ALGORITMOAK

2023ko otsailaren 1ean Tampa-n (Florida) hasiko da Bruce Springsteen & The E Street Band-en Estatu Batuetako bira. Zaletu asko poztu dira taldearen itzuleragatik. Hala ere, beste zaletu asko haserre, harrituta eta etsituta agertu dira Ticketmaster webgunean aurkitu dituzten prezio ikaragarriengatik.

Edozein txartel – ez gara lehen lerroko txarteletaz mintzo- 1.000 eta 5.000 dolar artekoak izan daitezke, beraien jatorrizko prezioa 59,50 eta 399 dolar artekoa zelarik. Kopuru horri %20ko “kudeaketa-komisioak” gehitu behar zaizkio.

Zentzugabekeri honen arrazoia Ticketmaster-ek erabiltzen duen “dinamic price” da, non algoritmo batek une oro txartel baten prezioa zehazten duen. Prezioa, nola ez, eskaeraren araberakoa da. Hegazkin konpainiek edo hotelek erabiltzen duten sistema bera da.

Web gunearen helburua birsalmenta saihestea da, edo hobeto esanda, birsalmenta horren irabazia zuzenean artistarengana joatea eta ez hirugarren batengana. Baina erabiltzailearen ikuspuntutik, argi dago azken finean batak edo besteak lapurtzen dizula.

Springsteen bezalako musikari batekin gertatu izanak – bere abesti askoren gaia langile klasearekiko sentsibilitatea da -, bere jarraitzaileak gehiago mindu ditu, abeslariak ez bai du inolako adierazpenik egin edota irtenbiderik proposatu. Duela bi urte, Crowded House-k prezio diferentziala itzultzearen aldeko apustua egin zuen bere zaleen kexen ostean.

Bere burua defendatzeko hitz egin duena Ticketmaster izan da. Konpainiak ziurtatu du saldutako sarreren %1,3a baino ez direla 1.000 dolar baino garestiago saldu, eta %88,2a hasieran ezarritako prezioen barruan saldu direla azpimarratuz. Argitzen ez dutena saldutako txartel kopuruak dira, zihurrenik erosle askok prezioa ikusita atzera egin bai dute.  Europako birako sarrera guztiak minutu gutxitan agortu ziren, aldiz Estatu Batuetako sarrerak oraindik eskuragarri daude.

Kasu zehatz honetatik haratago, kezkagarria dena da ea jokaera hau kontzertu guzietara hedatuko den edo ez. Kontzertu batera joatea luxuzko produktu bilakatu bai daiteke, soilik erosmen maila oso handia duen gutxiengo bati zuzendutako ikuskizun bat.

Springsteen, Metallica, Pearl Jam, Foo Fighters edo edozein rock munstro sekula ikusteko egoerara iritsi gaitezke. Nola gelditu genezake egoera hau?  Modu bakarra sarrerak erosteari uko egitea da. Badakit ez dela gertatuko, bainan nola sentituko lirateke rock izar hauek haien kontzertuetan harmailak hutsik egongo balira ?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude