Asteburu honetan igaro den Ingalaterrako Download Festival jaialdian jotzekoak ziren sei taldek azken momentuan karteletik ateratzea erabaki zuten palestinar herriarekin elkartasunez. Hauek Scowl, Zulu, Speed, Pest Control, Negative Frame eta Overpower taldeak izan dira..
Haien boikota jaialdiaren babesleetako bat (Barclays) Israelgo armadaren hornitzaileekin duen loturengatik izan da. Finantza erakundeak 100 milioi libera baino gehiago inbertituko lituzke Gaza bonbardatzeko erabili diren hegazkinen armak fabrikatzen dituzten enpresetako batean.
“Ez dugu parte hartuko bere babesleak genozidio bat erraztuz irabaziak dituen ekitaldi batean”, iragarri zuen Leedseko thrash taldeak, Pest Control, bere sareetan ekainak 10ean. “Urte osoan ilusioa genuen bertan jotzeaz, eta taldearentzat mugarri bikaina izango zen. Baina ezin ditugu sakrifikatu taldearen eta ordezkatzen dugun eszenaren printzipioak, gure interes pertsonalagatik soilik”.
Haren iragarkiak beste bost taldeek ere boikotarekin bat egitea eragin zuen, eta ikusiko dugu ea haien bidea jarraitzen duten gehiago izanen diren. Download Festival jaialdiak ez du ez iritzirik helarazi ez eta ordezko talderik lotu.
Azken hilabeteotan, South By Southwest, Latitude edo The Great Escape bezalako jaialdietan seguraski ere dozenaka talde ikusi ditugu antzeko ekintzak egiten arrazoi beragatik.
#MusicForPalestine#