Gaur egun, animazioaren arloan, bi erreferente nagusi goraipatuko nituzke: AEB-tan jaiotako Pixar eta Japonian sorturiko Ghibli estudioak. Biak 80.hamarkadan jaioak, zinema, maila eta ikusle berrietara eramaten jakin izan dute. Estereotipo guztietatik aldentzen diren istorioak jorratuz eta animaziozko zinema umeentzat bakarrik ez dela frogatuz.
Istorioa aurrera eramateko orduan, beraien artean, komunean dituzten hainbat elementu aurki ditzakegun arren, diferentzia nagusia film horiek egiteko modu edo “teknikan” topatzen da. Pixar estudioetan ordenagailu bidezko 3D animazioaren abangoardian igerian dabiltzan bitartean, eta pelikulaz-pelikula muga guztiak gainditzen doazen heinean, Ghibli aldiz , animazio tradizionalaren defendatzaileak dira. Film bakoitza eskuz , koadroz koadro eginaz eta gaur egun oraindik, lan egiteko modu tradizional hau erakargarria eta zoragarria izan daitekeela frogatuz.
Jakina da, Pixar estudiokoek sekulako miresmena dutela Miyazaki-ren obrarengatik. Sarritan, elkarren artean antzekotasunak loratzen diren arren, istorioak kontatzeko moduan sortzen dira diferentzia nabarmenak. Konparaketa hauekin ulertuko duzue uste dut: