Politikariek ikusi beharreko filmeak

Askok diote, sorreratik izan dela zinema “gauza politiko bat”.  Oso zaila da hala ez izatea; ikuspuntu jakin bat duen film bat nola izan liteke ez-politikoa? Kamera non ipini, plano jakin horren barruan “zer erakutsi eta zer ez” erabakitzen ari garen momentuan, gure ikuspuntua itsasten ari gara. Batzuetan inkontzienteki agian, baina baita gure ideologia politikoa ere.

Baina ez dut hortaz aritu nahi. Hasierako azalpen txiki hori jartzearen arrazoia, jorratu nahi dudan gaiarekiko diferentzia argiago gera dadin izan da. Zazpigarren arteak, politikaren mundua nola irudikatu duen aztertu nahi dudalako, eta ez zuzendari konkretu horren atzean dagoen pentsaera politikoa. Politikaren zoko zoragarri, baina era berean aspergarri eta ustel guzti horiek, hobekien tratatu dituzten izenburuak aipatzea baizik.

 

 Z

(1969)

Manifestación-z

Zuzendaria: Constantin Costa-Gavras
Aktoreak: Y
ves Montand, Jean-Louis Trintignant, Irene Papas, Jacques Perrin, François Périer, Pierre Dux, Charles Denner, Marcel Bozzuffi
 Argelia
127 minutu.

Demokrazia ustel baten menpe dagoen estatua batean, ezker alderdiaren edozein mehatxu saihesteko, gobernuak, polizia eta armada erabiltzen ditu. Mitin bakezale bat ematen ari den oposizioko diputatu bat kale erdian hiltzen duten arte.  Bi sikariok buruturiko krimen politiko bat izan dela jakitun, kasuaren ikerketaren arduraduna, magistratu gazte bat izango den arte.

 

Seven Days in May

(1964)

Seven-Days-in-May

Zuzendaria: John Frankenheimer
Aktoreak:
Kirk Douglas, Ava Gardner, Burt Lancaster, Fredric March, Edmond O’Brien, Martin Balsam, George Macready, John Houseman, Hugh Marlowe
 AEB
120 minutu.

Gerra hotzaren erdian kokatua. Estatu-kolpe baten bitartez, jeneral enigmatiko batek, A.E.B-ko presidentea bere postutik kendu nahi duenaren susmoa piztu da. Zazpi egun besterik ez dituzte izango, frogak bildu eta kolpea bertan behera uzteko.

In the Loop

(2009)

in-the-loop-(2009)
Zuzendaria:
Armando Iannucci
Aktoreak:
Chris Addison, Tom Hollander, Peter Capaldi, Anna Chlumsky, Gina McKee,James Gandolfini, Mimi Kennedy, David Rasche, Zach Woods, Olivia Poulet,James Smith, Paul Higgins, Steve Coogan, Alex Macqueen, Enzo Cilenti, Joanna Scanlan
 Ingalaterra
106 minutu.

“The Thick of It” telesailean oinarritzen den filma. Estatu Batuetako presidentea eta Britainia handiko lehen ministroa, gerrate bat hasteko erabakia hartzen dutenean kokatzen da. Hortik aurrera, umore ingelesez bustiriko satira politiko  batean bilakatzen da.

Advise & Consent

(1962)

Zuzendaria: Otto Preminger
Aktoreak:
Walter Pidgeon, Don Murray, Charles Laughton, Henry Fonda, Franchot Tone, Inga Swenson, Peter Lawford,
 AEB
139 minutu.

Portagonista Robert Leffingwell. Senatuaren ikerketa zorrotz baten menpe egon beharko duen, Estatu Batuetako presidente izateko hautagai nagusia. Ikerketa horren buru, Brig Anderson. Leffingwell, gazteetan, erakunde komunista bati lotua egon zela deskubritzen duen senataria.

 

Etat de siege

(1973)

etat-de-siege-1973-04-g

Zuzendaria: Constantin Costa-Gavras
Aktoreak:
Yves Montand, Renato Salvatori, Jacques Weber, O.E. Hasse, Jean-Luc Bideau,Maurice Teynac, Evangeline Peterson
 Frantzia
125 minutu.

Philip M. Santore, bi pertsona ospetsuekin batera bahitua izan da: kontsul bat eta agregatu diplomatiko bat. Nor da “komunikazioetan aditua” den gizon hori, Iberoamerikako hainbat herrialdeetan lan egin eta gutxira, matxinada desberdinen bitartez, estremista militarrak boterera eraman dituena?

 

Il divo

(2008)

il-divo-2008-002-andreotti-still-amidst-parliamentary-tumult-00o-0y0-ORIGINAL

Zuzendaria: Paolo Sorrentino
Aktoreak:
Toni Servillo, Anna Bonaiuto, Piera Degli Esposti, Paolo Graziosi, Giulio Bosetti,Fanny Ardant, Flavio Bucci
 Italia
110 minutu.

Politika italiarraren irudi polemikoenetarikoari buruzko filma: Giulio Andreotti. Alderdi demokrata-kristauaren diputatu aukeratu zuten 1946an, eta hurrengo urtean Alcide de Gasperiren kabinetean sartu zen. Gasperi hil zenean Italiako eskuin-joerako politikari nagusia bilakatu zen, eta bera izan zen, bata bestearen ondoren, ministerio gehienen buru. Hogeita bat aldiz izan zen ministro, sei aldiz Kanpo Arazoetarako ministro eta zortzi aldiz Defentsa-ministro, besteak beste.

Bere garaiko eskandalu politiko guztiekin lotu izan da Andreottiren izena eta 1995ean, mafiarekin zerikusia izatea leporatu zitzaiolarik, Palermoko auzitegiaren aurrera agertu behar izan zuen. Hala, ospe politikoa guztiz galdu zuen salaketa haren ondoren. 1998-1999an berriz ere izan zituen istiluak justiziarekin, Aldo Mororen kasuan zerikusia izan zuela-eta; azkenean, 1999ko irailean errugabe aitortu zuten Perugian.

Wag the Dog

(1997)

wag-the-dog

Zuzendaria:  Barry Levinson
Aktoreak:
Dustin Hoffman, Robert De Niro, Anne Heche, Woody Harrelson, William H. Macy
 AEB
95  minutu.

AEB-etako lehendakaria egoera lotsagarri batean geratu ondoren eta hauteskundeen bezperan irudia garbitzeko, gerra bat “asmatzea” erabakitzen du. Prentsaren arreta desbideratuko duen ilusioaren ardura hori, Hollywood-eko ekoiztetxe bati enkargatuko diote.

All the President’s Men

(1976)

Film-All-the-Presidents-Men-Photo-Courtesy-of-Warner-Bros.

Zuzendaria: Alan J. Pakula
Aktoreak:
Robert Redford, Dustin Hoffman, Jason Robards, Martin Balsam, Hal Holbrook
 AEB
136 minutu.

Bi urte lehenago, Carl Bernstein eta Bob Woodward kazetari gazteek idatzitako, izen bereko liburuan oinarritua.  Thriller moduan kontatua,  The Washington Post egunkariko kazetariek,  Watergate eskandalua nola ikertu zuten kontatzen duena. Richard Nixon, AEB-etako presidente izan zenean gertaturiko eskandalu politiko batzuk izan ziren,  kontseilari batzuen egoztea eta bere dimisioa ekarri zuena.

Azpitituluak EUSKARAZ

Dr. Strangelove

(1964)

6746810897_ee80881ea0_o

Zuzendaria: Stanley Kubrick
Aktoreak:
Peter Sellers, George C. Scott, Sterling Hayden, James Earl Jones, Keenan Wynn
 Ingalaterra
93 minutu.

Gerra hotza eta Kubako misilen krisiaren garaian, 1964an, Dr. Strangelove filma egin zuen Kubrick-ek. Hasieran, gai hori seriotasunez lantzeko asmoa zuen arren, azkenean umore beltzeko komedia bat egin zuen.

All the King’s Men

(1949)

kings6

Zuzendaria: Robert Rossen
Aktoreak:
Broderick Crawford, Mercedes McCambridge, John Ireland, Joanne Dru, John Derek, Shepperd Strudwick, Anne Seymour
 AEB
109 minutu.

Politikaren munduan barneratzen doan heinean eta guztia joko zikin bat besterik ez dela ohartzen denean, Willi Stark (Broderick Crawford), gizon zintzoa eta ausarta izatetik, aldaketa nabarmen bat jasatera eramango du. Gobernadore aukeratzen duten momentuan, printzipioak alde batera utzi eta  irratia eta prentsa bereganatzea izango da egingo duen lehen gauza.

Frost/Nixon

(2008)

frost-nixon-frost-nixon-14-01-2009-05-12-2008-15-g

Zuzendaria: Ron Howard
Aktoreak:
Frank Langella, Michael Sheen, Rebecca Hall, Toby Jones, Kevin Bacon, Matthew Macfadyen, Oliver Platt, Sam Rockwell
 AEB
122 minutu.

1974an, Richard Nixon-ek,  dimisioa aurkeztu zuen arren, ez zuten Watergate aferarengatik epaitu. Handik hiru urtera, 600.000 dolarren truke, David Frost kazetariari ospetsuari, elkarrizketa sorta bat eman zion. Frost-Nixon jatorrizko antzezlana 2006an eman zen estreinako aldiz Londreseko Donmar Warehouse Theatre antzokian, Michael Grandagek zuzendurik. Michael Sheenek David Frosten papera egin zuen eta Frank Langellak Richard Nixonena. 2008an, aktore berak Ron Howardek zuzendutako obraren zinemarako bertsioaren protagonista izan ziren.

The Last Hurrah

(1958)

TheLastHurrah_IOTWMovieImage_644_400

Zuzendaria:  John Ford
Aktoreak: 
Spencer Tracy, Jeffrey Hunter, Dianne Foster, Basil Rathbone, Pat O’Brien, Donald Crisp,
 AEB
121 minutu.

Agintaldia amaitu ostean, Frank Skeffington Ingalaterra berrian kokaturiko herri baten alkate beterano Irlandarra-, berrautaketara aurkeztuko da. Hauteskunde-kanpaina hasten denean, lagunek, metodoa aldatzeko eskatzen diete, aurkaria, bertako beso luzeko gazte bat delako.

Memorias del Subdesarrollo

(1968)

1968 Memorias del subdesarrollo (foto) 02

Zuzendaria: Tomás G. Alea
Aktoreak:
Daisy Granados, Sergio Corrieri, Eslinda Núñez, Omar Valdés, René de la Cruz,Beatriz Ponchova, Gilda Hernández, Yolanda Farr, Ofelia González
 Kuba
97  minutu.

Sergio kubatar burgesak, ez du bere familiarekin Estatu Batuetara erbesteratu nahi. Bere ideologia ahulak, gizartean gertatzen ari diren mugimenduen ikusle soil bilakatu dute, bere aurreko mundua galduta eta iraultza prozesu berrian sartu ezinik.

L’Aveu

(1970)

laveu_02-octobre-01

Zuzendaria: Constantin Costa-Gavras
Aktoreak:
Yves Montand, Simone Signoret, Gabriele Ferzetti, Michel Vitold, Jean Blouise,László Szabó, Monique Chaumette, Guy Mairesse, Marc Eyraud
 Frantzia
135  minutu.

Jorge Semprún-en gidoia eta Artur London-en liburuan oinarritua. Lehen pertsonan, purga estalinisten biktima izan ziren, txekoslovakiar alderdi komunistaren disidenteen bizitza kontatzen du, horien artean London bera. Purga horiek, 1952 urtean, Pragako prozesu ezagunean gertatu ziren.

La ley de Herodes

(1999 )

shot0003-1015891

Zuzendaria: Luis Estrada
Aktoreak:
Damián Alcázar, Pedro Armendáriz Jr., Guillermo Gil, Isela Vega, Salvador Sánchez,Eduardo López Rojas, Manuel Ojeda
 Mexiko
120  minutu.

Alderdi Iraultzaile Instituzionalaren agintaldi luzean, Mexikon gertaturiko ustelkeria politikoari buruzko komedia satiriko bat.

Mr. Smith Goes to Washington

(1939)

mrsmith.3

Zuzendaria: Frank Capra
Aktoreak:
James Stewart, Jean Arthur, Claude Rains, Edward Arnold, Guy Kibbee, Thomas Mitchell, Eugene Pallette
 AEB
129  minutu.

Jefferson Smith (James Stewart), tipo sineskor eta ameslaria, senatari hautatu dute. Kezkarik gabeko enpresari eta politikariei aurre egin beharko die, ustelkeria trama garrantzitsu bat agerian utziz.

 Missing

(1982)

1401x788-159833448

Zuzendaria: Constantin Costa-Gavras
Aktoreak:
Jack Lemmon, Sissy Spacek, Melanie Mayron, John Shea, Charles Cioffi,
 AEB
122  minutu.

Pinochet-en estatu kolpearen ondoren, gazte amerikar bat desagertu egiten da . Bere aita ( Jack Lemmon), bertara  bidaiatu eta bilaketari ekingo dio.

Milk

(2008)

4932

Zuzendaria: Gus Van Sant
Aktoreak:
Sean Penn, James Franco, Emile Hirsch, Josh Brolin, Diego Luna, Alison Pill, Victor Garber, Denis O’Hare, Joseph Cross
 AEB
128  minutu

Harvey Milk ospetsuari buruzko filma. Milk, AEBtako lehen politikari homosexuala izan zen; 1977an kargu publiko baterako hautatua izan zen, handik urtebetera hil egin zuten.

No

(2012)

no-1

Zuzendaria: Pablo Larraín
Aktoreak:
Gael García Bernal, Alfredo Castro, Luis Gnecco, Antonia Zegers, Néstor Cantillana
 Txile
116  minutu

1988. urtean girotuta, Pinochet-en diktaduraren amaiera ekarri zuen erreferendumean dago oinarrituta.  Urte horretan nazioarteko presioa jasanezina bihurtu zitzaion Augusto Pinochet diktadoreari, eta Txileko presidentetzan jarraitzeko, erreferendumera deitu behar izan zuen.

Citizen Kane

(1941)

Zuzendaria: Orson Welles
Aktoreak:
Orson Welles, Joseph Cotten, Everett Sloane, George Coulouris, Dorothy Comingore, Ray Collins, Agnes Moorehead
 AEB
119  minutu

Filma, Charles Foster Kean (Orson Welles) estatubatuar enpresaburu garrantzitsuaren bizitzari buruzkoa da. Bere haurtzarotik hasi eta prentsa, irrati eta bi sindikatuz osatutako inperio erraldoi baten nagusi bilakatzen den arterainoko tartea erakusten du istorioak. Komunikabideetako William Randolph Hearst enpresaburuaren bizitzan oinarritua dago. Filma, bere heriotza unean aipatutako hitzaz hasten da: “Rosebud”. Iritzi publikoa hitz horren esanahiaren jakin-minez , kazetari talde bat esanahia topatzeko asmoz, bere bizitzaren xehetasunak ikertzen hasiko da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude