Uda gainera heldu zaigu eta udarekin batera,
lehen musika jaialdiak. Festibal batzuk,
enpresa pribatuak balitz bezela, urtetik urtera haundituz joan dira, bidean
beste emankizun txikiagoko batzuk irentsiz. Hala ere bada gurean, bere nortasun
eta printzipioak mantenduz, festibal erraldoi hauei aurre egin eta aitzinat
egin duen jaialdi bat.
Aipatzen dizuedan jaialdi hau erakunde
pribatuekiko independientea eta aberaste perspektibarik gabea da. Adibide gisa,
hemen ez duzue sistemaren aurkako kanturik eta mezurik entzungo, eszenatokiaren
bi aldetara banketxe baten irudi erraldoi bat ageri den bitartean.
3 egun irauten duen emanaldi honetan ere ez
dituzue zifra erraldoietan mugitzen diren kanpoko musikaririk aurkituko, eta
izan ezean, festibalaren nortasunarekin eta printzipioekin bat egiten duten
taldeak dira. Hemen, euskarazko taldeek daukate pisua (aurtengo edizioan inoiz
baino gehiago gainera) jaialdiak euskararen normalizazioa eta hedapena bai du
helburu.
Antolatutako ekitaldiei begira, musikaz baino
haratago doa. Dantza, antzerki, tindu, bideo, argazki, bertsolaritza, kirola
zein literatura bezalako ekintza ezberdinak aurkituko dituzue, beti ere
herri-kultur eta kontra-kultur ikuspegia landuz.
Jaialdi hau ere ez da kontsumora
mugatzen. Konzientziazioa eta gogoeta propioak garatzea du helburu, horretarako
hainbat hitzaldi eta tailer aurkitu ditzakezue zeinetan feminismoa,
antikapitalismoa, ekologia, sexu askatasuna, justizia soziala,
internazionalismoa, aniztasun kulturala eta bazterkerien aurkako gaiak lantzen
diren
Hemen
ere ez dituzue kanpoko marka eta produktu komertzialik aurkituko, inguruko
ekoizpenek bai daukate pisua. Bertako laborarien eta nekazarien produktuak
aurkituko dituzu nonnahi, beti ere ekologikoak.
Beste festibaletan ez bezela, hemen ere ez
dituzue kontraturik gabeko eta gaizki ordaindutako langilerik aurkituko.
Jaialdi hau herrikoia da, auzolanean oinarritua, herritik herriarentzat egina.
Harreman sozialak garatzea du helburu, gurutzatzeko ohiturarik ez duten jende
elkartuz, elkarrekin besta eta lana eginez.
Jaialdi hau EHZ da eta aurten ekainaren
28,29 eta 30an ospatuko da Irisarrin (Behe Nafarroa). Oraindik garaiz zaudete
planak aldatu eta bertara gerturatzeko, ikusle zein laguntzaile gisa. Esperientzi
ahaztezina zinez.!
AURRERA EHZ!!!!
https://www.ehz.eus/eu