Hileko artxiboak: urria 2021

DISKA BELTZAREN DISKA BELTZA

Aspalditik Metallica taldea talde bat izatetik empresa bat izatera pasatu zela… Izugarrizko oihartzuna dauka taldearen baitan gertatzen den guztiak eta jakinik haien diska famatuenak 30 urte bete dituela taldeak nola ez, ez du aukera pasatzen utzi edizio berezi bat kaleratzeko.

Ale mugatutako Box Deluxe deituriko edizio berezi bat kaleratu dute: 180 gr-ko 2LP (LPak berrargitaratutako albuma eta 3 zuzeneko ditu) , 14 diska (aurre-nahasketak, demoak, elkarrizketak eta zuzeneko kontzertuak), 6 DVD (baztertutako ideiak, diskaren “making off”a, bideo ofizialak eta kontzertuak), 120 orrialdeko azal gogorreko liburuxka, viran erabilitako 4 kontzertu pase, hiru litografia, hiru gitar pua, Metallica-ren zintzilikaria, letren abestiekin osatutako fitxategia eta kantak deskargatzeko txartela. (?!?!?!?)

Bainan San Frantziskoko taldeak (edo hobeto esanda, beraien marketin-taldeak) ideia bat aukeratu dute, nahiz eta guztiz berria ez izan, gutxienez berriro ere jendearen ahotan egoteko. The Metallica Blacklist osatzen duten 53 talde eta artistei, omenaldi gisa haien abestien bertsioak egitera gonbidatu diete.

Arauak oso errexak ziren: artistek diskako 12 abestien artean bat aukeratu eta haien erara moldatu zezaketen. Parte hartzaileen artean rock alternatiboko taldeak, punkak, countryak, popak, jazzak, elektronikoak, rapak eta baita reggaetonekoak ere ageri dira.

Baina honako egoeretan askotan gertatzen den bezala, emaitza oso desorekatua izan da. Badira abesti bakoitza fotokopiatuz gutxieneko arriskua hartu dutenak… (Weezer, Royal Blood, White Reaper), hasierako kontzeptua erabat aldatu dutenak ia kantu berri bat sortuz (Biffy Clyro, Idles, OFF!, Texas) eta zuzenean kantua apurtu dutenak… (Mexican Institute Of Sound, J. Balvin)

4 ordu irauten ditu diskak eta horrelako kasuetan normala den bezala ia ezinezkoa da dena belarri fin batekin eta detaile guztietaz ohartzea. Behin entzunda geratu zaidan sentsazioa? Pena. Gustoko ditudan talde askok haien bertsioak egitean ez bai dira arriskatu. Aldizka entzungo dudan diska izango da? Ez, bainan taldeak lortu du bere helburua. Metallicak,  metal talde bat baino gehiago dela eta bere musikak estilo guzietan eragina izan duela erakutsi du beste behin.