Barrez lehertzeko 10 izenburu aproposenak

Wikipedia-ren arabera, barrea, estimulu zenbaitek eragindako giza-erreakzioa da, gehienetan alaitasun-sentimendua adierazten duena. Fisikoki, barrea arnasbotatze txikien segida da, artikulatu gabeko hotsekin batera. Ahoa ireki eta arnasa bota gabe ezpainekin adierazten den alaitasun eta begikotasun keinua irribarrea da. Barrea eragiten duten estimuluak txantxak, kilimak eta uneko zoriontasuna dira, besteak beste.

Gustuko ditut umorezko filmak, asko gainera. Baina zenbatetan pasa zaizue, ustez umorezkoa den film bat ikustera joan eta zuen ahotik barre txiki- lotsati bat besterik atera ez izana? Zenbatetan egin duzue barre algara, sabeleko mina izan arte? Nire kasuan oso gutxitan, ziurrenik bi eskuekin kontatuko nituzke une horiek. Horregatik, blogaren bigarren post honen  helburua, proposatuko dizkizuedan hamar film hauekin, zuek ere barrez lehertzea izango da. Hementxe nire aukeraketa!

1-The Big Lebowski (1998)

Urteen poderioz kultuzkoa bilakatu den film paregabea. Jakin, ikusi ala gustuko ez baduzue, eta kaletik gurutzatzen bagara, ez dizuedala kasurik ere egingo.  Bai, honetan oso erradikala naiz. Tarantino-k behin esan zuen, neska batekin izaten duen lehen zita batean, “Rio bravo” filma ipintzen diola, gustoko ez badu, kanpora! neska horrek ez du zer eginik berarekin! Nire kasuan berdin-berdin,  baina The Big Lebowski filmarekin.

Filma 1990eko hamarkadaren hasieran, Los Angeles hirian girotuta dago, protagonista nagusia Jeffrey Lebowski, ezizenez The Dude,  adin ertaineko gizon xelebrea (Jeff Bridges). Honek bi adiskide banaezin ditu : Walter Sobchak, poloniar jatorriko Vietnamgo Gerrako beteranoa eta bere emazte ohiaren eraginez katolizismotik judaismora aldatua (John Goodman) eta Donny (Steve Buscemi). Hiruak elkarren artean zeharo desberdinak diren arren, zaletasun batek batzen ditu: bolo jokoa. Coen anaien filmetan sarritan gertatzen den bezala, gertaera “tonto” batek, sekulako zurrunbiloa eragingo du, kasu honetan alfonbra baten gainean egindako pixak. Maisulana!

 

2- Life of Brian (1979)

Monty Phyton handien nire film gustukoena. Absurdoa eta traketsa , baina zoragarria eta barrez lehertzeko moduko sekuentzia ugari dituena.  Graham Chapmanek antzeztutako Brian Cohenen bizitza azaltzen du, Jesukristoren egun berean eta ondoan jaiotako eta nahasitako judu gaztearena.

Brian Betleemgo estalpean jaio da. Handik gutxira, ohore egitera eta opariak eskaintzera izar batek gidatuta datozen Ekialdeko Errege Magoen bisita izango du. Nahaste baten ondorioz, ohoreak eta opariak aldameneko bizilagunari emango dizkiote, Jesus izeneko beste jaioberri bati. Brian, gazte idealista, erromatarren aurka egiten dion Judeako okupazioaren testuinguruan hazten da. Idazte hutsarekin eta filma burura datorkidan bitartean,  barreari ezin eutsi nabil, beraz ikusi!

3- Death at a funeral (2007)

Resultado de imagen de Death at a funeral  gif

Hainbat aktoreen artean, Peter Dinklage (Tyrion lannister) ezaguna ikusteko aukera izango duzue film bikain honetan. Ingeles familia bat, patriarkaren hileta prestatzen ari da. Seme-alaben arteko aspaldiko liskarrak berriro agertzen diren heinean ordea, tentsioa areagotuz joango da.

Baina ez hori bakarrik. Asuntoa korapilatzen joango da, hildakoak sekretu bat ezkutatzen zuela esanaz, ezezagun bat azalduko baita bertara. Une horretatik aurrera,  familiak neurri zorrotzak hartu beharko ditu, hileta erabateko deskalabrua bihurtu ez dadin.

4- Top Secret (1984)

Resultado de imagen de top secret gif

Zucker anaiek zuzendutako espioitza komedia. Umore absurdoaren azpigenero zoragarriaren barruan, nire film kuttunena. Ikusten dudan bakoitzean – eta 20 baino gehiago izango dira jada- lehen segundotik azkeneraino sabeleko minarekin amaitzen dut.

5- Duck Soup (1933)

Leo McCarey zuzenduriko eta Marx anaiak protagonista dituen film zoragarri eta ahaztezina. Freedoniako Errepublika Demokratikoa, Europako Erdialdeko herrialde txiki bat da, bertako burua oso liberala den Rufus T. Firefly (Groucho Marx) jauna delarik. Herrialde hau, antzinatik, erasotzaile ospea ongi irabazia eta bermatua duen Sylvania herrialdeko diktaduraren mehatxupean dago. Chicolini eta Pinky (Chico Marx eta Harpo Marx), Sylvaniaren zerbitzupean dauden bi espioi dira, baina hori ez da Firefly jaun txit gorenak Freedoniako ministro izendatzeko oztopo izango.

Bitxikeria gisa, Italian,  Benito Mussolini diktadoreak filme hau debekatu zuen, harekiko irain pertsonaltzat jo baitzuen, hori jakinik. Aldiz, herrialde berdinean, Charles Chaplin-en The Great Dictator filma ia osorik pantailaratu zuten,  Napoloni (Mussoliniren karikatura) eta haren emazte Rachelen eszenak bakarrik zentsuratu zirelarik. Film honek Italian izan zuen debekuaren gertakaria, are eta bitxiagoa bilakatzen da.

6- The Party (1968)

Zenbat barre egin nuen txikitan Peter Sellers handiak gorpuzten zuen Hrundi V. Bakshi pertsonaia inuzentearekin.

Resultado de imagen de The Party (1968) gif

Tipoa aktorea da, baina etengabeko hanka-sartzeren ondorioz, errodajetik botatzen dute. Ustekabean, filmaren ekoizleak antolatzen duen festa sofistikatu batetara gonbidatzen dute. Hortik aurrera guztia nahasten joango da eta auzo-lotsa sortzen duten hainbat egoera absurdo biziko ditu.

7- Airplane! (1980)

Zucker anaien beste ezinbesteko filma eta umore absurdoaren beste ikur horietako bat bilakatu dena.

Zero Hour! (1957) ala Airport 1975 (1975) bezalako hegazkin hondamendi filmen parodia moduko bat dela esan liteke. Film onenaren Urrezko Globoa- (Komedia edo musikalaren sailean) izendapena jaso eta sekulako arrakasta izan zuen.

Resultado de imagen de Airplane film gif

 

8- See No Evil, Hear No Evil (1989)

Telebistan -ziur- behin baino gehiagotan ikusi duzuen film mitikoa. Richard Pryor eta Gene Wilder aktoreek lapur-hiltzaile hirukote bat atzeman asmoz dabilen itsua eta gorraren paperak gorpuztu zituzten.

9- Young Frankenstein (1974)

Mel Brooks estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako beldurrezko komedia bat dela esan daiteke.  Beldurrezko zinemaren parodia bat da, bereziki Mary Shelley ingeles idazlearen Frankenstein eleberriaren film egokitzapenena. Ezinbestekoa!

10- Four lions (2010)

Oso jende gutxik ezagutzen duen eta derrigorrez ikusi behar duzuen filmea. Umore beltzaren zaletuak adi harribitxi honi!

Atentatu bat egin nahi duten lau gazte arabiarren historia kontatzen baitu, baina umore mota horrek guztia bustitzen duen bitartean.

Proposamen gehiagorik?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude