Hileko artxiboak: martxoa 2024

DUBIDUBIDU

Dena 2003an hasi zen. Christell Rodríguezek, soilik 5 urte zituelarik, “Dubidubidu” kanta lehen aldiz abestu zuen.

Abesti hark garai hartan “Rojo” telebista programa ikusten ari ziren milaka txiletar dantzan jarri zituen. Txileko Telebista Nazionalak (TVN) emandako talentu lehiaketa bat zen eta Rodriguezek bertan parte hartu zuen.

Urteak pasa ahala, ordea, abestia ezerezean geratu zen eta Christellek kantatzeari utzi ez zion arren, ez zen pop izar bat izatera iritsi. Joan den urte amaierara arte, izan ere abeslariari zortea erabat aldatu zaio.

Estatu Batuetan, Tik-Tok plataformako erabiltzaile batek, kantu honekin egindako bideojokuko pertsonai baten animazio bat goratu zuen. Bideoak izugarrizko oihartzuna izan zuen. Fenomenoa Estatu Batuetan hasi bazen ere, segidan Asiako herrialdeetan biral bihurtu zen. Garai hartan, ordea, abestia ez zegoen Spotifyn eta inork ez zekien egilea txiletar abeslaria zenik.

Gaur egun Japonian momentuko abestirik entzunenetako bat da, non duela egun gutxi Spotify plataformako rankingeko lehen postura iritsi zen. Alemania edo Finlandia bezalako nazioetan ere arrakastatsua da, non milaka ikustaldi pilatu dituen.

Horretaz gain orain jarraitzaile berriak gehitu ditu Hego Korean, izan ere Beomgyu izenez ezagutzen den K-pop izarrak “Dubidubidu”ren erritmoan dantzatzen duen bideo bat igo berri bai du. “K-Pop-aren zalea naizen aldetik, zoratu egin naiz”, argitaratu du abeslari txiletarrak.

Eta abestiaren irabaziak norendako?

Abestia nork erregistratu eta eskubideei buruz galdetuta, gai konplexua dela baieztatu du Rodríguezek. Hala eta guztiz ere, abestia berea ez den arren, berriro grabatzeko eta bertatik diru-sarrerak lortzeko aukera badagoela onartu du abeslariak.

Rodriguezek ere “Dubidubidu”-ren arrakastaren ondoren bere bizitza aldatu dela aitortu arren oraindik onura ekonomiko handirik ikusi ez duela ere azpimarratu du. Abeslariak artista independente gisa duen konpromisoa eta egoera hori kudeatzeko duen ardura erakutsi du.

Dagokiona berreskuratzeko elkarrizketetan dabil…

@txt.bighitent

chipi chipi chapa chapa dubi dubi daba daba

♬ Dubidubidu – Christell