Egilearen artxiboa: Gaizka Izagirre

Gaizka Izagirre

Honi buruz: Gaizka Izagirre

Hernani, 1984. Ikus-entzunezko komunikatzailea eta kritikaria. Telesail Amerikarren jarraitzailea, Ingelesen zalea eta Nordikoen maitalea; baina batez ere, “nondik ateratzen duzu denbora hainbeste telesail ikusteko?” esaldiaren aurkari gogorrena eta Lost telesailaren defendatzaile sutsuena.

1X09 (1 zatia): Zein da Euskaldunon telesail gustokoena?

Azken asteetan ondorio batetara iritsi naiz. Nik uste, nire telesail-gomendioez kokoteraino zaudetela, hori dela eta, nahiko ezagunak egingo zaizkizuen pertsona batzuk gonbidatu ditut. Guztien artean, euskaldunon artean zein den telesail gogoena bilatzen saiatuko naiz. Hementxe lehen zatia…

Eskerrik asko Ane Irazabal, Jon Garaño, Jon Plazaola, Julian Iantzi, Joseina Etxeberria, Ibon Fernandez, Laura Mintegi, Julen Telleria, Aitziber Garmendia, Urko Aristi, David Zurutuza, Maider Segulora, Alex Ortega, Leire Letu, June Ansoleaga, Jose Mari Goenaga eta Nahikari Gartzia!

Hurrengo asteetan ez galdu bigarren zatia, eta horrekin batera behin betiko rankinga!

1×08 : Django, txakur seriezalea!

Orain arte argitaratu ditudan bideo gehienetan, nire aurpegi nekagarriaren atzean, lau hankako izaki beltz belarri-handi bat azaltzen zela ohartuko zineten.

Nor ote da?

Bide batez, “Nondik ateratzen dudan denbora hainbeste telesail ikusteko” galderaren erantzuna jakin nahi?

Hementxe….

1×07 : Telesail onenek ere akatsak dituzte

Ia perfektuak diren telesailak daude. Gidoi biribilak dituztenak, plano perfektuak, interpretazio ikaragarriak, kokaleku ikusgarriak ikusteko aukera eskaintzen dutenak eta hitzik gabe uzteko gai diren sekuentziak dituztenak.

Baina gaur,  ez nator alde zoragarri guzti hori erakustera; ekoizpen guzti hauek zehatz-mehatz aztertzen baditugu, ziur akats txikiak ikus ditzakegula eta…

1×05: 2016ko telesail onenak

2016ko telesail onenen “mash-up”-a:

 AEB, herrialde nordikoak, Ingalaterra, Alemania, Belgika, Hego Korea..Munduko Izkin guztiak arakatu ditut, 2016ko ezinbesteko izenburu hauek aukeratu ahal izateko:

Dirk Gently’s Holistic Detective Agency, The Night Manager, The Get Down, Svartsjön, Marcella, Channel Zero, Midnnattsol (Midnight Sun), Love, National Treasure, Undercover, Ennemi public, Hap and Leonard, Vinyl, Black Mirror III, Fleabag, Sigeuneol (The signal), Horace and Pete, The Young Pope, Startup, Trapped (Ófærð), Bedrag, The OA, American Crime Story, The Missing II, American crime II, Stranger things, The Night Of, Westworld eta Quarry izan dira aukeraturiko telesailak

quarrycinemax