Pixar ala Ghibli? (ala biak)

Gaur egun, animazioaren arloan,  bi erreferente nagusi goraipatuko nituzke: AEB-tan jaiotako Pixar eta Japonian sorturiko Ghibli estudioak. Biak 80.hamarkadan jaioak, zinema, maila eta ikusle berrietara eramaten jakin izan dute. Estereotipo guztietatik aldentzen diren istorioak jorratuz eta animaziozko zinema umeentzat bakarrik ez dela frogatuz.

Istorioa aurrera eramateko orduan, beraien artean, komunean dituzten hainbat elementu aurki ditzakegun arren, diferentzia nagusia film horiek egiteko modu edo “teknikan” topatzen da. Pixar estudioetan ordenagailu bidezko 3D animazioaren abangoardian igerian dabiltzan bitartean, eta pelikulaz-pelikula muga guztiak gainditzen doazen heinean, Ghibli aldiz , animazio tradizionalaren defendatzaileak dira. Film bakoitza eskuz ,  koadroz koadro eginaz eta gaur egun oraindik, lan egiteko modu tradizional hau erakargarria eta zoragarria izan daitekeela frogatuz.

Jakina da, Pixar estudiokoek sekulako miresmena dutela Miyazaki-ren obrarengatik. Sarritan, elkarren artean antzekotasunak loratzen diren arren, istorioak kontatzeko moduan sortzen dira diferentzia nabarmenak.  Konparaketa hauekin ulertuko duzue uste dut:

“My Neighbor Totoro” eta “Wall-E”

“My Neighbor Totoro” 1988 urtean Miyazaki zuzendariari mendebaldeko ateak ireki zizkion lana kontsideratua izan da beti, baita animazioaren arloan historiako onenetarikoa. Bestetik Andrew Stantonek zuzenduriko “Wall-e” zoragarria, Pixarren bederatzigarren filma eta laudatuenetarikoa.Wall-E-Wallpaper-Desktop

Bi ekoizpenak, giro guztiz desberdinetan mugitzen dira: “Totoro” Japoniar baserri-giro tradizionalean, bizitza xumea eta lasaia nagusitzen delarik.”Wall-e” ordea, etorkizunean, bizitza lasai eta xume hori aspaldi desagertu den bitartean.  Bi filmetako  “heroiak” inuzenteak dira, isilak, hitz gutxikoak, eta biak jatorri guztiz desberdinetakoak.

“Totoro” izaki naturala da, magikoa; bere tolesgabetasun horren sorburua, naturatik dator. “Wall-e” ordea, izaki artifiziala, teknologikoa; inozentzia hori programazio akats batetik sortua. Biak lasaiak, lagunak egiteko erraztasuna dutenak eta beste pertsonaien topaketek bizitza lasai hori eten eta hainbat abentura bizitzera eramaten dituztenak. “Wall-e” maitasun istorio bat, “Totoro” familia istorioa.

totoro

Bi filmek ingurumenarekin erlazionaturiko mezuak transmititu nahi dituzte; Wall-e esplizitua, Totoro aldiz sotilagoa. Bizitza lasaiaren alde onak erakutsi nahi dizkigute biek, eta izaki oso maitagarriak dira bi protagonistak.

 

“Spirited Away” (Chihiro-ren bidaia) eta  “Monsters Inc”

“Japoniar faktoriaren” film ospetsu eta arrakastatsuena “Spirited Away” izan liteke. Berlinale zinema jaialdian,  “Urrezko hartza” eta AEB-tan Oscar saria irabazi zituen lehen animaziozko filma izan zen. Monsters Inc” Pixar-en laugarren filma, Pete Docter zuzendua eta zinema aretoetan arrakastatsuenetarikoa.

Lehenengoa, Ghibliren bere betiko fideltasunaren beste froga bat , protagonista emakumezko indartsu bat delarik.  Pixarren kasuan ordea, protagonista, lehen aldiz  – ala behintzat protagonistetako bat- emakume bat da ( Maiz egiten zitzaizkion kritiken artean emakumearen irudia oso gutxitan erabiltzen zuela zen)

boo-cartoon-cute-disney-monsters-inc-movie-Favim.com-72081

Bi ekoizpenetan, bi neskatila beste lurralde batzuetara egiten dute “hegan”,  mundu fantastikoak eta beldurgarriak, pizti eta pertsonaia arraroz josiak. Chihiro, “Spirit Away” filmaren protagonista, bere izena gal ez dezan, sorgin batek ezarri dion maldizioari aurre egin beharko dio.  Etxerako bidean,  borroka moduko batean murgilduko delarik. Boo ordea, “Monsters Inc” filmeko neskatxa, inongo momentutan izen errealik ez duela ohartuko zarete,  besteek ezarritakoa soilik. Izuen fabrika bateko negozio-konspirazio batean murgiltzen da, beste batzuk bere etxera bueltatzeko ahalegina egiten duten bitartean.spirited-away-2a

Bi heroi txiki hauek, modu desberdinean egiten diote aurre egoera honi: Chihiro-k beldur apur batekin  ekiten dio abenturari, baina denbora pasa ahala, bere jarrera aldatuz doa eta hasieran baino pertsona helduago batean bilakatzen da. Boo-k ordea, adinaren inozentzia horren eraginagatik  ziurrenik, ausartagoa, inoiz izutu ez den neska; abentura guztian zehar ezer gutxi ikasten duela esan liteke, guztiaz gozatu besterik ez baitu egiten.

“Kiki’s Delivery Service” eta “Ratatouille”

“Ratatouille” Brad Bird-ek zuzenduriko bigarren filma izan zen. Askok, ausartenetarikoa dela diote, istorioa Paris hirian kokatzen delako eta protagonista arratoi bat delako agian.  “Kiki’s Delivery Service” ordea, Miyazakiren bosgarren filma eta lehena Totororen mundu mailako arrakastaren ostean.

ratatouille_pa2_062707

Esan bezala, “Ratatouille”, Remy arratoiaren istorioan zentratzen da,  sukaldean aritzeko sekulako trebezia duen arratoi txikia. Kiki bestalde, hegan egiteko ahalmena duen sorgina dugu. Arrazoi desberdinak medio, Remy Parisera joatea erabakitzen du,  sukalderako duen trebezia erabiliaz  jatetxe ospetsu bateko “chef” bilakatzeko helburuarekin. Kiki ordea, sorginen ohitura zaharrak jarraituz, Koriko hirira bidaltzen dute. Bertan hegan egiteko duen ahalmen hori erabiliaz, etxeetara entregak egiten dituen enpresa bat sortzea erabakitzen duen bitartean.

kiki

Biak, bakardadea eta hiriarengatik menperatuak eta zapalduak sentitzen dira, beraien ahalmen berezi hori zalantzan jartzen duten bitartean. Amaieran, gaitasun horiek zoragarriak eta bakarrak direla ohartzen diren arte.

Gaur egun…

Azken hamarkadetan animaziozko zinemak jasan duen gorakada artistikoaren erantzule dira bi estudioak. Bakoitzak bere kulturaren elementuak erabiliz, guztion bihotzetara iritsi diren istorioak kontatzeko.

ghibli___finish_work_by_hyung86

Bi estudioek, konta ditzaketen istorioak mugaraino eramaten ausartu dira, eta animaziozko zinema,  ikusle helduetaraino iristeko ahalmena dutela forgatu dute,  ez  haurrentzako entretenimendu gisa soilik sorturikoak.

pixar

Pixar eta Ghibli, animazioa, modu bikainean lantzen duten bakarrak ez diren arren, bai agian trinkoenak, iraunkorrenak eta erregularrenak.12794

Bide batez, eta amaitzen joateko, nire ustez, bakoitzaren  3 film onenen zerrenda bat egiten ausartu naiz…

PIXAR 

 

3- WALL-E

DI-Walle-1-DI-to-L10

 

2- UP

3

 

1- Toy Story 3

toy-story

 

 

GHIBLI 

 

3- Hauru no Ugoku Shiro (Howl’s Moving Castle)

2004 Hauru no ugoku shiro - El castillo ambulante (foto) 08

 

2- Tonari no Totoro

mi-vecino-totoro-aparecera-huesca-L-1

 

1- Sen to Chihiro no kamikakushi (Spirited Away)

spirited-away-6

 

Gogoratu film guzti hauek euskarazko azpitituluekin ikusi nahi izanez geroazpitituluak.com

 

Ados aukeraketarekin?

Zein taldetakoak zarete, PIXAR ala GHIBLI (ala biak)?

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude