06 – Udako Gomendio Frexkoak

Haxotz taldea 2008. urtean.

HAXOTZ – HEGAN

Taldearen 10 urteak ospatzeko single berri bat kaleratu dute bilbotarrek. Hardcore melodikoa jotzen urteak daramatzate, kitarrak, bateriak eta eztarriak astintzen. Guztiz gomendagarria egurra gustatzen bazaizu!

 

SERRULLA – 1/4 LIFE

Bakarlaria zen Iñigo Serrullak, taldetxoa bildu du diskoa grabatzeko. Asko eta gogor landutako lana izan denak eman ditu bere entzuteko plazerrak diren fruituak.

Hauxe da bideoklipa.

 

OLATZ SALVADOR – ZINTZILIK

Urteetan ontzen egon den diskoa dugu Olatzena, bera bezain gogotsu geunden argitaratzea emateko. Aurretik bakarka jo ohi zituen kantak beste maila batera igo ditu lagunekin egindako grabaketan. Ederra emaitza.

 

UGER – UGER

Talde bilbotar berria dugu gurean, doinu rockeroekin egurra ematera etorri dena. Diskoa osorik entzun dezakezue youtubeko bideo honetan. Entsegu lokal berotuan botatako izerdi guztia grabatzen jakin dute gainera.

 

IRAZI – ORRATZAK

Zita: “2017-18. urteetan zehar grabatutako diskoa.
Osorik Mono musikariak sortu eta produzitutako lana.”

 

 

Musika Bandcamp plataformako helbide honetan entzungai.

 

AZALERA – AZALERA

Ondarroa eta Bolibarko lau gaztek sortu dute talde berri hau. Rock melodikoa dela esan nezake baina kontzertuetan entzutean zer den zuek erabakitzea hobe.

 

ACTO MESSIE – ORTZI

Euskarazko Hip-Hopa jorratzen du hondarribitarrak. Kanta berri hauetan euskal kulturaren galeraren aurka mintzo zaigu; “Euskalduna naiz eta harro nago” sentimenduaren loraldi berri bat.

 

KASHBAD – ARRAKALA

Kashbad taldearen itzulera-biratxo-desegitearentzat grabatu zuten diskoa hemen entzun dezakezue ere opari.

Kategoria Sailkatu gabea egilea .
Beñat Antxustegi

Honi buruz: Beñat Antxustegi

Beñat Antxustegi Goikoetxeta naiz, Donostiarra, 1989an jaioa, musika egiten dut txemak, physis versus nomos eta bi zaldi taldeetan batez ere, musika grabatzea gustoko dut, musika entzutea maite dut, orain arte gaztezuloko kritikaria izan naiz eta oraingoan kritika ezkutuak gomendioetan sartzera dedikatuko naiz.

Erantzun bat “06 – Udako Gomendio Frexkoak” bidalketan

  1. Patxi Goñi - GOR

    Rolan Garces : Oinutsik (Abesti eta bideoklipa)
    Rolan Garcesek bakarlari bezala egindako lehenengo diska da hau, grabaketa 2017. urtearen bukaeran, Color Hits-en, Buenas Compañías eta Ag8st8 Estudiotan egina dago.
    Datorren Irailean diskan argitaratuko diren 9 abestiak, inguruko zein norberaren askatasunaz, gure barneko borroketaz, eta izan garena izateko zer ikasi dugunaz hitz egiten du.

    https://youtu.be/qqKG47Ir44U

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude