07 – Udazkeneko aza uzta

Azaroan Durangoko azokara begira diska elausoa jasan beharko dugu, baina biartean badugu zer entzun.

(Eta Gaztezulok 200 alebetetzea ospatzen du hil hontan! Zorionak!!!)

 

Nøgen – Enarak

‘Liv til døden’ deitzen da diska berria. Beraiek ulertuko al dute hizkuntza hori? Neri kantekin dantzatzen dudan bitartean esplikatu diezadatela.

Maddi – Ying Yang

http://www.badok.eus/euskal-musika/maddi/ying-yang/

Maddi Noguera Ataundarrak 2015ean bakarka hasi bazuen ere taldea osatu eta diska argitaratu berri dute.

Rolan Garces & Loop Abestiak – Oinutsik

Rolan Garcesek bakarlariaren lehen diska da hau, grabaketa 2017. urte amaieran grabatua baina aurreko hilabetean argitaratua.

 

Desira – Zuzen

Bideoaren iruzkinetan “pop merkeegia” dela idatzi dute, baina askoz gehiagok gustuko dute kanta. 80. hamarkadako glam-rock-pop-a (oker ez baldin banago) ez dakit ea jorratu den gure hizkuntzan orain arte. Gustuak norberak aukeratu ditzala.

 

PIZTU BILBO ITZALI MTV

MTV,Bilbo, euskara, basque marka, kapitala, Berri txarrak, koherentzia,  blablablablablabla interneten negarrez…. Hau dancehall temoi bat da.

Apuntatu artistak. Suaia, Ziztada, Aiala, Zoroen Kluba, AK, Salda Dago, Gatom, Komando Braga, Raperu eta Akerjenbe.

 

FaltA – #2

https://faltakolektiboa.bandcamp.com/album/falta-2

3kote Hazparnetarren azken lana. Eromena introspektibitate indartsua gustuko dugunontzat. Kitarra, bateria eta baxuarekin meditatzearen pare.

 

BUFFALO – 1981

“Ulu” diskaren aurrerapen kanta. Zarautzetik  datorren kitarra, baxu eta bateria hotsa. FaltAkoek instrumentu berak erabiliz a ze emaitza desberdina.

 

Hartz – Iraungitze datei

https://hartztaldea.bandcamp.com/album/iraungitze-datei

Rock alternatiboa egiten duten Azkoiti eta Azpeitiko hirukotea dugu Hartz.  “Zuk zeuk egin” (DIY) filosofiaz harro egonda lan guztia autoekoiztu dute Matadeixe gaztetxean. Musika zaratatsua bezain sentikorra jorratzen dute. Deskubritzeke dagoen talde bat.

 

Nerabe – Toki-on

Pop Japoniarra euskaraz egiten dutela jakiten duzunean Toki-on hitz jokoak zentzu guztia hartzen du.

 

URGATZ – Gorri

Ez daukat informazio asko hauei buruz baina abestia asko gustatzen zait. Uste dut Bermeokoak direla. Eta kantaren hitzak Sarrionaindiarenak direla.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude