiko nuke, inoiz baina gehiago behar baitugu errebindikazioa muina duen musika. Justua dena eskatzea doinu ederrekin. Gaizki dagoena kritikatzea doinu zakarrekin.
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik. (J.A. Artze)
Zer axola zaigu abesten dugun hizkuntza zein den? Musikaz ari gara.
Dogma ugari, hizkuntza guztiak dira desberdinak eta denek dituzte aldeko eta kontrako ezaugarriak, baina horiek ikusteko predisposizio bat egon behar da, hezkuntza/propaganda bat. Ohitu bagara rocka ingelesez entzutera rockak Ingeleraren beharra al du? Hau horrela egiten da eta punto.

Hasi omen dira euskal talde batzuk euskaraz abesten: http://www.berria.eus/paperekoa/2068/041/438358/2014-12-14/lyrics_etatik_hitzetara.htm

Zorionak! Anekdotikoa.

Musika apurtzailea behar dugu, gure pentsamoldea haratago eramango duena, lau paretak puskatuko dituena. Eta euskeraz behar du. Komunikazio zuzena. Kultura guztietatik jan eta euskara aberastu.
Kanpotik begiratuta jendeak flipatu egiten du euskal herriko musikak izan duen bilakaerarekin, frankismo garaian debekatuta zegoena ekinez egina, eta gaur egun klasiko bihurtu dira Xabier lete eta Laboaren abestiak. Bere garaian apurtzaileak ziren musika tradizionala berritzeagatik, oxigenoa emateagatik. Ondorengo sortzaileentzat erreferenteak. Guretzat erreferenteak. Gazteak ze erreferente ditugu gaur egun? Erreferenteak izatea merezi dugu gazteok? Aizue! hemendik kanpoko jendea euskera ikasten ari dela!

Diruak dena jaten du, diru gehiago egiteko eta musika ez da salbuespen bat. Ba bai bada Hau horrela egin da eta horrela jarraituko dugu ingelesez…

Tutan Came On arabarren Euskal herriak rockeatzen du entzun ezazue webgunean euskeraz ultrarockeatu daitekeela demostratzen du.
Euskadi Gazteak hartuko du gazteak hezteko erantzunkizuna?

Gaztea euskal musikarengatik arduratuta dabilela eta, lastoa, habeak eta beste hainbat kontu

Artea bozkatzen da? Gizakiarte ustelaren aurka egiten da.

Musikak pertsonei laguntzeko behar du, aldaketak eragitea. Horregatik iruditzen zait garrantzitsua parrandan egiten den musika aberatsa izatea.

Ez gaitzatela jan.

PD: Euskeraz izateagatik bakarrik ez du zertan hobea izan behar obra batek. Euskera ez da dogma bat balio bat baizik.

01. Txondorra, gomendioa eta folka

Hiru zatitan banatu dut nere Gaztezuloko lehen post hau. Lehenengo zatian Donostian dagoen kulturgune berezi batetaz hitz egingo dizuet. Ondoren, Gaztezuloko aldizkari fisikoan argitaratzea zailagoa den musika talde bikain bezain zahar batetaz mintzatuko naiz. Eta azken zatian, duela astebete egin zidaten galdera bat plazaratuko dut.

Txondorra:txondorra1

Donostiako, barkaidazue, Egia auzoko; barka berriro ere… Egiako kulturgune berezi bat da Txondorra. Karmengo Ama kaleko 60an dago eta bertan tallerrak egiten dira. Arte disziplina ugari lantzen dituzte: antzerkia, xilografia, serigrafia, pintura, argazkigintza, kitarra ikastaroak, software/hardware librea…eta bertan Ttan-ttakun irratia aurki daiteke ere.

Nik gehien ezagutzen dudan arloa kontzertuena da. Normalean erakustaldi pertsonalak bilatzen dira bertan egiteko. Oso leku berezia da musika jotzeaz gain artistei solasteko aukera ematen zaie eta. Neretzat bereziki gogoangarriak izan diren kontzertuak hauek dira: Bi zaldi, Physis versus Pelax, Joseba Bele Noir, Nire, Zamarra eta aterkia, Kasernarat, Bidelapurrak, Mal de ojo, Mikel Uraken, Mikel Karton… Bertan momentu bereziak bizi izan ditugula ziur nago.
Kontzertuak egiteko aretoa txikia den arren beti izaten da zaila Donostia kultural honetan publizitate gutxiko saioak guztiz betetzea.
txondorra.net webgunean duzue informazio osoa. Bertan ikusiko gara!

Gomendioa:

Gaztezulo aldizkari fisikoaren lan egiteko forma dela, iada berrikuntzak ez diren eta gustuko musikari buruz idazteko aukera dut blog honetan. Kritiken 600 karaktereen muga ahaztua dut iada. Hala ere ez dut informazio asko eman nahi, interesa duenak hor baitu internet osoa gehiago ikasteko.

Donostian, ziur nahastua nagoela, 4 pertsona bakarrik ezagutzen ditut talde hau zein den badakitenak.

June of 44 aurkezten dizuet. Biografia irakurtzeko wikipedia duzue.

Bideoko argazkiko neska nor da?

Gogoan dut “Engine takes to the water” Kaxi lagunaren kotxean entzuten genuela biok. Pasarte isil-isilak ditu bat-batean, abixatu gabe, lehertzen direnak. Xuxurlak eta garrasiak kanta berdinean kondentsatzeko gaitasuna zuten talde desberdinetatik zetozen artista hauek.

Garai hartan Faraquet musika taldea ezagutu genuen ere, eta bi talde hauek mugarriak izan ziren nere hezkuntza musikalean.

Rockaren erpin ezberdinak ezagutu nituen horrela.


Aurrerago taldearen diska gehiago entzuteko ohitura hartu dut, iada ezin naiz beraien musikatik banandu, eta benetan, bihotzez, gomendatzen dizuet.

Galdera:

Duela hil batzuk “Pet fennec” talde donostiarraren kontzertuan soinu teknikari lanetan ibili nintzen. Eta azken aldian egin ohi dudan bezala nere azken diska marketing agresiboz saltzen ari nintzela (diskazua, erosi nahi badezue bost euroren truke ta bestela entzun interneten!) taldeko kitarristak ea zer musika mota jotzen nuen galdetu zidan.

Nik betikoa erantzun nion; ez dakidala, gaia ez zaidala interesatzen, kitarra eta ahotsa erabiltzen nituela bakarrik…baina zerbait esatekotan “Folk-psikodelikoa” izena erabiliko nuela.

Bere erantzuna, maliziarik gabea eta umoretsua noski, brutala izan zen nere neuronentzat; “Folk? Baina zer folk? Nongoa?”… Eta buruan bueltaka ibili zait galdera hori aste guztian zehar; Zer da euskal folka? Trikitixa eta panderoa? (Bide batez interesgarria da Trikitia jotzen noiz hasi ginen begiratzea) Txalaparta? EAJ-k aberri egunean jartzen duen musika? Topaguneko ska-punka? Edo dantzatzeko regetoi feminista? Nik kitarra jotzean zer ostia egiten dut?

Suposatuko duzuen bezala folk folklore hitzetik dator. Atera kontuak.

P.S: Clara Rockmore zein den badakizue? Eta jotzen zuen musika tresna ezagutzen duzue?

Milesker irakurtzeagatik, edozer gauzarengatik idatzi eta ondo pasa eguna!