“Redshirt-ak” , Stormtrooper efektua, Willheam garrasia? baina zer gosaldu du Elenak gaur? Azalpena, dirudiena baino askoz errazagoa eta sinpleagoa, hori bai frikismo maila nahiko altukoa. Abenduan iritsiko den Star Wars film berriaren estreinaldia berotzen joateko aitzakiarekin ekarri nahi izan dizkizuet hitz frikien zerrenda txiki hau.
“Redshirt”-ak
Pentsa ezazue, espazio ontzi batean gertatzen den zientzia fikziozko ala abenturazko film batean. Bertan protagonista talde txiki bat ikus daiteke, eta atzean, planotik ia kanpo, beste pertsonaia batzuk. Izengabeak eta noski film osoan zehar, hitzik ateratzen ez dutenak, estrak azken finean. Pentsa ezazue orain, protagonistek, ontzitik kanpo misio arriskutsu bat burutu behar dutela, horretarako noski, estra horietako batzuk eramango dituzte. Saihestezina, misio horren barruko zerbait, okerrera joatea eta protagonistak erasotuak eta tirokatuak izatea. Baina…Zeintzuk dira beti hiltzen diren bakarrak? horixe, estra gizarajo horiek.
Atzean, ia bazterturik, telesail ala film konkretu horretan ezertarako balio ez duten pertsonaia horiek, ingelesez, redshirts (kamiseta/alkandora gorria) deritze. 6o. hamarkadan, Star trek telesail originalean , egin zen ezagun hitz-friki hau. Atal guzti horien %90etan, Kirk, Spock eta konpainia beste planetetara arazoak konpontzera zihoazen bakoitzean, beraiekin Enterprise ontziko beste hainbat kide joaten ziren, guztiek alkandora gorriak gainean zutela. Hiltzen zirenak, beti horiek zirenez, redshirt hitza erabiltzen hasi zen, hiltzeko aukera gehien zituen pertsonaiei identifikatzeko.
Normalean, redshirt-ak estrak baino ez dira izaten. Baina batzuetan, bizpahiru unetan soilik ikusten ditugun, bigarren mailako pertsonaiei ere eragiten die. Adibide nabarmen bat, The Walking dead telesailean, hirugarren denboraldi hasieran. Rick, preso talde berri hori ezagutzen duen momentuan, “alkandora gorriak” hitza zeramatzan idatzia kopetan, ala ez?
Stormtrooper efektua
Star wars film ospetsuan azaltzen diren Stormtrooper-ak ere, “redshirt”-ak kontsideratzen dira, Stormtrooper efektua deritzona sortuz. Oso ohituak gaude efektu hau antzematen, nahiko maiz ikusi dugulako. Beti errepikatzen den ekuazio sinple batekin uler daiteke: Gaizkileen infanteria, askoz ere handiago den arren, punteria oso,oso txarrekoak izaten dira eta noski, tiroa ematerako orduan, ez dute inoiz asmatuko. Arraroa ezta? kontuan izanik askoz ere gehiago direla, prestakuntza militar askoz hobea dutela, armadurak, arma hobeak eta (hau bai) “redshirt onekin”, punteria bikaina; Inoiz, ez dira gai izaten pertsonaia nagusiei tiro horrekin asmatzen.
Behin friki munduan murgildurik, nor izango litzateke bigarren mailako pertsonaien artean okerrena? Red Startrooper-a agian?
Wilhelm garrasia
Aipatu ditudan pertsonaia hauetariko asko hiltzen diren unean, ziur garrasi berezi hau entzun duzuela. Zinema edo telebistaren munduan aditua bazara entzungo zenuen “Wilhem oihua” delakoa zer den eta ziurrenik film batean entzuten duzun bakoitzean algara txiki bat sortuko dela zure barnean. Baina…zer da zehazki? eta nola sortu zen?
SORRERA
Ezer baino lehen, Ikus (eta entzun) ezazue “Distant Drums” filmaren 33 segundoko zati hau, gizonak amaieran jaurtitzen duen garrasia bereziki:
Sheb Wooley aktoreari loturiko deiadar arrunt hau, Warner Brosen soinu fitxategian gorde zuten, urte batzuk beranduago “The Charge at Feather River (1953)” filmean berriz ere entzungai delarik eta momentu horretatik aurrera WILHELM izenarekin ezagutu zena.
Momentu horretatik aurrera, oihu xelebre honek, bere egileak sekula susmatuko ez zuen ospea lortzen hasi zen, ekoizpen ugarietan behin eta berriz erabiliaz.
“BOOM-a”
Baina benetako “Booma” Star wars (1977) filmaren estreinaldiarekin batera etorri zen. Wilhelm oihua, amildegi batetik behera erortzen zen “stormtrooper” batean lehen aldiz entzun zenean. Badirudi emaitzak eraginkortasun handia izan zuela, hortik aurrera pelikula ugarietan erabiltzen hasi baitziren: Star wars, Indiana jones, Lord of the rings, Poltergeist, Spaceballs, Willow, Gremlins 2, Batman return, Aladdin, Kill Bill,300…. Bideo honetan bilduma txiki bat ikus dezakezue:
Bideojoak eta telesailak ere ez ziren deiadar honetatik libratu: X-files, Simpsons, Family guy, Call of Duty 2, God of war, Medal of Honor: Pacific Assault, Spiderman 2, Tony Hawk’s Project 8 ala Assasins Creed 2. Garraxi hau noraino heldu denaren ideia bat egiteko wikipedia web orrian dagoen zerrenda honekin zur eta lur geratuko zarete
Eta amaitzeko , bitxikeria moduan, gai honekin lotura zuzena duen kanpaina hau: