Kategorien artxiboak: Sailkatu gabea

1×08 : Django, txakur seriezalea!

Orain arte argitaratu ditudan bideo gehienetan, nire aurpegi nekagarriaren atzean, lau hankako izaki beltz belarri-handi bat azaltzen zela ohartuko zineten.

Nor ote da?

Bide batez, “Nondik ateratzen dudan denbora hainbeste telesail ikusteko” galderaren erantzuna jakin nahi?

Hementxe….

1×07 : Telesail onenek ere akatsak dituzte

Ia perfektuak diren telesailak daude. Gidoi biribilak dituztenak, plano perfektuak, interpretazio ikaragarriak, kokaleku ikusgarriak ikusteko aukera eskaintzen dutenak eta hitzik gabe uzteko gai diren sekuentziak dituztenak.

Baina gaur,  ez nator alde zoragarri guzti hori erakustera; ekoizpen guzti hauek zehatz-mehatz aztertzen baditugu, ziur akats txikiak ikus ditzakegula eta…

1×05: 2016ko telesail onenak

2016ko telesail onenen “mash-up”-a:

 AEB, herrialde nordikoak, Ingalaterra, Alemania, Belgika, Hego Korea..Munduko Izkin guztiak arakatu ditut, 2016ko ezinbesteko izenburu hauek aukeratu ahal izateko:

Dirk Gently’s Holistic Detective Agency, The Night Manager, The Get Down, Svartsjön, Marcella, Channel Zero, Midnnattsol (Midnight Sun), Love, National Treasure, Undercover, Ennemi public, Hap and Leonard, Vinyl, Black Mirror III, Fleabag, Sigeuneol (The signal), Horace and Pete, The Young Pope, Startup, Trapped (Ófærð), Bedrag, The OA, American Crime Story, The Missing II, American crime II, Stranger things, The Night Of, Westworld eta Quarry izan dira aukeraturiko telesailak

quarrycinemax

 

 

1×02: Nola bizi seriezale amorratu batekin

Seriezale amorratuoi atal bat bestearen jarraian ikusteko egun osoa etxetik atera gabe egotea normala iruditzen zaigu. Baita lagunekin edo familiakoekin genituen hitzorduei uko egitea ere, asteko atalari hutsik egin nahi ez diogulako.  Edo gure telesail gustukoenak Emmy saria eramango duen ala ez jakiteko gau-pasa luzeak egitea.

Guretzat “naturala” da, baina gurekin bizi den jendearentzat, –eta demagun 20 telesail batera ikusten ez dituztenentzat (hemendik aurrera “jende arrunta” deituko diegu)– zerbait arraroa edo ezohikoa da. Kondairak dio seriezaleak eta pertsona arruntak bizi litezkeela elkarrekin, badirela zenbait kasu munduan. Ez da erraza, baina ba omen daude.

Zaletasun kontrolaezin hori jasan behar duzuenon tokian jartzen saiatuko naiz, eta bide batez, ea gai zareten gure bitxikeriak ulertzen.

-Asteko egunik okerrena, guretzat onena… “Azkenean iritsi da astelehena”.
“Beste atal bat eta banoa lotara…”.
Elkarrekin ikusten duzuen telesail baten atala, bakarrik ikustea desleialtzat hartuko da.
Jarrai ezazu (gutxienez) ikusten dugun telesail bat, elkarrizketetatik kanpo geratu nahi ez baduzu behintzat

Gaizka Izagirre 2. bideobloga