Estatubatuarrek akats asko izango dituzte, baina ikuskizuna emateko orduan hoberenak dira. Ikusi besterik ez dago urriaren 9an Ohio eta Maryland Buckeyes-en arteko futbol partidaren erdialdean grabatutako bideo hau.
Ohio State University-ko Marching bandak-ek Rush-i, eta bereziki Neil Peart bateria-jotzaile zenari, omenaldia egin zion, ‘Limelight’, ‘Fly By Night’ eta ‘Tom Sawyer’ bezalako abestiak interpretatuz, eta koreografia ezberdinekin taldearen logoa eta abestien izenburuak eta Kanadako azalak errepikatuz.
200 musikarik baino gehiagok parte hartu zuten benetako ikuskizueana, eta Rush taldeak haien Twitter kontutik “aho zabalik” utzi zituela aipatu zuten.
Joan den larunbatean, unibertsitate bereko Athletic Bandek eskularrua hartu eta Van Halen-i izugarrizko omenaldia egin zion Columbus Stadium-en udaberriko partidaren erdian.
Taldeak ‘Runnin’ With The Devil’, ‘Dreams’, ‘Panama’ eta ‘Jump’ abestien zatiekin egindako medley instrumental bat egin zuen, taldearen logoa edo ‘1984’ bezalako izenburuak euren koreografiekin irudikatuz.